Hasiera »
Iñaki Bastarrikaren bloga - Lazzaretto vecchio
Iñaki Bastarrikaren bloga
Liburuak maite ditut, eta irakurri ahala azpimarratzen ditut eta haiei buruzko iruzkinak egiten. Batzuetan nobedadeak dira, baina beste askotan, liburu lehenagokoak edo erdi ahaztuak. Beste alde batetik kontu zaharrak egunetik egunera gehiago zaizkit atsegin.
Azken bidalketak
- Paradisuaren kanpoko aldeak, Lanbroa, Behinola 2024-04-26
- Umeekin egiteko ibilbideak 2024-04-20
- Artem Ivantsov: bi Iberiak elkartu nahirik 2024-04-14
- Tracce della lingua basca in Sardegna 2024-03-24
- Yehuda Ha-levi tuterar idazlea 2024-03-19
- Arteterapia (I) 2024-03-13
- Jorge Gimenez Bech itzultzailea [1956-2023] 2024-03-06
- Bichta éder 2024-02-27
- Kouroumaren eguzkiak 2024-02-20
- Babilonia 2024-02-09
Iruzkin berriak
- Ane Maiora(e)k Lola Viteri margolaria eta gaurko umeak bidalketan
- Izena *isabel(e)k Isabel Azkarateren kamera magikoa bidalketan
- ROBERTO(e)k Wyoming Handia: “Rupturista nintzen eta hala jarraitzen dut” bidalketan
- Roberto Moso(e)k Ihardukimenduaren teoria chit hordigarria bidalketan
- Juan(e)k Berriz Irigoien bidalketan
Artxiboak
- 2024(e)ko apirila (3)
- 2024(e)ko martxoa (4)
- 2024(e)ko otsaila (4)
- 2024(e)ko urtarrila (4)
- 2023(e)ko abendua (2)
- 2023(e)ko azaroa (2)
- 2023(e)ko urria (5)
- 2023(e)ko iraila (2)
- 2023(e)ko abuztua (1)
- 2023(e)ko uztaila (2)
- 2023(e)ko ekaina (1)
- 2023(e)ko maiatza (1)
- 2023(e)ko otsaila (2)
- 2023(e)ko urtarrila (4)
- 2022(e)ko abendua (4)
- 2022(e)ko azaroa (4)
- 2022(e)ko urria (5)
- 2022(e)ko iraila (5)
- 2022(e)ko abuztua (4)
- 2022(e)ko uztaila (3)
- 2022(e)ko ekaina (4)
- 2022(e)ko maiatza (5)
- 2022(e)ko apirila (4)
- 2022(e)ko martxoa (4)
- 2022(e)ko otsaila (4)
- 2022(e)ko urtarrila (5)
- 2021(e)ko abendua (4)
- 2021(e)ko azaroa (4)
- 2021(e)ko urria (5)
- 2021(e)ko iraila (4)
- 2021(e)ko abuztua (4)
- 2021(e)ko uztaila (4)
- 2021(e)ko ekaina (4)
- 2021(e)ko maiatza (5)
- 2021(e)ko apirila (5)
- 2021(e)ko martxoa (4)
- 2021(e)ko otsaila (5)
- 2021(e)ko urtarrila (5)
- 2020(e)ko abendua (6)
- 2020(e)ko azaroa (7)
- 2020(e)ko urria (7)
- 2020(e)ko iraila (8)
- 2020(e)ko abuztua (6)
- 2020(e)ko uztaila (15)
- 2020(e)ko ekaina (9)
- 2020(e)ko maiatza (9)
- 2020(e)ko apirila (11)
- 2020(e)ko martxoa (14)
Agerkunderako gunea: Iza & Salmeron
2021-03-04 // bAst // Iruzkinik ez
Adinean aurrera egin ahala, betiko gaiak datoz artistaren gogora: bizitza, heriotza, jasan beharra, … eta maiz izkin egiten zaion erlijioa ere bai. Donostiako Elizbarrutiaren museoan erakusketa egiteak badu zeresanik. Galeria eta erakuslekuetatik museo honetara aldatzea, kontuan hartzeko urratsa dukegu. Ikonografia kristaua interpretatzea izan dute oraingoan artistek zeregin. Erakusketara doan ikusleak errango du, interpretazio hori nolakoa iruditu zaion.
Mikel Babiano artezalearen hitzak ditugu honako hauek:
[beltxak gureak]
Gorka Salmeronek (Legazpi, 1969) eta Joxan Izak (Bergara, 1961) elkarrekin antolatu duten lehen erakusketa da hau. Zehatzagoak izateko, ikonografia kristauaren inguruko interpretazio pertsonala topatuko dugu hemen. Biek ala biek ibilbide artistiko oparoa daukate eta diziplina asko jorratu dute: argazkilaritza, margolaritza, grabatua, eskultura, musika… Horren adierazgarri da erakusketa, ezin hobeto islatzen baitu lengoaia ezberdinek elkar elikatzen eta aberasten dutela leku berean aurkezten ditugunean.
Ikusgai dauden lanak urtetan zehar eginak eta beren-beregi hautatuak izan dira. Izaren kasuan, zaharrena 1985ekoa da; Salmeroni dagokionez, 1988koa. Eredu zehatz horiek nahiz beste guztiak sortzaileen izaera eklektikoaz mintzo zaizkigu, baita materialek, teknikak eta sorkuntza prozesuak beraientzat duten garrantziaz ere. Horrez gain, abstrakzioaren eta arte figuratiboaren arteko nahasketa aurkituko dugu lanotan.
Artistek ikusleekiko elkarreragina sustatu nahi dute, bisitariek artelanei esanahi askotarikoa ematen dieten neurrian. Horrela, lan horiek interpretazio ugari izan ditzakete eta ikusi, sentitu, pentsatu eta kontzientzia hartzera gonbidatzen gaituzte; sortzaileen imajinarioan sortuak dira, baina galdera eta gai unibertsalez dihardute.
Era berean, artelanen eite misteriotsu eta transzendentea antzeman dezakegu, Artaud-en arabera sorkuntza artistiko orok izan behar lukeen gisan. Batzuek iraganeko mamuak berpizten dituzte, edo hatzak orainaldiko zaurietan sartzera derrigortzen gaituzte edo etorkizuneko izurriteak aurreikusten laguntzen digute.
Laburbilduz, argi dago Salmeron eta Iza alkimista handiak direla, gai direlako materialen errealitate hautemangarri eta denborazkotik abiatuta sustraietaraino astinduko gaituzten nahiz ezinegona eragingo diguten ideia berriak sortzeko. Zientzialari zaharrek mundua urre bihurtu nahi zuten bezala, bi artistek argia dute oraingoan bidelagun, erlijio eta arte kristauan izugarrizko pisua daukan elementua, hain zuzen. Haatik, ezin ahaztu sortzaileek gogorarazi nahi digutena: ez da itzalik gabeko argirik.
Edorta Kortadi arte-kritikoa, Mikel Babiano artezalea, Joxan Iza eta Gorka Salmeron artistak.
Erakusketaren katalogoa
Xerkari de Dorronsoro: El Buscón de Quevedo
2021-02-26 // bAst // Iruzkinik ez
Xerkari de Dorronsoro: El Buscón de Quevedo
Francisco de Quevedoren Xerkari (El Buscón)Francisco de Quevedo (euskarari ekarriak)
Quevedo y Villegas, Francisco de. Idazle, diplomatiko eta politikari espainiarra (Madril, 1580 – Villanueva de los Infantes, Ciudad Real, 1645). (…)
Literatura jenero askotako obrak idatzi zituen, bai prosan eta bai olerkigintzan. Prosan, ezagunenak dira: La culta latiniparla, Aguja de navegar cultos, Política de Dios, gobierno de Cristo (1617an idatzia eta 1635an argitaratua), La cuna y la sepultura (1635), Tratado de la Providencia de Dios (1841), La vida de Marco Bruto, El Buscón (Historia de la vida del Buscón llamado don Pablos, ejemplo de vagabundos y espejo de tacaños); mende horren lehen hamar urteetan idatzia eta 1626an argitaratua, Los sueños (1627), El sueño del juicio final, El alguacil alguacilado, Las zahúrdas de Plutón, El mundo por dentro (denak 1607 eta 1612 bitartean idatziak). Gaztelerazko literaturan izan diren idazleetan zorrotzenetakoa da Quevedo, bai erabili zituen gaien aldetik eta bai hizkera erabiltzeko moduaren aldetik ere. Adierazteko zeukana zehatz eta labur idazten zuen; hitzak elkarrekin lotzeko, horien artean lotura bereziak sortzeko eta adierazpen berriak emanarazteko dohai berezia zuen. Horregatik, kontzeptista joerako idazleen artean sartu izan da.
Euskarari ekarriak
xxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxx
Honela hasten da liburua:
Ni, jauna, Segoviarra nauzu; hangoxea zen gure aita ere, jatorriz, eta Klemente Paulo, izenez, -goian beuka Jainkoak-. Bizargina zen lanbidez; hala dio behintzat jende guztiak, nahiz eta lotsagorritu egiten zen hori esaten ziotenean; bere buruaz goreneko usteak izanik, matraila leuntzailea eta bizar apaindaria zela baitzioen berak. Aihen-ondo oso oneko kimua zela dio jendeak, eta, edaten zuena aintzat harturik, sinestekoa da hori.
