“Donostiako alkateak pegatina hau debekatu du”
Errausketaren aurkako mugimenduaren logo biribila daramaten hiru pegatina kalean jartzeagatik, 400 euroko isuna Donostian. G7aren aurkako pankarta bat jartzeagatik, 400 euroko zigorra. Ertzaintzari komunikatu gabe 40 bat lagun kalean biltzeagatik –ez ziren turistak–, 100 euro. Santomas egunean animalien erabileraren aurka eserialdi bat egiteagatik, 7.200 euroko isuna. Post Aiete garai hauetan, Donostia pazifikatuaren erradiografia osatzeko, adierazpen askatasunak hirian duen osasuna...
Read MoreSanchez Dekretua, Espainiako “Patriot Act”
Oinarrizko eskubideen urraketan jauzi kualitatibo bat eman du berriki Espainiako Estatuak. Beste bat. Hauteskundeetarako bost egunen faltan, Legebiltzarretik pasa gabe, urgentziazko lege dekretu baten bidez, internet zentsuratzen saiatzeko erregimen autoritario baten eskumenak eman dizkio gobernuak bere buruari. Enric Borràs kazetariak proposatu bezala, Sanchez Dekretua izendatu behar genuke, bere lotsakizunerako. “Ordena publikoa” kontzeptu abstraktua arriskuan ikusten dutenean, 14/2019...
Read More“Euskara eta askatasuna” mahai ingurua Danbadan, normalizazioaren aldeko borrokaz
Propaganda pixka bat: Datorren asteburuan Ernai eta Aitzina gazte mugimenduek antolatu duten Gazte Danbadan mahai-ingurua egingo dugu, euskararen aldeko borrokaren ikuspegi askatzaileaz aritzeko. Luxuzko hiru parte hartzaile izango ditugu: – Estitxu Eizagirre, ARGIAko kidea eta hainbat saltsatan ibilia: bertso eskolak, Larraulgo eskola txikia eta errausketaren aurkako Aiztondo plataformako kidea, bere blogean feminismo gaiak jorratzen ditu besteak beste. – Zigor Etxeburua,...
Read MoreTxistuak Europako ereserkiari Donostian, festa eta politika ez nahasteko?
Txistualdi ozena jaso du Europako ereserkiak Donostiako Plaza Berrian Danborradaren hasieran jo dutenean. Modu tranpatian, festa eta politika ez direla nahastu behar irakurri diot bati Twitterren, aspaldi entzun gabeko ergelkeria, festena gauza isolatua izan eta boteretik beren proiektu politikoa bultzatzeko erabiliko ez balitz bezala. Gudak eragin eta errefuxiatuei sartzen uzten ez dien EB, aberats eta gainontzeko guztion arteko aldea arriskutsuki handitzen doan EB, bere estatuen...
Read More