Lander Arbelaitz
Hasiera » Estaturik gabeko nazioak
Ira11 0

Marokoko armadak sahararrak exekutatu zituela frogatu du euskal ikerlari talde batek

Posted in Mendebaldeko Sahara

Lekukoen hitzak egiaztatzea lortu dute lehen aldiz: Marokoko armadak extrajudizialki sahararrak exekutatu zituen. Lehen bi hobi komunak aurkitu dituzte desertuan, Marokok eraiki duen lotsaren murrutik ez oso urrun. Bertan zortzi pertsonaren hezurrak topatu dituzte, horietatik bi haurrak, eta hauen artean aita-semeak. Euskal Herriko Hegoa erakundea izan da ikerketa aurrera eraman duena, Aranzadi eta EHUrekin batera. Atzo aurkeztu zituzten ikerketaren emaitzak Donostiako San Telmo Museoan, mukuru...

Read More
Ira10 0

“Bakea tokian-tokian eraikitzen” Nazioarteko Konferentzia Donostian

Posted in Estaturik gabeko nazioak, Euskal Herria, Gatazka armatuak

Donostiara munduko hainbat hiritako alkateak etorriko dira “Bakea tokian-tokian eraikitzen” lemapean egingo diren jardunaldietan parte hartzera. Bizi dituzten gatazken konponbide prozesuei buruz ariko dira, edo iraganean egindako bidean ikasitakoak azaltzera. Atzo aurkeztu zuten ekimena Aieteko Bakearen Etxean, orain bi urte Bertie Ahernek Aieteko Adierazpena irakurri zuen lekuan bertan. Urriaren 10ean eta 11n egingo da ekimena, Mayors for Peace erakundearekin...

Read More
Ira09 0

PKK-k bertan behera utzi du Turkiatik gerrilariak erretiratzeko prozesua

Posted in Estaturik gabeko nazioak, Kurdistan

Kurdistango PKK alderdiak bertan behera utzi du bere gerrilariak Turkiako estatutik ateratzeko prozesua. Firatnews gunean argitaratu du oharra KCK alderdiak, Turkiako gobernuak ez duela bakea indartzeko inongo pausorik ematen argudiatuz. KCKk adierazi du martxoaren 21ean publiko egindako su-etena indarrean dagoela, eta Turkiako gobernuan den AKP alderdiari Abdullah Öçalanekin adostutakoa prestatzen hasteko aukera eman nahi diotela. Horrez gain, adierazi nahi izan dute AKPren kudeaketa txarra...

Read More
Ira02 0

Kataluniako Diadarekin elkartasun mobilizazioak Euskal Herrian

Posted in Estaturik gabeko nazioak, Euskal Herria, Herrialde Katalanak

Kataluniaren independentziaren aldeko mobilizazioak egingo dira Euskal Herrian. Batetik, hiriburuetan, Independentistak sareak deituta. Catalunya-Euskal Herria, bi herri helburu bakarra, Independentzia lelopean gizakateak egingo dituzte irailaren 7an, 19:00etan. Leku hauetan izango dira ekimenak: Iruñeko Sarasate pasealekuan, Donostiako Catalunya plazan, Bilboko Arriagan eta Gasteizko Foruen plazan. Hendaian ere izango da elkarretaratzea. Independentistak Sareak euskal herritar asko eta...

Read More
Abu26 2

Kataluniarren bigarren indar erakustaldia prest: Via Catalana

Posted in Estaturik gabeko nazioak, Herrialde Katalanak

Datorren irailaren 11n indar erakustaldi berri bat egin nahi dute Kataluniako independentzia zaleek: Via Catalana cap a la Independència (Bide Katalana Independentziarantz). Herrialdea iparretik hegora zeharkatuko duen 400 kilometrotik gorako giza kate erraldoia. Bartzelona, Girona eta Tarragona bezalako hiriak lotuko ditu besteak beste. ANC mugimendua ari da antolatzen, iazko manifestazio arrakastatsua errepikatu nahian. Mobilizazio berezi hau herrialde Baltikoek egindako giza katean...

Read More
Abu23 0

Samiak meategi baten aurka

Posted in Estaturik gabeko nazioak, Saapmi

  Suedia iparraldean bizi diren samiak burdina ustiatzeko ireki nahi duten meategi baten aurka ari dira borrokan. Atzo 50 pertsonaz osatutako protesta desegin zuen poliziak eta zortzi atxilotu zituen. Euronews berri agentziak argitaratutako albistean, samietako baten adierazpenak jaso dituzte: Sistemak nola funtzionatzen duen erakusten du honek argi. Polizia hona dator eta edozein indar erabiltzen du konpainiak babesteko. Ez dute errespetatzen guk beste iritzi bat dugula. Meategia samiek...

Read More
Abu22 1

Zergatik ez dute kanpoko munduarekin harremanik (nahi) zenbait herrik?

Posted in Amazoniako herriak, Estaturik gabeko nazioak, Jatorrizko herriak

Badira beren bizimoduari eutsi eta kanpo munduarekin harremanik gabe bizi diren herriak. 100 bat geratzen direla kalkulatzen dute adituek. Gehienak eremu oihantsuetan biltzen dira, Hego Ameriketan edo Ginea Berrian kasu. Herri isolatu hauek guretzat ohikoak diren gaixotasunen aurkako immunitaterik ez dute, eta harremana izateak ehuneko handiak hil ditzakeela frogatuta dago. Bizimodu hau daramaten herrietako bat da Perun Amazonian bizi den Mashco-Piroena. Oihanean ongi sartuta, aipatu...

Read More
Uzt23 2

Eskoziako artxipelagoek eskumen gehiago nahi dute, erreferendumeko emaitza edozein dela ere

Posted in Eskozia, Estaturik gabeko nazioak

Eskoziako independentzia prozesuan gertatzen dena gertatzen dela Orkadak, Shetlandak eta Kanpoko Hebridak uharteetako gobernu lokalek estatus politiko berezia eskatu dute. Uharteek jarrera neutrala hartu dute erreferendumaren aurrean eta Our Islands – Our Future kanpaina abiatu dute. Hiru artxipelagoetako kontseiluek Eskoziako eta Britainia Handiko gobernuei eskatu diete aurrez adieraz dezatela zein izango diren uharteetako biztanleek izango dituzten onurak. Joan den hilabetean kanpaina...

Read More
Uzt11 0

Hizkuntzen ofizialtasuna eskatu dio Frantziaren menpeko Polinesiak Parisi

Posted in Estaturik gabeko nazioak, Frantziaren menpeko Polynesia

Frantziako Konstituzioari emendakina jartzeko eskatu du herrialde horren menpe den Polinesiako Biltzarrak. Parlamentuko saioa tahitieraz egin zela argudiatuta Parisek bi lege polinesiar baliorik gabe utzi ostean dator eskaera. Egun hizkuntza ofizial bakarra frantsesa da, Paristik milaka kilometrotara dauden uharte hauetako hizkuntzen kaltetan. Aldeko 46 boto eta 11 abstentziorekin onartu zen eskaera. Legebiltzarkide autonomistak alde agertu ziren, eta abstenitu zirenak diputatu independentistak...

Read More
Uzt01 1

90.000 pertsona Kataluniako ‘Askatasunaren aldeko kontzertuan’

Posted in Estaturik gabeko nazioak, Herrialde Katalanak

Larunbatean 90.000 pertsona bildu ziren Bartzelonako Camp Nou estadioan egin zen independentziaren aldeko kontzertuan. Bost ordutik gora iraun zituen eta hurrengo eguneko kroniketan irakurri ahal izan dugunez, artistarik aipatuenak Lluís Llach, Peret, Brams, Lídia Pujol, Cris Juanico, Cesk Freixas eta Pau Alabajos izan ziren. Euskal herritar bat ere izan zen oholtza gainean, Fermin Muguruzak Gora Herriak abestu baitzuen bere taldearekin. 2014 Freedom Catalonia mosaiko erraldoiaren argazkia...

Read More
8 / 14«Aurrekoa78910Hurrengoa»

Lander Arbelaitz

Donostia, 1985. Argiako kazetaria, aldizkariko azalen arduraduna eta politika lantaldeko kidea.

Kategoriak

  • Adierazpen askatasuna
  • Aktibismoa sarean
  • Alaskako herriak
  • Altermundialismoa
  • Amazighak
  • Amazoniako herriak
  • Aosta Harana
  • Arapahoak
  • Askapena
  • AskeGunea
  • AskeGunea Ondarroa
  • Asturies
  • Attawapiskat
  • Australiako jatorrizko herriak
  • Azawad
  • Bitxikeriak
  • Borroka teknikak
  • Bretainia
  • COVID-19 testuinguruan
  • Desobedientzia zibila
  • Ekonomia
  • Errefuxiatuak ongi etorri
  • Eskozia
  • Eskozian idatzitakoak
  • Estaturik gabeko nazioak
  • Euskal Herria
  • Feminismoa
  • Frantziaren menpeko Polynesia
  • Gaeliko irlandarra
  • Gales
  • Galizia
  • Gatazka armatuak
  • Guaraniak
  • Hedabideak
  • Hegoafrika
  • Hegoafrikatik idatzitakoak
  • Herri Harresia Iruñea
  • Herri mugimenduak
  • Herrialde Katalanak
  • Historia
  • Hizkuntzen aldeko borrokak
  • Info7 kolaborazioak
  • Inuitak
  • Iritzia
  • Irlanda Iparraldea
  • Irlanda iparraldean idatzitakoak
  • Jatorrizko herriak
  • Kanadako indigenak
  • Komunikazioa
  • Komunikazioa politika da
  • Kortsika
  • Kurdistan
  • Liburuak
  • Maia herria
  • Memoria
  • Mendebaldeko Sahara
  • Okzitania
  • Palestina
  • Quebec
  • Saapmi
  • Sailkatu gabea
  • Sardinia
  • Sare sozialak
  • Street Art
  • Tatariarrak
  • Tirol
  • Turismo masiboaren aurka
  • Txeieneak
  • Txetxenia
  • Uncategorized
  • Veneto
  • Wallmapu
  • Wikipedia
  • Zapatistak
  • Zientzia eta teknologia

Nabigatu euskaraz

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA