Lazzaretto vecchio
Hasiera » Egile honen artikuluak lazzaretto
Abu08 0

Bortz (bost) liburu Mafaldarentzat

Posted by lazzaretto in bAst

Beharbada denbora pixka bat hartuko duzu uda honetan irakurtzeko, Mafalda. Bost liburu gomendatzen dizkizugu. Ea gustuko dituzun!   GALTZAUNDI ta beste bertso asko Ramosen liburu ontako bertsoak lau zatitan jarri ditugu: Lenengoa, T olosa’ko Iñauteriak. Festa oyetan kantatzeko egiñak dira, dudarik gabe, bertso oyek danak. Bigarrena, Kezketan. Ala bait zegon Ramosen gogoa bertso oyek jartzerakoan. lrugarrena, Gure gizonak. Ontan ederki asko ageri da Ramosek Gipuzkoari eta...

Read More
Abu05 0

Baserritarren ametsik ederrena: itxiturak egitea

Posted by lazzaretto in bAst

Seguru asko arbuiatuko naute baserritarrek, kaletarra bainaiz, eta ezjakina baserri gaietan. Halere, ene aspaldiko sentipen bati jarraiki idatzi dut honako hau: Baserria gaizki dago, ezinean. Batzuen ustez hilzorian edo behar gorrian behinik behin. Laguntza gutxi, eskakizun handiak, zergapetuak, txalotuak, baina izorratuak. Baserria gainbehera doa, gainbehera. Eta gainera bultza egin nahi diogu hondoa jo dezan. Nork izan nahiko du baserritar? Jende gutxik, nik uste. Gauza bat da simaurra...

Read More
Abu01 0

Pello Joxepe    [  פדרו חוזה  ]

Posted by lazzaretto in bAst

Pello Joxepe    [  פדרו חוזה  ] Pello Joxepe abestia txit ezaguna dugu gure artean. Pello Joxeperen andreak haurra izan du eta abadearena da haur hori, antza. Errua zeinek eta larrarteak! Kanta herrikoi honen melodiak inspiratu bide zuen Noemi Shemer abeslari israeldarra, YERUSHALAYIM SHEL ZAHAV [Urrezko Jerusalem] abestia egiteko, heriotza-aurrean lagun bati aitortu zionez, nahiz bizi zelarik hori ukatu, Joxepek haurra bezala. Urrezko Jerusalem abestia, Israelgo ereserki ez...

Read More
Uzt29 0

Othoi çato etchera: izurde atzemanaren letrak

Posted by lazzaretto in bAst

Othoi çato etchera: izurde atzemanaren letrak Hemezortzigarren mendeko  karta euskaraz egindako batzuk ezagutarazi ziren orain bortz bat urte Lapurdum euskal ikerketen aldizkarian. Marinelei idatziak asko, emakumeek gehienbat. Ikerlan honen aitzin-solasean leitzen dugu hau: Ondoko orrialdeetan Lapurdum agerkariak ale berezia eskaintzen dio Xabier Lamikizi zor diogun aurkikuntzari, hots 1757. urtean Baionatik Kanadako Louisbourg hiriari buruz lapurteraz igorria izen zen gutun bildumari....

Read More
Uzt25 0

Balea zuriaren abenturak

Posted by lazzaretto in bAst

Bi baleakume zuri, Oroiminezko igandeak, Lekore eta Gehitumagazine: Huriburura bidaia                                                          Esan, alderdiren batek gelditu al du desalojoren bat? Etxebizitza oinarrizko eskubidetzat hartu al du eta ez soilik espekulazio objektu gisa? Ba al da baten bat multinazionalen pribilegioak mugatu dituena? Autogestiorako espazioak bultzatu dituena? Lan esplotazioa gelditu duena? Gazteekin hitz...

Read More
Uzt24 0

Gabrielen margoak

Posted by lazzaretto in bAst

Gabriel Korta poetak (1951-2020) olerkigintza zuen eginkizun nagusi. Baina era berean, tarteka margolan batzuk egiten zituen, neurri txikikoak, eta eskuarki argizaria erabilita. Hemen jarri ditugu batzuk, erakusgarri, haren lanaren eta izatearen lekukotasun bat eman nahian. Misterio tentagarria Erabat isiletik itxaropenez beterik… Oi! Misterio hori misterio tentagarria bakarrik sentitzen garenontzat. Norbaitek, edo zerbaitek, egin duela guzti hau. Hori pentsatzea… Baina hala ere misterio...

Read More
Uzt23 0

Lafontaine Escondrille-ren Ur biren artean

Posted by lazzaretto in bAst

Sinopsia Ur biren artean. Iturregi Escondrillas, Patxi. Orain dela 100 urte, 1914 eta 1919 bitartean, munduak ordura arte ezagututako gerrarik gogorrena bizi izan zuen, gerora Lehen Mundu Gerra deituko zitzaiona, Europako lurralde gehienak ez ezik ozeano guztiak ere hartu zituena. Bilboko itsasontziak, bandera neutrala dutenez, ez daude ofizialki gerran, baina gatazka orokorrak ondorio nabarmenak ditu hirian, ontzioletan, barkuetan… Potentzia lehiakideek lehengaiak behar dituzte eta ondo...

Read More
Uzt22 0

Haydee Arteaga eta ahozkotasuna

Posted by lazzaretto in bAst

Joan den maiatzean hil da La Habanan 105 urterekin Haydée Arteaga ahozko narratzaile kubatarra, “La Señora de los Cuentos”  ezizena zuena. Ahozko narratzaile, idazle eta deklamatzaileak meritu handiko lana egin zuen ahozko narrazioan eta emaitza nabarmenak lortu zituen difusio kulturalean bere bizitza artistikoan zehar. Bereziki aipatzekoa da Arteagak haurrekin egin zuen lana, sentiberatasun eta arduraldi handia erakutsi baitzuen haurrengan fantasia eta irudimena ernarazten, kontatzeko...

Read More
Uzt21 0

Ertzeko zatiak

Posted by lazzaretto in bAst

Ertzeko zatiak Orain hamar urte inguru atera zuen Jon Sarasuak Ertzeko zatiak izeneko liburua, Yera Sánchez-en marrazkiekin, Argia etxearekin atera ere. Ameriketako kontuak dakartza gehienbat, testu laburretan. Egileak honela dio sarreran: “Nahasmena sor dezake testuok bidaia-kronika bezala ulertzeak. Ez baita eguneroko bat, ez kronika bat, ez kronika sentimental bat ere. Bidaiotan gertatutako gauza garrantzitsuenak ez dira kontatzen askotan, edo ez dira agertzen kronika batean agertzekoak...

Read More
Uzt20 0

Koldo Zubeldiaren itsasaldi biziak   

Posted by lazzaretto in bAst

Koldo Zubeldiaren itsasaldi biziak         Egin du orain ere liburua Koldo Zubeldiak. Idatzi eta argitara eman, dena berak. Kemena behar da horretarako eta lehen ere erakutsia du baduela, era berean argitaratu baititu aurreko olerki liburuak ere. Bere denboraren jabe izanik, olerkiak idaztera emana dago, gogotsu, bere isiltasun oparoan. Izadia gertu dauka etxetik eta eguraste horrek badu eraginik bere bihozkadetan. Bederatzigarrena bederatzi izenekoa dugu atera duen azken lan hau....

Read More
Page 12 of 18« First«...1011121314...»Last »

Iñaki Bastarrikaren bloga

Liburuak maite ditut, eta irakurri ahala azpimarratzen ditut eta haiei buruzko iruzkinak egiten. Batzuetan nobedadeak dira, baina beste askotan, liburu lehenagokoak edo erdi ahaztuak. Beste alde batetik kontu zaharrak egunetik egunera gehiago zaizkit atsegin.

Azken bidalketak

  • Raimundo Lanas urretxindor nafarra 2022-06-26
  • Isiltasunaren musika 2022-06-19
  • Ida Vitale 2022-06-12
  • Heremakono: hogei urte zorionaren zain 2022-06-05
  • Susanna Rafart 2022-05-29
  • Ttitto Aguerre zizelkaria: “Formaren bila noa puska baten barnean delakoan” 2022-05-22
  • Arancha Nogueira-ren loratzea 2022-05-15
  • Sami Tchak togoar idazlearen izarrak 2022-05-08
  • Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo 2022-05-01
  • Fina Cardona-Bosch-en gauerdiko eguzkia 2022-04-24

Iruzkin berriak

  • Ane Maiora(e)k Lola Viteri margolaria eta gaurko umeak bidalketan
  • Izena *isabel(e)k Isabel Azkarateren kamera magikoa bidalketan
  • ROBERTO(e)k Wyoming Handia: “Rupturista nintzen eta hala jarraitzen dut” bidalketan
  • Roberto Moso(e)k Ihardukimenduaren teoria chit hordigarria bidalketan
  • Juan(e)k Berriz Irigoien bidalketan

Artxiboak

  • 2022(e)ko ekaina (4)
  • 2022(e)ko maiatza (5)
  • 2022(e)ko apirila (4)
  • 2022(e)ko martxoa (4)
  • 2022(e)ko otsaila (4)
  • 2022(e)ko urtarrila (5)
  • 2021(e)ko abendua (4)
  • 2021(e)ko azaroa (4)
  • 2021(e)ko urria (5)
  • 2021(e)ko iraila (4)
  • 2021(e)ko abuztua (4)
  • 2021(e)ko uztaila (4)
  • 2021(e)ko ekaina (4)
  • 2021(e)ko maiatza (5)
  • 2021(e)ko apirila (5)
  • 2021(e)ko martxoa (4)
  • 2021(e)ko otsaila (5)
  • 2021(e)ko urtarrila (5)
  • 2020(e)ko abendua (6)
  • 2020(e)ko azaroa (7)
  • 2020(e)ko urria (7)
  • 2020(e)ko iraila (8)
  • 2020(e)ko abuztua (6)
  • 2020(e)ko uztaila (15)
  • 2020(e)ko ekaina (9)
  • 2020(e)ko maiatza (9)
  • 2020(e)ko apirila (11)
  • 2020(e)ko martxoa (14)

Kategoriak

  • bAst
  • Juan Luis Aizpuru Beristain
  • Koldo Goitia
  • Sailkatu gabea

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA