Hegoafrika: Amaiera (eta XXV)
Durban, uztailaren 15ean. Aireportura noa. Horrenbestez hainbeste bizipen eta gogoetagai izan den herrialdea bere bidea egiten utziko dugu. Horregatik, post honekin amaiera eman nahi nioke bidaiari. Irakurleak zerbait berria ikasteko parada izan badu, asko poztuko nintzateke; hori izan da behintzat nire intentzioa. Eskerrik asko irakurtzeaz gain, iruzkinak egin dituzuen guztioi. Plazer bat izan da banaka-banaka, denak irakurtzea. Ongi izan eta beste bat arte. Lander Arbelaitz
Read MoreHegoafrika: Zuluen lurraldean barrena (XXIV)
Gora eta behera ibili naiz egun osoan. Literalki. Valley of Thousand Hills-en izan naiz, hau da, Mila Malden Bailaran. Kostako Durban hiri modernotik ordubete baino gutxixeagora, taxi elkarbanatuak konbinatuz iritsi naiz barnealdeko herri honetara. Ingurugiro zoragarrian, alde batera eta bestera erortzen diren penditzetan etxeak eraikiz osatutako herria da. Zuluak dira bertako biztanleak eta teknologia berriak hona ere iritsi diren arren, beren bizitzak ez du inolako zerikusirik hirian bizi den...
Read MoreHegoafrika: Soweton barrena diaporama (XXIII)
Batetik, azkenean hartu dut Soweton bildutako materialarekin diaporama egiteko tartea. Helburua, Sowetoz hainbeste hitz egiten entzun duen horri, mentalki irudikatzen laguntzea da. Bestetik, aste honetan publikatu da paperean “Bakearen Irribarrea” erreportajea, webgunetik bertatik irakur dezakezue, edo bestela, PDFa irekitzeko aukera ere...
Read MoreHegoafrika: ‘Thank you South Africa’ (XXII)
Eskerrik asko Hegoafrika. Hala zioten kale-argiak iluminatzeko zintzilikatutako Sowetan egunkariaren lehen orriek. Herrialdearen sentimendu orokortua (hala esan badaiteke) ongi islatzen du titularrak. Atzo orratz bat sartzen ez zen pantaila erraldoiaren inguruan sortutako negozio eremuan, gaur inor ez. Tartean hilabete pasa balitz bezala aurkitu dut hondartza. Neguak ere gogorragoa zirudien gaur. Haizeari norbaitek esan dio munduko kopa amaitu dela. Agertoki erraldoiaren eskeletoa haizetan,...
Read MoreHegoafrika: Hegoafrikarren finala diaporama (XXI)
Hainbeste denbora honen zain, eta azkenea amaitu zaie Munduko Kopa hegoafrikarrei. Astelehenean berriz ere ikasleak eskolara itzuliko dira (sei asteko oporrak izan dituzte Munduko Kopagatik) eta langileak lantegietara. Munduko Kopa hau amets bat bezala izan da, eta horren lekuko gaur gauean finala ikusten bildu garen milaka pertsonak. Espainia edo Herbehereak, zaleek beren hautuak eginak zituzten eta talde hauek animatzen eman dituzte partidak iraun dituen 120 minutuak. Zein baino zein mozorro...
Read MoreHegoafrika: Suak sortutako kea (XIX)
Keamogetswe Mothapo “Kea”-k 21 urte ditu eta Pretoria kanpoaldean dagoen Mabopane auzunean bizi dira anaia eta biak, aitonarekin. Ama orain hamar urte hil zitzaien eta aita beste auzune batean bizi da. Pronostiko guztien aurka, Kea ingeniaritza informatikoa ikasten ari da. Durbanera bi aste pasatzera etorria da, lehengusuaren etxera. Ordenagailu bat erosteko dirurik ez eta hogei urteko aldea ateratzen dion lehengusuak bat oparitu zion. Hor ireki zitzaion informatikaren leihoa. Kontatu...
Read MoreHegoafrika: Johannesburgo eta Pretoriako argazkiak (XVIII)
Atzo autobusa hartu eta kostan dagoen Durban hirira etorri nintzen. Autobusean denbora hartu nuen argazkiak aukeratu eta bai Johannesburgo eta Pretoriako argazki batzuk txukuntzeko. Hemen daukazue ikusgai. Sowetoko diaporama bat egingo dut tarte bat hartzen dudanean, ikus dezazuen argazkitan zeri buruz hitz egiten dudan.
Read MoreHegoafrika: Benetako arazoak (XVII)
Judua da Malcolm Yselon eta Johannesburgon bizi da. Bere aiton amonak Letoniatik etorri ziren. Malcolmek eta bere beste lau anai-arrebek apartheid garairako oso hezkuntza aurrerakoia jaso zuten, etxean beltzak eta zuriak maila bereko pertsonak direla erakutsi baitzieten. Apartheid garaian herrialdeko kolektibo judua oso aurrerakoia izan zen eta gehienbat apartheidaren aurka zegoen Progressive Party-ko legebiltzarkide bakarra bozkatzen zuten: Helen Suzman. Malcolm jaioberria zenean emakume beltz...
Read MoreHegoafrika: Roelf Meyer: “Hegoafrikako gure lezioak ongi balio dizuela uste dut” (XVI)
Roelf Meyer abokatuarekin izan naiz gaur goizean. Pertsona atsegina eta interesgarria. Apartheid gobernuaren negoziatzailea izan zen eta ondoren Mandelaren gobernuko kidea. Egun, nazioarteko zenbait gatazkatan dabil bitartekari gisa, Euskal Herrian barne. Elkarrizketa osoa aste batzuk barru publikatuko dugu, hemen aurrerapen bat. Zein helbururekin sartu zinen politikan? Herrialdea aldatzeko nire ekarpena egin nahi nuen. 1979an Legebiltzarrerako lehen aldiz hautatu nindutenean, pozik nengoen...
Read MoreHegoafrika: Garai zaharrak oroituz (XV)
Apartheid garaiko banderak zintzilik, tiroak, barrikadak, atxiloketak, exekuzioak, kartel politikoak, oihuak, borroka kantuak… gaur goizean apartheid aroa nolakoa izan zen nolabait bizitzeko parada izan dut. Apartheidaren Museoan izan naiz, Johannesburg hiriko turisten patata berorik nagusienetakoan. Sarrera 50 Rand, hau da, 5 euro. Goizeko 9:30erako barruan nintzen, eta erakusketan aurrera patxadaz nindoala, amaiera aldera heldu naizenean, gose nintzela ohartu naiz. Erlojuari begiratua...
Read More