San Joaneneko Diegoren alaba eta San Kristobaleneko Andresen biloba, San Pedroreneko Aldontzarekin ezkondua egon zen. Kristau zaharretakoa ez ote zen susmoa zeukaten herrian, nahiz eta berak, asabengandiko bere izen-abizenengatik, letanietakoen oinordekotzat eduki bere burua. Oso itxura ona zuen eta hain zen ospetsua, bizi izan zen garaian, Espainiako koplari guztiek jartzen zituztela hari buruzkoak.
Ezkonberritan, eta gero ere, bereak eta bi jasan behar izan zituen, mihi gaiztoek ziotenez, gure aitak basto bikoa sartzen omen baitzuen urrezko bata ateratzeko. Izan ere, antz eman zioten, labanaz bizarra egiten zien guztiei, garbitzeko burua jasoarazi eta ura ezartzen zien bitartean, zazpi urteko nire anaiatxo batek sakeletatik muinak ateratzen zizkiela, arrisku handirik gabe. Espetxean eman zizkioten jipoien ondorioz hil zen aingerutxoa. Atsekabe handia izan zuen aitak, denen borondateak irabazten zituena zela eta.
Horregatik eta beste umekeri batzuengatik, preso egon zen; gero niri esan didatenez, hain irten omen zen ohorez jantzita, berrehun kardinal lagun zituela agertu omen zen handik, hauetan inori “jauna eta berori” esaten ez bazitzaion ere. Andereak leihoetara irteten omen ziren hura ikusteko; itxura ona baitzuen gure aitak, bai oinez eta bai zaldiz. Ez diot hori harrokeriaz, ondo baitaki jendeak zeinen urruti nabilen horretatik.
Beraz, gure amak ez zuen ezbehar handirik izan. Behin batean, hazi ninduen atso batek, goresten zidala, zera esan zidan: hain atsegina izanik, berekin harremana zuten guztiak sorginduak uzten zituela. […]
Merlo Diaz agertu zen, gerrikoa bukarontziz eta beirakiz betea zekarrela: mojen tornuetan edatekoa eskatu eta ontzia lapurtuz eramanak, Jainkoaren beldur handirik gabe. Lorentzo del Pedroso gailendu zitzaion, ordea, kapa bikain batekin sartu baitzen, truke-mahai batean berearekin trukean jaso zuena; ez noski ilez ile eraman zuenaren truke jasoa, bizar gabetua baitzeukan. Kapa eranzte hori, jokoan ari nahi zuela adierazteko, egiten zuen honek, eta, besteenekin batera uzten zuen; gero –partidatik kanpo geratu zen itxuran-, bere kapa hartzera joan, hoberena hartu eta alde egiten zuen. Bigizta-jokoan eta boletan erabiltzen zuen amarru hau.
Ohean geratu ziren, burusian bilduak esan nahi dut, mantar deritzen horietako batean, denek zorriketarako erabiltzen dutenean, alegia. Laster hasi ziren babesa nabaritzen; ze, bazebiltzan han zakurra baino goseago zen zorri bat eta haietako bati hozka egitean zortzi eguneko baraua hautsi zuen beste bat; frisoi erakoak ziren batzuk eta zezenari belarrira botatzekoak beste batzuk. Haiengan janez gosaltzeko asmoa zuten; erauzi zuten burusia eta madarikatu patu txarra, euren buruak hazka deseginez.
Lukax Dorronsoro [itzultzailea]
Lanbidez maisua, idazlea eta itzultzaile oparoa izan da, eta antzerki-lan ugari itzuli eta argitaratu ditu euskaraz: Udaberria gau hartan (J. Poncela), Arresi latza (Calvo Sotelo), Zauri argitsua (J.M. Segarra), Zazpi deadar itsasoan (A. Casona), Kristal lizentziatua, Ijito nexka eta Rinkonete eta Kortadillo (M. Cervantes). EIZIEren Itzulpen Antologia III liburuan ordura arte argitaratu gabe zegoen Alfonso Sastreren Komando baten analisia antzerki obrako lehen zatiko bi koadroen itzulpena dago irakurgai.
Horrez gain, antzezle amateur bezala ere lan egin izan du. Margo Ederdun Entziklopediako lankide ere izan da eta 9. zenbakian argitaratu zuen Izadiaren mundua itzulpena. Apaizgintzako ikasketak egin zituen Gasteizen eta Donostian, eta ikasketetan zehar euskal kultura aldarrikatzen saiatu zen, nahiz eta hainbat irakaslek, garai hartako errepresio politikoarekin bat eginez, bere aurka egin. Gazteluko (Gipuzkoa) parrokoa izan da eta Yakin, Zeruko Argia eta Olerti aldizkarietan idatzi izan du, besteak beste. Nor da nor (eizie)
Daymé Arocena
2021-02-20 // bAst // Iruzkinik ez
Daymé Arocena
Daymé Arocena
Abeslaria, konpositorea eta zuzendaria dugu Arocena.
Apenas ditu 22 urte, Daymé Arocena musika kubatarraren ordezkari talentutsu eta karismatikoa da. Ahots sendoa du, eta korronte musikal askotarikoak bereganatu ditu -bereziki jazza eta kanta kubatarra-, eta debozioa du kultura afrokubatarrarekiko; eta hala bihurtu da Kubako artista gazteen artean zirraragarrienetako bat.
Musika-ikasketak egiten hasi zenean, pianoa, biolina eta gitarra probatu zituen, eta azkenean zuzendaritza korala hartu zuen, ikasirik ahotsa zuela bere instrumenturik onena.
Oso gaztetatik hasi zen gaztetxoen taldeetan, eta 2010ean Sursum Corda jazz fusion boskoteari lotu zitzaion, eta talde horrekin egin zituen girak Norvegian eta Nicaraguan.
Joaquín Betancourt maisuak zuzendutako big band batean parte hartu ondoren, Alami sortzea erabaki zuen, soilik emakumez osatutako banda. 2013an, Alamirekin Jazz Plaza jaialdian parte hartu ostean, Jane Bunnett saxo-jotzaile kanadiarrak gonbidatu zuen Maqueque proiektuan parte hartzera (hor dirau oraindik), eta harekin disko bat grabatu zuen, izen berekoa, eta Juno 2015 saria eskuratu zuen jazz albumik onenaren mailan.
Haren lanak Havana Cultura-ko antolatzaileen arreta bereganatu zuen, Kubako kultura garaikidea bultzatzeko plataforma baita, eta gonbidatu egin zuten, Havana Cultura Mix-en parte hartzera, eta ondorioz “Havana Cultura Mix- The Soundclash!” diskoa atera zuten, Gilles Peterson disc jockeyak ekoitzia, non mundu guztiko dj-ak gonbidatu zituen musikari kubatarrekin batera lan egiteko. Daymek hiru abestitan parte hartu zuen, “U Knew Before” arrakastatsua barne.
Havana Cultura Mix-en parte hartu ondoren, Gilles Peterson-ek Brownswood Recordings zigilura sartu zuen, eta debuta egin zuen 2015ean “The Havana Cultura Sessions” izeneko EP batekin, eta ondoren etorri zen bakarkako lehen lana, “Nueva Era”, Europa eta Estatu Batuetako publikoaren eta kritika espezializatuaren arreta bereganatu duena.
Hainbat artista entzutetsurekin lan egin du, Roberto Fonseca eta Yasek Manzano jazzlariekin, Kumar raperoarekin, eta Raumskaya DJ errusiarrarekin, honekin grabatu zuen “U Knew Before” aipatua.
Nazioarteko agertoki ospetsuetan aritua da, Festival Jazz Na Fabrica, Brasil; el Festival Les Voix Humaines, Kuba; Duc des Lombards eta St. Pancras Old Church aretoak, Frantzia eta Londreskoak; hurrenez hurren, eta Worldwide Festival; Peter Barakan Live’s Magic Show; eta London Jazz Festival, Barbican Centre-n, hauek guztiak ingeles hiriburuan.
2015eko amaieran bere “Nueva Era” debuta, Estatu Batuetako National Public Radiok (NPR) hautatu zuen 2015. urteko 50 albumik onenen artean, izan ere, disko horretan, material asko dago musika kubatarraren estereotipoa berritzen duena, eta herrialdeko abangoardia musikalaren ordezkarietako bat dela diote.
Aupa Daymé, aupa!!!! Hi haiz hi, emakume bertuteduna!!!!
Daymé Arocenaren Cubafonía
Daymé Arocena abeslari aske-trebea
Alain Mabanckou-ren “bazar beltza”
2021-02-14 // bAst // Iruzkinik ez
Alain Mabanckou-ren bazar beltza
(Malê, 220 or., R$ 48 – Itzulpena: Paula Souza Dias Nogueira)
Jip’s bar -Pariseko taberna afro-kubatar- bateko lagunek Bundologo deitzen duten gizon horrek, Black Bazar liburuko narratzaileak, bertze pasio bat du: moda. Apartamentu apal batean bizi da, baina jantzirik onenekin beztitzen da, dandi afrikar bat bezala, jarraituz Sape-ren eredu estetikoa, Sape izanik Sociedade de Ambientadores e de Pessoas Elegantes, Bacongo-ko favelan fundatua, Kongoko Errepublika Demokratikoan, 1960ko hamarkadan Mobutu Sese Seko buru zelarik, Artean Zaire deitzen zen lurraldean. Bikotekideak eta alabak abandonatzen dutelarik, Alain Mabanckou kongotarrak idatzitako obrako protagonistak, lagun baten aholkuari jaramon egiten dio: idazmakina bat erosten du, eta, eguneroko batean hasten da jasotzen, bereizketak eragin dizkion esperientzia eta sentimenduak. Hala, Black Bazar liburuak kontatutako gertaeretan bi alde historiko agertzen dira: kolonizazio frantsesa estatu afrikarretan eta afrikarren mifrazioa Frantziara.
Bazar beltza
Sapertarrek kolore biziko arropak eta korte ezin egokiagoak usatzen zituzten, txirotasunetik irtenez eta garaiko gobernuari aitzi eginez. Emozioak batzeko bidaia honetan, badira pertsonaia bereziak: Cor de Origem, neska-lagun ohia, protagonista utzi eta Hibrido-rekin bizitzera doana, talde asko ezezagun batean tam-tama jotzen duen batekin alegia. Árabe da Esquina, tipo adeitsua eta politizatua, eta Hipokrates jauna, Frantzian bizi diren afrikarrei irain eginez bizi dena. Black Bazar liburuan agertzen dira, Frantzian bizi diren afrikarren arteko harremanak, haien izaera kulturalen erretratua eta eraikuntza afektiboak, aipamen geografiko, literario eta kultural aberatsak, eta testuaren indar ironikoa, irakurlearen kitzikagarri.
“Arantzurdearen memoriak” ere idatzia du idazle kongotarrak.
Gizaki bakoitzak badu bere kideko animalia.
Alain Mabanckou
Amerikako esamesak
Bihar hogei urte beteko ditut
Bihar hogei urte beteko ditut
Pointe-Noire, Kongoko hiriburu ekonomikoa, 1970eko hamarkadan. Narratzailea, Michel, hamar urte inguruko mutikoa da, bizitzaz, adiskidetasunaz eta maitasunaz ikasten ari dena; noiz eta Kongok independentziaren lehen hamarkada bizi baitu, “Marien Ngouabi hilezkorraren” babespean , buru marxista karismadunaren pean. Pertsonaia koloredun ugari daude: Michel-en aitaordea, Victory Palace hotelean harreragilea; ama Pauline, seme bakar okerra hezi ezinik dabilena. Micheli sorgintasun batzuk izatea leporatzen diote. Maitasun-istorioek hartzen dute lekurik gehiena, neska eta emakume pertsonaiak erakargarriak direla oso.
Jimmyri Gutuna, haren heriotzaren hogeigarren urteurrenean
Harlemen jaio zen 1924an, eta Saint-Paul de Vence-en hil 1987, beltza, idazlea, homosexuala. James Baldwin arraza-segregazioaren aurka aritu zen. Hil ondoren Alain Mabanckouk karta luze bat idazten dio. Biek ere, bi identitate bakarrik onartzen dituzte : idazlea izatea eta gizaki izatea.
Gizarte amerikarrari egiten dion begiratuak argitan jartzen du “igorle ” konplize, miresle eta sekula atsegin ez den honek.
Isil hadi eta hil.
Julien Makambo gazte kongoar bat da, Frantzian ontzitik jaitsi berria, José Montfort izena hartuta. Parísen harrera egiten dio Pedrok, hiriburua kongolarrek duen gizaki nabarmenak. Hau azeri maltzurra da, negozio-gizona, irismen handikoa, eta Julien hartzen du bere babespean eta lurpeko trikimailuak erakusten dizkio, eta misio misteriotsu bat ematen dio Julieni. Horrela lekuko gertatzen da neska gazte bat leihotik bera egozten dutean eta presondegira eramanen dute. Han egunkari bat idatziko du atxiloketa nondik nora gertatu den argitu nahian.
Zikoinak ezilkorrak dira
1977ko martxoan, Marien Ngouabi presidente kongoarra ankerki erahila da. Indarkeria politikoak leher eginen du, Pointe-Noire-ko barreneraino. Michel txikiaren inozentzia durduzatua gertatzen da eta gezurra zer den ikasten du. Atentatu ondoko hiru egun deskribatzen zaizkigu lañotasunez. Amesteari utzi behar ote dio ?
Zortzi lezio Afrikari buruz
Literatura, zinema eta pintura aztertuz, egileak estilistika eta politika gurutzatzen ditu, kultura frantsesaren eta kultura afrikarraren arteko harremanaz aritzeko ; biak elkarrekin bizi baitaitezke lasaia sko. Erreportaje soseguzko bat dugu hau.
Petit Piment
Petit Piment Petit Piment, Pointe-Noire-ko umezurtz gaztea, eskolara Joan zen Dieudonne Ngoulmoumako-ren aginte abusuzko ustelaren peko erakunde batean. Iraultza sozialista heltzean, kartak berriz partitzen dira. Abentura hasten da. Bizitzak irribarre egiten dio, baina orduan…
Baso hautsia taberna bateko bezero finkoa dugu. Egun batean jabeak eskatzen dio parrokianoen istorio heroiko-komikoak idaztea. Fartsa metafisiko honetan, Afrika arraro eta ezusteko baten erretratua egiten digu Alain Mabanckouk. Nobela honek mito bat hausten du, Afrikaren gaitz guztiak politika kolonialisten erruz gertatu direla dioena, hain zuzen. Era berean, afrikar kultura literarioa ahozkoa bakarrik ez dela frogatzen du. Literatur aipamen ugari ditu lan honek.
Gizon beltzaren lantua
Gizon beltzaren lantua hausnarketa argitsu eztenkatzailea da, Afrika eta Europako identitate eta mito faltsuei buruzkoa; izan ere identitate hori, egilearen aburuz, gizaki beltzaren hondatzea da, kondaira eta mitoak eta iragan-minak zanpatzen baitu gaurkotasuna. ”Benetakotasunaren nostalgikoak” ez ditu maite Alain Mabanckouk.
Pointe-Noire-ko argiak Alain Mabanckou
Hogeita hiru urtez hara joan gabe pasa ondoren, Point-Boire-ra itzuli nintzen, ni hazi nintzen Kongoko portu-herrira. Tarte horretan gure ama hil da, eta ni, seme bakarra, ez naiz joan hilkizunetara. Hilabetean, lur hartzen dut : Pauline amaren etxola, Karl-Marx lizeoa, Rex zinema… Egunez egun, naturaz gaindiko eta xarma artean, ene haurtzaroko argiak pizten ditut.
Moses beltza
Moses izeneko umezurtz kongoar baten gertaera da liburu honek dakarrena.
Mundua ene mintzaira da
Mundua ene mintzaira da pentsamenduaren eta emozioen munduan zehar egindako ibilbidea da, frantses hizkuntzak jaso bezala, orotariko jendearen hitzetan, direla ezagunak edo ezezagunak, direla nerabeak edo zaharrak, haitiarrak edo frantziarrak. Erretratu miresle goxoak eskaintzen dizkie Alain Mabanckouk. Haien hitzak dira gure hizkuntza.
Felwine Sarr-en “Afrotopia”
2021-02-09 // Sailkatu gabea // Iruzkinik ez
Felwine Sarr-en Afrotopia
Afrika mugitzen duten pentsalari handietako bat dugu Felwine Sarr, eta honek bere Afrotopia saiakeraren bidez kontinenterako proiektu berria dakar. Sarr-ek dioenez, Afrikak ez dauka zertan iritsi inoren parera, ez du inoren antzik bilatu behar. Bere buruaren deskolonizazioa iritsi behar du, bere buruarekin harreman emankor bat izanez. Ez du behar haurkeria, nazioetan dagoena, nor aberatsago, nork tresna teknologiko gehiago, sentsazio fuerteago, kontuan hartu gabe lasterketa burugabe horrek arriskuan jartzen dituela gizakien bizitzaren baldintza sozial eta naturalak. Hogeita hamabost urteren buruan, afrikar biztanleria gizateriaren laurdena izanen da. Pisu demografiko horrek eta bizitasun horrek, planetako oreka sozial, politiko, ekonomiko eta kulturalak aldaraziko ditu. Afrotopia ez da amets goxo bat. Utopia bizi bat da, argitara emateko afrikar erralitateen espazio posible zabalak eta haiek ernaltzeko; gizateria, goragoko maila batera bideratzea da.
Felwine Sarr idazle eta pentsalaria
Akademiko, idazle eta musikari senegaldarra. Irakasle Université Gaston Berger de Saint-Louis-en (Senegal) 2007tik, haren lan akademikoek ardatz dute, besteak beste, politika ekonomikoa, garapenaren ekonomia, ekonometria eta ideia erlijiosoen historia. 2010ean ikerketa ekonomikoko Abdoulaye Fadiga Saria eskuratu zuen eta 2016an Grand prix des associations littéraires saria (ikerketa arloan) eman zioten Afrotopia lanagatik. Bere lanen artean aipagarri dira, era berean, Dahij (2009), Meditations africaines (2012), Ishindeshin de mon âme à ton âme (2017) eta Habiter le monde, essai de politique relationelle (2018).
(Felwine Sarr idazleak)
Afrikar kontinenteari buruzko hausnarketa bat egitea lan nekeza da, oso errotuak baitaude topikoak eta sasiegiak, eta behelainoak bezala, itxuraldatzen dute hura. Hirurogeiko hamarkadatik, independentzia afrikarren garaitik, vulgata afroezkorrak kontinentea gaizki bideratutzat hartu zuen, jitoan doan ontzitzat; hil-hurren dagoen munstrotzat, zeinaren lehen dardarak heriotza iragarritako baten kronika baitziren. Iragarpen ilun haiek, kontinentearen gorabehera eta krisiak gertatu ahala egin ziren. Miseria-gordailu hura zorigaitz sanitario batek ezkutatu zuen, baina horrek ez zuen bermatzen gainerako gizateria hobeto zegoenik. Aski indarkeria sinboliko erakutsi zuten hedabideek eta liburu askok, eta adierazi zuten ehunka milioi lagunek hondamena zutela, ezinduak zirela, eta berezkoa zutela hori.
Norberaren fantasiak afrikar kontinentearen gain jartzea ez da gauza berria. Antzinaro klasikoan, Plinio Zaharrak zioen “Afrikatik beti heltzen da gauza berriren bat”. Historia naturala idatzian, aipatzen ditu animalia mota estrainioak, mundu erromatarra harritzen zutenak. Konkista mendeetan zehar, esploradore eta abenturazaleek Afrika misteriotsu hori irudipen zantar bihurtu zuten. Marabillen kontinentea ihesbide bezala hartu zuten batzuek. Denetik onartu zen kontinente honetan: arpilatzeak, bizitza eta kulturak hondatzea, genozidioak, bortxaketak, esperimentu zientifikoak, indarkeria mota guztiek jo zuten astiro gorena.
Berrikiago, aldeko haize batekin, euforia eta baikortasun erretorika bat agertu zen. Etorkizuna, aurrerantzean, afrikarra izanen zen. […]
Hogei liburu afrikar (11-20)
2021-02-04 // Sailkatu gabea // Iruzkinik ez
Hogei liburu afrikar (11-20)
Samira Sawlani kazetariak iazko urtean ateratako hogei liburu afrikarrik onenak hautatu ditu, lan nekeza zinez, baina guretzat argibide ezin hobea.
Emakume beltza bidaian, Nanjala Nyabola
“Hau ez da bidaien memoria bat”, dio Nyabolak. Egia da, ez-fikziozko lan hau hori baino askoz gehiago da. Saio batzuk dakartza, gaiak izanik arraza, identitatea, pribilegioa eta migrazioa, mugitzen doan bizitza baten leiarretik ikusita. Erakusten du nola beltz izateak esan gura duen norbera integra daitekeela Haitin eta Burkina Fason, eta aldiz, bazterkeriarik okerrena jasan eta ia zendu ere bai bertze leku batzuetan. Berarenak ez ezik, bertze jende askorenak ere badira gertaera hauek, trebetasunez kontatuak, eta etengabe irakurlea behartuz bere buruari galderak egitera eta mundua hainbat aldetatik ikustera.
Dragoiak, erraldoia, emakumeak, Wayétu Moore
Idazle liberiarraren memoria hauek gatazka batetik ihesi doan jendeari buruzkoak dira, eta ondoren egiten dutenari buruzkoak ere bai. Ustez salbu zaudenean Amerikan, gerta daiteke gerra atzean uztea, baina inmigrante beltz eta afrikarra izanik, bertze gudaldi batzuk hasten dira.
Ez larrosarik ene ahotik, Stella Nyanzi
Aktibista, akademikoa, idazlea eta heroia, Nyanzi doktoreak artikulu bilduma hau egin zuen, noiz eta presondegian 15 hilabete eman baitzituen delitu zibernetikoak egitearen kargupean, facebook-en olerki bat argitaratu zuelako, ustez Ugandako presidentea, Yoweri Museveni iraintzen zuena. Presondegien egoeratik hasi eta feminismora, bilduma hau lotsagabea da, kategorikoa, zuzen ta gogorra, eta inspiratzailea. Nyanzi bera bezala.
Kolore-maitasuna, Bolu Babalola
Sekula bukatzerik nahi ez duzun libururik inon bada, hemen da. Munduan zehar gertatzen direnak kontatzen ditu berriz Bolu Babalola britaniar-nigeriar idazleak. Bihotzari buruzko ipuin mitikoei bizia ematen die. Txit ongi idatzia dago eta opari ezin hobea litzateke.
Addis Abeba negra, Maaza Mengiste-k argitaratua
Hiri batera egindako bidaia da; hiri horrek ikusiak ditu alaitasuna eta izugarrikeria, dastatua du odola eta usaindua arrosen lurrina, eguzki-argia islatzen du eta batzuetan ilunpean geratzen da, eta itxuraz alda daiteke, zu nor zaren. Istorio laburren bilduma aberats honek erakarri egiten zaitu eta zure zentzumenetara jauzi egiten du.
Gorputz auhendagarri hau, Tsitsi Dangarembga
Nahiz eta 2018an argitaratu, Booker sarirako hautagai izan baita, derrigorrezko egiten da irakurgaietan. Tambu, 1998an Dangarembgak idatzitako Baldintza urduriak nobelako protagonista, aurkituko dugu. Adin ertainekoa, hotel batean bizi dena, lan bila dabil eta beste bizimodu baten bila. Inguruaz axolagabe da, baina barnean ditu demonioak. Zimbabue hondatzen doa, eta estutasun bat ageri da, misoginiak, ustelkeriak eta sistemaren hutsegiteak areagotua, eta laster jabetzen da, ezinezkoa dela bereiztea, norbera eta inguruko giroa. Dangarembga nabarmendu egin da orain ere.
Hegoaldeko B-rik finena, Makena Maganjo
Malagako estatuan, Nairobin, bizitza ez da ez aspergarria. Adiskidetasunak egiten dira, istorioak ezkutatzen eta sekretuak agerian jartzen, lehengo eta oraingo biztanleak elkartzen direnean, bizitzak egin dituen bihurraldiak mintzagai dituztela; non eta aldaketa politiko eta ekonomikoak gertatzen ari diren herrialdean.
Ahots ozeneko neska, Abi Daré
Adunni, 14 urtekoa, ezkonduta dago taxi-gidari batekin eta azkenean mirabe izanen da Lagosen. Ahalduntze bidean, beraren klaseko eta erako neskak zapalkuntza batzuk jasaten dituzte. Eleberri handi baten trebetasuna zera da, lehenago kontatu gabeko gertaerak arretagunean jartzea. Horixe da eleberri honek egiten duena, haurren ezkontza aztertzean, emakumeen arteko indarkeria, etxeko langileen esplotazioa aztertzean.
Desafio egintza bat, Irene Sabatini
Gure garaiko eleberririk onenetako bat Zimbabweko idazleek idatziak dira. Tradizio horrek badu segidarik. Mugabe-ren garaian girotua, Desafio egintza bat lanak indarkeria politikoak Zimbabweko eguneroko bizitzan duen eragina agertzen du. Maitasun-istorio bat dago erdigunean, guri gogoraraziz, politikako gizon handienak ere ez daudela bihotzari dagozkion lanetatik salbu.
Nairobi beltza, Peter Kimami-k argitaratua
Istorio laburren bilduma honetan Keniako idazlerik onenetako batzuek parte hartzen dute. Nairobiren ederra, izua eta mistika atzematea lortzen dute. Denek daukate gertaera bat, eta bilduma honetan taupaka dagoena kolonialismoa da, emakumeen esperientzia, klase banaketa eta hizkuntzaren ahala.
Vibrancy Of Silence: A Discussion with My Sisters (2017) – Teaser
Hogei liburu afrikar (1-10)
2021-01-31 // bAst // Iruzkinik ez
Samira Sawlani kazetariak iazko urtean ateratako hogei liburu afrikarrik onenak hautatu ditu, lan nekeza zinez, baina guretzat argibide ezin hobea.
Itzalen erregea, Maaza Mengiste
Man Booker Sarirako aukeratua, maisu lan hau Mussolinik Etiopia inbaditu zuen garaian girotua dago. Memoria, historia eta prosa artistikoa estu lotuta daude. Hirut da protagonista, etxeko neska bat (neskamea) armak hartu eta gerran borrokatzeko prest. Hainbat pertsonaiekin duen harremanak argi egiten dio gerrako ankerkeriari. Bortxaketak, indarkeria, ausardia, koldarkeria, iluntasuna eta argia. Liburu ahanztezina da, borrokatu zuten emakumeei buruz eta geure gertaerak kontatzearen garrantziari buruz.
Gauez odol oro da beltza, David Diop
Alfa Ndiaye mutil senegaldarra da, Frantziaren alde borrokatu zena Lehen Mundu Gerran. “Txokolate” soldado laguna eta Mademba laguna ankerki hiltzen direnean, Ndiaye munstro moduko bihurtzen da. Gauez sartzen da eta soldadu alemaniarrak hiltzen ditu, eta eskuetan ekartzen ditu haien oroigarriak, herio-gose handi batekin. Irakurketa honek, hunkigarri bezain beharrezko izanik, indar kolonialen alde borrokatu zuten soldadu afrikarrei buruz aspaldi kontatu gabeko gertaerak jasotzen ditu.
Vivek Oji-ren heriotza, Akwaeke
Ama indiarra eta aita nigeriarra izanik, Vivek Oji protagonista mundura dator amona hiltzen den egunean, eta hori zerbaiten aierua izanen da. Liburuan zehar, inguruan dituen pertsonengandik ezagutuko dugu, hauek bizi-herioan dabiltzala. Noizean behin Oji hilobitik mintzo da. “Ez naiz ni jendeak nitaz uste duena. Ez naiz sekula izan. Egun bakoitza zaila, batera eta bertzera, jakinik jendeak ikusi ninduela behin, jakinik okertzen zirela, erabat, neu benetakoa ez zutela ikusten. Ez nintzen deus haientzat”. Eleberri liluragarria, gure aroko idazle andrazko handietako batek idatzia. Eleberriak gai hauek lantzen ditu: familia, harremanak, kultura, identitatea eta nola kanpoko munduak ankerki azpira ditzakeen gure izate berezkoak.
Presidente lagunaren heriotza, Alain Mabanckou
Satiraren maisua baita, Mabanckou-ren liburuak haren jaioterriko herrialdean kokatzen dira, Kongoko Errepublikan, eta dira konbinazio bat, asmamena, komedia eta tragedia. Azken obra bide beretikoa du. Bihar 20 urte beteko ditut lanaren ostean, mundua, oraino, 13 urteko protagonistaren begietatik ikusten dugu. Michel da, eta honen haurtzaroa barregarri samarra, “post-koloniala”. Gauzak serio jarri dira Ngoubai Presidentearen erahilketa iragartzen denean, eta une horretatik aurrera nehor ez dago salbu eta gure heroia eromenaren erdian ezartzen da.
Akordio akastunak, Frances Mensah
Drama erromantikoen erregina itzuli da, From Pasta to Pigfoot eta Second Helpings eleberri arrakastatsuen ondotik. Ghanan bizi diren hiru andrazko lagunen bizitza ardatz harturik, irakurketa eransle honek erronkak ditu gaitzat, adiskidetasunean, maitasunean, harremanetan eta zorion betikoaren bilaketan dauden erronkak, hain zuzen ere.
Lehen emakumea / Neska ur-gorputza da, Jennifer Nansubuga Makumbi
Makumbi nabarmen agertzen zaigu mundu literarioan bere azken eleberriarekin. Protagonistaren izena Kirabo da, Ugandako neska nerabe bat, Idi Amin agintean zen garaian. Herri batean hazia da, eta nahi du amaren identitatea ezagutu, eta nehork ez dio emango erantzun hori. Beranduago, aitak Kampalara eramanen du, eta han barnetegi batera bidaltzen dute. Ikusten dugu bere identitatea bilatzen, eta nola kulturak eta patriarkatuak eztenkatzen duten. Baina ez da Kiraboren historia. Modu orokorragoan, liburuak aztertu egiten ditu, folkloreak, tradizioak eta arau sozialek emakumeengan duten eragina.
Bizitzaz haragokoak, Abdulrazak Gurnah
Tanzaniar idazle ospetsuaren hamargarren nobelak kolonialismoaren eragina deskribatzen du, ez bakarrik nazioan, baita herritarren bizi indibidualetan ere. Ekialdeko Afrikan girotua, liburuak senar-emazte baten bizikizunak jasotzen ditu, Asha eta Khalifa dira; Afiya, haien neskatoa; Ilyas, Schutztruppe Askaris-etako bat bihurtzen da eta Alemaniaren alde borrokatzera joaten da gerran; eta Hamza, zaurituta bueltatzen da etxera eta bizia berregin behar du. Pertsonaia batek dio, “zer geratzen da bizitzeko, gertatu direnak gertatuta, “alemaniarrek hainbertze jende hil baitute, herrialdea zaborrez beteta baitago, buruhezur eta hezur, eta lurra odolez blai? Bizitzaz haragokoak lanak dena kontatzen du gertaera horiei buruz.
Erresuma traszendentea, Yaa Gyasi
Gyasi-ren bigarren nobela hau antsiaz itxaron du irakurleak. Neurozientzian lizentziaduna den ghanatar-amerikarra da Gifty, denbora asko pasatzen du laborategian esperimentuak egiten. Hasieran, lana bakarrik dirudi, baina sakondu ahala jakingo dugu lotura zuzena duela traumarekin eta haurtzaroko minarekin, alde askotatik. Arrazakeriaren eragina, gaindosiarekin anaia galtzea, aitak Ghanara egindako itzulera gabeko bidaia, ama txit erlijiosoa depresioaren atarian. Nola bateratu fedea eta zientzia, egunerokoak dakartzan galera eta zailtasunetan?
Gizonaren emazte bakarra, Peace Adzo Medie
Ghana garaikidean girotua dago. Afi Tekple modistaren istorioa da, onartu baitu ezkontzea negozio gizon aberats batekin, gizonaren amak aukeratu du “andregai desegokia” utz zezan. Accra argitsuan aurrera doan heinean Afi, senarrarekin egoteko, maitagarrien ipuina ez da gauzatzen. Baina bukaera zoriontsua duen bertsio bat baino gehiago bada; lagun andrazkoak, jana, moda, kultura eta independentziaranzko bidaia elkartzen dituena.
Mogadishu, arkitekto baten begietatik, Omar Degan
Omar Degan diaspora somaliarraren parte da, etxera itzultzea erabaki du, herrialdea berreraikitzen laguntzeko. Bidaia horren parte bat izan da ez-fikziozko liburu hau idaztea, irakurlea daramana Mogadiscion zehar, argazkiak konbinatuz historia pusketekin. Gerra kontuez harago, edertasun handia dago ikusgai, gertaerak eta gorde beharreko kultur ondarea gogora ekartzeko.
Sed quia sua: hizkuntzaren gorringotik
2021-01-24 // bAst // Iruzkinik ez
Sed quia sua: hizkuntzaren gorringotik
Saiatzen gara hemen ezinezko ezkontza bat egiten jakitun zuhurraren eta profeta zoroaren artean: ezkonkizuna bertsolari (ez bectsolari) etorridun batek zuzenduko luke.
JAKINTZA AKADEMIKO garestiaren ez osoki alde eta ñañojakintza euskaljator merkezurrekoaren aski kontra ari gara gogotik: gure euskal gogo zahar eta jatorretik. Munduari begira baino gehiago, hizkuntzak berak zer dioskun aditzera jarri gara.
Iritzi eta pentsamendu propioa (etsimenduz) bazterrera utzirik, euskal gogo zaharraren berrasmatze/berreraikitze bat egikaritzen da hemen, bi (edo hiru) aldaketa haunditan azaldurik. Osagarri gisa, hitz mordoska batetik abiaturik, mundura begira jartzen gara pixkaren bat, hura euskal hitzetatik argitu beharrez, baina “mundu-ikuskeran” galdu gabe eta etimokerian gehitxo amildu gabe.
HIZKUNTZA HONEK ZER DIOEN ANTZEMATEKO SAIOA
Hizkuntzari bere horretan aditzen zaio esateko daukana, hura uste/ideia potolo zihatuz egindako hitzespil (hitzezko harrespil gurtzekoa) bihurtu gabe. Aldi berean, ordea, harrespil zahar gurearen mintzoa entzuteko lekua izan daiteke hau.
Iñaki Segurola
Azpeitian jaioa 1962an, eta, hori aski ez dela, bertako biztanlea. Euskal Filologia ikasia (ama euskararen maitasuna irabazi beharrez). Hizkuntzari aditzera jarria: Orotariko Euskal Hiztegia, eta, geroago, Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoa. Beste liburu batzuk: Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo (2005), Nere gorringotik (2008), Arrazoia ez dago edukitzerik (2012).
PASARTE HAUTATUAK
Nemo patriam quia magna est amat, sed quia sua.
[Inork ez du bere aberria maite handi delakotz, baizik-eta berea delakotz]
Seneka. Sed quia sua: baizik-eta berea delakotz. Edozein xoriri eder bere… kantua. (“Nehork ez du bere zera maite haundia delakotz, baizik-eta berea delakotz.”) Xalbador, guka, sed quia nostra: “horiek hola ni euskarari nago bihotzez eta gogoz,/ez ederraren gatik bakarrik, bainan gurea delakotz”.
(E-estilo bixi-arina nekezturik)
Honek e-estilo horretan idatzia emango luke ondoena, baina motz gelditzen naiz ni; hau da: luzeegi, astunegi, egituratuegi. Desegituratzeko ahalegina eginda ere, akademikoegi, hil-astunegi. (Gizabanako desegituratua izan naiteke, ez da hain zaila, baina gogo desegituratu bat beste koska batean dago.) Ezin dut, ezin dugu: bixi-arinetik hil-astunera amildu gara. Eskolak hondatu gaitu.
19.or.
E-gogoak maite du olgetan-benetan jardutea. (Ez dut esan nahi “adar-jotzea” edo “ziri-sartzea”, zeren horiek umore motz ia turistiko baten heinean ageri baitzaizkit). Olgetan-benetan. Olgeta hutsak nekatu egiten du eta beneta hutsak nazkatu egiten du. Benetakoegiak sinetsia izatea eskatzen du, dena egiatzat hartzea, eta lortzen duena da askok ezertan ez aintzakotzat hartzea, askonahiak, agerikoegiak, sortzen duen atzerakadagatik; olgetakoegiak ez du eskatzen dena egiatzat hartzea, eta lortzen duena da askok dena gezurtzat hartzea, arraileriak dakarren irria eraman ezinez. Olgeta-benetakoak lortzen duena da entzuna izatea, olgetan edo benetan ari den asmatu ezinak hartaraturik eta “agian egiaren bat ariko duk botatzen pailazo hori”. Eta garrantzizkoagoa: ez dago beneta hutsean deus zulatzerik, harrapatzerik, argitzerik; jardun zapalegia da, koskarik gabea. Orduan zer?: oraintxe benetan eta oraintxe olgetan? Ez: olgetan-benetan, ezin bereizizko moduan. Zein baita arte goren-gorena. Gogozko errazkeria guztien kontrakoa. Azkue (1925ean), idazle batzuez ari dela: “olgetan-benetan ta ezarian-baiarian on andia egin lekioe erriari”. Bai jauna!
Begiratzen diot zintzoki munduari eta aitorpentxo bat egiten
Baina munduari ere opa behar diogu, aitortu behar zaio bere zera. Dena ez digu hizkuntzak esaten; munduari ere aditu behar zaio. (Zeri buruz den: la désignation.) Eta dena ez dago munduan: hizkuntzan ere asko dago. (Zer esan nahi duen: la signification.)
