Euskaldunon miseriak, edo papurrak
Bai, badakigu, publizitate instituzionalaren banaketa horrela –Jaurlaritzan, Gipuzkoako Aldundian, Arabakoan eta Donostiako Udalean– egin da urteetan, politikoki hautatutako hedabide gutxi batzuek –irizpideez galdetzean sekula erantzun garbirik ez– dozenaka milaka euro jasotzen dituzte urtero eta besteentzat papurrak. Dauzkagun azken datuak Donostiako Udalekoak dira, ia milioi erdi bat euro banatu zizkieten iaz gaztelaniazko hedabideei eta euskarazkoei kontrara, 32.000 euro (poltsaren...
Read MoreEuskalgintza eraldatzailea, den-dena irabazteko
Jakitun baldin bagara euskararen normalizazioan 30 urte atzera egiteko arriskuan gaudela, galde genezake ea instituzio publikoek zergatik ez duten sentitzen presio eraginkorrik hizkuntza politikan salto kualitatiborik emateko. Euskaraldiaren bultzatzaile gisa, adibidez, Eusko Jaurlaritzak lehen edizioaren hasieran hitz eman ostean 2019an erakunde gisa konpromisoak hartuko zituela (Ikusi lotura honetan, 8. orrian, 4. puntuan), ETB2, Osakidetza, Ertzaintza edo Hezkuntza sailak bere gain dituen...
Read MoreJai herrikoi berrituen uda
Pandemiak gogor kolpatu gaitu eta ondorioz, domino fitxen antzera, herriz herri udalek jai ofizialak bertan behera utzi dituzte. Komunitate bat izango bada, ordea, ospakizun kolektiboa beharrezkoa da. Eta hor, jai herrikoien mugimenduak badu zeresanik, are gehiago, Hego Euskal Herriko hiriburuetako herri mugimenduek salatu ostean erakundeek ez dutela beren iritzia entzun ere egin erabakia unilateralki hartu aurretik. Egoera salagarriak sortuko dira, Donostiako Udalak, adibidez, auzoetako jaiak...
Read MoreGaurko egunez, Iparretarrak-eko Maddi Hegi eta Gabi Mouescak Pau-eko espetxetik ihes egin zuten
Gaurko egunez, 1986ko abenduaren 13an, larunbata zen, Iparretarrak erakunde armatuko militante Maddi Hegi eta Gabi Mouescak Pau-eko espetxetik ihes egin zuten. Espetxe aldaketa bat irudikatuz, hainbat ekintzaileren plana ongi atera eta espetxeko ate nagusitik atera ziren. Honela kontatzen du Gabi Mouescak ‘Lepogogorra’ liburuan: IK-ko militante talde bat sartzen da espetxeko zuzendariaren alabaren etxean eta bere aita presondegira deitzea galdegiten diote, arazo bat aipatuz aitzaki,...
Read MoreSanchez Dekretua, Espainiako “Patriot Act”
Oinarrizko eskubideen urraketan jauzi kualitatibo bat eman du berriki Espainiako Estatuak. Beste bat. Hauteskundeetarako bost egunen faltan, Legebiltzarretik pasa gabe, urgentziazko lege dekretu baten bidez, internet zentsuratzen saiatzeko erregimen autoritario baten eskumenak eman dizkio gobernuak bere buruari. Enric Borràs kazetariak proposatu bezala, Sanchez Dekretua izendatu behar genuke, bere lotsakizunerako. “Ordena publikoa” kontzeptu abstraktua arriskuan ikusten dutenean, 14/2019...
Read MoreZigorrean oinarrituko ez den justizia baten alde
Joan den asteazkenean ezohiko epaiketa bat izan da Donostian, Gipuzkoako Lurralde Auzitegian. Akusatuen aulkian bi ertzain, legez kanpoko bi atxiloketa egin izana egotzita. Akusatzaileak berriz, orain hiru udaberri Donostiako Gipuzkoa plazan erraustegiaren aurka abiatutako kanpaldian parte hartu zuten bi kide. 2016ko ekainaren 2an atxilotu zituzten, euren burua ez identifikatzeagatik. Bi agenteen gainean Damoklesen ezpata: bost urteko espetxe zigorra eta seiko inhabilitazio eskaera. Kontraesana...
Read MoreEz deitu “borroka sektorialak”, oinarriak dira
Nola borrokatu abiadura izugarrian eta inongo konplexurik gabe, Bruselatik hasi eta gure herrietaraino ezartzen ari diren politika neoliberalak? Nola geratu herritarren txirotzea, eskubideen etengabeko murrizketak, gure bizitzen espektakularizazioa? EAJk, PSOEk eta PPk, hemengo eta hango oligarkiarekin bat eginda, disidentzia politikoa inoiz baino kontrolatuago dutela irudikatzen duten egunotan, erronka handia dute egoerarekin ados ez dauden herritarrek. Nola gerarazi denaren gainetik pasatzen...
Read MorePrekarietatearen aurkako konga
Info7 irratian Jon Mikel Fernandezek gidatzen duen ‘Gakoak’ saiorako egindako kolaborazioa. https://blogak.argia.eus/lander-arbelaitz/wp-content/uploads/sites/6/2018/05/0502_gakoa_AUSNARKETALanderArbelaitz.mp3 Dantzatuz salatu dute Donostiako Gogoko Goxuak kafetegian bertako hainbat langileri ez zaiela ordaintzen. Dozena bat lagun sartu ziren maiatzaren 1aren bezperan kafetegian, bafle batetik “Ojalá que llueva café” doinua jarrita, konga dantzatzen, kafe aleak botaz eta bertan...
Read MoreZer gertatzen da Errazkin eta Intxaurrandietaren epaiketarekin?
Ostegunean epaituko dituzte Madrilgo Kontu Epaitegian 2013an Gipuzkoako erraustegi gaindimentsionatua geratu zuten Iñaki Errazkin eta Ainhoa Intxaurrandieta. Lehena Ingurumen diputatua zen eta bigarrena Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko burua, biak EH Bilduko kideak. Egun, GHKn gehiengoa duten EAJ eta PSEk erabaki dute herritarren protesten gainetik, erraustegi polemikoarekin aurrera jarraitzea, eta gainera, bi pertsona hauei 40 milioi euro eskatuz erakundeetatik eraldaketa sustatu nahi duen...
Read MoreMenderatua da beti diskriminatzaile
Nahiko oharkabean igaro da euskaldunoi aste honetan eman diguten kolpea. Hitz potoloz jositako titularren bitartez kontatu zaigu EAEko Auzitegi Gorenak indargabetu egin duela Gipuzkoako Foru Aldundiaren Euskararen Normalizazio Plana, erdaldun elebakarrak “diskriminatzen” dituela argudiatuta. Zer gertatu da baina? Euskaldunek erdaldunak diskriminatu? Nola baina? 1- Euskaldunok bizi dugun zapalkuntza egoerara ez gara kausa metereologikoengatik heldu. Inork ez du bere hizkuntza albo batera...
Read More