500 lagun hil ditu gutxienez AEBetako poliziak 2015ean
500 lagun hil ditu gutxienez urte erdian AEBetako poliziak, Global Research erakundeak zenbatu eta publiko egin duenez. Aste honetan The Guardian egunkariak webgune berezia jarri du martxan. Dagoeneko zenbaketa 508n doala ikus daiteke. Ondorioztatu dutenez, AEBetako poliziak urteko lehen 24 egunetan jende gehiago hil du Ingalaterra eta Irlandako polizia indarrek joan den 24 urteetan baino, edo AEBetako poliziak aste batean jende gehiago hiltzen duela Alemaniakoak urte batean baino. Hedabide...
Read More“Bakea tokian-tokian eraikitzen” Nazioarteko Konferentzia Donostian
Donostiara munduko hainbat hiritako alkateak etorriko dira “Bakea tokian-tokian eraikitzen” lemapean egingo diren jardunaldietan parte hartzera. Bizi dituzten gatazken konponbide prozesuei buruz ariko dira, edo iraganean egindako bidean ikasitakoak azaltzera. Atzo aurkeztu zuten ekimena Aieteko Bakearen Etxean, orain bi urte Bertie Ahernek Aieteko Adierazpena irakurri zuen lekuan bertan. Urriaren 10ean eta 11n egingo da ekimena, Mayors for Peace erakundearekin...
Read MoreIrlanda iparraldeko memoria sustatzeko iPhoneko aplikazioa
iPhonerako aplikazio batean bildu dituzte Irlanda Iparraldeko gatazkaren lekuko diren oroigarri fisikoak. Northern Ireland Memorials izeneko aplikazioak muralak, omenaldi-guneak, eraikinak eta plakak ditu geolokalizatuta besteak beste. Lotura honetatik jaits daiteke aplikazioa. Memoria eta teknologia berriak uztartuta, ideia bila dabilen edonorentzat. Aplikazioarekin gatazka honi buruzko informazioa eskuragarri dute bertako herritarrek nahiz historia bazter guztietan usain daitekeen lurralde...
Read MoreHegoafrika: Amaiera (eta XXV)
Durban, uztailaren 15ean. Aireportura noa. Horrenbestez hainbeste bizipen eta gogoetagai izan den herrialdea bere bidea egiten utziko dugu. Horregatik, post honekin amaiera eman nahi nioke bidaiari. Irakurleak zerbait berria ikasteko parada izan badu, asko poztuko nintzateke; hori izan da behintzat nire intentzioa. Eskerrik asko irakurtzeaz gain, iruzkinak egin dituzuen guztioi. Plazer bat izan da banaka-banaka, denak irakurtzea. Ongi izan eta beste bat arte. Lander Arbelaitz
Read MoreHegoafrika: Zuluen lurraldean barrena (XXIV)
Gora eta behera ibili naiz egun osoan. Literalki. Valley of Thousand Hills-en izan naiz, hau da, Mila Malden Bailaran. Kostako Durban hiri modernotik ordubete baino gutxixeagora, taxi elkarbanatuak konbinatuz iritsi naiz barnealdeko herri honetara. Ingurugiro zoragarrian, alde batera eta bestera erortzen diren penditzetan etxeak eraikiz osatutako herria da. Zuluak dira bertako biztanleak eta teknologia berriak hona ere iritsi diren arren, beren bizitzak ez du inolako zerikusirik hirian bizi den...
Read MoreHegoafrika: Soweton barrena diaporama (XXIII)
Batetik, azkenean hartu dut Soweton bildutako materialarekin diaporama egiteko tartea. Helburua, Sowetoz hainbeste hitz egiten entzun duen horri, mentalki irudikatzen laguntzea da. Bestetik, aste honetan publikatu da paperean “Bakearen Irribarrea” erreportajea, webgunetik bertatik irakur dezakezue, edo bestela, PDFa irekitzeko aukera ere...
Read MoreHegoafrika: ‘Thank you South Africa’ (XXII)
Eskerrik asko Hegoafrika. Hala zioten kale-argiak iluminatzeko zintzilikatutako Sowetan egunkariaren lehen orriek. Herrialdearen sentimendu orokortua (hala esan badaiteke) ongi islatzen du titularrak. Atzo orratz bat sartzen ez zen pantaila erraldoiaren inguruan sortutako negozio eremuan, gaur inor ez. Tartean hilabete pasa balitz bezala aurkitu dut hondartza. Neguak ere gogorragoa zirudien gaur. Haizeari norbaitek esan dio munduko kopa amaitu dela. Agertoki erraldoiaren eskeletoa haizetan,...
Read MoreHegoafrika: Hegoafrikarren finala diaporama (XXI)
Hainbeste denbora honen zain, eta azkenea amaitu zaie Munduko Kopa hegoafrikarrei. Astelehenean berriz ere ikasleak eskolara itzuliko dira (sei asteko oporrak izan dituzte Munduko Kopagatik) eta langileak lantegietara. Munduko Kopa hau amets bat bezala izan da, eta horren lekuko gaur gauean finala ikusten bildu garen milaka pertsonak. Espainia edo Herbehereak, zaleek beren hautuak eginak zituzten eta talde hauek animatzen eman dituzte partidak iraun dituen 120 minutuak. Zein baino zein mozorro...
Read MoreHegoafrika: Suak sortutako kea (XIX)
Keamogetswe Mothapo “Kea”-k 21 urte ditu eta Pretoria kanpoaldean dagoen Mabopane auzunean bizi dira anaia eta biak, aitonarekin. Ama orain hamar urte hil zitzaien eta aita beste auzune batean bizi da. Pronostiko guztien aurka, Kea ingeniaritza informatikoa ikasten ari da. Durbanera bi aste pasatzera etorria da, lehengusuaren etxera. Ordenagailu bat erosteko dirurik ez eta hogei urteko aldea ateratzen dion lehengusuak bat oparitu zion. Hor ireki zitzaion informatikaren leihoa. Kontatu...
Read MoreHegoafrika: Johannesburgo eta Pretoriako argazkiak (XVIII)
Atzo autobusa hartu eta kostan dagoen Durban hirira etorri nintzen. Autobusean denbora hartu nuen argazkiak aukeratu eta bai Johannesburgo eta Pretoriako argazki batzuk txukuntzeko. Hemen daukazue ikusgai. Sowetoko diaporama bat egingo dut tarte bat hartzen dudanean, ikus dezazuen argazkitan zeri buruz hitz egiten dudan.
Read More