Hasiera »
Iñaki Bastarrikaren bloga - Lazzaretto vecchio
Iñaki Bastarrikaren bloga
Liburuak maite ditut, eta irakurri ahala azpimarratzen ditut eta haiei buruzko iruzkinak egiten. Batzuetan nobedadeak dira, baina beste askotan, liburu lehenagokoak edo erdi ahaztuak. Beste alde batetik kontu zaharrak egunetik egunera gehiago zaizkit atsegin.
Azken bidalketak
- Paradisuaren kanpoko aldeak, Lanbroa, Behinola 2024-04-26
- Umeekin egiteko ibilbideak 2024-04-20
- Artem Ivantsov: bi Iberiak elkartu nahirik 2024-04-14
- Tracce della lingua basca in Sardegna 2024-03-24
- Yehuda Ha-levi tuterar idazlea 2024-03-19
- Arteterapia (I) 2024-03-13
- Jorge Gimenez Bech itzultzailea [1956-2023] 2024-03-06
- Bichta éder 2024-02-27
- Kouroumaren eguzkiak 2024-02-20
- Babilonia 2024-02-09
Iruzkin berriak
- Ane Maiora(e)k Lola Viteri margolaria eta gaurko umeak bidalketan
- Izena *isabel(e)k Isabel Azkarateren kamera magikoa bidalketan
- ROBERTO(e)k Wyoming Handia: “Rupturista nintzen eta hala jarraitzen dut” bidalketan
- Roberto Moso(e)k Ihardukimenduaren teoria chit hordigarria bidalketan
- Juan(e)k Berriz Irigoien bidalketan
Artxiboak
- 2024(e)ko apirila (3)
- 2024(e)ko martxoa (4)
- 2024(e)ko otsaila (4)
- 2024(e)ko urtarrila (4)
- 2023(e)ko abendua (2)
- 2023(e)ko azaroa (2)
- 2023(e)ko urria (5)
- 2023(e)ko iraila (2)
- 2023(e)ko abuztua (1)
- 2023(e)ko uztaila (2)
- 2023(e)ko ekaina (1)
- 2023(e)ko maiatza (1)
- 2023(e)ko otsaila (2)
- 2023(e)ko urtarrila (4)
- 2022(e)ko abendua (4)
- 2022(e)ko azaroa (4)
- 2022(e)ko urria (5)
- 2022(e)ko iraila (5)
- 2022(e)ko abuztua (4)
- 2022(e)ko uztaila (3)
- 2022(e)ko ekaina (4)
- 2022(e)ko maiatza (5)
- 2022(e)ko apirila (4)
- 2022(e)ko martxoa (4)
- 2022(e)ko otsaila (4)
- 2022(e)ko urtarrila (5)
- 2021(e)ko abendua (4)
- 2021(e)ko azaroa (4)
- 2021(e)ko urria (5)
- 2021(e)ko iraila (4)
- 2021(e)ko abuztua (4)
- 2021(e)ko uztaila (4)
- 2021(e)ko ekaina (4)
- 2021(e)ko maiatza (5)
- 2021(e)ko apirila (5)
- 2021(e)ko martxoa (4)
- 2021(e)ko otsaila (5)
- 2021(e)ko urtarrila (5)
- 2020(e)ko abendua (6)
- 2020(e)ko azaroa (7)
- 2020(e)ko urria (7)
- 2020(e)ko iraila (8)
- 2020(e)ko abuztua (6)
- 2020(e)ko uztaila (15)
- 2020(e)ko ekaina (9)
- 2020(e)ko maiatza (9)
- 2020(e)ko apirila (11)
- 2020(e)ko martxoa (14)
Bidean ihes
2024-02-04 // bAst // Iruzkinik ez
«Bidean ihes…» eleberria, autorearen Loitzu herrien uda-partean lehen nobelan bezala, Espainiako gerra zibilaren koordenadetan kokatzen da. Eleberriak, alabaina, ildo desberdinak eta nabarrak ditu Euskal Herrian eta kanpoan. Zehazki, protagonistak Argentina utzita euskal lurretara itzultzen da. Eleberrian narrazioaren kontestu fokala Erandioko kanposantuan kokatzen da, puntu hartan —errealismo majikoan sarturiko ildotan— hiltzat emandako protagonistari asabak eta ahaide zenduak hizketan azaltzen zaizkiola. Argentinako koadroek —linealtasun oro apurtuta— alde psikologiko eta deskriptiboak garatzen dituzte eleberriaren orijinaltasuna —idazkera aberats eta olde luzeko tramotan emana— nabarmen utziz. Euskal brigadista den protagonistaren dialogoak iloba anarkista eta fraide karmeldar inozoaren pasartetan gauzatzen dira, eta Argentinako tramoak sorpresaz —eta ustegabeko tenkaduraz— azaltzen dira, han-hemen, errealismo majiko baten ildotik.
Ezin haiz asko mugitu, baina bizirik hago, behintzat, nahiz odola irten saihetsetk; eskerrak bala bihotzetik aparte sartu zaiala, toki ez hain delikatuan; Senosiain soldaduak, ordea, uste dik zeharo zerraldo hagoala. Alkandora eta atzpiko kamiseta odolez blai dauzkak, baina hezetasuna piskanaka lehortzen hasi zaik. Frai Eustakio, hire eskuinean, izter bat hire hanka-aztalean gurutzatuta ziplo zagok.
Ez dituk ohartu oraingoz bizirik jarraitzen duala; odol-zauria lehortzen bazaik, auskalo, oraindik ihes egin ahal izanen duk… Bai, saia hadi apur bat –kontu handiz eta osoro mantso- pixka bat higitzen Petrikorena kaboak eta Senosiain soldaduak botila-ardoa husten duten bitartean.
Arras zurrun hago, giharrak tenk dauzkak, Herio oso hurbil dabilkik, eta mugimendurik tipiena ere traidore gerta zaitzakek, aber… Deskuidatzen bahaiz metala gorputzean ereingo ditek alu hauek berriro; higitzekotan, apurka-apurka, zentimetroka mugitu beharko haiz.
Diru-makinan zegoen emakumeak Margaren antza zuen bere betarte arrai, ezpain sensual, ile horail nahasi oparoarekin. Badaezpada, aber…, begirada apartatzen nuen bere soinetik Elbira ohar baitzitekeen so itsaskor haien suaz –emakume gehienak xeloskorrak izaki-; nire emaztea hatzez –eta ez dakit zergatik fijo- mahai-ohola ta-ta-ta jotzen hasi zen, ausaz, zerbait igarri zuelako… Jakizu, segun.
Milizianoak apaizari listua aurpegira botatzean sarjentoak –fusilaren kulataz bizkarrean joaz- ¡Cágate en tu puta madre, rojo de mierda”, eta apaizaren ezpainetatik “Dominus noster te absolvat, et ego auctoritate ipsius…”. Artxanda aldera eguzkiak azken izpiak lotsakizunez, paisaia osoa susmotan bilduz. Arboladi eta txarakadiak ere metrailetaren hodeipean, beste bakezko laudada zuri batzuk antsiatuz.
–Erreboluzioaren aitzakiaz aprobetxategi anitz zebilek hemen egin behar ez direnak egiten; disziplina behar diagu, ze ez zezakek norberak justizia bere kabuz egin, uda honetan ikaragarriak jazo dituk eta.
-Arrazoi duk, Andres, astakeriak entzuten ari gaituk alde guztietan.
-Lur hauetan- gure Euskal Herritik hain urrun- euskaldun batekin ezkontzea pozgarri zaizulakoan nago.
-Halaxe da…- nahiz ongi jakin On Segundo liberalari Euskal Herriko arazoak ez zaizkiola hainbeste axola. Gainera, saratxotar liberal eta mendiatar karlisten arteko harremanak (hauetako batzuk berrikitan abertzale bihurtuak) politikan kontrakoak izan ziren.
-Aita Aizpuruak komentatu dit pozik ezkonduko zintuztela, elizkizunean euskal doinu eta abestiak entzunaraziz. Ikusiko duzue, aparteko eguna izanen da, ilusio handikoa. –Hori jalgita On Segundok alabari so berezia neskaren betartean negar-malkoak eta sentimendu aproposak atzemanez. Elbira hunkituta zegoen.
Fraideak, liburuko errezoak hasi aitzinetik, fardeletik janzki marroi astuna atera zuen.
-Baina, Frai Eustakio zer janztera zoaz?
–Komentuko sotana; errezoak eta completak esaterakoan hau gabe deseroso sentitzen naiz.
-Ez duzu ondo egiten, ze bidean CNTko miliziano antiklerikal itsu horietakoren batek sotana jantzita ikusten bazaitu molesta zaitzake, eta okerragorik ere egin… Edurnek berak ez zaitu begi onez ikusten sotanarekin.
Fraideak irribarre xumea.
-Botoak egin nituenetik karmeldar sotana ez dut inoiz erantzi, gerra honetan izan ezik.
–Baina orain gerran gaude.
-Ez dio axolarik.
-Ez ezazu ahantz hor behean –Gaztelan eta Andaluzian, eta Aragoan ere- anarkistek eta FAI taldekoek apaiz eta fraide-talde handia hil dutela, eta dakizunez hemengo bidetan ez dela anarklistarik faltako.
-Jainkoak lagunduko nau.
Hitzaurrea
Sarrera
Literaturarik oz duen herriak halako herri atzerakoi, berankor eta menderatu bihurtzeko arriskua daduka. Literaturarik gabeko herriek, normalean, historia kaskarra eduki ohi dute. Beren historia beete herrien moldetara menderaturik ikusteko zoria dute; inguruko sozio egoeraron kondizionamenduok ba dute zerikusirik letrarik gabeko populuetan. Literaturak, neurri batetan, herri konkretu baten kontzientzia isladatzen du, eta isladatze edo erreflexio horretatik dator historia egin nahiaren beharra.
Euskal Herria, bere literatura arruntaz, behar bada, gerta daiteko axioma horretatik kanpo, baina, aspaldiko sasimistizizmo ergelak uzten baditugu, uste dut gure herria ere, hainbestean, axioma horren barruan sartzen dela. Historia idatzia (literatura) eta herri gogoa edo herri kontzientzia sinonimo izan daitezke. Zein fenomeno psikologikok eraman du euskalduna bere historia humildade izutiz ixiltzera? Zerk mantendu du gure herrian holako jokabide galgarria? Nortasuna literaturan ez plasma nahiak, kanporat azaltzeko beharrik ez sentitzeak, zerbait adierazi nahi du. Fenomeno horren ondorio larria historia besteek egin digutela litzateke, eta dakigunez, anitzetan gaizki paraturik gelditu gara. Norbaitek esan dezake guk literatura ba dugula bere zentzu orokorrean. Nik baietz ta ezetz erantzunen diot. Baietz, minimum bati lotzen bagatzaizkio, ta ezetz, produzio multzoari itsatsiz. Izan ere, Euskal Herriak lau mendetan produzitu duen itzulpen eta original liburu mordoa (194 liburutakoa) guk gaur hiru edo lau urtetan betetzen dugu.
Bestalde euskalduna halako sasijatortasun batengatik, sarritan, bere munduan aldendua, kutsugabetua eta isolatua gelditu da beharrezko mila izpiritu eta estetika korrontetatik. Horrelako birjindadea ez daiteke guztiz positibo bezala har, ghettoaren aldekoak ez bagara behintzat. Zenbait beldur psikologikoren eraginez guk geuk euskara subkultura eta diglosia egoeran mantendu dugu. (Pentsatu, adibidez, Gipuzkoako Juntek edo Biltzarrek 1609an —oraindik Gipuzkoa osoa monolinguea edo hizkuntzbakarduna zenean— Ripaldaren katekima euskaratzea ukatu zutela, 200 dukatu mixerable ez emateagatik. Nonbait gure ilungiro diglosikoa aspaldidanikoa dugu etxean, zoritxarrez).
Arrazoin funtsezkoengatik finkatzen dugu literatura eta herri kontzientziaren oinharria. Gure izaera positibo, pragmatiko eta utilitaristak ez dio literaturari gaur arte behar hainako garrantzirik eman. Hori horrela delarik, poesia desmailatuagoa aurkituko da krisi egoera horretan. Poemagintzan ihardutea denbora galtzea dela uste duen herria mespreziagarri da, subkultura berankor baten kondizionamenduak luzarazteko arriskua duelako. Hau, noski, ardura guztiaz diot, ongi baitakit, sarritan ere, euskal literaturan, batez ere poesia zenbait jende desegokiren babestokia izan dela.
Poesia, dakigunez, edozein literaturan herri kontzientziaren aintzindari da; hori horrela gertatu zen Lizardiren eta 1964ko belaunaldiaren garaian. Euskal poesia azken hamar urte hauetan estetik expresiobideen ezagugarri bilakatu da. Euskarak poesian itsasten du, gaur egun ere, korronte naturalista, sozial, existentzialista, sinbolista eta abarren kutsu aberaskarria. 1964 urtea jarri zuten Juan San Martin-ek eta Ibon Sarasolak poesia berriaren pasarte berri baten ardatz bezala. Hori egia da, baina ez osoro zehatza; nire ustez, 1964 urtearen ordez, urte horren ingurua hartu beharko litzateke pasartearen puntutzat. Urte horretakoa da, noski, G. Aresti-ren «Harri eta Herri» poema liburua, eta bere balioak hiru faktore hauetan konkreta daitezke: a) Euskarak lortutako funtzionaltasuna, b) Euskarari hiri edo urbano motibazioak itsastea, eta c) Desakralizazio elemendu zenbait. Baina, meritu horien gain, 1964 urte ingurua baste antzeko balio askoz aberasten da existentzialismo eta sinbolismoaren aldetik. Adibidez, urte horietarako Joxe Azurmendiren existentzial motibazioak nabarmenak dira, eta baita Luis Mari Mujikaren «Bide-Giro» eta «Urdin eta Burni» liburuaren motibazio sinbolista aberaskarriak. Uste dut oraindik kritikak ez duela aztertu behar hainbat «Bide-Giroak» poema liburuak suposatzen duen uhin berri sinbolista.
Euskal poesiaren kritiko batzuk partzialkeria okerrean erori dira poesia sozialaren aldeak aztertzean eta gainbaloratzean. G. Arestiren forma funtzionalista zenbait poetarentzat «txabakanismoaren» bide izan da, hau da, errazkeriaren aitzakia. Gabrielen bidetik batzuk «axolakabekerietan» erori dira, euskarari alde batetatik pobrezia erakarriaz. Nik Aresti asko estimatzen dut, eta bere meriturik handiena euskarari funtzionaltasun bat ematea izan da, baina bere bidea profitaturik batzuk «txabakanismo erraz» batetan erori dira. Luis M. Mujikaren «Bide Giroak» poeman (nahiz eta sarritan formak heldugabeak azaldu oraindik) literatura moderno baten motibazioak nagusi dira, eta metaforaren teknika sinbolista eta expresionista garbi eta dotore sartzen da euskaran. Adibidez, bisemiaren eta sinestesiaren teknika osoro nabarmena da Luis M. Mujikaren bi liburuetan.
Esan dudanez, azken zazpi urte hauetan poesia sozialak kritikoen begiak monopolizatu ditu, gure expresiobideak nolabait antzutuaz. Etapa honi beharrezkoa zen gure herrian «konpromiso haro» bezala, baina horizontea galdu gabe, eta «axolakabekerietan» erori gabe. Poesia sozial baten aitzakian «errazkeria» anitz sartu da gure etxean. Gainera, euskarak bere historiaren isolamenduarengatik estetika forma urri ukitu du; korronte batetan hersteak galera ekar dezake. Bestalde, poesia sozialak frantzesean, gaztelanian, ingeleran, etab. moda bezala pasatuak dira, nahiz eta motibazioetan jarraitu. Kritika honekin ez dugu gutxieztu nahi poesia soziala (izan ere, Luis M. Mujikak, liburu honetan azaltzen ditu horrelakoak ere), ekilibrio batetara eta aberatsiturriak hornitzera eraman baizik. Adibidez, Zulaika baten poesia serios eta gihartsua positiboa deritzaigu. Poesia konprometituak ez du «txabakanismoan» erori behar, konpromiso eta formaren lantzea ez dator desados. Formaz mintzatzean ez gara, noski, preziosismoaz ari.
Kritiko zuhurrak baldin bagara, ohartuko ginen gure poesiaren azken boladan sinbolismoa datorrela berriro Joxe Azurmendi, Urretabizkaia eta X. Leteren zenbait poesi zatitan. Bide hau oso positiboa deritzaigu, euskararen estetik bidea oraindik osoro urria delako.
Eskuetan duzun Luis Mariren liburuan sinbolismo urratsak nabarmenak dira, 1970ez geroztik. Mujikaren sinbolismoa, geroz eta gehiago, nerudiano bihurtzen da; bere mundua estetik motibazioz eta metaforen indarrez sekulako eder ikaraz hornitua aurkezten zaigu. Mujikak bisemia, sinestesia eta sentsualismoa ere trebeki menderatzen ditu; batez ere, 1971ez geroztikako poemetan Nerudaren estetika harro, zorro, zurrunbilotsua nabarmena da. Halako sinbolismo kosmiko sentsualean mugitzen da Mujikaren eder mundua. Behar bada, Zulaikaren mundutik aparte, alde horretatik.
Azter ditzagun pundu batzuk:
Poema liburu honetan bilduma bat eskaintzen zaigu, ez poema konkretu bat bakarra. Tankera desberdineko poesiak aurkitzen ditugu bildurik: a) Existentzialak, 1967-1969 urterainokoak. b) Poesia sozialak, 1968-69 urte ingurukoak. d) Kanta poesiak 1968-71 urte ingurukoak, eta e) Kosmo-sinbolismo motibaziozkoak, 1971-75 urte ingurukoak.
Gaiari lotzen bagatzaizkio motibazio antzekoak ikusten ditugu. Mujika «egunaren egunerokotasunez» mintza zaigu. «Nire zalantzak zutik daude adarrak antzean». Bisemia indar sinkroniko bat eman nahiz, hau dio poetak: «Arratsean euri, euripe, euripean». Joxe Azurmendiren «Izatearen Malura» poemaren kutsua zertxobat nabari da poesia batzutan.
Bisemia ilungiro eta anbiguitateaz baliatzen da nagusiki beste literaturatan. Horra anbiguitate hori liburuan: «Ni hala-hola -istant banala» – «Denek nonbaitean, noizbatean, norbait hil duzue».
Sentsualismoa da Mujikarengan beste balore nagusia, hau da, bere metaforak lortzen duen balentzi sentsuala. «Nire besoek —kontinentea bailiren— maitearen soina inguratzen zuten». «Aho ta asmamenak zein bolkanak ditudan». – «Haren ederrean hozka ta hozka laban sentsualak» – «Ah, Ah, Edurne zure gorputza lizar zuhaitza». Nire ustez euskal literaturan «Leturiaren egunkari ezkutua» arte sentsualismoa moralkeriaz hertsitua zegoen. Sentsual motibazioak arraroak ziren, eta gehienetan arrazoin moralizantez inguraturik aurkitzen ziren.
Bestalde, liburuaren metafora indarrari loturik, poemen meritu nagusienetakoa metafora teknikan datza. Egileak nerudianismoaren teknikak ezagunak ditu, eta surrealismoak eskain ditzakeen harma boteretsuez baliatzen da, sarritan. Begira metafora batzuk: «Haren oroiak pertz irakin, izugarria lez». – «Ama horren sabel mahatsezkoan, saratsezkoan, sekulakoan» – «Objetoen metalean kolpe ta kolpe».
Nire iritzian Mujikaren poema gihartsuenak eta aberatsenak hauk dira: «Harrizko euskara», «Zazpigarren egunean», «Amari poema», «Harriaren poema» eta «Urrengo egunean». Poema guzti hauetan metaforen dinamika eta ausardia baliotsua da, eta mamia halako motibazio kosmikoez hornitua azaltzen da. Begira zer dioen: «Ni lurra nintzen, ni hau lurra zen». Eta gero,
«lurraren azala,
lur kosmiko
mozkorra,
lur kaotiko
bizkorra».
Oraindik orain sinbolismoak, surrealismoak eta abar, euskal alor birjinean osoro beharrezkoak dira euskararen aberaspide bezala. Korronte horien esposatzean gure gazteek unibertsalismoa azaltzen dute, alegia, aspaldiko euskal idazleen isolamendua bukatu dela, eta etxeko soroa lantzean teknika anitzen jabe izan gintezkeela adierazi nahi da.
Luis M. Mujikaren haro berriaz mintzatzean ezin daiteke ahantz Mikel Lasa poetarekin duen zerikusia. Aspaldiko poesian, Mujikak, esaera motz eta zailagoak erabiltzen zituen: euskara heldugabeagoa. Batez ere, 1970ez geroztikako poesietan Mujikak Mikel Lasaren frase luzeen joera azaltzen digu, haren joskera leun, amaigabeak. Beraz, M. Lasaren plastika nabarmena da: esaldi luze eta eufemikoak, sintagma etengabeko kadentzi isomorfoak, etab. Ba dakigu, Mujikak M. Lasa poeta, agian, nagusitzat jotzen duela…
Poema liburu hau, bilduma baino ez delarik, oso interesgarria deritzaigu gaurko estetikaren unean. Mujikaren plastizitatean gauzarik eder asko aurkitzen da. Plastikaz ez beste, Arestiren funtzionaltasuna eta urbano faktoreak nabarmenki erabiltzen ditu, batez ere, 1968-70 urteetako poesietan. Mujikaren poesia sozialaren balio nagusiena horixe da, nire ustez. Egileak esan didanez, «Azken euskal poesiaren expresio teknikak» liburua laster argitaratuko omen du Luis Marik. Bertan ikus daiteke hobekiago gaurko poesiaren segida eta prozesua.
Nahiz eta euskal literaturan gaur egun «saio liburuen» distira batetan bizi, literaturazko liburuak oso beharrezkoak ditugu: zifratara bagoaz euskal literatura (nobela, poesia eta teatrogintzaren produzioa) proportzionalki urria da, eta editorialek, behar bada, faktore hori ez dute behar haina balioztatzen. Poesiaren eginkizuna, bere lekuan, funtsezkoe da; euskarak sorketaz edo kreatibitateaz ez dezake bizia baino irabaz.
Ikatzak
Madrid-en, 1975 azaroa.
Pasartea
Zurriolako arroketan
Zurriolako arroketan,
arroka berde, hotz, kozkorretan
olatuak bere iledia uzten du,
arroketan bai, arratseko lotsa berdetan…
Olatuak zaplaztekoa arrantzalearen kainaberari,
olatua zaldi harro, erotiko bezala,
harrien gainean luze ta handi etzaten da…
Zurriolako olatu izengabeak
kutxara gizen, galanten antzera
ur berdezko salda guztizkoa
harriari, lur-amari…
Kursaal-go olatuak urrutiko herrien oihartzuna,
agian, Eskoziako sorginen intziria,
edo eta Irlandako druiden garraisia…
Nire olatua zoriona bezain kosmikoa, beraldikoa da,
andregaia bezain eder, bikain, zuria,
lehenengoz afarrez estalia,
gero bilhuts, larrugorri,
grinazko uretan idekia…
Olatuak, olatuak Zurriolako arroketan,
arrats honetako bederatzietan…
urdin eta burdin
Hamabost egun Urgainen
2024-01-25 // bAst // Iruzkinik ez
ASKOREN MINA
Berehala azaldu zen etxekoandrea. Berrogei, berrogeita bi ur-
teko emakume eder sendo bat zen. Sendoegia aukeran, be-
rak zioenez. Aberatsa izan arren, behartsuak ere anaiatzat
hartzen zekiena. Txiroen artean hamaika mesede egina…
Bazekien Txominek nora joan, bai!
—Gabon, Txomin.
—Gabon…
—Ederki busti zara!
—Bai, pixka bat…
—Eta… zer diozu garai honetan? Norbait etxean minez?
—Ez, ez. Guztiok ondo gara…
—Ezbeharren bat?… Eseri zaitez behintzat…
Txominek zer egiten zuen ere ez zekien. Lurrera begira,
zeharo mutututa, nondik hasi ez zekiela, aulki baten ertzean
eseri zen. Erribururen emazteak berehala nabaritu zuen ha-
ren izua, eta, zer ote zekarren jakin nahian, begira-begira ge-
ratu zitzaion.
24
—Zure senarrarekin hitz egiteko asmotan etorri naiz…
–hasi zen Txomin, eznaiz-banaiz, beldurrak bezala.
—Esango zizun, noski, Joxepak Bilbon dela…
—Bai, bai, baina nik…
—Hemendik egun gutxi barru etortzekoa da. Orduan
etorri nahi bazenu… –erantzun zion itzulgai bat eman
nahian bezala.
—Ez, ez! Gaur egin behar dugu zerbait!
—Zer gertatzen da, ba?
—Jakin al duzu Egurmendi jauna hil dela?… –hasi zen
azkenean Txomin, zirt-zart, bere beldur-lotsak alde batera
utzita.
—Jakin dut, bai. Gizajoa!
—Ba –zioen Txominek geratu gabe–, bihar lurperatu
behar dutela eta… joan naiz gaur hilobia antolatzeko as-
motan eta… gauza ikaragarri bat ikusi dut.
Arnasa bukatu zitzaion. Maritxu, Erribururen emaztea,
berriz, begiak gainetik kendu gabe, dena begi-belarri zen, eta:
—Zer? –galdetu zion larri.
—Jakingo zenuen, noski –hasi zen Txomin beste eki-
naldi batean–, oraindik urte asko ez direla, Egurmendi gaz-
tearen emaztea hil zela? Ba, haren gorputza ikusi dut eta…
kopetan tiro baten hozka dauka!…
Horra bere barrua hustu!
—Baina, ezin daitekeen gauza da hori! –erantzun zion
Maritxuk beldurtzen hasita–. Tiro baten hozka?… Ez ote da
beste zerbait zuk ikusi duzuna?
25
—Ez, andrea, ez! Zoritxarrez, tiroz hildako batzuk ikusi
izan ditut eta ondo asko dakit.
—Eta zuk zer uste duzu? –galdetu zion berriz haserre
bezala–, tiroz hil zutela ala?
—Nik ez dizut horrelakorik esan. Nik gauza den bezala
esan dizut. Besterik ez.
—Baina… honek esaten dituenak!… Hori ezin daiteke,
gizona! –zioen berriz Maritxuk–. Han ilunpetan ez duzu
ondo ikusi…
—Ilunpetan? Bai zera! Arratsaldeko laurak ziren eta!…
Ez, ez! Ederki ikusi dut hilkutxak askatuta zeuzkan ohol
haien tartetik.
Biak isilik. Txomin gero eta lasaiago, Maritxu gero eta
larriago. Lasaitasuna eta alaitasuna, gauzen mamia eta in-
darra bezala, berez sortzen ez direnak ote dira ba? Batetik
bestera ibili arren, inolaz ere deuseztatzen ez direnak ote dira
ba? Bat lasaitu ahala, bestea larritu; bat poztu ahala, bestea
atsekabetu?…
Hori dela edo, esan ohi den bezala, «dringilin don, ba-
taren gaitza bestearen on» dela edo, Txomin, behintzat,
bestearen larritasuna ikusirik, lasaitzen zihoan. Askoren
mina, txoroen atsegina…
—Hilobian sartu eta gero, ez zioten ba ezer egingo
noski… –hasi zen berriz Maritxu.
—Ez dut uste.
—Hortaz…
—Hortaz… –erantzun zion Txominek bestearen oihar-
tzun, bizi-bizi begira.
26
Berriz biak isilik. Maritxuren burua lan gogorrean ze-
bilen horratik! Nola buruan sartu bat-batean harrigarrikeria
hura? Sorginak eta mamuak ikusi zituela esan izan balio ere,
ez zen hainbeste harrituko. Aspalditik ziren Egurmendita-
rrekin adiskide; ustez behintzat, ondo asko ezagutzen zi-
tuzten, eta… emakume hura tiroz hila? Inoiz ere ez zuten
horrelakorik esan eta?… Horrela izan zitekeenik inori bu-
ruratzea ere… Egurmendi zaharra, bart arratsean hildakoa,
hain elizkoia! Haren semea, orain nagusi geratu zena, hain
zintzoa! Eta… orain hau?
Egia esan, Maritxuk ez zuen emakume hura ezagutu,
bera Urgainera bizitzera etorri baino lehen hila zen eta,
baina… berak zioena: Egurmendiren emaztea izateko (no-
lakoari halako), ez ote zen, ba, honen idekoa izan? Nola ez,
ba? Eta… tiroz hila hura? Eta Egurmenditarrek ezer esan ez?
Bai ote!…
—Bihar edo etzi hemen izango da nire senarra, eta be-
rak ikusiko du zer egin… –hasi zen berriz Maritxu, erdi ame-
tsetan bezala.
—Ez dugu ezer egitekorik izango bihar edo etzi. Bihar
goizean Egurmendi zenaren gorputza lurperatzera darama-
tenean, edonork ikus lezake hori, eta… orduan zer?
—Egia!… Hau lana!… Goxoa jarriko da Egurmendi
hori azaltzen denean! Baina… zer egin genezake?
—Zuk ikusiko duzu, baina, nire ustez, gaur egin behar
da egitekoa.
—Hau da hau!…
27
Nondik atera ote zuen Txominek gaurko ausardia?
Noizdanik Txomin, betiko galtza-zahar, Egurmendiren
emazteari zer egin behar zen esanaz?
Arratsaldeko laurak hortxe-hortxe ziren harrigarrikeria
hura ikusi zuenean, eta orain seiak joak. Bi ordu luze haie-
tan, hamaika bira eman zizkion bere buruari. Ederki txora-
bildu zen! Bere lotsa alde batera utzita, bazirudien gizonta-
sun berri bat bereganatu zuela eta! Bazirudien bera nor zen
ere ez zekiela eta!…
Maritxu ez zen irten oraindik lehenbiziko bihotz-ika-
ratik. Burutik oinetaraino, dena izoztuta geratu baitzen.
Ederra ekarri zion Txominek alajaina!
—Gaur bertan diozu?
Orduantxe atea kax-kax jo eta Joxepa azaldu zen:
—Mediku berria da. Zutaz galdezka dator –zioen Ma-
ritxuri begira.
—A bai?… Sartu dadila –erantzun zion honek ergelki.
Eta Txomini begira:
—Nire herrikoa da. Gure aitonak lehengusu izanak
edo… –zioen, Joxepa haren bila joan zen bitartean.
—Jaungoikoak arratsalde on dizuela –zioen berehala
atean azaldu zen gizaseme dotore batek. Apain-apain jantzita
zetorren. Eta oilar bat hanka baten gainean bezala, unetxo
batean, hantxe ate ondoan tente-tente geratu zen.
Lau hilabete lehenago Urgainera etorritako sendagile be-
rria zen; sendagilea zen aldetik, sendagile ona eta jakintsua;
gizona zen aldetik, alaia; batzuek ziotenez, buruarina eta
handinahia.
28
—Baina… zer duzu? Ez al zaude ondo? –hasi zen be-
rehala Maritxuren aurpegi luze hura ikusi orduko. Eta be-
regana etorri zen.
—Bai. Ni bai…
—Txuri-txuri eginda zaude eta.
—Ez da harritzekoa… Hona hemen Txomin. He-
mengo lurperatzailea da…
Eta… horra! Ezin isilik egon, lehertu behar, eta hau dela
eta hura dela… honek ere dringilin-don, Txominek esan-
dako guztia azaldu zion.
Larrola sendagilea ere, Maritxuri berri haiek entzunda,
Egurmenditarrak ikustez bakarrik ezagutu arren, harrituta
geratu zen. Haien artean horrelakorik! Ez al zen, ba, sendi
hura herriko onenetakoa? Ez al ziren, ba, guztiongatik ondo
ikusiak? Haiek, non etsairik?
—Eta zer egin? –zioen berriz Maritxuk.
—Poliziari salatu… –hasi zen Larrola.
—Nahaspila ederrean sartu behar ditugu Egurmendi-
tarrak!
—Zer nahi duzu, ba? Berari esan?
—Ez, ez! Jaungoiko maitea!… Nahigabe ederra eman
behar genion alajaina!
—Zer, ba? Dena bere honetan utzi?
—Ez… ez… –«Bai… bai…» esan nahian bezala.
—Hortaz, poliziari esan besterik ez dago.
—Poliziari diozu? –zioen Maritxuk kopeta eskuz joaz–.
Zaude, zaude! Lehenago ez gogoratzea!…
29
Zuzenean telefonoa hartzera joan zen. Beste biak, zer-
tara zihoan igarri gabe, begira-begira geratu zitzaizkiola,
deia egin zuen, eta:
—Garaidi jaunaren etxea al da? –zioen–. Etxean al da
bera?… A!, Martin al zara? Maritxu naiz, Erribururen emaz-
tea… Bai, bai, oso ondo. Zuek ere bai?… Bai, Bilbon da…
Ba, zure beharrean naiz… etorri al zintezke?… Bai, bai, gaur
bertan… Ezetz ba, ezetz, guztiok ondo garela!, beste gauza
bat da… Gero esango dizut… Etorriko al zara?… Ederki,
ederki, eskerrik asko eta gero arte. Agur.
—Nire senarraren Donostiako adiskide on bat zen
–zioen berriz besteengana etorrita–. Bere buruz lapur eta
eraile bila jarduten dena. Oso azkarra eta gauza hauetara ohi-
tua. Honek esango digu zer egin. Bai! Honek!… Eta bere-
hala datorrela dio. Hemen da ordu erdi barru…
—Hortaz, ni banoa… –hasi zen Txomin iheska bezala.
—Ez, ez. Egon zaitez hori etorri arte.
—Nik esan dizut dakidan guztia; orain zuek ikusiko du-
zue zer egin. Nik ez nuke nahi sasibideetan sartu…
—Ez zaitu inork sasibideetan sartuko, Txomin. Ez zai-
tezela horrelakoa izan! Itxoin ezazu Garaidi etorri arte, ze-
rorrek hobeto esango diozu ikusi duzun guztia eta… Tira,
tira! Goazen sukaldera eta, hori etorri bitartean, hartuko
duzu txistor puska bat… Aurki dugu hemen…
Eta Joxepari ezer ez esateko agindu eta gero, sukalde-
raino lagundu zion. Ez zen hantxe gogoz geratu! Garai
onean txistorra!…
Jose Antonio Loidi (Argazkia: Erein)
Lehengo harenez
2024-01-17 // bAst, Juan Luis Aizpuru Beristain // Iruzkinik ez
Liburu honetan lexema soila baino osagai gehiago duten lexiko mailako zenbait burutzerekin (lokuzio, esamolde edo esapide eta aditz perifrasiak) eginen duzu topo. Hiztegietan sarrera nagusi edo azpisarrera moduan, normalean, agertzen ez direnak dituzu eta, horiek guztiak, bederatziehundik gora (bederatziehun eta hamasei okertu ez bagara), Nafarroako euskal hizkeren eremuetako hiztunek aspaldian baliatu izan dituztenak eta egun oraindik ere horietako zenbaitzuek baliatzen dituztenak dira. Hiztunek, noizbait, inguru semantiko zehatz batean sortu zituzten hitz soila bera baino gehiago diren hauek eta, ondoren, haien erabilera sendotu zuten egunerokotasunean. Eguneroko elkarrizketetako gatza eta piperra izan dira eta dira gaur egun ere, euskara komunikazio hizkuntza dutenen artean Sakanan, Zaraitzun, Luzaiden, Artzibarren, Erroibarren, Esteribarren, Ultzaman, Basaburuan, Imotzen, Leitzaldean, Larraunen, Bortzirietan, Sunbillan, Malerrekan, Bertizaranan, Aezkoan, Baztanen, Zugarramurdin, Urdazubin eta Erronkaribarren gehienbat, baina baita hauen aldameneko eskualde batzuetan ere.
Lehengo harenez /Lehengoaren huraz [Etxarri-Aranatz-esapideak]
Esamolde hauekin, aipatzen ez den norbaiten ahotan jartzen da zerbaiti buruzko iritzia. Bigarrenarekin, aurreko belaunaldiei egiten zaie erreferentzia.
Lenguarrenez, obe biandu, sekula santan ez beño!
(Lehengo harenez, hobe berandu, sekula santan ez baino)
Lenguen ures, jan da lo ta popolo!
(Lehengoaren huraz, jan eta lo, eta potolo!)
Gazt.: “Como decía el otro”, “Como se decía antaño”.
Dok.: Erdozia (2004), Lee (2008, lenguaanes).
Lehen edo gero [orokorra-esapidea]
Beranduago edo arinago.
Egia azalduko da lehen edo gero!
Gazt.: “antes o después”.
Dok.: Herritarrak, OEH (Lehen edo gero, lehentxeago edo geroxeago).
Lehengoan egon [orokorra-aditz perifrasia]
Jarraitu, lehen bezala gelditu. Iritzia ez aldatu.
Lehertzea eduki [Sakana-aditz perifrasia]
Izorratu. Norbaiti desio txarra opatu.
Lertzie daka, ez doot kaso geyo ein ber!
(Lehertzea dauka, ez diot kasu gehiago egin behar!)
Lertzie zikon, guk ez zionau esan etortzeko!
(Lehertzea zeukan, guk ez zionagu esan etortzeko.)
Gazt.: “que se fastidie!, ¡que se joda!”.
Dok.: Herritarrak, Erdozia (2004), Lee (2008)
Argazkilaria: Juan Luis Aizpuru Beristain
Leku batean gelditzekoa ez izan [Esteribar-aditz perifrasia]
Toki batetik bestera inon finkatu gabe, edo alderantzizkoa adierazteko erabiltzen da Esteribarren. Gehienbat ezezko esaldietan erabiltzen da.
Au ere ez duk leku batean gelditzekoa, ez!
Gazt.: “culo de mal asiento”.
Dok.: Ibarra (2007)
Lepoa berotu [orokorra-aditz perifrasia]
Astindu, egurra eman, jipoitu.
Deskuidatzen baa, belexe biotuko ziobiek lepue!
(Deskuidatzen bada, berehalaxe berotuko ziotek lepoa!)
Gazt.: “dar una paliza”.
Dok.: Herritarrak, OEH (Lepoa berotu V- gip. “Tundir a palos, calentarle las espaldas”)
Lepoan eduki [orokorra- aditz perifrasia]
Gainean eduki, laster heldu, lepora iristear egon zerbait. OEHn esanahi literalarekin baino ez.
Krisia lepoan daukagu.
Gazt.: “ser algo inminente”.
Dok.: Herritarrak.
Loak jo
Logaleak hartu/egon/gorritu
Lo-suz egon
[Sakana, Erronkaribar- aditz perifrasiak]
Logura izan edo sortu. Bi adibideak Etxarri Aranazkoak dira. Bestelakoak, Erronkaribarko Hiztegian ageri dira adibiderik gabe: “Azorrarse. Amodorrarse, lo-suz egon, logaleak gorritu, logaleak egon”.
Atzeniako, ordu biyek aldia, luek jo zieban!
(Atzenerako, ordu biak aldera, loak jo zidaan!)
Lo-muker egon/gelditu [Baztan-aditz perifrasia]
Gaizki esnatua edo iratzarria egon. Gaizki iratzartzeak sortutako egoera.
Gure aurre lomoker dago; ongi iratzarri gabe lomoker gelditu de.
(Gure haurra lomoker; ongi iratzarri gabe lomoker gelditu da.)
Gazt.: “mal despertar”.
Dok.: Izeta (1996), OEH (lo-muker AN- 5vill ap. Gte Erd 294; lo-moker B ap. Izeta B Hizt y Gte Erd 294; lo-mokor L-ain ap. A. Mal despierto A. Gure haurre lomoker dago. Lomoker zagona iratzarri zaiku Izeta B Hizt. Lo muker jaiki da An-5vill, lo moker iratzarri da B, […] lomukertu da AN-5vill Gte Erd 294).
Langose egon/izan [Baztan – aditz perifrasia]
Beti lanean ari nahi izatea, Baztango Mintzoa liburuaren arabera.
Etxe ortan denak langose. Nire etxean, berriz, langose guti.
Gazt.: “muy trabajador/a”.
Dok.: Salaburu & Lakar (2005), OEH (langose. (Dv-A). Exigente en el trabajo. Litm, hambriento de trabajo A).
[Guaixe argazkia] Jose Luis Erdozia Mauleon
Haitz sakratuen bila: Julio Asunción
2024-01-11 // bAst // Iruzkinik ez
Julio Asuncion arkeologoa “haitz sakratu” bati buruzko azalpenak ematen.
Duela milaka urte, Nafarroa izenez ezagutzen dugun lurraldeko biztanleek oso modu ezberdinean ikusten zuten paisaia, gaur egun egiten dugunetik. Ibaiak, zuhaitzak, mendiak eta haitzak jainkoen borondatearen agerpen ziren.
Liburu honetan, haitz sakratuen mundu iradokitzailean murgilduko gara, historiaurrean sustraiak dituen oso antzinako espiritualtasunaren erakusgarri.
Nafarroan zehar ibiliko gara, ziurrenik esanahi berezi eta sinbolikoa izan zuten haitz horien bila. Horietako asko solstizioetan edo ekinozioetan eguzkiari begira zeuden lekuetan zeuden, eta oso harreman berezia zuten astro erregearekin, astro-jainkoarekin, historiaurreko komunitate askorentzat.
XXI. mendeko begiekin begiratzeari utziko diogu. Orain druidak edo xamanak izango gara. Antzinako ondarea dugu zain.
Harri sakratua bere ingurunean. (santa kruz haitza)
Harri sakratu baten bi “begi” edo zulo. (santa kruz haitza)
12-13 or.
Gure arbasoek mundua oso modu ezberdinean ikusten zuten, gaur egun egiten ez dugun bezala. Arrazoimenak pentsamendua menderatzen ez zuenean, sineste eta sineskeriek gidatzen zuten bere bizimodua. Zuhaitz bat ez zen zuhaitza bakarrik. Iturri bat ez zen ura hornitzeko tokia bakarrik. Mendi bat ez zen zerumugan ebakitzen zen istripu geografiko hura bakarrik. Kobazulo bat ez zen soilik leku ilun eta heze bat.
Zuhaitza basoko izpirituaren berraragitzea izan zitekeen. Iturria, ninfak gauez etortzen ziren lekua. Mendia izpiek eta euriak agintzen zuten jainkoen egoitza zen. Kobazuloa lurraren erraietarako atea zen, deabruak bizi ziren lekurako sarbidea. Eta haitz batzuk sakratuak ziren.
Duela urte gutxi arte, komunitate zientifikoak ez zituen haitz sakratuak ezagutzen. Kronologikoki datatzeko zailtasuna, gehienetan estratigrafia arkeologikorik ez dutelako, nekeza da aztertzea agintari akademikoentzat. Baina azken aldian, hau aldatzen ari da.
Baina, zer dira peña sakratuak? Martin Almagro Gorbea historialari, arkeologo, Real Academia de Historia-ko kide, iberiar penintsularen protohistorian aditu eta iraganeko mugarri horien ikertzaile nagusiaren arabera, haitz sakratuak paisaian kokatutako arrokak dira, kultu edo erritugai direnak edo izan direnak. Haitz sakratuak, harri sakratuak ere deituak, sakratuaren, jainkotasunaren mundukoak dira. Gizonen mundutik urrun daude. Jainko-harriak bezala, jainkoen jabetzakoak, ez dira mundu materialekoak bakarrik. Naturaz gaindiko munduaren parte ere badira. Historiaurreko gizakiak uste zuen haitz horiek botere jakin batzuk zituztela, numen loci, espiritu edo tokiko jainkotasunaren irudikapena edo bizilekua baitziren. Botere horiek ezin ziren ikuspegi arrazionaletik azaldu, baina eragin erabakigarria izan zezaketen haien bizitzan.
Nafarroako monumentu megalitikoen katalogoa oso zabala da gaur egun.
Orain, orain arte ahaztuta egon diren Nafarroako peña sakratuak bilatu, baloratu eta ezagutzera eman behar dira. Horiek babesteko eta ez suntsitzeko modurik onena da.
[…]
Lagun irakurle, utzi alde batera zure mundu arrazional eroso eta segurua, eta ireki begiak paisaia eta natura antzemateko modu zahar eta magiko batera.
Nafarroako gida arkeologikoa [Julio Asunción]
Maitasun kapitala: hobe dugu hemen (ez) uztea
2024-01-06 // bAst, Juan Luis Aizpuru Beristain // Iruzkinik ez
Emakume ahaldundua eta kontzientziatua izan arren, liburuko protagonista bere bikotekideak abandonatzen duenean pott eginda geratzen da, eta galdera sortzen da orduan: zer da maitasuna gure bizitzetan? Nola konfiguratu gaituzte, beste alor guztietan pertsona independenteak izan arren, harreman sentimentaletan hain menpeko eta zaurgarri izateko?
Bere maitalea izandako Martinen hiletan dago Olga. Bertan gogoratzen du berarekin bizi izandako pasio sutsua, gizonak duela urtebete utzi zuen arte. Oroitzapenetan murgilduta, Martinekiko bere mendekotasun emozionalaz ohartzen da, eta horrek agerian uzten dio, bere burua emakume aske eta ahaldundutzat bazuen ere, maitasunarekin beti izan duen kontraesana.
Aldi berean, tesi bat zuzentzen dabil Olga irakaslea, emakumeei maitasuna euren bizitzako erdigunea izaten erakutsi zaien moduan sakontzen duena, horretarako Artearen eta Literaturaren historiako zenbait lanetan oinarrituz.
Pertsonaiek bizitako esperientziak eta bateko nahiz besteko artistek piztutako gogoetak tartekatuz, nobela anbiziotsu bat osatu du Karmele Jaiok, arin irakurtzen dena baina arrasto sakona uzten duena, nor bere buruari begira hausnarketara bultzatuz.
Karmele Jaio idazlea Argazkilaria: Jon Hernaiz (destino)
Liburuaren hasiera :
Ezohiko hileta da. Hildako bakarra dago, baina alargun asko: zure emaztea, lehen ilarako bankuan eserita; eta atzerago, leku hori guri dagokigula pentsatzen ari garen zenbait emakume.
Ez naiz ni eliza honetan alargun bat baino gehiago garela sentitzen ari den bakarra, ziur, baina gutxik pentsatuko dute bi baino gehiago ere izan gaitezkeela. Nik ere ez dut buruan halakorik izan gaur eliza honetan sartu arte, baina, hara, emakume batzuek negarrari eusteko duten modua ikusi dudanean, batzuen oinaze aurpegiak sumatzean, izpiritu santuak argituta bezala, garden ikusi dut bat-batean dena: zure sekretuak, zure iraganeko eta duela gutxira arteko abenturak… Zure amodioen eta desiren curriculum vitae bete-betea. Garbi ikusi dut zer ezkutatzen zuen gure harremanaren azken hatsean izan zenuen jarrerak. Bat-bateko desagertze haiek ulertu ditut, mugikorrera etengabe begiratzeko modu urduri hura, eta, batez ere, duela urtebete nigandik urruntzeko erabili zenituen izotzezko hitz haiek: Hobe dugu hemen uztea.
Eta ezin bazaitut burutik kendu, zer egin behar dut?
Esaldi batzuek dena azkartzen dute. Zehaztasun guztiarekin gogoratzen dut Martinen lehen mezu hura jaso nuenean zein lekutan nengoen, baita soinean nuena ere. Usaina ere gogoan dut. Unibertsitateko nire bulegoko leihotik sartzen zen eguzkiak bete-betean jotzen ninduen eskuineko izterrean, eta berotutako bakeroen usain gozoa adi nezakeen, arropa lisatu berriak askatzen duenaren antzekoa.
Zeure burua zergatik hil duzun azaltzeko aukera izango bazenu, segur aski familia-enpresan izan dituzun arazoez hitz egingo zenidake, gainez egin dizutela; zure anaiarekin batera aitaren enpresa heredatzeak, etekinak ekarri ordez, erantzukizun-karga bat suposatu zuela, zuen harremana zikindu eta zure autoestimua txikitu zizuna. Aurretik jarriko zenituzke zure finantza-arazo guztiak, krisiak areagotu zituenak, eta ez zenuke egia esango: mundu honetatik jada ezer interesgarririk espero ez zenuelako egin duzula zeure buruaz beste. Baina, batez ere, bakarrik geratu zarelako; bat-batean zure bakardadearen sakontasunaz ohartu zarelako. Bakardadea, zingira bat bezain sakona, nahiz eta jendez inguratuta igaro eguna.
Txolarreari tripak atera.
Laia gazteak proposatu zidanean maitasunari buruzko doktore-tesia egin nahi zuela, hasieratik azaldu behar izan nion maitasuna ez dela hain erraza disekzionatzen hegazti bat edo intsektu bat bezala, oso irristakorra dela maitasuna haren azalean bisturi bat sartu ahal izateko. Baina bere proposamena ahulegi nengoen une batean iritsi zitzaidan eta ezin izan nuen konbentzitu bere proiektuaren ezintasunaz.
Martinek nigandik urruntzea erabaki zuenean, une batez pentsatu nuen Rubenekin bueltatzea, berriro saiatzea, baina laster konturatu nintzen beranduegi zela. Hogei urtez izandako harremana lasaia izan zen, umerik gabekoa eta eztabaida gutxikoa; ama ez izateko erabakiari tinko eutsi nionean izan genituen eztabaidak kenduta, baketsua izan zen. Gure sexua ere ordenatua; ordenatuegia agian, gure bizitza bezala. Konturatzen hasia nintzen beti egon dela bere mundua alde batean eta nirea bestean, erakartzen diren bi burbuila izan garela, marruskatu direnak baina ez direnak iritsi espazio bakar batean lehertzera. Espazio bakartiak ziren gureak, isolatuak, nahiz eta elkarrekin bizi: ni unibertsitateko azterketak zuzentzen, bera institutuko Matematika klaseak prestatzen. Irakaslea eta maisua bi mundutan, azkenerako irakasle-gela baten antza hartu zuen etxe batean, kafe egin berriaren usainaren ordez fotokopia usaina isurtzen ari zena.
“Zer nahiago zenuke? Gehiago maitatu eta gehiago sufritu, ala gutxiago maitatu eta gutxiago sufritu? Uste dut, azken finean, hori dela benetako kontu bakarra… Gutako gehienok kontatzeko istorio bakarra dugu… axola duen bakarra, kontatzea merezi duen bakarra. Hau da nirea”.
Argazkilaria: Juan Luis Aizpuru Beristain 2023
Moby Dick eta urezko aldea
2023-12-11 // bAst // Iruzkinik ez
Esadazue Ismael. Duela urte batzuk –ez du axola zehazi zenbat-, diru gutxi edo batere ez neukalarik sakelan, eta gogo-pizgarri apartekorik ez lehorrean, burutan hartu nuen itsasketan abiatzea ea zertan zen munduaren urezko aldea. Horretara jotzen dut nik trenpu txarra uxatu eta zirkulazioa oneratze aldera. […]
Zurrusta Ostatura itzulirik kaperatik, han aurkitu nuen Queequeg bakar-bakarrik, benedikazioa baino zerbait denbora lehenago alde egina handik. Suaren aurreko banku batean eserita zegoen, oinak su-aurreko lauzaren gainean, eta esku batean heldua zeukan aurpegitik hurbil-hurbil bere negro-idolo koxkor hura, tinko egiten ziolarik so aurpegira, eta labana batez gozo-gozo zorrozten sudur aldea, bitartean murmur eginez bere kolkorako ohiko pagano-moldean.
-Ontziko al zarete hor?- errepikatu zuen.
–Pequod ontzian esan nahi duzu, noski- esan nuen nik, denbora apur bat gehiago irabazi nahirik itxurazko arakaldi bat egitearren gizonari.
-Horixe, Pequod: horrako ontzi hori- esan zuen, atzera ekarri beso osoa, eta gero bizkor zuzendurik bat-batean hura aurrerantz, seinalatzen zuen hatzaren baioneta kalatuak bete-betean jorik xedea.
-Bai- esan nuen nik-, sinatu berri ditugu artikuluak.
–Ezer haietan zuen arimei buruz?
-Zeri buruz?
-Oi, ez duzue beharbada halakorik- esan zuen hark agudo-. Ez dio haatik axola, ezagutzen ditut morroe asko ez dutenak halakorik: bejondeiela; eta askoz ere hobe berentzat horratik. Gurdi batentzat bostgarren gurpil bat halakoa da noski arima.
-Zertaz zabiltza kalakan, ontzilagun-esan nuen nik.
-Berak du nahikoa, horratik, aise berdintzeko beste batzuek horretan dituzten eskasia guztiak- esan zuen tupustean arrotzak, hanpatze urduri batez nabarmendurik berak hitza.
-Queequeg- esan nuen nik-, goazen hemendik; morroe hau ihes egina da noski nonbaitetik; ezagutzen ez dugun zerbaiti eta norbaiti buruz ari da.
-Zaude!- egin zuen hots arrotzak-. Arrazoia: ez duzu ikusi Trumoi Zaharra oraindik, ezta?
-Nor da Trumoi Zaharra?- esan nuen nik, berriro liluraturik gizonaren portaeraren seriotasun eroaz.
-Ahab kapitaina.
r.weir balea bat hartzen
Arpoilarien lanbideari datxekion garrantziaren handia agerian uzten du jakiteak nola garai bateko holandar balea-arrantzan, duela bi mende eta gehiago, baleontzi baten agintea ez zegoen osorik orain kapitaina esaten diogun pertsonaren baitan kokatua, haren eta espeksinder zeritzon ofizialaren artean banatua baizik. Literalki, gantz-pikatzaile esan nahi du hitz horrek; erabilerak, haatik, denborarekin, arpoilari nagusi esapidearen pareko bilakatu zuen. Garai hartan, nabigaziora eta kudeaketa orokorrera mugaturik zegoen kapitainaren autoritatea; eta balea-ehizaren atalaren gainean eta harekiko ardura guztiez, espeksinder edo arpoilari nagusia zen agintari goren.
–Zer nahi duzu nigandik?- egin zuen hots kapitainak.
-Nora bidean zoaz?, eta zertara?- galdetu zuen Steelkiltek-; gezurrik ez.
-Tahitira naiz abian gizon gehiagoren bila”.
–Ederki. Uztazu igotzen horra; bake-asmoz nator”. Horrekin, kanoatik jauzi egin, txaluparaino igeri joan, eta, karelera igorik, kararik kara gertatu zen kapitainarekin.
-Gurutzatu besoak, jauna; bota atzera burua. Orain, errepikatu ene ondotik: Steelkilt nigandik partitzen denetik, zin egiten dut horrako uharte horretan hondartuko dudala txalupa hau, eta hor geratuko sei egun. Hala egiten ez badut, tximistek jo nazatela!”
-Txintxoa ikaslea- egin zuen barre aintziratarrak-. Adios, señor!”, eta, itsasora jauzi eginik, han joan zen igeri atzera bere kideengana.
Arrantzako usadio beti berdinaren arabera, balea-txalupa ontzitik aldentzen delarik, buruzagi edo balea-hiltzailea doa tarte horretan haren gobernuan, eta arpoilari edo balea-atxikitzailea aurreneko tostan arraunean, hots, arpoilari-arraun deritzon horretan. Beso zaintzail, indar handikoa behar da, alabaina, lehen burdina sastatzeko arrainean; ezen, sarritan, urruneko tirada esaten zaion horretan, hogei edo hogeita hamar oinbeteko distantziara jaurti behar da trepeta astuna. Baina, zeinahi ere luze eta akigarri izan jazarpena, espero da bete-beteko indarrean egitea bien bitartean arpoilariak arraun; edota, hobeki, espero da eredugarri izatea haren jardun supergizakizkoa gainerakoentzat, ez bakarrik arraunketaren bikainarengatik, baizik eta tai gabe aritzeagatik ozen eta ozar deiadarka; eta zer den betiere oihuka jardutea norberaren eginahalaren betean, beste muskulu guztiak tenkaturik eta erdi dardaraz daudelarik… hori zer den inork ez daki probatu duenak baino. Nik neuk, ezin dut egin gogotsu buila eta lasaitsu lan aldi bat eta berean. Egoera horretan, bada, tenk-tenk eginik builaka, bizkarra emanik arrainari, bat-batean du arpoilari akituak entzuten oihu zirraragarria: “Zutik!, jo eta dale hortxe!”. Orduan, arrauna behar du hark bertan behera utzi eta finkatu, bira erdi egin bere ardatzean, sardezuretik eskuratu arpoia, eta, inondik ere gera dakion indar apurrarekin, saiatu harekin ahal den moduan sastatzen balea. […]
Herman Melvilleren lan ezaguna itzuli du Juan Garziak, urte luzeetako lanaren ondoren. Literaturaren klasiko handienetako bat, nobelarik enblematikoenetakoa. Hala ere, hitzaurrean itzultzaileak esaten duen bezala, lehenik eta sakonenik, poeta zen Melville. “Poeta, ez alferrik eredu zuen harako beste erraldoi hura bezala ––Shakespeare––; poeta, alegia, hitzaren jatorrizko zentzutik hasita: sortzaile. Sortzaile hitzezko bikain (eledun irudimentsu) eta, biak ala biak, hitz-sortzaile itzel (irudimendun eletsu)”.
Hona “Moby Dick”eko esalditxo bat, irakurle batek baino gehiagok, beharbada, gainetik itsu pasatuko lukeena, baleagintzako xehetasun teknikoei buruzko digresio aspergarritzat jotako pasarte batean txertaturik baitoa:
Barealdi kobre-halako bizi bat ari zen, loto beilegi unibertsal bat irudi, gero eta zabalago hedatzen isil-isileko bere hosto baztergabeak itsasoaren gainean.
“Hain ere poesiatsua prosa, horratx, ezen itzulpenaren errotarri zakarretik pasaturik ere eusten baitio poesia bikaina izateari. Borgesek literaturari eskatzen ziona, berriro ere: funtsezko bikaintasun beregaina, onik irteten dena ia edonolako moldakaizkeriatik ere”.
Nahi duenak jakin Melvilleren berri, aise aurkituko du horretarako biografia-bazka ugari, baina ez du horretatik guztitik literatura-irabazi handiagorik aterako “Moby Dick”en orrialde bat irakurriz baino. Hainbat gaizki-ulertu eta aurreiritzi zabaldu dira liburuaren inguruan: gazteentzako abentura-liburu fantasiatsu bat baino ez dela, liburukote aukeran luze-bihurriegi, kontu eta orrialde mordoa sobera dituena.
“Bistan da zein den, betiere, gaizki-ulertu guztion konponbidea eta, bidenabar, literaturazalearen atseginbide gozamentsua. Ekin hortxe, bada, “Moby Dick”i: lehen esalditik izango duzu nork eraman bidaian. Eta ez ahal zara bertan galduko”.
Euskararen jakinduria: Felix Zubiaga
2023-12-03 // bAst // Iruzkinik ez
Hizkuntzak Neolitos sakonean hasi eta milaka urtetan zehar herrien jakinduriarekin batera sortu ziran eta herrien jakinduriarekin batera burutu. Gizakia hasieran izadiko jakinduriak harrigarritzen zuan eta abereen sena aintzak hartzen, baina, indarrean eta abaiadan ezpada ere, ehizako trebezian gainditzen zituan, eskerrak aizkora eta azagaien teknika berriei.
Eskulaneko tenplorik ezean, Euskal Herrian Ainamendi, Otamendi, Aramendi eta Uliamendi berezko santutegien izenak agertzen dira, jainko arketipoa aurrizki dutela edo Montaine, Montoto, Monterré, Montoliu atzizki daroela erromanikoetan. Onomastika josketa honek aurrizki eta atzizkien egiturak sortu zituan euskararen gida duten hizkuntzetan, latinak eta erromanikoek berere.
Harritzekoa da euskara bezalako ahozko hizkuntzak, ezeren idazki gabe, Neolitos hasierako hizkuntza arautuaren asmoari jarraiki, osotasunean irautea eta hizkuntza helduenak bezalako hazkundea lortu eta jakinduria mailan paregabea agertzea, euskara beraren egituran, hizkune eta esakunetan ikusiko dugunez.
Sumeriar gramatika arauak ikusi eta euskal gramatikarenarekin gonbaratzea baino ez dago, antzera handikoak bai-dira biak ere, hasieratiko hizkuntza asmo beretsuaren arrasto ziurrak direla.
Ra argiak, erkingutik hara arraunketan iragoten ditu ortziko urak, oreietan zehar orbian, edo aireko ertzak orubeko ordekakoekin urbilduz eta eremuak, organ errodatuz, iraulkan, aranetara arintzen eta errekan erortzen, arruak urratzen eta arroileko irristuetan arrobatzen dela. Ra ereduak bere santutegien arrastoa utzi du Armendi, Erremendi, Orzomendi, Armina/Miner bezalako izenetan eta bere arraka konposagaien deskribapenean.
Nahiko dugu Ra arketipoak iruzkia ordezkatzen duena jakitea beragandik erre, oru, urre, berezko edo antzeko analogiak ulertzeko, baina nola ulertu ar, errai, irri, ur, era ere izan daitezkeenik, bere sorkuntzako mitoa jakin ezik, edo erra, ira, haren zigor asmoa kontuan izan ezik, edo oroi, oro, orro, erru, berekiko zaleen orazioneak ohar gabe? Orduan bai, ulertzen dugu oroi/orho/orro eresien eta irriken eredua. Ra/Horus arketipoak egitiarren artezi edo magia berezia du jarraiko esakeretan ikus dezakegunez.
Erran/arren egiturak Erra jainkoarekin harrematekoak dira. Berak erranaz sorkuntza lortu zuan bezala, arrenean egiten zaizkion arrankurak onez har ditzan, erran eta erein erabatera.
Eregu/erregu hizkunean errito ohikune zehatza ikusten da. Erra jainkoari erregu egin aurretik, eregu egin behar zaio, ots, ondo erran, mimoz oratu, haren erak eresi, eskerra ardiezteko. Haraz gero, erritozko edozein otoitzek bi zati ditu: lehenengo jainkoaren ahala aitortzen duena eta urren, eskabidea egitekoa.
Ersu/erresu esakerak lehengo hizkuneari jarraitzen dio. Egitieraz ersu esaten dena euskarak erresu dino, ots, jainkoari egin eskari sutsu eta eraginkorra, erreoparien erakutzia aurrean zela. Erroman rogu/rogo dino hizkuneak: “erre oparien txondorra/eskaria” materia eta forma erabateratsu datozela. (ikus 105 or.)
Erres/errez hizkunaren arabera, harremanak sendotu eta salerosketak ziurtatzeko erresak edo diru aurreratuak ematen dira, ezkongaietako arras deitu-diruak bezala. Era berean erre-opariak egiten ziran jainkoekikoak errazteko. Hortik dator erresatu/erraztu, ahozko eskari eta agintzari hutsa ere aipatzeko.
Erregutu/erregutau hizkune formularen arian dator “esan/erantzun” bezala, eretxi/eresi gogoz uste izatetik ahozkatzera edo abestera datorren bezala.
Jakinduria zaharra eta jakinduria berria ez dira elkarren aurka jarki, biak ere gizaki beraren eskarmenduko bai-dira: haurtzaroko gida bata eta adinduarena bestea. Hagatik euskal ikuspegitik “amatar jakinduria” deitu liezaioke jakinduria zaharrari, An jainko egilearen alaba Inanak bezala, amek ere haren me=aduez jabetu zirelako. Hagatik agertzen dira jakinduriaren jainkosa amak bai Sumerren eta bai Egipton, Nin-Sun batean eta Maat bestean eta jakinduria ama Israelen. Jainkosa hoien izenaz eta eginkizunaz oroit da euskara eta euskalduna, hala Mariren aginduen marraz edo Maidiren maite-mainaz, halako magiaz eta bihozkeraz gizakien pausoak xedatzen dituztenak. Jakinduria zahar hau da Euskal Herriko hako amatar agintearen santzuetariko bat.
Ra arketipoan ere tokizenak dira aurrelari eta mendien izenak gida, Aramendi/Mendiaria, Erremendi/Monterré, etab. Berdin gainerako arketipoekin: Arrate/Atarre, Artola/Dolare, Arika/Garia, Argatza/Gatzari, Erize/Izarai, Eresuma/Somera, Oribar/Ibarruri, Oriol/Oilora, Iriola/Olaria, Urgell/Gallur, Ireland/Landera, Ermon/Moner, Turriz/Zizur, etab. Adibideok nahiko dira Ra arketipoaren atzizkiak zeintzuk diren jakiteko.
Etimologistek grekoan edo latinean ezelako susmorik aurkitzen duteneko, iturria agortutzat eta azter-lana burututzat, ematen dute, baina iturburua gorago eta Sortalderantzago dago eta sakonago sorgua. Grekoa eta latina euren aldiko hizkuntzen lekuko onak dira, baina inondik ere ez hizkuntzen iturburu. Iturburua arketipoetan dago eta arketipooi erantzuten dion hitza bera da etimologiaren hermeneutika.
Moderata Fonte
2023-11-23 // bAst // Iruzkinik ez
Moderata Fonte
[Venezia, 1555 – 1592]
«Bihotz aske bat dago ene bularraren baitan, ez naiz inoren zerbitzari, ez naiz neure buruaren aurkako, modutasun eta kortesiaz elikatzen naiz, bertuteak goratzen nau, eta kastitateak apaintzen. […] Edertasuna, gaztaroa, atseginak eta ponpoxak ez dira deus niretzat; pentsamendu puruentzat, garaikurra naiz nire borondatez eta ez kasualitatez”.
1555ean Venezian jaioa, Moderata Fonte Italiako XVI. mendeko emakume ahotsik originalenetako bat da. Bere lanik ospetsuena, Il merito delle donne. Ove chiaramente si scuopre quanto siano elle degne e pi○ perfette de gli huomini, hil ondoren argitaratu zen 1600. urtean.
Moderata Ponte idazlearen hazpegiak.
Moderata Fonte, Modesta Pozzo de Zorzi –ren ezizena baita, besteak beste, Tredici canti del Floridoro (1581) olerki epikoaren eta La Passione di Christo (1582) eta La Resurrettione di Giesu Christo Nostro Signore (1592) poema erlijiosoen egilea da. Liburu horietan zehatz-mehatz deskribatzen ditu historia ebanjelikoaren emakume protagonistek, Ama Birjinak eta Maria Magdalenak Pasioan eta, bereziki, Magdalenak Berpizkundean izandako erreakzio emozionalak. Il merito delle donne ezezaguna izan zen, 1988an Adriana Chemello italiar ikasleak berriro argitaratu zuen arte. Honek liburuaren aurretik saiakera argigarri bat egin zuen, Moderata Fonteri buruzko ondorengo ikerketetarako funtsezkoa.
Il merito delle donne lanak elkarrizketa baten itxura hartzen du, non egileak emakumeenganako jarrera maskulino negatibo jakin batzuen aurrean dagoen ezinegona antzezten duen. Eta, keinu berarekin, bere pentsamenduaren soslai preziatu bat transmititzen du, zalantzarik gabe aldi hartako tonu misoginoan, emakumeen balioari buruzko eztabaidan inplikatutako pentsamendu bat. Christine de Pizan-ek XV. mendearen hasieran hasitako Querelle des femmes izeneko eztabaida da. Azpimarratzekoa da, hala ere, Moderata Fontek kerellarekin duen lotura onartzeari utzi gabe, bere obraren interesak eztabaida hori gainditzen duela. Il merito, bereziki, emakumeen askatasuna aldarrikatzen saiatzen da, haien ekintzengatik eta dohainengatik merezia. Historiari eta gaur egungoei begiratze arretatsu -eta kritiko- batek baieztatuko luke, bere ustez, erreklamazioaren egokitasuna.
Emakumeen meritua, Moderata Fontek idatzia bi egunetan. Non argi eta garbi agertzen den zein duin diren, eta gizonak baino perfektuago.
Modesta Pozzok bere Il merito delle donne [emakumeen meritua] lanaren bidez, bere jakitate zientifikoa zabaldu zuen, garaiko gizarte maila altuko emakumeen artean. Lorategi batean kokatzen ditu zazpi pertsonaia andrazko, eta horiek hausnartu eta eztabaidatu egiten dute gai zientifikoei buruz, filosofia sokratikoaren bidez, eta metodo horri jarraiki, natur zientziei buruzko ideia berriak aurkitu nahi dituzte. Horrela, garaiko teoria zientifikoen jakitun eta gizonezkoek bezala zientziara begiak zabal, emakumeek askoz azkarrago egin ahal izango dute aurrera, beren eskarmentu baliosa eta jakinduria preziatua ekarriz.
Dell merito delle donne
“Emakumeen meritua” lanak ez du gaurkotasunik galdu.
[Floridororen hamahiru kantu]
Floridoro lana italiar emakume batek idatzitako lehen zalduntza-olerkia da, eta kutsu feminista indartsua sartzen du genero hipermaskulino batean. Ohiko ezaugarriez zipriztindua -baso ilunak, jauregi liluragarriak, uharte sorginduak, sorgin seduzitzaileak- Floridoro, garai bateko bi zaldun handienen istorioa da: Floridoro ederra, dena maitasunerako arriskatzen duena, eta Risamante ederra, atsekabetan dauden emakumeei laguntzen diena, bere herentziaren bila diharduen bitartean. Oro har, Moderata Fonte idazleak emakumeen gaitasuna defendatzen du sendo, tradizioz gizonezkoek menderatutako arloetan balorea izateko. Eta emakumeen heziketarik ezari buruz egiten dituen kritika irekiek, gizon ez fidagarrien mende egon behar duten emakumezko pertsonaia batzuen egoera larrian dute oihartzuna.
Tredici canti del Floridoro
Dall’incipit del libro:
Scegli d’ornati, e ben composti accenti
Il più bel fior, leggiadra Musa, e canta
Li spogliati trofei, gli incendi spenti
Dal tempo, ond’ancor Marte e Amor si vanta.
Di’ le battaglie rie, le fiamme ardenti,
Ch’uscir da l’arme, e dalla face santa
Allor, che ‘l fero Dio gli altari avea,
E Ciprigna adorata era per Dea.
Canta l’inclite imprese, e i dolci affetti
De’ cavallieri, e de le donne illustri,
Fa’ che di quelle man, di questi petti
Viva il pregio, e la gioia eterni lustri;
E agguaglia lo stil con quei concetti,
Ch’escon de’ pensier miei vaghi e industri,
Mentre al raggio purissimo, e divino
D’un’alma coppia il rude ingegno affino.
Fra tanto ella, che luce e scorta sia
Della nobil da noi fatica presa,
Favorirà per così lunga via
Quel bel desir di c’ho la mente accesa;
Altrimenti quest’opera saria
Oscura troppo, e mal guidata impresa,
Né sperarei, senza il suo lume grato,
Di pervenirne al fin sì desiato.
FRANCESCO Serenissimo, splendore
Del fortunato Imperio di Toscana.
Voi, che quel sete, senza il cui favore
Ogni fatica mia reputo vana;
Degnisi il vostro generoso core,
Per l’alma sua virtù via più ch’umana
Talor rivolger del mio basso ingegno
Gli incolti versi, che cantando vegno.
Tutte le regioni italiane spiegate in 27 minuti (con sottiotitoli)
Lehenbiziko harria
2023-11-04 // Sailkatu gabea // Iruzkinik ez
Bernhard Mathiuet
Arantza Martinez Etxarri (itzultzailea)
Klima aldaketak Azoka herrian eragin zuen larrialdia hainbestekoa izan zen, biztanleek ziztu bizian alde egin behar izan zutela. Eta han izan zuen hamabost urteko Nischiik herri osoari etorkizun oparoa ekarriko zion ideia bikaina. Baina fanatismo itsuak eta zikoizkeriak eragindako liskarrek herritarren zoriontasunerako ahaleginak eta maitasuna biziraupenerako borroka gogor batean eraldatuko dituzte.
Nischiiren aita bere jakinduria eta indarragatik estimatutako gizona da. Bere familiak eta herritar gehienek hari jarraitzen diote, fanatikoak uxatzeko beharraz. Lortuko al dute? Zer egingo du bere familiak bere ametsak lortzeko?
Gertaera zirraragarriek, sentimendu sendoek eta protagonistek planteatzen dituzten bizitzari buruzko galdera sakonek, maitasunari, zoriontasunari eta bizi irauteko borrokari buruzko eleberri dramatiko honetan murgiltzen gaituzte. Irakurleek amaiera ikusgarri eta harrigarri bat espero dezakete.
Eskuineko eskuan ukabil baten tamainako harria hartu, labur pisatu, helburua finkatu eta indarrez bota egin zuen. Garezurreko hezurrek krak egin zioten eta gorputza erori.
Urrutiratzen ari zela, bere atzetik zetozen gizonen garrasien artean dozenaka kolpe gor entzun zituen bizirik gabeko gorputzean.
Azoka, mila biztanle baino gutxiagoko herria, berriro esnatu zen goiz latz hartan. Egunak poliki-poliki igarotzen ziren, pauso txikien berezko erritmoaz. Bien bitartean, hiriburuak, probintziako hiriek eta errepide nagusienetako herri handiek erreformei, aurrerapenei eta askatasunari esker aurrera egiten zuten, oparotasuna lortuz. Baina, istiluak, gerlak eta suntsiketak zirela eta, berriro erori ziren miseriarik sakonenean. Ordura arte, erabateko aldaketa horiek ez zioten Azoka herriari eragin. Haren igoeren eta jaitsieren erritmoak naturak baldintzatuak ziren, baita giza erabakien araberakoak ere, bizirik irauteko errespetatu beharrekoak, guztiak.
Gainera, urrun mantendu zituzten herritarrek auzi nazionalak eta nazioartekoak, gehienetan borondatearen kontra atzerrian borrokatuz, ondoren, jakintsuago itzultzeko. Ikasi baitzuten zer behar duen gizakiak bizitza on bat izateko, eta, bereziki, zer ez duen behar.
Gizon horietako bat Atal Ziam zen. Haren sakrifizioa handia izan zen gerlara joan behar izan zuenean, bere emazte maitea Erieel eta bere zortzi urteko bikiak Nischii, alaba, eta Baz, semea, utzi baitzituen. Lau urte luzez bota zituen faltan bere familia, baserria, animaliak eta herria. Baina altxor aberats batekin itzuli zen etxera. Inork ez zion galdetu Atali berari zerk eraldatu zuen horrenbeste. Baina jendea bere ausardiagatik harrituta zegoen, bere barne indarrak eta itxura duin nahiz lasaiak zirela eta, batez ere, bere jakinduriagatik, ematen zituen aholku bikainengatik eta herriko jendea erakunde solidario batean batzeko erakutsitako gaitasunagatik. Gehienek jarrera hori estimatzen zuten, bereziki, azkenaldian herriko komunitatearen bakea suntsitzen ari zen fanatismoaren sukar arriskutsua jasaten ari ziren auzotarrek. Atalen hitzek udalbatzarrean arreta handia jaso zutenez, oso goraipatua izan zen.
Egun hartan, itxaropenez elkartu ziren gizonak, herriaren porrota ekar zezakeen eta geroz eta larriagoa zen arazo bati irtenbidea aurkitzeko.
Atalek etxeko gauza funtsezkoenak antolatu ondoren, honela galdetu zion bere emazteari:
-Erieel, ahuntzekin laguntza behar al duzu?
-Pixkat bai, ahuntzama eta bere antxumeak gainontzekoengandik bereizteko.
-Oso ongi. Nischiiri aginduko diot, orain joan beharra dut eta, agur.
Etxetik irtetear zegoenean, bere semea Baz agertu zen.
-Aiota, Nischiik iraindu egin nau, joko al diot?
-Zuk ez al duzu inoiz horrelakorik egin? Baz, hamabost urte dituzu eta jakin beharko zenuke indartsuenak ahulena babestu behar duela eta ez gaizki tratatu.
-Bai aita, baina oraindik inork ez badu bere bekatuengatik zigortzen, Jainkoak zigortuko du hiltzen denean.
-Jendeak dio Jaungoikoa errukitsua dela. Esan iezaiozu Nischiiri niregana etortzeko, berarekin hitz egin nahi dut eta.
Nischii agertzen da eta aitak galdetzen dio:
-Nischii maitea, biraoak esan al dizkiozu Bazi?
-Ez aita, ergela deitu diot, soilik, nitaz barre egin duelako, gainera, ergela ez da biraoa, ezta Jaungoikoari faltatzea ere.
-Ez, maitea. Baina ez dago ondo besteei ergel deitzea. Orain, eskolara joan aurretik, lagundu amari ahuntzekin nik komunitateko bilera dut eta.
Cristina de Pizan: Damen Hiria
2023-10-29 // Sailkatu gabea // Iruzkinik ez
Damen Hiria liburuaren pergaminozko edizio frantses baten miniatura. BnF.
Argiztatzailea Damen Hiriko Maisua bezala ezagutzen da.
Damen Hiria liburuaren pergaminozko edizio frantses baten miniatura. BnF.
Argiztatzailea Damen Hiriko Maisua bezala ezagutzen da.
Beren dohainengatik baino xarmengatik gehiago maite dituzten emakumeen adibideak
Onartzen badugu badirela, gizonak seduzitzeko janzten, apaintzen eta edertzen diren emakumeak, esango dizut honek ez duela balio gizon zintzoentzat, beren dohain moralengatik nahiago dituztenentzat. Ihardesten ahal didazue bertutea baldin bada, eta ez edertasuna, gizonak erakartzen dituena, eta sedukzioa berez zerbait txarra baldin bada, orduan hobe dela emakumeak hain bertutetsuak ez izatea, baina sofisma bat litzateke. Gauza onuragarriei ez zaie inoiz uko egin behar, ergelek gaizki erabiltzen dituztela aitzakiatzat hartuta. Orain adibideekin erakutsiko dizudana da emakume asko izan zirela beren bertuteaz maitatuak. Gogoraraziko nizuke, hasteko, bizitzan zehar gizonek beren perfekzioagatik desiratu zituzten santuen kasua.
Era berean, Tarkinio, Lukreziaz maitemindu bazen, lehen esan dizudan bezala bortxatua izan zena, areago izan zen bere zintzotasunagatik eta zuhurtasunagatik edertasunagatik baino. Izan ere, Lukreziaren senarra eta beste patrizio erromatar batzuk, besteak beste, Tarkinio, bortxatu zuena, afari batean, bakoitza bere emazteaz hitz egiten hasi zen, berea bertutetsuena zela esanez. Egia jakiteko eta ados jartzeko, beren etxeak bisitatzeko eta beren emazteak zein zereginetan ari ziren jakiteko bildu ziren. Lucreciari buruz, guztien artean, modu zintzoak laudatu zituzten, oso modu sinplean jantzita aurkitu zutelako, artilea iruten eta neskameekin hizketan. Tarkinio, senarrarekin batera, liluraturik geratu zen hain xalotasun eta apaltasunagatik, eta hortik sortu zen hura laidoztatzera eramango zuen grina.
«… Berria da Damen Hiria bere emakume-erresuma berriarekin; izan ere, lehen aldia da emakume bat tradizio maskulinoaren aurka altxatzen dena genero-kontzientzia sortzeko. Damen Hiria […] lan honek emakumearen eta feminitatearen irudi bat eraikitzen du, kulturarekin, gizonekin, elkarrizketan sortutako pentsamendu baten eratzetik abiatuta, noski, ez baitzegoen besterik, adeitsua zein klerikala, baina harrigarria bada ere, desberdina. Eta desberdintasuna da hitz egiten duena, idazten duena, emakumea dela .»
Victoria Cirlot
Damen Hiriak, feminismo modernoaren aurrerapen argitzat hartzen denak, poesia, historia eta gai moralizatzaileak lantzen dituen lan bat koroatzen du. Argumentazioa harrigarria da bere modernitateagatik, bortxaketa, sexuen arteko berdintasuna, emakumeek ezagutzarako duten sarbidea, etab. bezalako gaiak jorratuz, liburu hau garai modernoen egunsentian emakumeen historiarako eta mendebaldeko pentsamendurako funtsezko lan bihurtzen baitute.
La cité des dames, Christine de Pizan © Bibliothèque nationale de France
Sempronia Erromatarraz
Sempronia Erromatarra emakume liluragarria izan zen. Bere garaiko emakume guztien gorputz eta aurpegiz ederrena, are gehiago nabarmentzen zen bere adimenagatik. Ez zegoen ezer hain sotil edo konplexurik, non ezin baitzezakeen hutsik egin gabe gogoan atxiki, nahiz eta oso zaila izan. Kontakizun luzeenak ere errepika zitzakeen oroimen-gaitasuna zuen. Latina ez ezik, grekoa ere bazekien, eta bikain idazten zuen, denak txundituta.
Hitz egiteko era eta aurpegiera oso atseginak zituen. Estilo justu eta ederra zuen. Beraz, edonori irabaz ziezaiokeen hitzaldi batekin. Jendea dibertitzea nahi bazuen, alaitasuna sortarazten zuen, baina malenkonia eta negarra ere eragin zezazkeen nahierara. Nahi bazuen, ausardia pizten zuen entzuten ari zirenengan, arriskuari aurre egin ziezaioten. Inor ez zen nekatzen hari begiratu eta entzutearen plazerraz, hain ziren gozoak eta delikatuak haren keinuak, hain zen atsegina haren gorputzaren mugimendua. Ahots melodiatsua zuen, eta lehiaketak irabazten zituen hari-instrumentu guztiak bikain joz. Egia esan, asko eta askotarikoa zen bere adimenaren etorria.
Sempronia romanoimperio.com
Non hitz egiten den Clelia ausartaz
“Ez zitzaion adorerik falta izan Clelia nobleari, gudu-zelaietan ilustratu ez bazen ere. Gertatu zen erromatarrek bake-hitzarmen baten berme gisa onartu zutela dontzeila noblea bahitu gisa agintzea, maila handiko beste erromatar birjina batzuekin batera. Denbora batez gatibu egon ondoren, Clelia matxinatu egin zen, Erromako hiriari desohoragarri iritzi baitzion bere emakume noble asko atzerriko errege batek edukitzea preso. Bera adorez eta buruargitasunez armatu zen, eta bere zaindarien zaintzari promesekin iseka eginez, gauez ihes egin zuen bere lagunekin. Tiber ibaiaren ertzera iritsi ziren. Han, belardi batean, Cleliak zaldi bat aurkitu zuen jaten, eta Cleliak, inoiz igo gabea baitzen, jauzi egin zuen gainera, hankalatraba. Uraren sakontasunaren beldur izan gabe, bere lagunetako bat bizkarrean hartu eta ibaia zeharkatu zuen. Besteen bila itzuli zen, bata bestearen atzetik ibiltzera, Erroman zituen gurasoei onik eta onik itzuli arte.
Erromatarrek asko estimatu zuten dontzeilaren kemena, eta bera bahitu zuen erregea ere miretsi egin zuten, eta bere ausardia dibertitu ere egin zuen. Balentria haren oroimena gordetzeko, erromatarrek estatua bat jaso zioten Cleliari, dontzeila bat zamalkatzen irudikatzen zuena, eta tenplutik hurbil, luzaro iraun zuen gain batean, jarri zuten.
Gure hiriaren oinarriak jarri ditugu. Orain barrutiko horma altuak eraiki behar ditugu.
Peter Paul Rubens (1630-1640). Clelia, Tiber ibaia pasatzen. Louvre Museoa, Paris.