Euskaldunon miseriak, edo papurrak
Bai, badakigu, publizitate instituzionalaren banaketa horrela –Jaurlaritzan, Gipuzkoako Aldundian, Arabakoan eta Donostiako Udalean– egin da urteetan, politikoki hautatutako hedabide gutxi batzuek –irizpideez galdetzean sekula erantzun garbirik ez– dozenaka milaka euro jasotzen dituzte urtero eta besteentzat papurrak. Dauzkagun azken datuak Donostiako Udalekoak dira, ia milioi erdi bat euro banatu zizkieten iaz gaztelaniazko hedabideei eta euskarazkoei kontrara, 32.000 euro (poltsaren...
Read MorePoliziaren gezurren zerbitzura dauden kazetariak, ogibidearen lotsakizun
Ostegunean jakin dugu, sumario-sekretua kendu dutenean, Espainiako Auzitegi Nazionalak aitortu duela orain hilabete atxilotu zituzten Kataluniako CDRetako kideek ez zeukatela lehergairik etxean. Hala ere, terrorismoa egotzita espetxean daude behin behinean. Euskal Herrian milaka aldiz egin izan duten bezala, nahiz eta orain esan ez zeukatela lehergairik, berandu izan daiteke, bigarren albiste honi ez baitiote oihartzunik eman Poliziaren gezurrak azaleko titular nagusietara eraman...
Read MoreEuskal hedabideon eragina biderkatzeko aukera, eskura
Herri honen burujabetzaren bidean euskarazko hedabideok misio garrantzitsua dugu: Euskal Herrian hedabide nagusi bilakatzea. Ez da erronka makala. Gaur egun, gure txikitasunetik erdal medioei banaka irabaztea oso zaila da, ia ezinezkoa. Egitura enpresarial erraldoiak dauzkate, inbertsore pribatuak, publizitate instituzional bidez erakundeek euskarazkooi baino ehunka milaka euro gehiago ematen dizkiete, eta beren berri agentziekin, hedabide taldeekin eta interes politikoekin, sare gisa...
Read MoreEuskal Herriak behar duen EITB duin baten alde
EITBren erreforma “integrala” egin asmoz, orain bi urte Gasteizko Legebiltzarrean sortutako lantaldeak eskatuta, inkesta bat pasa diete hedabide publikoko langileei. Borondatezkoa izaki betetzea, mila igurutik 412 profesionalek erantzun dute. Besteren artean galdetu diete ea zer pentsatzen duten ematen duten informazioaz. %74,4k uste dute gobernuaren alde informatzen dutela –kasu honetan EAJ eta PSEren alde–; %9,5 ez daude baieztapenarekin ados eta soilik %16,1ek uste dute...
Read MoreZenbat diru publiko jasotzen dute status quoaren berme diren hedabideek?
Info7 irratian Jon Mikel Fernandezek gidatzen duen ‘Gakoak’ saiorako egindako kolaborazioa: https://blogak.argia.eus/lander-arbelaitz/wp-content/uploads/sites/6/2018/02/0227_gakoa_LanderArbelaitz.mp3 Hedabideen panoramaz hitz egingo dut gaur. Ez hedabide askoren sinesgarritasun krisiaz, ezta nola doan gainbehera hedabide batzuek izan duten nagusitasuna ere. Gaurkoan hedabide jakin batzuek publizitate instituzionalaren bidez milioika euro jasotzen dituztela aipatu nahi nuke....
Read MoreNola isilarazi jendea sare sozialetan?
Laster hilabete Alfredo Remirez Erreharria espetxean daukatela. Twitterren iritzia emateagatik Espainiako Estatuan espetxeratu duten lehena da amurriarra. Sare sozialek komunikazioa eraldatu dute eta kostatzen ari zaie estatu autoritarioenei isiltasunaren legea inposatzea plaza birtual hauetan. Batzuei zigor “eredugarriak” jarriz gainontzeko guztiak mehatxatzea erabaki du Espainiako Estatuak. Euskal Herrian informazio eta adierazpen askatasunaren aurkako operazioen biktimak ugari ditugu,...
Read MoreGreziako propaganda mediatikoa agerian (bideoa)
Greziako panorama mediatikoa hankaz gora geratzen ari da, joan den astean aipatu genuen bezala. Erreferenduma iragarri eta berau egin arte, bederatzi egunez Greziako hedabide nagusiek baiezko botoaren aldeko kanpaina basatia egin zuten. Hedabide pribatuak dira, noski. Nahiko nabarmena izan omen da, herrialde osoan gerora ezezko botoak irabazi baituzen 20 puntuko aldearekin: Troikaren esanak bete behar zirela defendatzen duten artista, intelektual eta era guztietako iritzi-emaileak; ezezko botoa...
Read MoreGreziako hedabide pribatuak larri, urteetako pribilegioen ostean
Grezia lurrikara baten erdian dago, baita herrialdeko panorama mediatikoa ere. Aurreko gobernuak ERT telebista publikoa itxi eta 2.500 langile kaleratu ostean, Troikaren interesak defendatzen dituzten hedabide pribatuen kontrolpean geratu zen espektro mediatikoa. Syrizako gobernuak ERT berrireki du ordea, eta honen audientzia aparra bezala igotzen ari denetik gauzak aldatu egin dira, eldiario.es-en irakurri dugunez. Esanguratsua da Grezian gertatzen ari dena. Herrialde kapitalista guztietan...
Read MoreGaldera desbideratuak artaldea zuzentzeko
Frente Atleticoko neonaziek beste pertsona bat hil dute. Galiziarra izan da oraingoan. Aitor Zabaleta labankadaz hil zutela 16 urte bete dira. Sinets genezake kirol-afera soila dela. Edo ez. Azkar sartu dira ohiko hedabide nagusiak herritarrak hunkituta dauden une hauetan artaldearen norabidea markatzera. Partidua bertan behera uzten saiatu da Liga, jakinarazi digu Marcak. Partidua bertan behera utzi behar al zuen LFPk?, galdetu digute inkesta interaktiboetan zertaz pentsatu behar dugun...
Read More