Lander Arbelaitz
Hasiera » Estaturik gabeko nazioak
Urt09 0

Maputxeen gatazka berotzen ari da berriro

Posted in Estaturik gabeko nazioak, Wallmapu

Hogei kaputxadunek Werner Luchsinger enpresagizon eta latifundista txiletarraren etxea erre zuten urtarrilaren 4an. Emaztearekin batera, hil egin zuten, eta ordutik, Maputxe Herrian edo Wallmapun giro politikoa asko gaiztotu da. Maputxeei egotzi dizkiete heriotzak eta Txileko presidente Sebastián Piñerak Pinocheten ondaretik asko duen Lege Antiterroristaren erabilera zorrotza agindu du. Jada polizia operazioak egiten ari da maputxeen hainbat herritan. Orain lau urte poliziak tiroz hildako...

Read More
Urt08 0

Istiluak eragin dituzte unionistek bosgarren gauez jarraian Belfasten, banderaren auziagatik

Posted in Estaturik gabeko nazioak, Irlanda Iparraldea

Erresuma Batuko bandera udaletxetik kentzeko erabakia (eta urtean 17 egun zehatzetan zintzilikatu) ondorioak izaten ari da oraindik Belfasten, Irlanda Iparraldean. Bosgarren gauez unionistek istiluak eragin dituzte hiriaren ekialdean. Harriak, adreiluak eta molotov koktelak jaurti dizkiote poliziari, eta hauek, The Guardianek jaso duenez, plastikozko porrez gain, ura botatzeko makinak ere atera dituzte kalera. Astelehen gauean beste lau pertsona atxilotu zituen poliziak, eta guztira 100dik gora...

Read More
Abe23 0

Txetxeniako egunkari bat itxi dute bertako kazetari batek Putini galdera egin ostean

Posted in Txetxenia

Txetxeniako Put Kadyrova (“Kadiroven modura”) egunkaria itxi dute bertako erakundeek, hedabideko erredakzio buruak Errusiako presidente Vladimir Putinek urtero egiten duen prentsaurrekoan bi galdera egin ostean. Lehen galdera Kaukaso iparraldeko ezegonkortasunari buruzkoa zen, eta bestea Errusia mailako irrati bati egin dizkioten murrizketei buruzkoa. 233grados.com webgunean jaso dute albistea, eta bertan azaldu dutenez, presidenteak bi galderak gainetik erantzun zituen eta...

Read More
Abe17 0

Eskozia independentea begi onez ikusiko luke Islandiako presidenteak

Posted in Eskozia, Estaturik gabeko nazioak

Islandiako presidente Olafur Grimsson Eskoziako independentzia erreferendumaz mintzatu da. “Independentzia ez da desastrea –esan dio BBCri–, oparotasunerako eta jendarte on bat eraikitzeko bidea izan daiteke”. Erabakia eskoziarrek hartu behar dute bere ustez. Islandia Ipar Itsasoan herrialde txiki arrakastatsuz inguratuta dagoela dio. “Azken ehun bat urteei begiratu bat botaz gero atzera, Europa iparraldeko herrialdeak independente bilakatu dira bata bestearen...

Read More
Abe07 1

Mendebaldeko Sahara estatu gisa onartzeko eskatu du Suediako parlamentuak

Posted in Estaturik gabeko nazioak, Mendebaldeko Sahara

Suediako parlamentuak Mendebaldeko Sahara estatu gisa “lehenbailehen” onartzeko eskatu dio asteazkenean herrialdeko Gobernuari. Legebiltzarrean Mendebaldeko Sahararen baliabide naturalen lapurretari buruzko konferentzia egin ondoren izan da. Kontserbadoreak agintean dituen Suediako Gobernuak hurrengo egunean ezetz erantzun dio. Fronte Polisarioak Suedian duen ordezkariak legebiltzarraren ekimena txalotu du. “Gainontzeko Europako estatuentzat adibide izatea nahi dugu, pauso...

Read More
Uzt16 0

Irlanda negoziazioetan aurrera

Posted in Irlanda Iparraldea, Uncategorized

  Gerry Adamsen iritzi artikulu interesgarria kaleratu zuen atzo The Guardian egunkariak. Izenburua: Irlanda batua posible da. Ez daude lo Irlandan, eta ekainaren hasieran Irlanda Batuari buruzko konferentzia egin dute New Yorken ideiak finkatzen hasteko, eta Adamsen artikuluan aipatzen da otsailean fase berrian sartuko direla Sinn Féinek Westminsterrekin aste honetan hasi dituzten negoziazioak. Estrategiarik onena bakearen bidetik doala erabaki duten errepublikarrentzat, ordea, ez da...

