Eskozia: Independentziaren bidean, estrategiak fintzeko ordua (eta X)
Bi urteren buruan herrialde independentea izan liteke Eskozia, Europar Batasunean hain “banaezin” diren herrialdeetako baten parte izateari uko eginda. SNP Eskoziako Alderdi Nazionalaren urtebeteko agintaldiak independentistak animatu ditu, eta laboristen krisia aprobetxatuz, azkeneraino eraman asmoz dabiltza beren proposamen independentista. Patuak hala nahi izan du, Britainia Handiaren hirugarren mendeurrena ospatu berritan, batzuk honen amaiera iragartzen jardutea. Gauzak asko aldatu...
Read MoreEskozia: Asmakuntzen lurraldea (IX)
XX. mendeko ekarpenik garrantzitsuenak egin omen dizkiote munduari. Egia esan, zerrenda ikusita, ez dira gutxi historiak “asmatzaile” izenarekin bataiatutako eskoziarrak. Komuneko bonba, anestesia, penizilina, faxa, hozkailua, telegrafoa, telebista, telefonoa, gurpil pneumatikoak… beraien hitzetan, mundua aldatu duten asmakuntzak. Denak eskoziarren batek, edo eskoziarren ondorengoek eginak. Scotland. The autobiography; 2000 years of Scottish History by Those Who Saw It Happen (Eskozia....
Read MoreEskozia: Leialtasun istorio bat (VIII)
Mundu honetan ezer ere ez omen da erabat ziurra, heriotza eta ordaindu beharreko zergez aparte. Nolanahi ere, hirugarren elementu bat ere gehitzen diote zenbaitek zerrenda horri: zakurren leialtasuna. 1856 urtera atzera eginda, John Gray izeneko polizia baten zakur laguntzailea zen Greyfriards Bobby. Lagun banaezinak egin omen ziren, 1858an jabea tuberkulosiak jota hil zen arte. Hala, Bobby Edinburgoko zakurrik ezagunena bilakatu zen, jabea ehortzita zegoen lekura joan baitzen 14 urtez, sekula...
Read MoreEskozia: Kirol independentzia (VII)
Futbola ingelesek asmatu zutela aitortzen duten arren, eskoziarrak izan omen ziren bizilagun ingelesei beren kirolean ongi jokatzen irakatsi zietenak. Hori diote behintzat beraiek. Denak ez dut esango, baina gehiengo handi batek futbola oso gustuko du. Eta oso gustuko esatean, oso oso gustuko esan nahi dut. Futbolaren gaia ateratzea ez da oso ongi ikusia leku askotan, ez elkarrizketa serio bat egitera bazoaz. Hala ere, azken aldiko teknologia berrien sarrerarekin, nahi baino denbora gehixeago...
Read MoreEskozia: Arazo sozialei begiratuz gero (VI)
Ez da inolaz ere nire asmoa Glasgow bezalako hiri baten irudia zikintzea, ezta gutxiago ere. Eskozian barrena ibili ostean, ordea, azken gelditua (eta ez lehendabizikoa) hiri populatu honetan egin izanak, eragina izango zuen hiriaz jaso nuen pertzepzioan. Eskozia idilikoa ezagutu ostean, bati buruan sartzen zaio Eskozia osoa horrelakoa dela, eta argi dago, alde horretatik ere, kontrasteko herrialdea dela Eskozia. Inverness oso herri lasaia da, 80.000 biztanlerekin. Hala, trena hartu eta hiru...
Read MoreEskozia: William Wallace heroia (V)
Hezur haragizkoa ala asmatua, eskoziarren heroi nazionala da William Wallace. Stirling herrian dago Wallacen Monumentu Nazionala, eta 1997an bere estatua jarri zuten bertako parkingean. Hala ere, hemen ikus daiteke zenbaterainoko eragina izan zuen Hollywooden bere bizitzari buruz ekoitzitako Braveheart filmak, estatuari berari Mel Gibsonen aurpegia jarri baitzioten. Kondairak eta zenbait historia liburuk diotena labur azalduta, 1296an Wallacek Lanark herriko sheriffa hil eta indar ingelesen...
Read MoreEskozia: Gaelikoaren egoera zaila (IV)
Ez da erraza gaelera ama-hizkuntza duten eskoziarrak topatzea. Guztira bost milioi biztanleko herrialde honetan, 60.000ra justuan iristen dira gaelera hiztunak. Herrialde osoa kontuan hartuta, %2a ere ez den komunitate txikia, ezbairik gabe. Orain 300 urte, Eskoziak eta Ingalaterrak bat egin ostean, herrialdean istilu larriak izan zirela gorde dute historia liburuek. Handik 30 bat urtera, garai hartako Erresuma Batuko erregearen aurkako altxamendua babesten bazuten, beren bizimodua...
Read MoreEskozia: Nessiren misterioa (III)
Sekula ikusi ez duenak pentsa lezakeenaren aurka, Ness lakuak, adibide bat jartzeagatik, ez du Senperekoaren batere antzik. Luzexka da eta 37 kilometro neurtzen ditu hegoaldeko puntutik iparraldekora. Hala ere, ertzetako batetik bestea ikusten da. Ibai zabala dirudien lakua da. Inguruak ere, zoragarriak ditu. Hala ere, ez da bertako inguruengatik egin ezaguna. Bertako piztiak eman dio mundu mailan izena. Izena ere badu: Nessie. Aspaldiko kontua dela irudi lezakeen arren, dena 1933an hasi zen....
Read MoreEskozia: Begira ezazu, zer ikusten duzu? (II)
“Ez dugu ahaztu nahi Eskoziar Legebiltzarra Edinburgon kokatuko den arren, Eskozia osoarena izango dela, eskoziar herrialdearena. Legebiltzarrak beraz, gai izan behar luke ordezkatzen duen lurra islatzeko”. Enric Miralles arkitekto kataluniarraren hitzak dira horiek, Eskoziako Legebiltzarra eraikitzeko lehiaketa irabazi zuenean esanak, 1999. urtean. 2004. urtean Erresuma Batuko Elisabeth II.a erreginak inauguratutako eraikinak laudorio asko jaso zituen, baina baita kritika ugari ere,...
Read MoreEskozia: Herri baten harria (I)
Historialariek teoria ezberdinak dituzten arren, inork ere ez daki ziur nondik datorren Eskoziako errege-erreginak koroatzeko unean Patuaren edo Destinoaren Harria izenekoa aulki azpian jartzearen ohitura. Dena dela, idatzi historikoek erakutsi dutenez, mila urte baino zaharragoa den usadioa da. Kondairak dioenez, sakratua da harria. Herrialde oso baten sinbolo gorena. Eskoziako historiaz asko ez dakitenentzat ere, gauza jakina da ez direla gutxi izan eskoziar eta ingelesen artean libratu diren...
Read More