Hizkuntza munduan dago eta ez dago.
Mundua hizkuntzan dago eta ez dago.
(Hau ulertzea oso da garrantzizkoa aurrera baino lehen. Edo hobeki: nekez uler litekeela edo baldarki ulertu ohi dela sentitzea da garrantzizkoa. Esana eta izana sasitzen dira, eta nahasten.)
Puri-purian dago hitzen polizia, hitzaintza. Gaur gehienbat feminismo (k)irtenarena. Trixtea da oso. Esangaiaz atzendu eta hitz-gauza bakunari begira itsutu/argiegitu.
Gauzak (gaiak) garbi: gizona “dena” lortzeko dago: emakumea “denera-eta-ez-denera” zabaldua dago. Emakumea gehiago da (zabalean bederen), vaina gizonak askoz gehiago dela dirudi. Patriarkatuaren sarrera eta gailentzea sentipentsa eta deskribasma liteke e-gogoa baitango bigarren aldaketa haunditik, honelatsu: DeD-mundu berdinzale (edo, hobeki, ‘neurtu gabeko’ edo ‘ez neurgarri’) batetik, D-mundu artesitu bezain neurtu/denfinitu batera.
Uste dut –hustekabean uste dut- e-gogoa baitango DeD >D aldaketa/aldatzen gaitzak baduela leku eder bat euskarak dioskunaren argia baliatzeko lantegi edo aferan. Argi horren izpi batzuk gelditu zaizkigu zain. Ez dago azken finik: direnak eta ez direnak ezin esanak dira. Ez dago jainkorik/ekuaziorik/dakeriarik direnak eta ez direnak batean harrapatuko dituenik. Izpi horiek lits moduan aitatzea dagokigu.
Dena dakitenei eman zaizkien erantzunen artean, gutxi izango dira Lazkao Txikiren honako hau bezain onak edo egokiak: “guk bion artean dena zekiagu: hik dena dakik, baina ez dakik tontoa haizela, eta nik hori bazekiat”. Eskolak hondatu gabeko e-estilo bixi-arinetik. (Jainko ahaljakinguztidun bati edozein aingeru erorik muturrera botatzeko moduko esaldia da, besteak beste.)
“Dena zeukan eta bere buruaz beste egin du.” Psikiatriak ez dio usainik hartu. Jendeak bai: dena zeukan eta dena falta zuen”. Sasiletradu batek gehitu du: “dentasun esentzialaren hustasun esistentziala”.
Adimena da jatorra eta umila izatea, zeren aditzen den gauza/gaiari utzi behar baitzaio bere bidea egin dezan gure bihotzetaraino, batere eragozpenik jarri gabe, hura -gauza/gaia- bortxatu gabe, moldatu gabe, bihurritu gabe geure ideia eta epaietan kabitzera. Bortxatze/moldatze/bihurritze horrek galarazten du aditzea, adimena, ulermena, eta dena. Hor jaiotzen da tontoa. Tonto garbia eta, bereziki, tonto axkar/pixkorra: mundu gor/gogorrarekin gozo uztartzen den gizaki gorra, burugogorra eta deusi bihotzeraino sartzen uzten ez dion bihozgogorra. Gizartean gora iristeko tonto axkarra izan beharra dago.
Segurola jaunari, hau esango diogu olgetan-benetan: Liburu honen mamia ager beza hainbat herrialdetan, bereziki Erevango unibertsitatean (Vahan Sarkisian armeniar euskaralariaren omenez) eta itzulitakoan idatz beza liburu honen laburpen bat, DBH-koek ulertzeko moduan. Denok eskertuko dugu. Xalbadorrek 11 urterekin utzi zuen eskola. (bast)
bAst pailazoa
Erevan (armenia)
Erevan (Armenia)
Yerevango estatu-unibertsitatea
“THIS DAY SHOULD BE A GREAT OPPORTUNITY FOR OUR YOUTH TO UNDERSTAND THAT SPEAKING BEAUTIFUL AND LITERARY ARMENIAN IS A MODERN STYLE.” TODAY IS INTERNATIONAL MOTHER LANGUAGE DAY
It should be reminded that in 1999 UNESCO declared February 21 as Mother Language Day.
It has been officially celebrated in Armenia for the past 15 years.
Հասարակություն
«ԱՅՍ ՕՐԸ ՀՐԱՇԱԼԻ ԱՌԻԹ ՊԵՏՔ Է ԴԱՌՆԱ, ՈՐ ՄԵՐ ԵՐԻՏԱՍԱՐԴՈՒԹՅՈՒՆԸ ՀԱՍԿԱՆԱ՝ ԳՐԱԿԱՆ ՀԱՅԵՐԵՆՈՎ, ԳԵՂԵՑԻԿ ՀԱՅԵՐԵՆՈՎ ՈՒ ՀԱՅԿԱԿԱՆ ՀԱՅԵՐԵՆՈՎ ԽՈՍԵԼԸ ՆՈՐԱՈՃ Է». ԱՅՍՕՐ ՄԱՅՐԵՆԻ ԼԵԶՎԻ ՄԻՋԱԶԳԱՅԻՆ ՕՐՆ Է
Մայրենի լեզվի միջազգային օրն ընդունվել է ՅՈՒՆԵՍԿՕ-ի գլխավոր համաժողովի 30-րդ նստաշրջանի որոշումով 1999 թվականի նոյեմբերին, և 2000 թվականից սկսած՝ փետրվարի 21-ը նշվում է որպես մայրենի լեզուների իրավունքների ճանաչման և գործածության աջակցման օր։ Մայրենի լեզվի միջազգային օրը 2005 թվականից նշվում է նաև Հայաստանում:
Liburu-aurkezpenaren bideoa (segurola-sed quia sua-erein): esteka
https://vimeo.com/486796211
Lazkao-txikiren bertsoa
Esan zaidazu iñaki maite
zu nondikoa zaitugu,
liburu xar hau eskribitzeko
hamaika lan hartu dezu,
zu bizkorra zera txit oso
ni berriz tontoa nauzu
zu eta bion artean
den-dena badakigu.
Jorge Oteizaren karta Segurolari:
¡Qué me importa lo que dice este libro! Es un libro que nace muerto, con cincuenta años de retraso. Un libro que debió ser cincelado en piedra y no en hoja de papel inventado por los chinos. Este libro se compra en los chinos, lo regalan al comprar el quosque tándem hasta cuando noiz arte debemos aguantar estas tonterías absurdas que nacen en el solar de loiola nefasto para el país en burro parís loiola. Birakari el cerebro de Segurola tarda en pensar, sube al monte izarraitz, hi zer haiz, izazpi, que significa vete a tomar por el culo. Yo le doy una patada a Segur-ola en su culo preindoeuropeo, con todas mis fuerzas de ola-gizon que ha comido tres platos de habas y un jabalí entero ya en el desayuno birakari que me mareo con tanta verborrea de segurola seg urola el río que nace en aizkorri y desemboca en zumaya pasando por el pueblo del mueble de este ingenuo escultor de palabras sed quia sua, sua fuego que debe quemar este montón de palabras huecas con el vacío que inventé yo mismo, uts, uts, uts….giro en birakari conozco a mi país desconozco a mi país, conozco a segurola como hermano, desconozco a segurola como hermana. Andrelagun dice, por su Garbiñe, mi Itziar que descansa conmigo en la misma cruz de Alzuza. Este loco de segurola, tremendamente cuerdo, saca con sus manos a la luz algo que nunca entenderán en la alhóndiga de bilbao que yo quise reformar, para que hablase al cielo y al final fue un azkuna como segurola, un Iñaki provisional no puede triunfar en la vida con nombres como Iñaki o paquita la chocolatera, retírate segurola a la ermita de Olatz y reflexiona sobre la pérdida de tiempo tan grande que ha supuesto la redacción de este panfleto no subversivo que nunca debió nacer, ni tan siquiera muerto, muerto, muerto en birakari. Yo ya soy un fracaso histérico e histórico, con mi quosque tándem, que nació con cincuenta años de adelanto sobre esta gran obra que es sed quia sua, hay que joderse, mi libro es el prefacio de este nuevo libro segurolense, está loco está loco de atar en corto con su cabeza cortada en plan ogro birakari birakari, mi Itziar me comprende como su andrelagun, Itziar dialoga con Garbiñe y se entienden en el lenguaje de la caliza de izarraitz, la ostia que libro más bueno ha escrito este puto segurola que me va comer la tostada en preindoeuropeo, de una patada lo voy a mandar al cromlech más lejano, qué disgusto me ha dado este cabrón, lo siento luis michelena, qué sabía yo de la lengua vasca, metido en el agujero de la playa de orio, sin saber de qué me escondía, quizá me escondía de este libro tan agudo birakari tximeletero me caguen redios este puto segurola con su cabeza rapada birakari y sus botas marteens apoyadas con descaro sobre el orotarico de Sarasola, mucha ola en nuestra costa birakari yo nací ya muerto en preindoeuropeo. Ya me he apuntado en el euskaltegi de Irún. Cabrón.
Salgo al galope en caballo de ekain y distribuyo a las casas el nuevo libro segurolense, no entiendo nada pero lo comprendo todo. En la cantera tomo piedra y esculpo un nuevo apóstol para el friso de aranzazu, el apóstol segurola, siempre birakari birakari, burua soil ikusten hari. Lo abandono en la cuneta, en espera del permiso oficial correspondiente. Profeta belarrimotza, me dice, este discípulo de mitchelena salmantino.
Sueno bien en vasco: “Zertarako dugu gure arteko adiskidetasun bigun hau, adoskeriara eta antzutasunera ekarri gaituena?”. Con mi nivel 3. Urratsa de euskaltegi yo digo: “Elkarri egia esan behar, ez izan beldurra/ beldurrik/beldurrez”. Ya me entendeis. Soy un viejo euskaldunberri magdaleniense. Iñaki, Iñigo, Hinniego, ene Eneco maitea, lan ona egin duzu, oso ona. Nik, con la k de ergativo, maite zaitut, maite …espera, haut, haut, en hika, haut. Out. Asko/hagitz gustatu naiz zait (jat) 97. pajinan Ura buruz eskribitu duzu gauza. Ori da eusquera bixi-arina, como tu dices, hor dago gizona poeta, bertzea da escola-escola. Lazkao-txiki laguna ni. Zer da adosqueria ? ados queria estar contigo ? Quosque tandem? Sed quia sua. La Antxustegui que te parió!
Barka oieskeria hau (bast).
Hizkuntza segurolan dago eta ez dago.
Segurola hizkuntzan dago eta ez dago.
(bast)
*Ez da jakintza, batzuena ; jakinduria da, edonorena. (65. or.)
*Agur, agur, ñañojakintza euskaljatorra! (66. or.)
*…halako moldez non esan bailiteke ezen zenbat-eta gutxiago jakin gehiago jakin daitekeela… (69. or.)
*Beraz : gaur edo axaletik, munduko (« gauza-munduko ») zerak dira AK eta, lehenago edo azpitik, munduko (« gai-munduko ») zerak ziren/dira TZEKOAK. Great transformation bat ; aldatze(n) bat gaitzekoa. Munduko zerak AK (gauzak) izatea : itxiak, gatzatuak, jakinak, eginak ; munduko zerak TZEKOAK (gaiak) izatea : izan/esan nahi-behar-ahal batzuk ez itxi-gatzatu-jakin-eginak. (83. or.)
Vahan Sarkisian irakaslea (1954-2011) www.erabili.com
Oliteko negua: mahasti eta olibadietan barrena
2021-01-17 // bAst // Iruzkinik ez
Oliteko negua: mahasti eta olibadietan barrena
Mahastia Oliteko sailetan argazkia: Karlos Azkarate Gorri
Jose Maria Pérez Marañón
Nafarroa mendi, lehor eta ortuaren arteko batura da. Eta Olite, aniztasun lur horren topalekua. Zeru ona eta zoru ona.
Olitek, klima sanoa du, lehorra eta leuna; mahasti, ereintza eta olibadien artean dago, eta aitzi egiten dio ziertzoari, ezustean agertu ohi den gonbidatuari.
Zidakos ibaia, bertakoa, guztiz nafarra, txikia baina kunplitua, batzuetan menderaezina.
Artzainak eta Mestako abeltzainak San Antonen. Dula, ahunztegia.
Olite, Nafarroako erdigune funtzionalean dago, lurralde honen bihotzean. Mugatzen du, iparraldean Tafallarekin; ekialdean, San Martin de Unxekin; hegoekialdean Caparrosorekin, eta mendebaldean, Marcilla eta Falcesekin.
[Nafarroa, Espainiaren sintesi bat da: mendia, hezea eta basotsua, Erdiko Zona zereal, mahats eta olibaduna, eta Erribera, ortu, erregadio eta orografia bereziko basamortu ttipiduna -Bardeak-. Eta Olite, aniztasun horren guztiaren topalekua da.
Klima ona
Erdiko Nafarroa, non Olite dagoen, trantsizio gunetzat har daiteke, bizi baitira bertan otzandurik klima atlantikoa, piriniotarra eta mediterraneoa. Klima atlantikoak du euri aunitz, negu leun eta uda ez oso beroa. Piriniotarrak, euri asko, negu luze hotz elurtsuak eta uda leunak. Mediterraneoak, euria eskas –udaberri eta udazken-negu-, jasa, negu leun samarrak, izotz gutxikoak eta uda lehorrak, oso beroak.
Klima sanoa, lehorra eta leuna da.
Nagusi da landaredi mediterraneo kontinentala.
Fauna aberatsa, ehiztarien atsegina. Garai batean basahuntzak, basurdeak, otsoak, azeriak,…
Nekazaritzaren hirutasuna
Lur, ur eta klima hauekin, Nafarroan landu daitekeen lur sail handienetakoak dituen herria da Olite. Zereala, mahastia eta olibondoak dira hiru zutabeak, eta horri baratzea edo ortua gehitu behar zaio.
[Historikoki, uste da erromatarrek ekarri zutela mahatsa; Teobaldo I eta Teobaldo II erregeek, Champagne Etxekoak, eta Carlos III Nobleak, Evreux-en haziak, Frantziatik mahats barietate berriak ekarri zituzten eta bodegak eraiki zituzten; Kontzejuak, mendeetan, taberna publikoak errentan ematen zituen, debekatu egiten zuen “ardoa kanpotik ekartzea” eta garapiteroa izendatzen zuen, nork gehiago eman hura, eta honek esklusiban saltzen zien mandazainei ardoa, eraman zezaten Mendi aldera, Bizkaiko Jaurerrira, Gipuzkoara edo Frantziara.
1892-1896 urteetan filoxerako birusak Nafarroako eta Oliteko mahasti guztiak hondatu zituen, eta horregatik mahasti “amerikarrak” ekarri behar izan ziren, bertako barietateetan txertatuta; eta horrela konpondu zen egoera. Victoriano Flamarique apaizak Bodega Cooperativa Olitense jarri zuen martxan 1911n, Espainiako lehenengoetako bat, eta haren atzetik sortu zen Cosecheros Reunidos, 1913an.
[Mahats-biltzea mekanizatzen duten kosetxadorak erabiltzeak ekarri du mahastiak berrantolatzea, eta betiko kentzea neure haurtzaroko estanpa haiek: mahats-biltzaileak sailean bere inausteko igitaitxoarekin, mahats-karroak, bodega aurrean ilada…
[Zereal eta jatekoen lurrek Oliteko sailen parte handi bat hartzen dute, 5200 Ha sekano Nafarroako Kanala egin aurretik. Mendia labakituz sortu dira, jendearen beharrak eta Kontzejuaren diru-premiak eraginda.
[Nekazari-bizitzaren aldaketa, eskuz lana egiten zutenena, zerealean ikusten da. Goldetik traktore klimatizatu informatizatura.
[Olibondoa, Oliteko armarrian dagoena, langitza tradizionala izan da, seguru asko erromatarren garaitik. Garai batean orain baino olibondo sail gehiago zeuden. Carlos III.ak olibondoak landatzea bultzatu zuen, 1399ko ordenantzarekin. Carlos V.ak 1520an, nafar bakoitza behartu zuen 10 olibondo-oin landatzera urtean, 10 urtean zehar.
[Oraindik orain, azkar hazten diren olibondo barietateek animaturik, olibadi berriak jartzen ari dira. Urrun dago esaera hura, “olibondo bat landatzen duenak ez du hartatik janen”. Txiroentzat, beti zegoen olibak “buruxkatzeko” aukera, atzera utzitako galburuak eta mahats lukuak bezala.
Olibadia Oliteko sailetan argazkia: Karlos Azkarate Gorri
Olibadia Oliteko sailetan (II) argazkia: Karlos Azkarate Gorri
Abeltzaintza: Mesta, Dula eta Ahuntzak
[Olite leku ona zen era guztietako animaliak larratzeko.
[Oliteko abeltzainek, Mestan bilduak 1572tik, eta seguru asko lehenagotik, korliza eta larre zabalak zeuzkaten ganaduarentzat. Kontzejuak bazeuzkan herri-lurrak, mugarriztatzen zituenak, herritarrek balia zitzaten.
[Era berean, bazen Oliten ahuntz-taldea, eta hara uzten zituen bereak herritar bakoitzak, gutxienez pare bat familiako. Ez dezagun ahantz ahuntza zela pobrearen behia, eta astoa pobrearen mandoa. 1605ean Kontzejuaren erabakiz ahuntz kopurua mugatu zuten: sei ahuntz familiako.
Beste erakunde historiko bat Oliten dula zen, honek zaintzen eta larratzen zuen herritarren ganadu nagusi guztia El Prado de El Fenero-n. Kontzejuak dulari bat izendatzen zuen, eta 1604an taia bat ordaindu zitzaion buruko eta hilabeteko. Ondoren, 1776an, dulan 270 animalia zeuden: 64 behor, 10 zaldiko, 4 moxal, 1 zaldi aita, 5 zaldi hezi, 132 mandeme, 50 mandar eta 4 morroi haiek zaintzeko.
Urtzaldiek eta ur-erasoek ematen diote emaria. Argazkia: JMP (Olite. Historia, Artea eta Bizitza)
Zidakos, ibai errebelde bat
Diotenez Zidakos hitzak arabieraz (cid-acos) “igel putzu” erran nahi du, baina ez dakit ba sinistu ala ez, garai hartan igel-hanka goxoak guri eman zizkigun arren. Zidakos ibaiari ertaraoko testuetan Çedaquos, Çidacos edo Zidakos (ç hori z bihurtzen da) deitzen zioten; geografo askok Zidakos deitzen diote, errioxar Zidakos-etik bereizteko. Karraskal inguruan jaiotzen da, biltzen dituelarik Zemborain eta Leoz-eko errekastoen urak, Izko mendizerrakoak, eta Albusia-rena, Alaizko Mendizerrakoa, Untzueko Haitza duela.
Bere ibilbide laburrean, igarotzen ditu Barasoain, Garinoain, Puiu eta Tafalla herriak. Olitera heltzean, harresiak higatzeko lotsati edo, “balezta bihurgunea” egiten du Ekialderantz, Beire, Pitillas eta Murillo el Cuendeko bidean, eta isurtzen ditu urak Aragoi ibaian, eskuin aldetik, Traibuenas inguruan. Airetik begiratuta, haren ubide estua zeharka-meharka ezkutatzen da ibar-baso eta erriberako makalen artean. Bertako erreka da, gurea guztiz, Nafarroan jaio eta hiltzen dena.
[Zidakos-ek, urri baina konplitu, ase ditu ahal bezala edateko eta ureztatzeko premiak, eta baita errotadun industriaren batenak ere.
[Beraren urak, Ertarotik, auzigai izan dira herrien artean. Maiz Tafallarekin, presen giltzak baitzeuzkan, eta batzuetan San Martin de Unx-ekin eta Caparrosorekin.
[Ur emari txikiko Zidakos horrek, baina, batzuetan, izotzak urtzean eta erauntsietan, gainez egiten du eta uholde historikoak sortzen ditu, gehienetan La Serna ingurutik, burdinbideko Burdinezko Zubiaren ondotik.
[Oliteko mapa hidrografikoa osatzeko, Zidakosez gain, hor dira iturri asko eta putzu ugari, euri-idoiak eta noizean behingo azekiak. Nafarroako Kanalaren azpiegiturak, Oliteko 4.020 hektarea ureztatzen baititu, asetzen du ongi, lur hauen egarri betidanikoa.
Iturrietan ezagunena, urtsua eta osasungarria baita, 1818an gomendatua Joaquin de Miguel medikuak, El Chorron iturria da, Gaixoena ere deitua garai batean, eta hartaz dio herriak: “Quien bebe agua del Chorrón deja en Olite su corazón” (Txorronen ura edaten duenak, Oliten uzten du bihotza” eta berriro etorriko da bisitan.
Zezenak esparruan, Oliteko sailetan (II) argazkia: Karlos Azkarate Gorri
Elurra
Orratz-dorrea, Oliteko ikurra. Argazkia: Rafael Pellejero
Oliteko plaza, atzean udaletxea, aurrean gaztelua. Argazkia: Rafael Pellejero
Gaztelu zaharra, aurrean arrautza (garai bateko hozkailua) Argazkia: Rafael Pellejero
Oliteko gaztelua, berreraikia. Argazkia: Rafael Pellejero
Oliteko inguruak Argazkia: Rafael Pellejero
Tailada, garai bateko zanga (urez betea egon ohi zen, lurrez estali arte) Argazkia: Rafael Pellejero
Gaztelua bisitatzeko ostiral, larunbat eta igandeetan daude bisita gidatuak.
Bisita gidatuak Erriberrira
Erriberri hiria den arren, herri baten antza du. Nafarroako Erdialdean dago eta 3.000 biztanle inguru ditu. Bisitak Erdi Arora eramango zaitu, torneoak, erregeak eta printzesak, magoak eta juglareak zeuden garaira… Bisita ezinbestekoa da eta, tokiko gidariek kontatzen badizute, are gehiago disfrutatuko duzu.
BISITA MOTAK:
Geni Guimarães-en “penaltia” eta itzulera
2021-01-10 // bAst // Iruzkinik ez
Geni Guimarães-en “penaltia” eta itzulera
Geni Guimarães idazlearen “Penaltia” (2020. urtean Malê argitaletxeak argitaratua)
Sinopsia: O Pênalti liburuarekin Geni Guimarães idazlea literaturara itzuli da. Genik 1990ean Prêmio Jabuti saria jaso zuen A cor da ternura (Samurtasunaren kolorea) lanagatik. Azken liburua haurrentzako idatzitako Aquilo que a mãe não quer (1998) izan zen eta hogei urteren buruan, berriro dator irakurleengana, bi anaien gertaera bat ematera. Kamau eta Kaiodê anaiak, futbolzale amorratuak, egoera berezi batean bizi dira eta bata bertzearen aurka jartzen dira. Liburu berri honetan, Geni Guimarães-ek bere trebetasun literarioak erakusten ditu, giza harremanetan dagoen alderik sentibera eta samurrena lantzeko. Kamau eta Kaiodê-ren familiaz mintzatzean, erakusten du samurtasuna, zaintza, adiskidetasuna eta maitasuna direla pertsonaien jokabideak arautzen dituztenak, eta horrela, elkar maite eta zaintzen duten kidez osaturiko familia beltz baten erretratu ederra egiten digu.
Geni Guimarães idazle brasildarra
Irakaslea, poeta eta fikzio-idazlea, Geni Mariano Guimarães São Manoel-SP udalerriko landagunean jaio zen, 1947ko irailaren 8an. Bortz urte zituela, gurasoekin aldatu zen beste etxalde batera, Barra Bonita-ra, São Paulo Estatuan. Idazle karrera hasi zuen, bere lehen hiru lanak argitaratuz Debate Regional-en eta Jornal da Barra-n. Ondoren, 1979an, bere lehen poema liburua kaleratu zuen, Terceiro filho. Gero, 1980ko hamarkada hasieran, Quilombhoje taldeari hurreratu zitzaion, eta literatura beltzaren inguruko eztabaidari. Gizarte-gaiei heldu zien, batik bat afro-ondorea baieztatzeari, eta hala hautagai izan zen bere hiriko vereadora (zinegotzi) izateko, 2000. urtean. Baina ez zen hautatua izan. 1981ean bi ipuin argitaratu zituen, Cadernos Negros kaiherraren 4. zenbakian, eta bigarren poesia liburua, protestak eta identitate-baieztapenak oso markatua. Hamarkadan zehar, bere presentzia handitu zuen brasildar zirkuitu literarioan. 1988an IV. Nestlé Literatura biurtekoan parte hartu zuen, Centenário da Abolição gaia zuen hartan. Urte hartan bertan, Nestlé fundazioak ipuin-bilduma argitaratu zion: Leite do peito (Amaren esnea). Hurrengo urtean, A cor da ternura eleberria argitaratu zuen, eta horrekin Jabuti eta Adolfo Aisen sariak jaso zituen.
Egilearen libururik ezagunenak autobiografikoak dira, horien artean, Leite do peito. Callaloo aldizkari amerikarrak egindako elkarrizketan, Geni Guimarães-ek dio:
Idatzi nuen, zeren ezarri nahi bainuen familia beltz baten bizipena, liburu hau autobiografikoa izanik; nik behar nuen mintzatu ene traumez, ene minez eta ene alaitasunez, hori guztia atera beharra neukan.
PUBLICAÇÕES/ARGITALPENAK
Terceiro filho. Bauru: Editora Jalovi, 1979 (poemak).
Da flor o afeto, da pedra o protesto. Barra Bonita: Ed. da Autora, 1981, 1ª e 2ª ed. (poemak).
Leite do peito. São Paulo: Fundação Nestlé de Cultura, 1988. 2 ed. 1989 (ipuinak).
A cor da ternura. São Paulo: Editora FTD, 1989. 12 ed. 1998 (ipuinak).
Balé das emoções. Barra Bonita: Ed. da Autora, 1993 (poemak).
A dona das folhas. Aparecida: Editora Santuário, 1995 (haur literatura).
O rádio de Gabriel. Aparecida: Editora Santuário, 1995 (haur literatura).
Aquilo que a mãe não quer. Barra Bonita: Ed. da Autora, 1998 (haur literatura).
Leite do peito. Ilustração e projeto gráfico de Regina Miranda, Belo Horizonte: Mazza Edições, 2001 (ipuinak, edizio begiratua eta zabaldua).
O pênalti. São Paulo: Editora Malê, 2019 (haur literatura).
Traduções /Itzulpenak
The color of tenderness. Tradução de Niyi Afolabi. Trenton, NJ: Africa World Press, 2013.
Geni Guimarães idazlearen “Poemas do Regresso” (Itzulerako olerkiak)
Sinopsia: Poemas do regresso poema-bildumak erakusten du nola topatu den berriz Geni Guimarães poesiarekin. Genero horretan egileak idatzitako azken lana Balé das emoções (Emozio-baleta) izan zen, 1993koa. Liburua eratzen duten hirurogeita bi poemek erakusten dute Geniren sena poetikoa gordea egon dela, agertu ez den denbora luzean.
Emozio-bizipenak eta munduaren ikuskerak agertzen dizkigu, narratzaile poetikoa da. Konpromisoa du bere asmo artistikoarekin: “Bertso bat argitara ematea, hain ukigarria eta hain zehatza, non bihotza bera zipriztintzen duen”.
Kulunkaulkia bAst 2021
Kulunkaulkia *
Gurutzatzen du, behatzen du eguzkia,
horditzen da -soilik zure begiek
munduan ikusten
duten edertasunarekin-.
Dena margotzen du,
izaditik atzematen dituen
hamaika koloretan.
Haren ilargiak ez du
gorabeherarik ez eklipserik.
Garbia eta ona izanik, gizakien eromena barkatzen du
planetaren sabelean.
Neskato etsia, emadazu zure
labanda-nektarra eta arnas nazazu.
Jolas egizu nirekin,
ebats nazazu lainoetatik,
eta eraman nazazu guztiz.
*Ahizpa Cema-rentzat, ene iparrorratza baita.
Dia Internacional da Mulher Negra Latino-Americana e Caribenha e da Diáspora