Read More
Eka20 0

Eskozia: Independentziaren bidean, estrategiak fintzeko ordua (eta X)

Posted in Eskozia, Eskozian idatzitakoak, Euskal Herria

Bi urteren buruan herrialde independentea izan liteke Eskozia, Europar Batasunean hain “banaezin” diren herrialdeetako baten parte izateari uko eginda. SNP Eskoziako Alderdi Nazionalaren urtebeteko agintaldiak independentistak animatu ditu, eta laboristen krisia aprobetxatuz, azkeneraino eraman asmoz dabiltza beren proposamen independentista. Patuak hala nahi izan du, Britainia Handiaren hirugarren mendeurrena ospatu berritan, batzuk honen amaiera iragartzen jardutea. Gauzak asko aldatu...

Read More
Eka19 0

Eskozia: Asmakuntzen lurraldea (IX)

Posted in Eskozia, Eskozian idatzitakoak, Zientzia eta teknologia

XX. mendeko ekarpenik garrantzitsuenak egin omen dizkiote munduari. Egia esan, zerrenda ikusita, ez dira gutxi historiak “asmatzaile” izenarekin bataiatutako eskoziarrak. Komuneko bonba, anestesia, penizilina, faxa, hozkailua, telegrafoa, telebista, telefonoa, gurpil pneumatikoak… beraien hitzetan, mundua aldatu duten asmakuntzak. Denak eskoziarren batek, edo eskoziarren ondorengoek eginak. Scotland. The autobiography; 2000 years of Scottish History by Those Who Saw It Happen (Eskozia....

Read More
Eka18 0

Eskozia: Leialtasun istorio bat (VIII)

Posted in Eskozia, Eskozian idatzitakoak

Mundu honetan ezer ere ez omen da erabat ziurra, heriotza eta ordaindu beharreko zergez aparte. Nolanahi ere, hirugarren elementu bat ere gehitzen diote zenbaitek zerrenda horri: zakurren leialtasuna. 1856 urtera atzera eginda, John Gray izeneko polizia baten zakur laguntzailea zen Greyfriards Bobby. Lagun banaezinak egin omen ziren, 1858an jabea tuberkulosiak jota hil zen arte. Hala, Bobby Edinburgoko zakurrik ezagunena bilakatu zen, jabea ehortzita zegoen lekura joan baitzen 14 urtez, sekula...

Read More
Eka17 0

Eskozia: Kirol independentzia (VII)

Posted in Eskozia, Eskozian idatzitakoak

Futbola ingelesek asmatu zutela aitortzen duten arren, eskoziarrak izan omen ziren bizilagun ingelesei beren kirolean ongi jokatzen irakatsi zietenak. Hori diote behintzat beraiek. Denak ez dut esango, baina gehiengo handi batek futbola oso gustuko du. Eta oso gustuko esatean, oso oso gustuko esan nahi dut. Futbolaren gaia ateratzea ez da oso ongi ikusia leku askotan, ez elkarrizketa serio bat egitera bazoaz. Hala ere, azken aldiko teknologia berrien sarrerarekin, nahi baino denbora gehixeago...

Read More
12 / 14«Aurrekoa11121314Hurrengoa»

Lander Arbelaitz

Donostia, 1985. Argiako kazetaria, aldizkariko azalen arduraduna eta politika lantaldeko kidea.

Kategoriak

  • Adierazpen askatasuna
  • Aktibismoa sarean
  • Alaskako herriak
  • Altermundialismoa
  • Amazighak
  • Amazoniako herriak
  • Aosta Harana
  • Arapahoak
  • Askapena
  • AskeGunea
  • AskeGunea Ondarroa
  • Asturies
  • Attawapiskat
  • Australiako jatorrizko herriak
  • Azawad
  • Bitxikeriak
  • Borroka teknikak
  • Bretainia
  • COVID-19 testuinguruan
  • Desobedientzia zibila
  • Ekonomia
  • Errefuxiatuak ongi etorri
  • Eskozia
  • Eskozian idatzitakoak
  • Estaturik gabeko nazioak
  • Euskal Herria
  • Feminismoa
  • Frantziaren menpeko Polynesia
  • Gaeliko irlandarra
  • Gales
  • Galizia
  • Gatazka armatuak
  • Guaraniak
  • Hedabideak
  • Hegoafrika
  • Hegoafrikatik idatzitakoak
  • Herri Harresia Iruñea
  • Herri mugimenduak
  • Herrialde Katalanak
  • Historia
  • Hizkuntzen aldeko borrokak
  • Info7 kolaborazioak
  • Inuitak
  • Iritzia
  • Irlanda Iparraldea
  • Irlanda iparraldean idatzitakoak
  • Jatorrizko herriak
  • Kanadako indigenak
  • Komunikazioa
  • Komunikazioa politika da
  • Kortsika
  • Kurdistan
  • Liburuak
  • Maia herria
  • Memoria
  • Mendebaldeko Sahara
  • Okzitania
  • Palestina
  • Quebec
  • Saapmi
  • Sailkatu gabea
  • Sardinia
  • Sare sozialak
  • Street Art
  • Tatariarrak
  • Tirol
  • Turismo masiboaren aurka
  • Txeieneak
  • Txetxenia
  • Uncategorized
  • Veneto
  • Wallmapu
  • Wikipedia
  • Zapatistak
  • Zientzia eta teknologia

Nabigatu euskaraz

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA