Sei urte espetxera manifestazio baten berri emateagatik?
“Espetxean sartzen banaute, lehenik eta behin, egin ez dudan zerbaitengatik izango da, nik ez baitut inor jo; eta bigarrenik, nire ideia politikoengatik litzateke, beraz, neure buruarekin harro joango nintzateke, poliziaren muntaien erruz kartzelan dauden beste asko bezala”. Iruñean bizi den Jorge Correa kazetariaren hitzak dira, El Salto egunkarian egindako elkarrizketan esanak. Boro gisa ezagunago, 2014ko martxoaren 29tik garai zailak bizitzea egokitu zaio. Urriaren 3an epaituko dute, La...
Read MoreNola isilarazi jendea sare sozialetan?
Laster hilabete Alfredo Remirez Erreharria espetxean daukatela. Twitterren iritzia emateagatik Espainiako Estatuan espetxeratu duten lehena da amurriarra. Sare sozialek komunikazioa eraldatu dute eta kostatzen ari zaie estatu autoritarioenei isiltasunaren legea inposatzea plaza birtual hauetan. Batzuei zigor “eredugarriak” jarriz gainontzeko guztiak mehatxatzea erabaki du Espainiako Estatuak. Euskal Herrian informazio eta adierazpen askatasunaren aurkako operazioen biktimak ugari ditugu,...
Read MoreHamar urtean 700 kazetaritik gora hil dituzte, aurten 54 oraingoz
Azken hamarkadan 700 kazetaritik gora hil dituzte lanean ari zirela. Mugarik Gabeko Kazetariak elkarteak salatu du hilketa gehienak nahita egindakoak izan direla, langileok aurretik ustelkeria eta kriminalitate salaketak egin izan baitituzte. Kasuen %90 inongo ikerketarik gabe itxi izan dituzte. Bataz beste, bost egunetik behin kazetari bat hiltzen dute lanean ari dela, NBEk emandako datuen arabera. 2015ean 54 kazetari hil dituzte eta 150 atxilotu Mugarik Gabeko Kazetariek emandako datuen...
Read MoreBi kazetari hil dituzte Brasilen astebetean
Brasilgo irrati esatari Djalma Santos da Conceição hilik aurkitu dute Kazetariak Babesteko Batzordeak salatu duenez (CPJ ingelesezko sigletan). Larunbatean, Bahia estatuko ipar ekialdean bahitu zuten ezezagun armatuek eta ilunabarrean topatu dute bere gorpua, tortura zantzuekin. Kazetariaren hilketa Evany José Metzker blogari kritikoa burua moztuta aurkitu zutenetik astebetera gertatu da. “Astebetean gertatu diren bi kazetari brasildarron heriotza basatiek adierazten dute prentsaren...
Read MoreApurtu.org inpunitate osoz itxi zuten, Ateak Ireki bezala?
Honela gertatu zen: Apurtu.org atari digitala itxi zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak 2011ko urtarrilean. Lau pertsona espetxeratu zituen, eta horietako bat (Miguel Angel Llamas Pitu) 18 hilabetez izan zuten kartzelan. Askatasunaren propagandarako tresna izatea egotzi zioten. Orain, sumarioa artxibatu dute. Lau inputatuen aurkako karguak erretiratu egin dituzte. Pozik eta haserre daude: “Ikusten dugu komunikabide bat ixteko ez dela deus behar Espainiako estatuan”. Apurturen ondoren,...
Read MoreFotokazetari kataluniar bat Espainiako eskuin muturraren ikusmiran
Jordi Borràs fotokazetari kataluniarra aukeratu dute Espainiako ultraeskuindarrek urriaren 12an Bartzelonan izandako istiluen erantzule edo arduradun. Democracia Nacional talde neonaziko bi kidek jasotako jipoiagatik seinalatu dute. Kide horiek non zeuden Borràsek zabaldu zuela aurpegiratzen diote eta ordutik mehatxu larriak jasotzen ari da sare sozialen bitartez, bere blogean salatu duenez. Esquadra Mossoetan salaketa jarri duela adierazi du. “Gertarera larriak saihesteko idatzi nuen...
Read More