Hasiera »
Iñaki Bastarrikaren bloga - Lazzaretto vecchio
Iñaki Bastarrikaren bloga
Liburuak maite ditut, eta irakurri ahala azpimarratzen ditut eta haiei buruzko iruzkinak egiten. Batzuetan nobedadeak dira, baina beste askotan, liburu lehenagokoak edo erdi ahaztuak. Beste alde batetik kontu zaharrak egunetik egunera gehiago zaizkit atsegin.
Azken bidalketak
- Paradisuaren kanpoko aldeak, Lanbroa, Behinola 2024-04-26
- Umeekin egiteko ibilbideak 2024-04-20
- Artem Ivantsov: bi Iberiak elkartu nahirik 2024-04-14
- Tracce della lingua basca in Sardegna 2024-03-24
- Yehuda Ha-levi tuterar idazlea 2024-03-19
- Arteterapia (I) 2024-03-13
- Jorge Gimenez Bech itzultzailea [1956-2023] 2024-03-06
- Bichta éder 2024-02-27
- Kouroumaren eguzkiak 2024-02-20
- Babilonia 2024-02-09
Iruzkin berriak
- Ane Maiora(e)k Lola Viteri margolaria eta gaurko umeak bidalketan
- Izena *isabel(e)k Isabel Azkarateren kamera magikoa bidalketan
- ROBERTO(e)k Wyoming Handia: “Rupturista nintzen eta hala jarraitzen dut” bidalketan
- Roberto Moso(e)k Ihardukimenduaren teoria chit hordigarria bidalketan
- Juan(e)k Berriz Irigoien bidalketan
Artxiboak
- 2024(e)ko apirila (3)
- 2024(e)ko martxoa (4)
- 2024(e)ko otsaila (4)
- 2024(e)ko urtarrila (4)
- 2023(e)ko abendua (2)
- 2023(e)ko azaroa (2)
- 2023(e)ko urria (5)
- 2023(e)ko iraila (2)
- 2023(e)ko abuztua (1)
- 2023(e)ko uztaila (2)
- 2023(e)ko ekaina (1)
- 2023(e)ko maiatza (1)
- 2023(e)ko otsaila (2)
- 2023(e)ko urtarrila (4)
- 2022(e)ko abendua (4)
- 2022(e)ko azaroa (4)
- 2022(e)ko urria (5)
- 2022(e)ko iraila (5)
- 2022(e)ko abuztua (4)
- 2022(e)ko uztaila (3)
- 2022(e)ko ekaina (4)
- 2022(e)ko maiatza (5)
- 2022(e)ko apirila (4)
- 2022(e)ko martxoa (4)
- 2022(e)ko otsaila (4)
- 2022(e)ko urtarrila (5)
- 2021(e)ko abendua (4)
- 2021(e)ko azaroa (4)
- 2021(e)ko urria (5)
- 2021(e)ko iraila (4)
- 2021(e)ko abuztua (4)
- 2021(e)ko uztaila (4)
- 2021(e)ko ekaina (4)
- 2021(e)ko maiatza (5)
- 2021(e)ko apirila (5)
- 2021(e)ko martxoa (4)
- 2021(e)ko otsaila (5)
- 2021(e)ko urtarrila (5)
- 2020(e)ko abendua (6)
- 2020(e)ko azaroa (7)
- 2020(e)ko urria (7)
- 2020(e)ko iraila (8)
- 2020(e)ko abuztua (6)
- 2020(e)ko uztaila (15)
- 2020(e)ko ekaina (9)
- 2020(e)ko maiatza (9)
- 2020(e)ko apirila (11)
- 2020(e)ko martxoa (14)
Julio Villar: E, petrel!
2023-10-19 // bAst, Juan Luis Aizpuru Beristain // Iruzkinik ez
Argazkilaria: Juan Luis Aizpuru Beristain
Argazkilaria: Juan Luis Aizpuru Beristain
Argazkilaria: Juan Luis Aizpuru Beristain
julio villar
E, petrel!
Nire ontziak 7 metroko luzera du, eta 1200 kilo pasatxoko pisua. Serie-fabrikazioan egina, printzipioz, zeharkaldi laburrak egiteko baino ez dago prestatua.
1968ko apirilean abiatu nintzen Bartzelonatik, eta portuz portu nabigatuz, Mediterraneoan zehar Marokora iritsi nintzen, eta ondoren Kanarietara. Atlantikoa zeharkatu nuen geroago, 34 egunetan.
Antilletan hilabete batzuk pasatu nituen, eta gero, Karibetik barrena, Panamara iritsi nintzen: handik Pazifikora jo nuen.
Galapagoak, Markesa uharteak, Tuamotu, Tahiti, Haizebeko uharteak, Cook, Hebrida Berriak, Fiji, Zeelanda Berria, Ginea Berria eta Torres itsasarteko uharteak, Koral itsasoa, nire bizitzako bi urte eta erdi bete zituzten bizikizun zoragarriz.
Australiako iparraldea, Arafura itsasoa, Timorko itsasoa, Indiako ozeanoa, Txagos uhartedia, Madagaskar, Mozambike, Hegoafrika, Esperantza Oneko lurmuturra, Santa Helena uhartea, Brasilgo ipar-ekialdea, bidaiaren baitako geltokiak izan ziren. 1972ko udan Lekeition bukatu nuen zeharkaldia, Cabedelloko portutik atera, Paraiban (Brasil), eta 61 egun itsasoan eman eta gero.
Nire ontziak lau urte eta erdian 38.000 itsas milia inguru osatu ditu; alegia, lurrari buelta eta erdi, gutxi gorabehera. Mistral lurbira osatu duen itsasontzirik arinenetakoa da. Arinena, beharbada.
Nire bidaian portuetan lan egin dut, dirurik gabe atera bainintzen. Lagundu didan jende oso abegikorrarekin egin dut topo, askotan.
Bizitza erraza zen uharte eta herrialdetan bizi izan naiz, natura aberats eta oparoaren erdian. Panama eta Tahiti artean ia dirurik gabe bizi izan nintzen, batetik bestera. Une sinestezin baina oso benetazkoz beterik daude urte horiek.
Liburu hau nire bidaiako poz eta tristura askoren kontakizun egiazkoa eta benetakoa da. Liburu hau nire arimaren isla da.
Galapagoetako petrela argazkia: e-bird
Banoa. Erria txikotak. Bizitza nirea da, eta eskutik helduta, bagoaz biok munduan barrena. Atzean utzi ditut gustuko ez ditudan gauza denak. Zentzurik gabeko kontuak. Aitakeriaz promesak egiten dituzten jauntxoak, bizipoza ezabatzen eta hipotekatzen duten sistemak. Eta lurra ezagutzeko hartu dezakedan bide bakarrari ekin diot, nirea ere bai baita lur hau.
Eskutik helduta goaz, nire bizitza eta ni, ni eta nire bizitza, eta gaur hemen abiatzen dugun bide hau maitasun ekintza bat da, heriotza arte iraun behar duena. Horregatik, gure ibilera polita da, elegantea, estetikoa.
Oinez noa. Batzuetan, bizitza aurretik doa, ni atoian naramala, arrastan, alai, mingarri, inkontziente. Bestetan, nik urratzen dut bidea, nire buruaz oso seguru; eta nire bidezidorrak hautatzen ditut, eta ingurura begiratu, korrika egin, atseden hartu, bazterrak deskubritu, eta erabat aztoratzen naiz nire aurrean dagoen guztiarekin.
Joan naiz. Urruti nago jada, oso urruti, eta ezin dut atzera egin. Hori dela eta, batzuetan, pixka bat bakarrik sentitzen naiz. Pixka bat baino ez.
Banoa, eta jabetzen naiz zer erantzukizun sortzen zaidan bizitza modu honetara hartuta, bakarka, aurrez aurre. Egunen batean nire ausardiarengatik ordaindu behar badut, ordainduko dut. Ez dut horren bueltan itzulinguruka ibili nahi. Horrek, gaur, ez du axola. Arriskua izango da nire bizitzeko modu honen ordaina.
Haizeak eta izarrek naramaten lekuetan ibiliko naiz pasieran. Ezer ez da handiegia. Edozer egiteko gauza naiz. Guztiari hel diezaioket. Ezer ez da txikiegia. Guztiak merezi du egina izatea. Zoriontsu izatea, nahikoa dut horrekin.
Arrain hegalariek pozik behar dute olatuak gainean puskatzen zaizkienean. Haien jauziei begiratzea ikuskizun hutsa da. Tarteka, olatu gandorrean punpaka ikus ditzaket.
Antza denez, bizimodu mugatua dute. Hegaluze eta urraburuek herio batean jazartzen dituzte ur azpian, eta orduan, uretatik atera beharra daukate, eta hegan egin, hil edo biziko ahaleginetan. Batzuetan, olatuaren aurka jo eta norabidez aldatzen dute, haien harrapariak despistatuz.
Askotan, ordea, haien mugimenduen zelatan egon den txoriren batek eraso egiten die. Arriskutsua da haien hegalari bizimodua ere.
Hain dira altuak arrain hauen hegaldiak, gauetan, nire oihalen aurka egiten baitute tupust; eta gero, erori eta ontziaren kubiertan hiltzen dira.
Haizerik gabeko eguna. Patxada eguna. Izaki erraldoi baten larruaren antzera mugitzen da itsasoaren gainazala. Olatuak sakabanatu egin dira eta motel antzean dabiltza. Sigi-saga. Norabide jakinik gabe. Batzuetan, bi olatuk bat egiten dute, eta halakoetan, muino altu eta leun bat sortzen dute, inolako zakarkeriarik gabe.
Muino urdinen multzo infinitua iruditzen zait itsasoa, etengabe aldatzen itxuraz eta kokapenez. Arin doaz paisaia mugagabe horretako ibarrak, edonora bidean.
Ontzia olatu garai horien tontorrera igotzen denean, zerumuga luze eta ikusgarria zabaltzen ari zait begien aurrean. Eta une horietan, haizetxo leun-leun baten besarkada iristen zait, gozo-gozo.
Azkar noa, oso azkar. Bete-betean bizitzeko gose aseezina sentitzen dut, eta ez naiz konformatzen egote eta izate hutsarekin. Halakoa naiz gaur. Joan ziren oroitzapenak eta, lagundu, lagundu zidaten. Baina oroitzapena ez dira dena. Jada atzean geratu ziren gomuta politak “izan ziren”.
Nire ontzia denboran barrena doa. Nire gorputza ere, denboran barrena doa. Gogoko dut orainaldi hau, gaur gaurkoa eta orain oraingoa, itsasoan nabigatuz. Nire orainaldiak harreman eguneratuak eta zuzenak ditu inguruko guztiarekin, dena barnean biltzeko sentimendu ukigarri bat dauka, eta min eta desira sarkorrak, kateagarriak. Nire arimaren baitan dagoena miatzeko zoriona sentitzen dut.
Azkar noa, oso azkar. Mantso noa, oso mantso.
Eta hala esaten diot neure buruari: “Kaixo, Julio! Egun on!”.
or.
Ibiltzera ateratzen naiz. Pasiatzera. Mendiak igotzen ditut. Txoriei so egin. Fokakumeak laztandu. Amarrak bilatu. Hondartzan larru gorritan korrika ibiltzen naiz. Arroketan eseri. Itsas labarretatik, arretaz jarraitzen diet manta-arraia erraldoien ibilerei. Ihesi doan eguzkia zelatatzen dut. Ezkutatu egiten naiz, eta putzutan dabiltzan flamenkoei begiratzen diet, nire gordelekutiik. Hondarretan hartzen nau loak. Esnatu egiten naiz. Barre egiten dut. Irribarre egiten diet izarrei.
Hauxe da guztia. Nire uharte mortuan nago.
Galapago uharteak argazkia: civitatis
Argazkilaria: Juan Luis Aizpuru Beristain
Nostalgia ez da salgai
2023-10-10 // bAst // Iruzkinik ez
Argazkilaria: Beronika Zamora
Xan Idiart idazle garaztar gaztearen bigarren ipuin bilduma honetan zortzi obra biltzen ditu. Umorea, maiz beltza, irudimen mugagabea eta kultura zabala agertzen ditu, euskara arin zehatzarekin, Sharon Tate, krokodilo bat edo aleman piloto baten irudiak halako kaleidoskopo atsegin batean jarriz.
Xan Idiart
1994 Donazaharre (Nafarroa Beherea, Euskal Herria)
Argazkilaria: Beronika Zamora
Allande Oihenart idazle historialariak Notitia Utriusque Vasconine 1637 urtean agertu zuen: bi Baskonia bereizten zituela, bat iparraldekoa eta bestea hegoaldekoa, bi erresuma indartsuen menean. Liburu honetan “Iparraldeko Baskonia” hortatik, hots “iparretik ikusiz” Euskal Herriaren iragana zehazten da. Maiz hegoaldetik ikusiz, iparralde honi garrantzi eskasa ematen zaio, ahaztuz lehengo baskoien eremu zabal indartsua izan zela.
Liburu honek, obra hura oroituz, “Notiziak” agertzen ditu, “Baskoien” munduari bere tokia aitortuz. Azpimarratuz bere historia ezagutzen ez duen populua mundutik ezabatzeko arriskuan eta zorian dagoela. Memoria galtzen duen jendea bezala. Ez daki non dagoen, ez nondik datorren, ez eta norantz ari den.
Argazkilaria: Beronika Zamora
2022
“Ngugi wa Thiong’o idazle kenyarra, Gogoa deskolonizatu bere liburuan luzaz mintzo da bere herrian egin esperientzia teatral pasionagarri batez. Antzerkiaren betebeharra lerro erdi batez azaltzen du eta haren ustez arduratzen da gizakia bere idurikoekin edo ingurugiroarekin duen konfliktoez. Misio argia zait, beri oroituz gure aitzinekoek beren irudikoekiko ezinbiziez orrialde aunitz bere bazituzten, ingurugiroa, berriz guri zitzaigula egundainoko abiaduran aldatzen eta jaukitzen, beti trabes berriak sortuz.”
Antton Luku
Garaztar guztien memorian Libertimendu ematera ateratzen ziren bolantak, inauterikari betidanik. Izen horrek libertitzea erran nahi du, jolastea, eta libertimenduak gure adimenean jostatze ausagailuarekin egiten du oihartzun. Lekukotasun zaharrek, ahozko zein idatziek, forma biziki ezberdinak azaleratzen dituzte: bolantak ez zebiltzan plazan bakarrik. Dudak dagozkigu, bizkitartean, eragileei buruz; rol ezberdinen arteko hierarkiak ez dira emanak, baina bolanta iturri guztietan dantzari ikusten badugu ere, pertsonaia horrek, bolantak, dantzaz haratago ez du deus erraten?
Dantza berrien sortzeko, zaharra aditu behar dela dio Juan Antonio Urbeltzek, inkestak egin-eta bide horretan abiatuz gero, txirikordatu metaforen hondoraino jautsi behar dela, ipuin eta esapideak biluztu, estetika hori baldintzatzen duen zentzuaren bila.
Uzten badira bere gisa sailkapen berri edo arrotzak, hasten bagara begiratzen hori guztia ez antzerki edo dantza gisa, baina funtzio politiko-soziala zeukan artedrama baten eran, betikoak zaizkigun gure plazetako ekintzak pieza frango falta dituen puzzle baten hondarrak bezala ager dakizkiguke… Hasiz gero ikasten eta ikusten, berriz, gozamenarekin batera zentzu osatuago bat da arrasortzen.
Saio honek, esperientzia pertsonal eta testigantza eta lekukotasun anitz erantsiz, antzerkientseguetako geletan garatu soa du bakarrik pausatzen gure betiko libertitzeko moldeetan.
Antton Luku Hargindegi
1959 San Frantzisko (USA)
Nafarroa Behereko euskal idazle eta antzerkigilea da. Lanbidez, Donibane Garaziko ikastetxeko irakaslea da.Nahiz eta Estatu Batuetan jaio zen, amikuztarra da, han hazi eta bizi izan baita.
Tambourinek Hego Euskal Herriko gizon batekin bizi izan dituen emazte baten bizipenak bildu ditu, gazte arokoak. “Gaztaroa ametsez beteta genuen eta amets horiek mehatxatuak baitziren. Haurrak izateak bizirautea lagundu baitu“. Bere liburuaren bidez ere, garai hartan euskara eta Euskal Herriak bizirauteko izandako zailtasunak ez ditu ahaztu. Autorearen arma bakarra idazkera da: bizitakoa kontatzea eta isilduak direnak agerian uztea. Beranduegi izan gabe lekukoa pasatzen du eta jakilego hau uzten du ondokoentzat, norbaitek jarraituko duelakoan memoriaren lana. ikuspuntu feminista batetik adierazi nahi izan du Iparraldeko emazte gazte baten bizia Hegoaldeko militante baten ondoan. Maitasunak alaitua eta heriotzak goibeldua gaztetasuna!
Marikita Tambourin
1946 Baigorri (Nafarroa Beherea, Euskal Herria)
Bordeleko Unibertsitatean etnologia edo antropologia ikasketak egin zituen. Euskal irakasle eta idazlea da.
Idazlearen lehen liburua da umorez eta sarkasmoz betea, funtzionario baten gora beherak aipatuz. Euskal Herriko giroan eta hainbat nekezi eta ameskerien erdian dabilanak itxaropen gutirekilako mundu bat jorratzen du.
Amaiur Epher Argazkilaria: Bob Edme
Amaiur Epher
1994 Izpua (Nafarroa Behera, Euskal Herria)
Alexander protagonista ez da erlatibismo totalera lerratzen, lanjerosa izan baitaiteke. Ez du sinesten profezietan, ez borroka kolektiboetan; porrotera joan baitira azken hamarkadetan. Borroka indibidualean sinesten ez badu ere, horretan tematzen da. Barne gatazkak ditu, gizartearen isla da azkenean. Baina ez da horrendako amore eman behar, Isidorok dioen gisan, «ez dugu statu quo-a kontserbatuko pazifistak garelakoan». Pesimismoak ez du erran nahi deus egin gabe egon behar dela. Pentsatzen dut pesimista askori on eginen diola liburuak, aski irekia dela eta gogoeta anitz pizten dituela.
Berriako elkarrizketa (Ainize Madariaga)
Mayi Pelot zena zientzia fikzioan aintzindari izan zen 1980ko hamarkadan. Obra honetan bere idazlan osoak biltzen dira, informatika eta interneten aurreko gogoetak dira, oro har, mundu berri beldurgarria erakutsiz, kutsadura eta ziber kultura menperatzaileekin.
Arg: maiatz
Mayi Pelot
1947 Talença (Okzitania) – 2016 Miarritze (Lapurdi, Euskal Herria)
euskal idazlea eta Maiatz literatur aldizkariko sortzaileetarik bat izan zen.[4] Zientzia fikzioa euskaraz jorratzen aitzindaria izateagatik da ezaguna. Olerki ipuin eta eleberriak.
Argazkilaria: Beronika zamora
Ara-xerka: armentiarrak, mahonesa eta flana
2023-10-08 // bAst // Iruzkinik ez
Ara-xerka nabil. ARA hitzaren atzetik edo gibeletik. ARA non, ni han. ARAmendi hitza, abizena edo deitura, ezaguna zaigu. Nafarroan bada Aramendia izeneko mendia ere. Zergatik ari naiz ARA-xerka? Berharbada ARA-lar (Aralar mendia) euskalduna eta ARA-rat (Ararat mendia) armeniarra senidetuta ikusten ditudalako. ARMEN-IA hitza eta ARMEN-T-IA ere oso antzekoak dira, izan ere. Zer lotura ote dago Armeniaren eta Euskal Herriaren artean? Aldiro ateratzen den gaia da hau, ez da kontu berria, baina beti garbitu gabe geratzen da, ara-ztu gabe. Hitz batzuk berdinak omen ditugu: han eta hemen Araxes ibaia omen dugu, Urumea edo Urmia, eta abar.
Haiek ala gu, zeintzuk dira jatorrizkoak? Non dago sorburua? Hemendik joan ziren hara ala handik etorri ziren hona? Neure iritzia emango dizuet:
Hangoak eta hemengoak gara, biak batera. Ni orain, ARMEN-T-IARRA sentitzen naiz, zeren euskalduna naizela badiot, armeniarrak ofendituko dira, eta armeniarra naizela badiot, euskaldunak ofendituko dira. Beraz, ez euskaldun eta ez armeniar, ARMENTIAR baizik. Ainhoa Armentia bezala.
ARAZ-ERREKA bada hemen, eta han ARAZ ibaia badago, esate baterako.
Ara, Ararat eta Aragats, Armeniako hiru mendi nagusi dira. Hemen baditugu Ara, Aratz mendiak, eta banago Aragats hura ez ote den ARA-GATX edo ARA-GAITZ. Gaitza-rekin zerikusia ote du mendi horrek? Nik baietz uste. Sumendia da eta.
E-postaz fundeu-rae erakundearen mezua iritsi zait gomendio emanez:
Ereván, no Yerevan
Ereván es la forma recomendada en español para aludir a la capital de Armenia y no Yerevan ni Yereván. El Diccionario panhispánico de dudas recoge también Eriván, aunque tiene mucho menos uso.
Bueno, ba neure alde dator hau. Erevan nahiago nik. Izan ere, ARA famosuaren bixkia baita ERE edo ARE. Neuk aztertu dudalako dakit.
ARAMENDI mendia, EREAGA hondartza, ARETA tokia senideak dira era/ara batera edo bestera. Ez duzue ba pentsatuko ARAMENDI monte de ciruelos denik?
Nombres de los protagonistas
A continuación se ofrecen las formas recomendadas de escribir los nombres de algunos de los protagonistas de esta crisis: Vahagn Jachaturián (presidente de Armenia), Nikol Pashinián (primer ministro de Armenia), Ilham Aliyev (presidente de Azerbaiyán), Ali Asadov (primer ministro de Azerbaiyán), Samvel Shahramanián (presidente de la autoproclamada república de Nagorno Karabaj) y Rubén Vardanián (exministro de Estado de la autoproclamada república).
VAHAGN JACHATURIAN da ene presidentea, barkatu Iñigo Urkullu, barkatu Maria Chivite Navascues, barkatu Jean-René Etchegaray , eta abar.
Vahagn Jachaturián, Armeniako Errepublikako presidentea.
VAHAGN izenak VAHAN SARKISIAN MAISU ARMENIAR BASKOLOGOA zena dakarkit gogora. Izan ere pertsonalki ezagutu bainuen, Koldo Goitia Ormazabal adiskidearekin batera, Donostiako Aloña tabernan OSTIELA aldizkarirako egin eta grabatu genion elkarrizketa zela medio. Seme batekin etorria zen Armeniatik, EUSKARA-ARMENIERA hiztegi bat eginda, Etxepareren Lingua Vasconum Primitie armenierara itzulita, eta abar.
Euskal Herriko erakundeek harrera HOTZA egin zioten, oro har, eta herritar batzuen abegi ona gorabehera, esan dezagun, erran, JOSE MARI SATRUSTEGI euskaltzaina izan zela, Arruazukoa, hemengo EUSKARRI SENDO BAKARRENETAKO BAT. Ez zen bakarra izan.
Ara-xerka nabil, trenean ikusten dut geltokien izena ARAIA, ARANDA,…
ARABAn (Alava) hitza edo berba, neure iritzian, EREVAN esatea bezalatsu da, edo iguala. Ez bakarrik hotsez, baita mamiz edo esanguraz ere.
ARA-BA (Ara behea) eta ERE-VAN berdin.
ARA DA ALDARE HARRIZKO BAT, ANTZINAKOA, ABEREAK ARAKEITZEKO EDO SAKRIFIKATZEKO ERABILTZEN ZENA. ZER USTE DUZUE EGITEN ZUTELA GURE ARTZAINEK ARAMENDIETAN?
ZIKIROAK, ARETXEAK LEPOTU, DEGOILATU, JAINKOEI ESKAINI, ERRE ETA KOMUNITATEAN JAN. OKELA ERRE. TA DANTZA.
HORI BITTOR KAPANAGA-RI IKASI DIOT (EUSKERA-ERRO ETA GARA liburua).
Ea ipuintxo baten bidez adierazterik dudan:
ARMENTIAN mahonesa egiten badugu, eta ARMENIAn flana, iduriz bi gauza oso desberdin dira, baina biek dituzte osagaietan ARRAUTZAK. Eta gainera, kasu honetan, oilategi berekoak dira arrautza horiek.
Oilategi armen-t-iarrekoak. Oilategiko jabea ARMENTIARRA da, jakina, eta erran dezadan, KAUKASON kokatuta dagoela. Jabearen abizenak ARMENTIA HURRITA.
Orain dela gutxi Vahan Sarkisian zenaren jarraitzaile batek liburu bat atera du Armenian eta aurkeztu ingelesez. ARMENIAN ORIGINS OF BASQUE (Euskaldunen jatorri armeniarra). VAHAN SETYAN deitzen da gizon hau. Zer esaten ote du liburu horretan?
Noiz ikusiko dugu gizon hau ARMEN-T-IAN liburua aurkezten?
ARMENTIARRA NAIZ eta HARRO NAGO!
VAHAGN JACHATURIAN presidentea, zure aginduetara!!!
Ondo merezita, senar-emazteak Armentzaindian daude. Abizenak IRAZU eta GARIKANO. Zorionak.
IRA eta ARI horiek ARA-REN ALDAERAK DIRA. Hori ere aztertua daukat (Irabia, Aribe). Hauek bai ARMENTIAR PETO-PETOAK!
Sin.
VAHAN-IÑAKI ARMENTIA ARATZERREKA
p.s.
Ondo legoke Aralar-Ararat ibilbidea oinez egitea aralde batek (jende talde batek) ardi-talde batekin, garai (urrun) hartan bezala. Egunean 10 kilometro eginda, urte bete inguru beharko litzateke hemendik harat. Animo, lagunok! Kontuz azeriekin!
Ara, Ararat, Aragats
Aragats sumendi bakarti eta desagertu bat da, gaur egun Armeniako mendirik altuena. Aragats mendia monumentu natural bat da, lau tontor dituena, lau mila metro ingurukoak.
Kokapena – Aragatsotn Probintzian dago
Aragats mendia
Aragats mendia, Aragac edo Alagos, desagertutako sumendi bat da, Armeniako punturik altuena (4.095 m). Erevan hiriburutik ipar-mendebaldera dago.
