Lander Arbelaitz
Hasiera » Estaturik gabeko nazioak
Mar21 0

Aro berria Kurdistanen, armak ixilaraztea erabaki du PKK-k

Posted in Estaturik gabeko nazioak, Kurdistan

Borroka armatua amaitutzat jo du PKK Kurdistango Langileen Alderdiak eta aro berri baten hasiera aldarrikatu du. Milioi bat lagun baino gehiago bildu dira iragarpena egiteko antolatu duten ekitaldian. Newroz, Kurdistango aberri eguna baliatu dute estaturik gabeko nazio horren historiaren norabidea aldatuko duen berria emateko. Abdullah Öcalan lider espetxeratuaren gutuna irakurri dute BDP alderdiko bi kidek. Gatazka armatutik gatazka politikora igarotzeko unea dela adierazi dute. “Armak albo...

Read More
Mar21 0

Gaur jakinaraziko dute Eskoziako erreferendumaren egun zehatza

Posted in Eskozia, Estaturik gabeko nazioak

Eskoziak 2014ko udazkenean egingo duen independentzia erreferendumaren data zehatza gaur iragarriko du Alex Salmond lehen ministroak. Han 14:00ak direnean egingo dute adierazpena, Euskal Herriko 15:00etan. Data zehatza jakiteak joko handia emango du hemendik aurrera, eta estratega politikoek horren arabera erabaki bat baino gehiago hartuko dute, bai Eskozian bertan baita beste herrietan ere. Adibiderik garbiena Kataluniakoa izango da, independentzia prozesuan aurrera doazen neurrian, erabaki...

Read More
Mar20 0

Kurdistan PKKren su-etenaren zain

Posted in Estaturik gabeko nazioak, Kurdistan

Bolbora bezala zabaldu da hedabideetan bihar, martxoaren 21ean, Abdullah Öcalan PKKko buruzagi espetxeratuak, adierazpen historikoa egingo duela. BDP alderdi kurduak antolatuta Newroz urte berria ospatzen ari dira herriz herri, eta bihar Amed (turkieraz Diyarbakir) hiriburuko ekitaldi nagusia baliatuko dute “adierazpena historikoa” egiteko, sarean zabaldutakoa betetzen bada. Ikusmin handia piztu da eta 400 kazetari akreditatu daude biharko ekitaldia jarraitzeko, horietatik 150...

Read More
Mar11 0

Azawadeko tuaregek ez dute desarmatzeko asmorik, Afrika Mendebaldeko estatuek eskatutakoaren aurka

Posted in Azawad, Estaturik gabeko nazioak

Armak entregatzeari uko egin dio Azawaden Askatasunaren aldeko Mugimendu Nazionalak (MNLA sigla frantsesetan) joan den asteazkenean argitaratutako oharrean. Afrika Mendebaldeko estatuek (CEDEAO siglapean hauek) eskaera hori egin zioten Malin elkarrizketa politikoak abiatzeko baldintza gisa. Tuaregek uste dute armak entregatzen badituzte, Maliko armadak herritarren aurkako erasoaldiak abiatuko dituela errebantxa gisa. “MNLAk uko egiten dio desarmeari negoziazio prozesu batean parte...

Read More
Mar07 0

Irlanda iparraldeko memoria sustatzeko iPhoneko aplikazioa

Posted in Gatazka armatuak, Irlanda Iparraldea, Memoria

iPhonerako aplikazio batean bildu dituzte Irlanda Iparraldeko gatazkaren lekuko diren oroigarri fisikoak. Northern Ireland Memorials izeneko aplikazioak muralak, omenaldi-guneak, eraikinak eta plakak ditu geolokalizatuta besteak beste. Lotura honetatik jaits daiteke aplikazioa. Memoria eta teknologia berriak uztartuta, ideia bila dabilen edonorentzat. Aplikazioarekin gatazka honi buruzko informazioa eskuragarri dute bertako herritarrek nahiz historia bazter guztietan usain daitekeen lurralde...

Read More
Ots28 0

Hego Tirol eta Aosta Haraneko gehiengoa alderdi autonomisten alde Italiako hauteskundeetan

Posted in Aosta Harana, Estaturik gabeko nazioak, Sardinia, Tirol, Veneto

Italiako hauteskundeek herrialdeko mugimendu autonomista eta independentisten argazki eguneratua utzi digute, Nationalia webguneak txukun jaso duenez. Bertan irakur dezakegu aosta harandarren %70ek eta hego tiroldarren %60k ez duela Italiako alderdi estatalistarik bozkatu. Sardiniako abertzaletasuna 2008ko hauteskunde orokorrekin alderatuta pixka bat hazi da eta %3,4aren bueltan geratu da. Veneton emaitza are kaxkarragoak, guztira %2,3a lortu dute. Puntuka errepasatuko ditugu. Aosta Haranean...

Read More
Ots25 0

Torturatuta hil dute preso palestinar bat, autopsiak frogatu du

Posted in Estaturik gabeko nazioak, Palestina

Arafat Jaradat izeneko 30 urteko palestinarra hil da Israelen eskuetan zegoela. Autopsia egin diotenean, gorpuak tortura zantzuak dituela argitaratu du Maan agentziak. Sei hezur zituen hautsita: lepoan, bizkarrean, besoetan eta hanketako batean. Tortura basatien ondorioz hil da Jaradat Israelgo Kartzela Zerbitzuek heriotza baieztatu dutenean, France Presse agentziari adierazi diote “ziurrenik bihotzekoak eman” diola. Jaradat joan den ostegunean atxilotu zuten, otsailaren 18an,...

Read More
Ots21 0

Dokumental bat independentziaz zalatzak dituzten kataluniarrak konbentziteko

Posted in Aktibismoa sarean, Estaturik gabeko nazioak, Herrialde Katalanak

Europan crowdfunding bidez finantzazio handiena lortu duen proiektua da L’Endema dokumental kataluniarra dagoeneko. Eta dagoeneko diot, hamaika egunetan bakarrik lortu dutelako helburu jarri zituzten 150.000 euroak. Oraindik 20 egun falta dira, eta beraz, jendea ekarpenak egiten ari da. Sarrera hau idazteko unean, 177.465€ jarriak dituzte, eta gora jarraituko duela dudarik ez.L’endema, repostes per a decidir edo Biharamuna, erabaki ahal izateko erantzunak 2014rako amaitu nahi...

Read More
Ots18 0

Bizi osoko zortzi kartzela zigor eta kondena gogorrak ekintzaile sahararrentzat

Posted in Mendebaldeko Sahara

Marokoko epaitegi militar batek 24 saharar epaitu ditu. Orain bi urtetik badaezpadako espetxealdian zeuden, Gdim Izik kanpamenduko enfrentamenduengatik. Etenaldirik gabe, bederatzi egun iraun ditu Rabaten epaiketak, eta igande goizean amaitutzat eman dute. Ondorengoa ebatzi dute: 8 presori bizi osorako kartzela zigorra. 4 presori 30 urteko kartzela zigorra. 7 presori 25 urteko kartzela zigorra. 2 presori 20 urteko kartzela zigorra. 3 preso askatu dituzte bi urte egin dituztelako...

Read More
Ots15 0

Bloody Sunday-ko biktimei Londresek proposatu dien konpentsazio ekonomikoa: 50.000 libera familiako

Posted in Estaturik gabeko nazioak, Irlanda Iparraldea

Bloody Sunday edo Igande Odoltsuan hildako hamahiru pertsonen familia kideei 50.000 liberako konpentsazioa eskaini die Britainia Handiko gobernuak, BBCk argitaratu duenez. Larriki zaurituak izan ziren beste hamahiruei ere kopuru bera eskaini diete. Defentsa Ministerioak eta familien abokatu taldeek izandako hilabetetako eztabaidaren ondoren etorri da eskaintza. Oraindik ere familiek ez dute baieztatu Londrestik gutun formalik jaso dutenik. Informazio gehiago: Bloody Sundayn anaia hil zioten...

Read More
10 / 14«Aurrekoa9101112Hurrengoa»

Lander Arbelaitz

Donostia, 1985. Argiako kazetaria, aldizkariko azalen arduraduna eta politika lantaldeko kidea.

Kategoriak

  • Adierazpen askatasuna
  • Aktibismoa sarean
  • Alaskako herriak
  • Altermundialismoa
  • Amazighak
  • Amazoniako herriak
  • Aosta Harana
  • Arapahoak
  • Askapena
  • AskeGunea
  • AskeGunea Ondarroa
  • Asturies
  • Attawapiskat
  • Australiako jatorrizko herriak
  • Azawad
  • Bitxikeriak
  • Borroka teknikak
  • Bretainia
  • COVID-19 testuinguruan
  • Desobedientzia zibila
  • Ekonomia
  • Errefuxiatuak ongi etorri
  • Eskozia
  • Eskozian idatzitakoak
  • Estaturik gabeko nazioak
  • Euskal Herria
  • Feminismoa
  • Frantziaren menpeko Polynesia
  • Gaeliko irlandarra
  • Gales
  • Galizia
  • Gatazka armatuak
  • Guaraniak
  • Hedabideak
  • Hegoafrika
  • Hegoafrikatik idatzitakoak
  • Herri Harresia Iruñea
  • Herri mugimenduak
  • Herrialde Katalanak
  • Historia
  • Hizkuntzen aldeko borrokak
  • Info7 kolaborazioak
  • Inuitak
  • Iritzia
  • Irlanda Iparraldea
  • Irlanda iparraldean idatzitakoak
  • Jatorrizko herriak
  • Kanadako indigenak
  • Komunikazioa
  • Komunikazioa politika da
  • Kortsika
  • Kurdistan
  • Liburuak
  • Maia herria
  • Memoria
  • Mendebaldeko Sahara
  • Okzitania
  • Palestina
  • Quebec
  • Saapmi
  • Sailkatu gabea
  • Sardinia
  • Sare sozialak
  • Street Art
  • Tatariarrak
  • Tirol
  • Turismo masiboaren aurka
  • Txeieneak
  • Txetxenia
  • Uncategorized
  • Veneto
  • Wallmapu
  • Wikipedia
  • Zapatistak
  • Zientzia eta teknologia

Nabigatu euskaraz

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA