Desagertzeko zorian dauden hainbat herri zoragarri
Liburu baten aitzakian, munduan sakabanatuta bizi diren hainbat kulturari errepaso txiki bat egingo diogu. XXI. mendera beren ohitura eta bizimodua mantenduz iritsi diren hainbat triburen argazkiak atera ditu Jimmy Nelson argazkilariak. Before they pass away izeneko liburuan argitaratu ditu, euskaraz Desagertu aurretik itzul genezakeena Argazkiak benetan ederrak dira, herrion dotorezia eta edertasuna nabarmenduz erretratatu baititu. Bere webgunetik hartuta hainbat argazki paratuko ditut, ez...
Read MoreDonostiako tragedia 10 puntutan azalduta
Atzo Iñaki Egañaren Donostia 1813 liburuaren sarrera orokor bat egin nuen, eta blogerako artikulua luzeegi zihoala ikusita, hurrengo baterako utzi nuen Donostian gertatu zena ulertzeko azalpen eskematiko bat idaztea. Agian ez dira historia ulertzeko 10 punturik garrantzitsuenak, baina badira ni harritu nauten hamar gauza, eta susmoa dudana, jendeak ez dakizkienak. Esan gabe doa, gehiago jakin nahi duenari, liburua irakurtzeko gomendatzen diodala. 1- Pixka bat kokatzeko, esan, 1790....
Read MoreDonostiako suteak estalitako tragedia
Hitz hauek idazten ari naizen unean, 199 urte atzera eginda, tragedia beltza bizitzen ari ziren Donostian, eta askok ordurako dena galdu zuten. Abuztuaren 31n sartu ziren tropa ingeles eta portugaldarrak hirian, eta hurrengo egunetan frantziarrak Urgull mendiko gotorlekura igo zirela ikusita, harresiko ateak itxi eta nahi izan zuten guztia egin zuten herritarrekin. Baina historia irabazleek idazten dutenez, abuztuaren 31n gertatzen hasi zenari “Donostiako Sutea” deitzen diogu...
Read More