Lander Arbelaitz
Hasiera » Eskozia
Eka15 0

Eskozia: Arazo sozialei begiratuz gero (VI)

Posted in Eskozia, Eskozian idatzitakoak

Ez da inolaz ere nire asmoa Glasgow bezalako hiri baten irudia zikintzea, ezta gutxiago ere. Eskozian barrena ibili ostean, ordea, azken gelditua (eta ez lehendabizikoa) hiri populatu honetan egin izanak, eragina izango zuen hiriaz jaso nuen pertzepzioan. Eskozia idilikoa ezagutu ostean, bati buruan sartzen zaio Eskozia osoa horrelakoa dela, eta argi dago, alde horretatik ere, kontrasteko herrialdea dela Eskozia. Inverness oso herri lasaia da, 80.000 biztanlerekin. Hala, trena hartu eta hiru...

Read More
Eka14 0

Eskozia: William Wallace heroia (V)

Posted in Eskozia, Eskozian idatzitakoak

Hezur haragizkoa ala asmatua, eskoziarren heroi nazionala da William Wallace. Stirling herrian dago Wallacen Monumentu Nazionala, eta 1997an bere estatua jarri zuten bertako parkingean. Hala ere, hemen ikus daiteke zenbaterainoko eragina izan zuen Hollywooden bere bizitzari buruz ekoitzitako Braveheart filmak, estatuari berari Mel Gibsonen aurpegia jarri baitzioten. Kondairak eta zenbait historia liburuk diotena labur azalduta, 1296an Wallacek Lanark herriko sheriffa hil eta indar ingelesen...

Read More
Eka13 0

Eskozia: Gaelikoaren egoera zaila (IV)

Posted in Eskozia, Eskozian idatzitakoak

Ez da erraza gaelera ama-hizkuntza duten eskoziarrak topatzea. Guztira bost milioi biztanleko herrialde honetan, 60.000ra justuan iristen dira gaelera hiztunak. Herrialde osoa kontuan hartuta, %2a ere ez den komunitate txikia, ezbairik gabe. Orain 300 urte, Eskoziak eta Ingalaterrak bat egin ostean, herrialdean istilu larriak izan zirela gorde dute historia liburuek. Handik 30 bat urtera, garai hartako Erresuma Batuko erregearen aurkako altxamendua babesten bazuten, beren bizimodua...

Read More
Eka12 0

Eskozia: Nessiren misterioa (III)

Posted in Eskozia, Eskozian idatzitakoak

Sekula ikusi ez duenak pentsa lezakeenaren aurka, Ness lakuak, adibide bat jartzeagatik, ez du Senperekoaren batere antzik. Luzexka da eta 37 kilometro neurtzen ditu hegoaldeko puntutik iparraldekora. Hala ere, ertzetako batetik bestea ikusten da. Ibai zabala dirudien lakua da. Inguruak ere, zoragarriak ditu. Hala ere, ez da bertako inguruengatik egin ezaguna. Bertako piztiak eman dio mundu mailan izena. Izena ere badu: Nessie. Aspaldiko kontua dela irudi lezakeen arren, dena 1933an hasi zen....

Read More
Eka11 0

Eskozia: Begira ezazu, zer ikusten duzu? (II)

Posted in Eskozia, Eskozian idatzitakoak

“Ez dugu ahaztu nahi Eskoziar Legebiltzarra Edinburgon kokatuko den arren, Eskozia osoarena izango dela, eskoziar herrialdearena. Legebiltzarrak beraz, gai izan behar luke ordezkatzen duen lurra islatzeko”. Enric Miralles arkitekto kataluniarraren hitzak dira horiek, Eskoziako Legebiltzarra eraikitzeko lehiaketa irabazi zuenean esanak, 1999. urtean. 2004. urtean Erresuma Batuko Elisabeth II.a erreginak inauguratutako eraikinak laudorio asko jaso zituen, baina baita kritika ugari ere,...

Read More
Eka10 0

Eskozia: Herri baten harria (I)

Posted in Eskozia, Eskozian idatzitakoak

Historialariek teoria ezberdinak dituzten arren, inork ere ez daki ziur nondik datorren Eskoziako errege-erreginak koroatzeko unean Patuaren edo Destinoaren Harria izenekoa aulki azpian jartzearen ohitura. Dena dela, idatzi historikoek erakutsi dutenez, mila urte baino zaharragoa den usadioa da. Kondairak dioenez, sakratua da harria. Herrialde oso baten sinbolo gorena. Eskoziako historiaz asko ez dakitenentzat ere, gauza jakina da ez direla gutxi izan eskoziar eta ingelesen artean libratu diren...

Read More
2 / 2«Aurrekoa12

Lander Arbelaitz

Donostia, 1985. Argiako kazetaria, aldizkariko azalen arduraduna eta politika lantaldeko kidea.

Kategoriak

  • Adierazpen askatasuna
  • Aktibismoa sarean
  • Alaskako herriak
  • Altermundialismoa
  • Amazighak
  • Amazoniako herriak
  • Aosta Harana
  • Arapahoak
  • Askapena
  • AskeGunea
  • AskeGunea Ondarroa
  • Asturies
  • Attawapiskat
  • Australiako jatorrizko herriak
  • Azawad
  • Bitxikeriak
  • Borroka teknikak
  • Bretainia
  • COVID-19 testuinguruan
  • Desobedientzia zibila
  • Ekonomia
  • Errefuxiatuak ongi etorri
  • Eskozia
  • Eskozian idatzitakoak
  • Estaturik gabeko nazioak
  • Euskal Herria
  • Feminismoa
  • Frantziaren menpeko Polynesia
  • Gaeliko irlandarra
  • Gales
  • Galizia
  • Gatazka armatuak
  • Guaraniak
  • Hedabideak
  • Hegoafrika
  • Hegoafrikatik idatzitakoak
  • Herri Harresia Iruñea
  • Herri mugimenduak
  • Herrialde Katalanak
  • Historia
  • Hizkuntzen aldeko borrokak
  • Info7 kolaborazioak
  • Inuitak
  • Iritzia
  • Irlanda Iparraldea
  • Irlanda iparraldean idatzitakoak
  • Jatorrizko herriak
  • Kanadako indigenak
  • Komunikazioa
  • Komunikazioa politika da
  • Kortsika
  • Kurdistan
  • Liburuak
  • Maia herria
  • Memoria
  • Mendebaldeko Sahara
  • Okzitania
  • Palestina
  • Quebec
  • Saapmi
  • Sailkatu gabea
  • Sardinia
  • Sare sozialak
  • Street Art
  • Tatariarrak
  • Tirol
  • Turismo masiboaren aurka
  • Txeieneak
  • Txetxenia
  • Uncategorized
  • Veneto
  • Wallmapu
  • Wikipedia
  • Zapatistak
  • Zientzia eta teknologia

Nabigatu euskaraz

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA