Hegoafrika: Mac Maharaj: “Borroka armatua uztea mugimendu taktikoa izan zen beste aldeak negoziazioak serio har zitzan” (XIV)
Gaurkoa bezalako egunetan, pribilegiatua naizela pentsatzen dut kazetaria naizelako. Lanbide hau hautatu ez banu, ez nukeen sekula “Mac” Maharaj (ahoskatu “Majaratx”) bezalako pertsona batekin mintzatzeko aukera izango. Hegoafrikako apartheidaren aurkako borrokaz hura lehen eskutik bizitu zuen ANCko kide historiko batekin lasai mintzatzea ez da egunero egin daitekeen zerbait. Maharaj meatzarien herrixka txiro batekoa da, borroka politikoan gaztetan hasi zen, 60 egunez...
Read MoreHegoafrika: Carlin: “Zortez aldatu egingo da Europak Hegoafrikaz duen pertzepzioa” (XII)
John Carlinekin hitz egiteko aukera izan dut gaur goizean. Herrialdeaz artikuluak idatzi eta idatzi ari dela esan dit, Europako, Brasileko eta Hegoafrikako egunkarientzat. Hegoafrikara lehen aldiz 1989an etorri zen kazetari korrespontsal gisa. Kazetari eta idazle honek urteak egin ditu bertan eta herrialdea oso ongi ezagutzen du. El Factor Humano (ingelesez Playing the Enemy) liburua kaleratu zuen Hegoafrikan 1995ean jokatutako Munduko Errugbi Txapelketak herrialdearen berradiskidetzean...
Read MoreHegoafrika: Currin: “Ezker abertzalearen gidaritza alde militarretik alde politikora pasa da” (XI)
Johannesburgoko bere bulegoan hartu nau Brian Currin abokatu eta nazioarteko “bakegileak”. 11. solairutik hiriaren ikuspegi ederra du, Sandtom auzoan. Hegoafrikako egungo egoerari eta Euskal Herriari buruz mintzatu gara. Hemen berarekin egindako elkarrizketatik zenbait pasarte. Kontzientzientzia politikoaz “Abokatu ikasketak amaitzean, Pretoriara joan nintzen lan praktikak egitera: apartheidaren hiriburua. Konpainia komertzial batean ari nintzen abokatu lanean. Smangaliso...
Read MoreHegoafrika: ‘Agur, Khayelitsha’ diaporama (IX)
Bihar goizean alde egingo dut hain ongi hartu nauen Khayelitshatik. Gaur egun osoa bertako lagun batekin eman dut. Ingurua erakutsi dit bertako historia kontatu didan bitartean. Idatzi beharrean, diaporama bat prestatu dut. Atera ditzala erabiltzaileak atera beharreko ondorioak auzune honi buruz behin diaporama ikusita. Bihar arratsean ezin izango dut ezer ere idatzi, Johannesburg-a doan autobusa hartuko baitut arratsaldean, eta 24 orduko bidaia da, inongo arazorik ezean. Beraz, hemen dioten...
Read MoreHegoafrika: Khayelitsha, auzune arriskutsu hori (VIII)
Orain arteko hiru gauak Cape Town erdialdeko ostatu batean egin ditut. Khayelithsara nindoala erantzun diot sarrerako emakumeari, kortesiaz nora nindoan galdetu didanean. Ez zuen halakorik espero. “Khayelithsara zertara zoaz baina? Kontuz ibili”, atera zaio barrutik. Khayelithsa Cape Town kanpoaldean dagoen auzunea da, ingelesez township. Orain sei urte, ostatua ireki zuten negozio ikuspegia zuten bi kidek, eguneroko ogia irabazteaz gain, turismoa auzunera erakarri eta bertako ekonomiari...
Read MoreHegoafrika: Cape Towngo argazkiak (VII)
Zintzilikatu ditut sarean orain arte ateratako argazki batzuk. Arazo teknikoak eta tartean dauden milaka kilometroak medio, ezin izan ditut Argiako multimedia kanalean fundamentuz jarri. Lotura honetan klik egin argazkiak ikusteko.
Read MoreHegoafrika: “Hegoafrikarra naiz beltza baino lehen” (V)
Lizwi Mashalabarekin Cape Towngoa da eta biok kale kantoi batean egin dugu topo. Itsu batek gitarra era harrigarrian nola jotzen zuen begira geundela hasi gara solasean. Hitzez hitz transkibatuko dut kalean izan dudan elkarrizketa. Zer iritzi duzu Munduko Kopaz? Esperientzia berria da. Mundu osoko jendeari ostatu ematea, hegoafrikarrontzat errekorra da. Afrikan egiten da lehen aldiz munduko kopa, gure herrialdean, eta benetan harro nago. Berdin du gure taldea kanporatu egin badute ere, Munduko...
Read MoreHegoafrika: Burbuila zuria eta orratza beltza (IV)
Jay eta Sascha hegoafrikar petok dira. Euren familiak herrialdean aspalditik errotuta, harro esaten dute hegoafrikarrak direla. Jay eta Sascha zuriak dira gehiengo handia beltza den herrialdean. Eskuzabaltasun osoz, ezertaz ezagutzen ez duten kazetari europarra etxera gonbidatu dute afaltzera. Senar-emazteen etxean egin genuen bart afaria, Cape Town kanpoaldean dagoen Observatory auzo lasai eta dotorean. Kolore biziz dekoratutako etxearen alde banatan autoarentzat aparkalekua batean, eta...
Read MoreHegoafrika: Aireaz (II)
Ez nintzen sekula Munduko Kopa hartzen zuen herrialdean izan. Paradisua da futbolzaleentzat inondik ere. Txapelketan parte hartzen duten herrialdeetako koloreeak ezker-eskuin. Taberna, denda, ostatu eta jatetxe guztietan (bai, guztietan) futbola beste ezer ez daiteke ikusi. Norgehiagokak jokatzen ari direnean, bataila eremura begira egoten dira 90 minutuz kamera-begi guztiak. Eta hauek amaituta errepikapen, saio berezi eta zuzeneko konexioekin betetzen dituzte ordu hilak. Munduko Kopak...
Read MoreHegoafrika: Lehen inpresioa (I)
Cape Townen ordubete daramat (edo Lurmutur Hiria euskaraz) eta behin lur hartuta lehen inpresio bat idatzi nahi nuke mundu osotik hona datozen turistez, aireportutik hiriaren erdialdera dagoen paisaiaz, taxistarekin izandako elkarrizketaz eta hiriaren edertasunaz. 1- Banekien jende diruduna izango zela bere herrialdea animatzera Hegoafrikara etorriko zena. Dena den, Frankfurtetik Johannesburgora egin dudan zortzi orduko hegaldian Ochoa (sic) abizeneko Kolonbiako emakume baten ondoan...
Read More