Desagertutako estratosumendi bat da, eta gaur egun bertako alpinisten helmuga gogokoenetako bat da. Mendian Byurakango Behatokia eta Anberdeko Erdi Aroko gotorlekua daude.
Aragats mendigunea Kasagh ibaiak inguratzen du, ekialdean; Akhurian ibaiak, mendebaldean; Ararat lautadak, hegoaldean; eta Shirak lautadak, iparraldean.
Martiros Saryan margolaria / Mount Aragats 1925
Mtnalich / Aragats-eko lakuak
Aragats mendiko elezaharrak
Kondairaren arabera, Aragats mendia, Ara Ederra errege armeniarrarekin eta bere tronu inperialarekin lotuta dago. Asiriako Semiramis erreginak gerra deklaratu zion Armeniari, eta Ara erregea hil ondoren, bere soldaduek gau bakarra izan zuten, jendea salbatu eta gauza baliotsuenetako bat Armeniari ezkutatzeko: erregearen tronu inperiala. Luzaroan ezin izan zuten tronurako leku segururik aurkitu, harik eta, azkenean, Ararat menditik oso urruti ezkutatzea erabaki zuten arte, etsaiek han bilatuko zutelako. Leku hura aldapa hotz elurtuetan zegoen Ararat parean. Etsaiek ez dute inoiz tronua aurkitu.
Masis eta Aragats
Garai batean, Masis eta Aragats ahizpa maitagarriak ziren. “Zu baino hobea eta garaiagoa naiz” esaten zioten elkarri. Maratuk mendia ahizpak baketzera etorri zen, baina ezin izan zuen egoera konpondu, eta azkenean ahizpak biraoka hasi ziren, banandu ziren, eta ez ziren berriro elkartu. Masisek, bere aldetik, Aragats madarikatzen du, urte osoan saminez eta malkoz bete dadin. Aragatsek ere madarikatzen du Masis, inork ez dezan bere tontorrera igo. Haien madarikazioak gertatu ziren, eta horrela Aragatsen malkoek laku bat osatu zuten maldan eta Masis abandonatu egin zen.
Aragats mendiaren madarikazioa gorabehera, jende asko igo da Masis mendira, eta hala jarraituko du.
Aragats mendiko ipar gailurrera igoera
Aragats (Armenieraz: Արագած), herri bat da Armavir Probintzian of Armenia. Herriko eliza, Saint Stepanos-I eskainia, 1870ekoa da. Ingurumarian, bada Urartu garaiko gotorleku bat.
Nare
Nare irten egin da.
Mendi inguruan mugitzen.
Eta ilea libre zeukan.
Haizeak astintzen du.
Eper txiki bat bezala.
Bere begi maiteen aurrean
Bihotza maitasunez beterik
Inguruan dabil.
Kaixo, Nare.
Bihotza sutan daukat.
Maitea.
bakarra eta bakarra da.
Mendiko orein lirain bat bezala.
♪ Nire maitagarri maitea ♪
Konkistatzaileak bere edertasunarekin.
Milaka lagunen bihotzak.
Amets zoragarri bat bezala.
Begi irrikatsuagatik.
Maitasun desira bat bezala.
Aberasgarriarentzat.
Kaixo, Nare.
Bihotza sutan daukat.
Maitea.
Նարե (NARE)
Նարեն ելել է, սար սնձի կերթա,
Մազերն արձակել, շաղ տալեն կերթա:
Յարոջ աչքի դեմ կաքավի նման,
Սեր անելեն յար, էլել է կերթա:
Հայ Նարե-Նարե, ջիգյարս վառե,
Իմ սիրած յարը ախ մինուճար է:
Հեյ Նարե-Նարե, ջիգյարս վառե,
Իմ սիրած յարը ախ մինուճար է:
Սարերի եղնիկ, դու չքնաղ Նարե,
Հազարներին յար, սիրտ կհմայե,
Կարոտած աչքի դու չքնաղ երազ,
Հմայված տեսքի, դու սիրո մուրազ:
Հայ Նարե-Նարե, ջիգյարս վառե,
Իմ սիրած յարը ախ մինուճար է:
Հայ Նարե-Նարե, ջիգյարս վառե,
Իմ սիրած յարը ախ մինուճար է:
Urartu[1 (urartueraz Bianili) Itsaso Beltzaren hego-ekialdea eta Kaspiar Itsasoaren hego-mendebaldearen artean dagoen lurralde menditsu baten asiriar izena da, gaur egun, Armenia, Iran eta Turkiaren artean banatua, hititar inperioaren erorketaren ondoren eratutakoa. Bere barnean, Van aintzira Turkian, (non antzinako hiriburua, Tushpa, dagoen), Urmia aintzira Iranen eta Sevan aintzira Armenian, daude. Toki honetan dago armeniar herriaren jatorria.
wikipedia
Ekialde Hurbileko Azterlanen Aldizkari Armeniarra
Ara mendiaren elezaharra
Ara mendia, Ara Ederra armeniar errege baten izenarekin lotuta dago. Elezaharrak dioenez, Semiramis erregina asiriarra Ara-z oso maiteminduta zegoen. Asiria eta Armenia lotu nahi zituen eta Ararekin batera gobernatu. Baina ahalegin guztiak alferrikakoak izan ziren, Ara-ri ez baitzitzaion interesatzen. Semiramisek “bihotza apurtuta zuen eta gerra deklaratu zion Armeniari. Honela, Ara indarrez harrapatzen saiatu zen, baina zoritxarrez erregea hil egin zen guduan, mendiaren maldan gertatu zena. Semiramisek ez zuen onartu nahi Ara jada bizirik ez zegoela eta bere gorpua mendi gailurrera eramateko agindu zuen, non Aralezesek zauriak milikatu eta berpiztu egingo zuen.
Orain arte, erregearen gorpua hilobi ezezagun batean dago. Horregatik du mendiak Ara izena. Arretaz begiratzen baduzu, ohartu zaitez mendiak gizon etzanaren itxura duela.
Armenianen ezaugarriak, hazpegiak, Armenoid tipo antropologikoak dituena
Ārāmāyā in Syriac Esṭrangelā script
Aras ibaia eta Kura ibaia mapa batean adieraziak.
Aras ibaia Julfa-Iran inguruan (Iran eskerretara, eskuinetara Nakhichevan) – 2006ko martxoa. Irudi honetan ikusten den uhartea Iraniar aldean dago eta Kasiri uhartea du izena, Nourollah Kasiri tenientea gogoratuz. Kasiri Iraniar Armadako kartografo inperial bat izan zen, Iranen ordezkari gisa aritu zena Sobietar Batasunarekin mugan izandako eztabaidan, eta sobietarrak konbentzitu zituen ibai uharte hau iraniar gisa onar zezaten, bere bizitza arriskuan jarriz.
Antzinaro klasikoan, ibaia, greziarrek, Araxes bezala ezagutzen zuten (grezieraz: Πράμης). Gaur egungo armeniar izena Arax edo Araks da (armenieraz: Historikoki, Eraskh izena zuen antzinako armenieraz: Yeraskh da gaurko ahoskeran eta izen georgiar zaharra Rakhsi dugu. Azerbaijanen ibaiak Araz du izena. Persieraz eta kurdueraz, Aras du izena, eta turkieraz, Aras.
Basque-armeniar hizkuntza parekotasunak ukaezinak dira, estatistikoki esanguratsuak eta susmagarriki ez dira agertzen mainstream akademian. Eskuizkribu honek euskal hizkuntza aztertu duten askoren lanak jasotzen ditu, batez ere, Vahan Sarkisian (1954-2011), akademiko euskaltzale, irakasle eta mundu mailako ospetsuak, Romance Filologia Erromanikoko Katedraren zuzendaria izan zena Yerevango Unibertsitatean, Hispanikoen Nazioarteko Elkartearen presidentea, Basque-armeniar Nazioarteko Aldizkari Ofizialeko zuzendaria (Araxes), eta Euskaltzaindiako ohorezko akademikoa. Antzinako bi hizkuntza adarren arteko lotura nabaria ikusi zuen, baina azkarregi joan zen mundu honetatik. Eskuizkribu hau bere ikerketa berpiztera zuzenduta dago eta gai hau birbizitzera diziplina zientifiko guztietan sakonki hausnartzeko.
Vahan Sarkisian jakinzale handia. (1954-2011)
“Zorats Karer” erreserba historiko eta kulturala eta eremu berezi estatuak babestua.
Baratzearen barruko partea.
Azerbayango supermerkatuak
EUSKERA – ARMENIERA
HIZTEGIA
Egilea: Vahan Sarkisian
Argitaletxea: International Linguistic Academy
Orrialde kopurua: 233
ISBN: 99930-74-39-X
Ezaugarriak: Hiztegi hau 2000. urtean International Linguistic Academy erakundeak plazaratutako armenierazko euskal gramatikaren jarraipena dela esan daiteke. Hiztegi hau guztiz beharrezkoa gertatzen da Armenian euskaraz ikasteko zereginetan buru-belarri murgildurik diren ikasleentzat, International Linguistic Academy erakundeak era Vahan Sargsyan irakasleak bereziki egin duten lanari esker.
Ara (ta hona)
2023-10-02 // bAst // Iruzkinik ez
Arakan (legate-baztan)
Oso aspaldikoa da jainko-jainkosei gurtza egitea, bereziki mendi goren batean, haien onespena jasotzeko eta haiei esker ona adierazteko.
Aramendi abizena ezaguna dugu, Ara-mendi. Zer da “ara” baina? “Ara egin” da abere bat eskaintzea, opari gisa jainko-jainkosei aurkeztea. Horretarako “araki” bat behar da, “harakai” bat. Ara egiteko gai bat.
ara.
Como, a la manera (de). “Haren ara (O), […] comme lui” SP. “Voluntad, gusto, intención. Ara egin, satisfacer, complacer. Se usa en la frase siguiente: Mutil horrek bere nagusiaren ara egiten du, ese muchacho hace la voluntad de su amo. A pesar de lo que se me ha dicho, creo que la palabra ara, en esta acepción, quiere decir ‘conforme a'” A. Cf. ahalara, gogara, hitzara, astara, ildoara… v. arabera, 1 kara.
harakai.
(arakai , arakei , araki); Satr VocP (arakai); Gte Erd 149; Izeta BHizt2 (arakai).
Cebón. “Res muerta sin hacer pedazos (G)” Aq 469. “Cebón, buey” Añ. “Oveja con cuernos y también la destinada a matar” VocB. . “Cebón” , “cebón que se cría para cecina” A. “Oveja destinada a carne” Satr VocP. . “Ahari hori harakaitako behar dugu (AN-5vill)” Gte Erd 149. En DRA, s.v. arakai, se le da tbn. el significado de “fiesta de la matanza del cebón”.
Huná, aprestatu dut neure barazkaria, ene zezenak eta harakei gizenduak harakeitatu dirade, eta guzia prest da. “Mes bêtes engraissées”. Lç Mt 22, 4 (Ol araki gizenduak; He gizenarazi ditudan gauzak, Dv azienda gizenduak, Echn animale gizenduak, Ur abere gizenduak, IBk haragitarako gizenduak).
harakaitu.
“Acecinar” Lar.
Lenbiziko egunaren aurreko arratsaldean arakeitutakorik, ezer ere ez bedi gabean biaramunerako gelditu. Ol Deut 16, 4 (Dv imolatu den bitimaren haragietarik, Ker eskiñitako okelarik).
—————-
Ara egiteko tokia Aralegia da edo Aramuinoa (Araka, Araeta)
Aralarreak daukake bere baitan Aralegia (ara-mahai batekin)
Aratz (ezin garbiagoa) ara-rekin lotuta legoke, araztu (arazle)
Arazten gara, garbitzen, purifikatzen…
Araitz dateke “ara egiteko haitza”, leku-izen hori badugu.
Hortik, “ara” tik sortzen da “arau-a”, konpromisoa, obligazioa (“arau-hitz”)
Ara-zi edo Era-zi (Era-zo)hori da, obligazio bat jartzea besteari.
Horien senide genituzke:
Ara-katu (aztertu)
Ara-zo (asunto, matter)
Era-baki (ebaki arazi)
Ara-n (bail-ara)
Ab-ere
Ardi (Ahardi>> Ara-rdi)
Aretxeak eta ardiak
Arakeitzen duten aberea
Arantza
Ara+ antzea= Arantzea
Arantza batek zulatzen duela gauza jakina da, eta baita ere, antzinan sakrifizioak egiteko erabiltzen zela munduko hainbat lekutan. Bain gaude hemen ez ote den babesgarri bezala hartu. Elorri-arantza ezaguna dugu; arantzea izan liteke ara-bezala egitea, araren antzera.
Aralegiak (ara egiteko aldeak) mendian goian egon ohi dira eta hara joan ezinik daudenak egin lezakete ara-antzea edo ara antzeko bat. Berdin erauntsi batek ara egitea galarazten badu. Zergatik hautatu arantzea baina?
Resurrección María de Azkue (Azkue 1959: 168): Tximistaketan dagon garaian pago‑azpian yrriezkero iltzeko arriskua dago. Elorri‑azpian yarri‑ezkero eztago arriskurik. Eta den lekuan dela elorri‑ostoa kolkoan sartzen duena eztu tximistak
yoko.
“Sineste-giro horretan tximista zen jainkoaren indarraren erakusgarria eta trumoiak haren ahotsa. Hau horrela izan da kontinente guztietan. Bereziki Euskal Herrian Aidarxto, Mari edo Odei jainkoei egozten zitzaien”. (Aguirre Sorondo)
ikerbAst 2023
argazkia: mad hatter
Arantzea
Arakeitzea antzinako grezian
Menashe Kadishman, Ardi burua, Arakeitzea, lan sinbolikoa, akrilikoa mihisean.
Okela erre
2023-09-18 // bAst, Juan Luis Aizpuru Beristain // Iruzkinik ez
Marokoko Atlas mendikatean, mendi gailurrerantz daramate aberea, han arakeitzeko. Argazkia: viajes la cometa bideotik
Abereak arekeitzea oso ohitura zaharra eta hedatua dugu.
Euskaldunen erlijio zaharra [Bittor Kapanagaren testua]
–Zer daukagu erraiteko euskaldunon erlijio zaharraren gainean?
Orain arte gai honi buruz hitz egitea tabu izan da. Ez da aintzina aintzinakoa gure artean kristianismoa, baina egin izan zuen ordezkatzea erabatekoa izan zan. Eta beste guztia ilunpean estalia eta kondenatua geratu zan. Beraz, aipaezina bilakatu zan aurrerago izan zitekeena, ezer izan ez balitz bezela. Sutan erretako azken sorginak, akelarre madarikatua eta gutxi gehiago ziren zerbait usnatu nahi zuenak aurkitu zezakeena.
Egitan, Bizkaian (batez ere Durango aldean eta inguruetan) eta Nafarroako mendialdeetan, seirehun/zazpirehun urte izango dire kristianismoa sartu zala. Eta zazpirehun urte ezer ez da herri baten historian.
Gaur egun, hizkuntzan dugu ikerbiderik onena eta oparoena, batez ere egun izenetan, erlijio berrian asimilaturiko ohitura zaharrak adierazteko erabilten ditugun hitzetan eta holakoetan. Baita sakabanaturik geratu zaizkigun sineskerietan ere.
Kristianismoak egin zuen erabateko ordezkatze bortitzean, gauza batzuk asimilatu egin zituen, hilekiko begirunea esaterako. Biharamunarekiko errespetua ere nolabait agerian geratu izan da. Eta gauza hauek guztiak oso baliagarriak ditugu lehen izan zanaren zentzuzko ikuspegi bat izateko.
Egun-izenetan altxor bat dugu: Eguen eta Ortzegun, Egubakox, Bariku eta Ortziral, Neskeneguna eta llena, Biharamun, Laurenbat eta Igante. Ikerbide harrigarri bat harribitxiz betea.
Txitxiburduntzi
Ohituretan ere bai, gauza oso baliotsuak ditugu. Adibidez, Bizkaian ospatzen dan “txitxiburduntzi” eguna. Urtean behin egiten da ospakizun hori eta funtsean honelakoa da: “aratuzte” aurreko igandean, inaute aurrekoan, basora joan, sua egin, su horretan txerriki edo ardiki zerbait erre, talde giroan jan eta berriketaldi alaia egin ondoren, etxera. Besterik ez. Gurasoak umeeekin, neska taldetxoak (hauek batez ere), baita lagun taldeak ere izaten dire basorako bidea hartzen dutenak.
Behin antropologo bati kontatu nion ohitura honen nolakotasuna eta zera esan zidan, ohitura honek ehun mila urte inguru izango zituela gutxienez. Eta harriturik geratu zan. Bera euskalduna izan, Euskalerrian bizi, antropologiaz arduratu eta honetaz ezer jakin ez. Baina ez da harritzekoa. Hirurogeitaka urteak daramakizgu sartaldeko gauzak oro madarikaziozko tabu baten azpian kondenatuak direla.
Ni txikia nintzenean, etxeko aitona bilobekin izaten zan gehienetan erritoa betetzen zuena. Inork ez zuen esaten zergaitik egiten zan ospakizuna. Betiko ohitura zahar bat zan eta kitto. Ohitura zaharrak beti onak izan ohi dire eta honako honek ez zuen ageri inolako alde txarrik. Gaur egun gero eta indartsuago doa ospakizuna egiteko ohitura eta familiak izaten dire gehienbat ospatzen dutenak.
Bizkaia euskaldun gehienean egiten da eta egunak izen berezia izaten du eskualde bakotxean. Durango aldean “basakoipetsu”, Lekeitio aldean “sasikoipetsu”, Bermeo aldean “basatuzte” (basa-aratuzte) eta Arratia, Txorierri eta Bilbo inguruetan “kanporamartxo”. Hiru lehenek argiro adierazten dute basoa. Izan ere, basoa, sua eta okela errea dire ezinbesteko hiru elementuak ospakizuna egiteko. Laugarrena ilunagoa dugu. Sartalde horretan inoiz ez da erabili izan “martxo” izena oraingo hille hori izendatzeko. “Epaila” edo “martia” bakarrik erabili izan dire. Beraz, beste zerbait dago ezkutaturik izen horren barruan. Arestian, arratiar ikertzaile zoli bati honako hau esan nion. “Ez ote da gero “kanpoan artxo” jateko eguna?” Eta mutila kezkaturik geratu zan.
Izan ere, beste lurraldeetan “arkume” edo “axuri” izendatzen dena, esneko bildots gaztea, eskualde horretan “artxo” da eta izen hau bizi-bizirik dago eta oso erabilia da. Beraz…
Egun-izen hauek gero eta ahulago ageri zaizkigu. Baina egun horretan egiten danak izen bakarra du lau eskualdetan: “txitxiburduntzi”, eta hau gero eta indartsuago doa, eta ikerbide oso ona dugu. Izan ere “txitxia burduntzian” izateak “okela errea” esan nahi du. Nik uste dut eufemismo hau (txitxiburduntzi) Inkisizioaren beldurrez asmaturiko hitza izan daitekeela, euskerak ez baitu eufemismoak erabilteko joerarik. Izan ere, “okela-erre”tik “akelarre” sortu izango zutena oso bidezko ikerbidea dugu, eta Inkisizioaren beldur (sutan errea izatearen beldur) izanez, eufemismo bat beharko zuten “okelarre” hitza ez erabilteko. Eta ez gara fantasiazko usteak haizeratzen ari, ez, bizi-bizirik ditugun hitz eta ohiturak aztertzen ari gara.
Gezurra badirudi ere, K.g. 2001. urtean bizirik ditugu azterbide zoragarria eskaintzen diguten ohitura eta izen hauek. Eta beste euskal lurralde batzuetan ageri zaizkigunekin lotzen baditugu, aintzinako erlijioa zer izan zan ikusteko argi eder bat iziotuko dugu.
Tolosa aldeko XIII. mendeko kronika baten honako zerbait irakurri dezakegu: “aquí, cuando se celebran las acepciones ermitas, acuden tanto cristianos viejos, como cristianos nuevos. Estos últimos tienen una extraña costumbre: llevan un carnero atado a una cuerda y lo colocan fuera de la ermita pero a la vista del oficiante hasta al menos terminar el ofertorio. Luego, cuando termina la función y se hayan marchado los cristianos viejos, ellos, encienden una hoguera y lo comen dentro de la ermita, todos en comunidad. Parece ser una reminiscencia de su anterior religión”. A zer harribitxia.
Nafarroan ere ageri zaizkigu, zerbait beranduagokoak, uste dut. Arakil eskualdeari dagozkionak eta honelakoak: “aquí es general la costumbre de comer un carnero castrado. En este pueblo a veces suele ser una oveja. Y la función ocurre así: un hombre entra en la iglesia con el animal en los brazos, avanza hasta el altar donde le espera el sacerdote que le recibe. Luego sale el hombre llevando al animal en los brazos y vuelve a entrar para entregar al sacerdote el valor del animal en dinero. Ellos matan al animal y lo asan fuera de la iglesia pero lo comen dentro.”
Sinestezina egingo zaie batzuri baina holakoxe argitasunean dugu arazoa. Bizkaian bizirik dagoena oraino, kronika hauek aditzera ematen digutena eta Nafarroa/Lapurdi inguruetako “zikiro jate” ohitura (lehengo baten saratar bati entzun nion irratian, “zikiro jate esan behar da, zeren, zikiro jana, jandakoa baita”), lotzen baditugu, argiro ikusten dugu aintzinako erlijioaren errito sakratua zein zan.
Bildotsa, “arkumea”, “axuria” edo “artxoa” baina beti bedeinkatua. Beste erlijio bedeinkapena ere baliagarri izaten zitzaien eta, Tolosa aldean apaizari amarru eginez, bera ohartzeke bedeinkatu zezan, eta Arakil aldean dirutruk, apaizaren doilorkeria erakusten duelarik. Erlijio berrian sartuta gero ere jarraitzen zuten ospakizun hori egiten, milaka urtetan egin izandakoak benetako erroak izango bait zituen jende harengan. Eta Bizkaian iraun du.
Arestian, kontu hauek norbaiti esaten ari nintzelarik, Irurtzun inguruko herriska bateko kazetari batek hauxe esan zidan: “nosotros teníamos la costumbre de matar un cordero por Pascua, para comerlo en casa y el abuelo tenía la manía de llevarlo al cura para que lo bendijera antes de matarlo. Para nosotros era una chocholada del abuelo”. Eta nire erantzuna: “lo que hacía vuestro abuelo era cumplir un precepto milenario, mucho más antiguo que el cristianismo”.
Beraz, argiro ageri zaigu erlijio zaharreko errito nagusia zein zan Euskalerri osoan. Udaberrian axuria izango zan, eta gero, hurrengo udaberrira arte, bildots irendua, edo iria. Hau ulertzeko ez dago teknikaria izan beharrik, zeren hainbeste denboran bildots arra bizirik edukitzeko irendu beharra zuten, zikiratu beharra, bestela udazkenean ardiak arkera izaten zirenean, a zelako komediak. Urruzak, berriz, hazi egingo zituzten orain bezela, ardi berriak izateko.
Bildotsa, gaztea edo irendua, Jainkoari eskainia eta honen izenean “arakeitua” (sacrificado, beraz, convertido en sagrado) mendietako leku aukeratuetan erre eta jatea, oraingo mezaren aurreko ospakizuna, gero etsai berrien mihin gaiztoetan “akelarre” bilakatua, eta gizaki xaloak sutan erretzeko erabilia.
Gero, eta ulergarria da, mendi goietako lekuak ermita berri bilakatu ziren eta hortxe egin behar zuten ospakizuna. Bizkaiko kasuan, mendiko lekuok edozein baso bilakatu ziren, eta bildotsa oraingo saiheski, lukainka edo okela. Baina maila oso apalean bada ere, bizirik iraun du.
“Okelarre/akelarre” bilakatzea oso bidezkoa da. Eta bigarren horren zentzu gaiztoa nondik sortua dan ere oso ulergarria. Alde batetik “imperio” berriek kultura zaharraren suntsitzea behar zuten nola edo hala. Eta difamatzea izaten da zerbait suntsitzeko biderik onena. Beste alde batetik, mendira joaten ikusten zituzten, erdi isilean bada ere, zikiro bat lokarri batez loturik zeramatela. Eta hortik susmo gaiztoak: “zer egiten ote dute adardun horrekin?”. Eta “deabrua”, “antikristoa” “larrujotea”, “lizunkeria”, “mozkorkeria” eta horrelakoak izan bide ziren kristautuen asmamenek ekoizten zituzten uzta oparoak. Gero gizaki errukarriak sutan erretzeko balio izango zutenak.
Adaria aker bilakatzea, Europa aldetik zetozten haizeek eragina izan daiteke. Eta behin gure eruditoren batek aurkikuntza “maravillosoa” egin zuen: “aker-larre” eta bide horretan dihardugu oraino. Baina etsaiek beti esan izan dutena zera da: “hacían aquelarre” eta ez “iban a Aquelarre”. Beraz, ez zan leku-izena, ospakizuna baino “aquelarre” hori. Eta zentzu honetantxe erabilia da gaur ere. Beraz, “aker-larre” horrek ez du nondik heldurik ere.
Niri gaur pentsameneko mina eragiten didana zera da, euskaldun artista, marrazkilari, kantari eta abarrek “akelarrera” joten dutela euren asmakizunak burutzeko gaien bila, harrigarrizko iturri bat dutelakoan. Garai bateko etsaiek asmaturiko ipuin zikina, euskaldunen buruak iraintzeko egina, orain euskaldun “argitsuen” eredu iturri. Lotsagarria dugu, baina horrelaxe makurterazia izan da gure herria.
Funtsean, esandako hau dugu erlijio zaharreko ospakizun gorena, bildots errea jatea, Jainkoaren izenean eta herritar guztien artean.
–Hori aspaldiko ohitura zaharra da, bai erromatar aldian eta bertze erlijioetan…
Euskaldunen gauza izateak ez du esan nahi euskaldunena bakarrik izatea. Bai erlijioan, ohituretan, hizkuntzan,… lotura sakonak direla uste dut euskal kulturaren eta mundu zaharreko beste kultura batzuen artean, batez ere Mediterraneoko eta Kaukasoko kultura batzuekin.
Ganera, bildots errea jateko ohitura sakratu hori, dirudienez, mundu zahar gehienean hedatua zegoen. Judutarren erlijioan ere ageri zaigu. Eta txetxeniarrek aurreko gudan garaipena lortu zutenean, bildots erreak janez ospatu zuten. Uste dut oraingoan ere berdin egingo dutela. Hala izan bedi.
– Oiartzunen debekatu zuten duela ehun bat urte bertako baserritarrak igandeetan elizarat idiekin joatea. Eta eliza atean uzten zituzten, haiek ere meza entzuteko eskubidea zutelakoan. Eta honetan ere, bistan bazeuden, bedeinkatzen zirela garbi da.
Bildotsak bedeinkatuak izaten baziren, bidezkoa da idiak ere bedeinkatuak izatea nahi izango zutena. Hauek ere azken batean irendutako abereak ditugu, zikiroak bezela.
Zikiratzeaz (ahotsak bildumatik) joxe luis usarralde lasquibar esteka
Argazkia: viajes la cometa bideotik
https://kapanaga.wordpress.com/ esteka
Ara egin
(…)
Aramaio eskualdearen izena badugu ere gaur, nire ustez mendilerroaren izena genuke. Honen goialdeko herrisketan, Araba aldean, mendilerroak Arangio izena hartzen du (mendizaleen artean Orisol tontorraren izena erabilten badute ere), baina behe aldean, beraz, eskualdeko bederatzi herrisketatik zortzitan, Arangio hegoaldeko tontorra bakarrik da, eta beste guztia “Etxaguengo atxa” eta horrelakoekin izendatzen dute. Honetatik ageri zaiguna zera da, Aramaio (“ara-maia”) izango zala goiko gainaren izena, eta Arangio angia zegoen tontorrarena, hegoaldeko tontor horrena.
Gogoan izatekoa dugu, Aramaio inguruan kokatu izan dituztela azken paganoak hainbat kronistek, eta berdin lehen sorginak ere, Durango -Aramaio- Otxandio triangeluan, batek zioenez. Izan ere, hortxe barruan kokatua dago Arangio mendia (mendilerroa) eta honen gainean Santikurutz ermita dago.
(…)
Nire ustez, “ara egitea” “txitxiburduntzi egitea”ren parekoa genuke, beraz, oraingo kristauentzat “meza egitea” edo esatea dana, aintzinako sinestunentzat “ara egitea” izango zan. Honek eskatzen duen inguru guztiarekin: sua egin egurra txingartu arte, bildotsa (edo oparitzeko zuten aberea) Jainkoari eskaini, hil, erre eta jan. Begira nolako aberastasun harrigarria dugun hizkuntzan honen inguruan: sua egiteko “arakia” erabilten zuten, ez abarra eta ez enborra (anporra), txondorra egiteko erabilten dan egur mota, txingarra egiteko onena baita. Araba aldean oraino bizirik dago hitz hau eta erabilten da. Azkuek ere ez zuen asmatu zer zan.
Eta “araki” ara hitzaren partitiboa dugu. Bestalde, okela ere behar zuten ekintza burutzeko eta “aragi” bihurtzen zan ara egitean. Hau ere “aragi” (nahiago baduzue haragi), berdin berdin ara hitzaren partitiboa dugu bestea bezelaxe, berbera baita. Beraz ara egiteko bi gauzak. Eta “okela errea” edo “aragia” lortzeko aberea Jainkoari eskaini eta hil egin behar zuten, bizia kendu. Erderaz ekintza hau adierazteko, “sacrificar” hitza erabilten dute (“matar” hitzak beste zentzu bat baitu). Eta “sacrificar” hitzak adierazten diguna hauxe da: “hacerlo sagrado, matándolo”. Erlijio mundutik hartutako hitza argi eta garbi.
Eta “sacrificar” hitzaren ordainekoa euskeraz, aintzinako hitz zahar bat dugu: “arakeitu”. Inor ere ez da ohartu hitz honen esanahi sakon eta garrantzitsuarekin: “ara-gei-tu”. Beraz, ara egiteko gei izan dadila egin. Zenbat ezusteko ematen digun gure hizkuntzak, eta nolako gauza harrigarriak eskaintzen dizkigun.
Zikiro-jatea Zugarramurdin argazkia: eitb bid
Ura & hizkuntza Argazkilaria: Juan Luis Aizpuru Beristain
Eid al-Adha arabieraz ( «Sakrifizioaren jaialdia») edo Eid Qurban persieraz), Abrahamek bere semea sakrifikatzeko (arakeitzeko) nahia erakutsi zuela ospatzeko jaialdi musulmana da. Semea arakeitu behar izan ez zuelako, esker onez, ahari bat hil eta eskaini zuen Abrahamek. Eid al-Adha> arekeitze-jaia.
Tabaski -a Kounkane-n, Casamance Goikoa (Senegal) wikipedia
———————————————————————
Gorbea
Itzalezko
kantua
kantatzen
dizut
gaur,
ene
bihotzekoa,
mendigain
xumea,
benetan
maitagarri
antxinako
Gorbea.
Eskeintzen
dizkiguzun
pagadi
trinkoak
eta
errekatxo
kantari
ta
miresgarriak…
Emankor
ta
ederra
zara
bai,
Gorbea.
Zure
gain
biribila
ta
larre
lehuna
hamaikatxo
alditan
zapaldu
dudana,
benetan
gozoa
da
heltzea
zugana¡
Euskaldunen
gogoa,
euskal
gizartea,
euskaldunen
doinua…
Gauza
eder
hauen
babeslea
zaitugu
betiko,
Gorbea?
Zure
ohian
goxuan
murgiltzen
naiz
eta
bihotza
betetzen
dit
basoko
magiak,
haren
hatsa
sentituz
barren
barrenian.
Gorbea
hain
maitea
mendigain
gurtua
zuk
mendizale
nauzu
nik
zu
berriz,
mendi.
———————————————————————
Urratuko dituzte bizibide berriak
Lekuko
dira
harkaitzak
igainka
diren
odeiak,
sortuko
dela
bizi
berria
lehen
bezainbat
indarrez,
eta
berezko
legez,
halaxe
beharrez,
urratuko
dituzte
bizibide
berriak…
Sortuko
dira
gazteak
eraberriko
jendeak,
gauza
batzutan
izango
dira
aro
berriko
kimuak,
baina
hala
ta
ere,
asaben
argiak,
gidatuko
dituzte
geroaren
bidean…
Urratuko
dituzte
bizibide
berriak…
Ura & hizkuntza Argazkilaria: Juan Luis Aizpuru Beristain
Shaykh Ahmadou Bamba: garaiotarako bakegilea
2023-09-05 // bAst // Iruzkinik ez
MOR GUEYE – PEINTURE SOUS VERRE (SUWER) – SÉNÉGAL, FEMMES ET CASE MOR GUEYE – BEIRA AZPIKO PINTURA (SUWER) – SENEGAL, EMAKUMEAK ETA ETXOLA
Ahmadou BAMBA shaikha-ren hiru aipu hasteko:
[BAT] Asmoek zer balio duten,
balio hori dute ekintzek.
[BI] Zure pentsamendua sakonago.
Zure fedea areago.
[HIRU] Zientzia baliagarri bakarra: pertsonak Jainko Gorenaren maitasunarentzat ikasi eta irakatsi duena da.
Baina ez ezbai eta eztabaidetarako ikasitakoa, ezta loria, ospe edo beste harrokeria batzuetarako ikasitakoa ere.
Ezta helburu mundutar hutsetarako ikasitakoa ere, hala nola aginpide-nahia eta kargu gorenetara iristea.
Ezta ikasitako hura ere, bihotzak berarengana erakartzea helburu duena behe-mundu honetan.
Shaykh Ahmadou Bamba
Mahatma Gandhi, Abdul Ghaffar Khan eta Martin Luther King bakegileen mailan jar dezakegu. Bere abenturak Senegalgo herrietan hasten dira, Mendebaldeko Afrikan, eta ondoren Kongo Frantsesaren oihan-eremu trinko, traidore eta ilunetan eta Mauritaniako Saharako basamortuan segitzen dute.
Mendebaldeko Afrika kontrolatzen zuten frantsesek Bamba harrapatu zuten 1895eko udan. Bambak bazekiela zirudienez, atxilotu aurreko gauean, ikasleak bildu zituen. Gehienek sutsuki esan zuten erresistentzia bortitz bat egin nahi zutela eta nahiago zutela hilak izan, frantziarrek Shaykh Ahmadou Bamba eramaten utzi baino lehen. Bambaren erantzuna gerra batean garailerik ez dagoela esatea izan zen.
Hogeita hamahiru urte erbesteratu, espetxeratu eta etxez gabetu ondoren, haren espiritua indartu besterik ez zen egin, haren adierazpen poetiko liluragarriek diotenez. Bere idazkiak testu bizi gisa ikusten dira, betiko korronte bihurtzen dituztenak. Jainkoari eskatzen zion ziurta zezan berak konposaturiko bertsoa betiereko zorion-iturri izan zedila bere ezagutza erabiliko lukeenarentzat. ”
Afrikako “indigenek” eta Sufi maisuek bake-egintzan duten paperari buruzko gertaera honek aire espiritual eta intelektual berria du Islamaren historian, Afrikan oro har, eta Senegalen bereziki.
Kimballek erresistentzia kolonialari eta aldaketa sozial ez bortitzari buruz dioena sinesgarria eta egokia da. Hau, ahozko eta idatzizko historien bidez, poeta eta bakegile handi baten bizitzan eta garaietan inoiz ikusi gabeko kontaketa da. Liburu unibertsal bat da, egiaren, bakearen eta indarkeriarik ezaren mezua duena.
Boterearen jabeen aurrean belaunikatu, esan zidaten,
eta bizitza osoan aberastuko zaituzten sariak lortuko dituzu!
Honela erantzun nion: Aski dut Jauna, pozik nago berarekin.
Erlijioaren ezagutza besterik ez dut nahi.
Ez naiz nire Erregearen beste inoren beldur.
Ez dut inorengan itxaropenik, ez bada nire Maisuagan,
Bera denez, Ohoragarria, ni aberastu eta salba nazakeena.
Nola jarriko ditut neure arazoak, beren arazoez
arduratzeko ere gauza ez direnen eskuetan?
Nolatan, beheragoko mundu honetako harrokeriek bultza nazakete deabruen lurraldean etxea duten horien inguruan egon nahi izatera?
Gaitzetsiko nindukezun hori, utzi niri errua botatzeari. Ez pentsa beheragoko mundu honekiko neu aldentzeak tristatuko nauenik.
Nire erru bakarra printzeen hutsalkeriei uko egitea bada,
besteek nahi dituzten horiei alegia,
bizio hau onesten dut, inolako desohorerik gabe.
… Ez nienez jarraitu nahi izan, ero nintzela leporatu zidaten.
– Shaykh Ahmadou Bamba
Handik gutxira, Bambak Toubaren kokapena aurkitu zuen, Matlab al-Fawzayn (“Zoriontasunaren bila Bi Munduetan”) bere lan idatzian aipatu bezala, Bepp zuhaitza “lekua” izendatuz.
Ene Jainko, Jauna, hiri bedeinkatu hau bake eta segurtasun leku bihur dezazun eskatzen dizut, profetaren graziaren bidez.
Hiri bedeinkatu hau gurtza, sinesmena eta justizia leku bihurtzea eskatzen dizuet, eta jakintza lortzeko leku bihurtzea.
Otoitz egiten dizut hiri hau Edengo lorategi bihur dezazula gurtzaile bakoitzeko, eta leku bat deabru guztietatik babestua…
Hiri hau Mekara joan nahi duen baina ordaindu ezin duen fededunari erromesaldiaren onura emango dion lekua izan dadila erregutzen dizut.
Erregutzen dizut barka ditzazula Toubako bizilagunen iraganeko eta etorkizuneko bekatuak, baita osotasun bila joaten den edonorenak ere.
Jainkoaren erdian, oi Jainko! Amin, Jainkoa!
Sufi maisuak dira: norbanako paregabe horiek, zeinak, urrezko iniziazio-kate honekin duten loturaren bidez, Jainkoak lurreko bide izpiritualaren presentzia bizirik mantentzeko eta beharrezko gaitasunak dituztenak erret bide horretan gidatzeko eskatzen baitie. Izpirituaren printzeak dira, beraz. Haien eskuetan basamortua lorategi bihurtzen da, metal zitala urre bihurtzen da eta arimaren egoera kaotikoa edertasunaren eredu, Unitatearen (al-tawhid) lurrina islatzen duena.
240-241. or.
Bambak arbuiatu egiten zituen egoera soziopolitiko garaikidearen izpiriturik eza, inbasio frantsesa, etengabeko gatazkak eta klase-gizartea, hezkuntza sistema klasikoarekin batera. Esplotazio kolonialaren aurka zegoen. Bere ustez, garai hartako erronkei erantzun egokia ematea eragozten zuen, eta Jainkoaren aldeko bide izpiritualean aurrera egitea oztopatzen zuen. Bazekien etengabe jardun behar zuela jendea hezi eta garatzen, frantziar gotorlekua zeharkatzeko, eta senegaldarrentzat herriaren eta lurraren gaineko subiranotasuna sustatzeko behar zen indarra lortzeko.
Frantsesek artelanak murriztu zituzten, Shaykh Ahmadou Bambaren ospea areagotu zezaketenak. Aitortu zuten Bambak zuen eragina kultura literario eta artistiko herrikoian, batez ere erbestealdiaren ondoren eta ondorioz. Merlin gobernadoreak, batez ere, ulertu zuen zer eragin izan zuten Muridengan herri-poemek eta ustezko mirarien kontu artistikoek, porrotak garaipen bilakatuz eta Bambaren santutasun aura areagotuz.
Zuhaitz mistiko batean otoitz egiteko leku gisa hasi zena Mendebaldeko Afrikako meskita handiena izatera heldu zen, gehienbat milaka eta milaka langilek eraikia borondatezko zerbitzuan.
Toubako meskita handia argazkia: John Crane
Tuba (zoriontasuna, bedeinkapena erran nahi du) zuhaitza, (Jannah) islamdar paradisuko zuhaitza da, zuztarrak goian dituena. irudia: Falak
Touban eraikitako jakintza-gunea islamiar zawiyyyah bezala deskribatu zen, eta Jainkoa adoratzeko, gizakiek Jainkoarekin sinatu zuten aurre-betiereko ituna errespetatzeko eta Lurrean bizitza osasungarria izateko, Koranari jarraituz eta Muhammad profetaren tradizioari jarraituz.
Shaykh Amadou Bamba-ren karta St Louiseko gobernadoreari
Argazkia : Malickdieye38
Shaikh Ahmadou Bambaren Qacaid-ak deklamatzen dituen dizipulu taldea
Michelle R. Kimball (Gure garaiotako bakegilea liburuaren egilea)
Michelle R. Kimball idazlea, bakezalea, erlijioen arteko begirunearen aldekoa.
Paradisuko ibilbideak olerki liburua (Cheikh Ahmadou Bamba)
Afrikatik ikastea. Cheikh Ahmadou Bambaren irakaskuntza espiritual eta politikoa.
Cheikh Ahmadou Bamba eta Muridiyyaren testigantzak, arpilatzearen eta arrazakeriaren logikek behin ukatu zioten gizatasuna itzultzen dio Afrikari. Idealizaziorik gabe, entzunez.
Fededunen poesia hartzen duenak,
gramatika liburu bat eta kritika-lana beste lagunik gabe,
lanak izango ditu!
… Egia baita santu baten ulerkuntza…
… Jainkoa bera baino zailagoa dela lortzen!
Argi dago Jainko Ahalguztidunaren ulerkuntza:
bikaina da ikusten dutenentzat.
Santu bat, berriz, guztiz sekretua da!
– Shaykh Ahmadou Bamba
Ahmadou Bamba maisuaren dizipuluen lehen belaunaldiko poesia arabiarra
Poltsaren egilea: Mor Legazpi jostun senegaldarra.
Mor Gueye
Ehiztariak eta zaldia, c 1980
Reverse glass painting [Alderantzizko beirazko pintura]
33 × 48 cm
Senegal
Mor Gueye artista , beiraren atzealdea margotzen.
Mor Gueye-ren artelana: Ahmadou Bambak uko egiten dio aginte koloniala obeditzeari (1998).
Mor Gueye. Ahmadou Bamba-ren espetxeratzea Dakar-en (1996). Argazkia: Fowler Museum at UCLA, Photography by Don Cole, TR99.37.22
Mor Gueye, Cheikh Amadou Bamba uretan otoizlari, 1998. Alderantzizko beirazko pintura. Courtesy Sharjah Art Foundation.
Ovidio-ren metamorfosiak
2023-08-16 // bAst, Juan Luis Aizpuru Beristain // Iruzkinik ez
Nork ez ditu Nartziso edo Pigmalion izenak inoiz entzun? Bata, bere buruaz maitemindu zen pertsonaiaz ari zaigu; bestea, berriz, bere artelanaz maitemindu zenaz. Nork ez ditu Dedalo eta Ikaro aita-semeak eguzkipean irudikatu? Bata, hegalak galdurik eta itsasoak irentsi zain, aitari deika; eta bestea, Ikaro! Ikaro! hots eginez, uraren gainean semearen luma batzuk bistaratu arte. Nola ahantzi maitale mitiko haien istorioak: Orfeo kantari paregabearen eta Euridize maitearen artekoak, Teseo eta Ariadnarenak, Jason eta Medearenak? Zein harreman atsekabeak, bestalde! Haurtzarotik hasi eta kulturaren gaztaro eta heldutasuneraino Mendebaldeak kuttun-kuttun gorde dituen istorioak dira Ovidiok liburu honetan jasotakoak. Gure iruditegiaren biblia txikia da liburua: mundu klasikoaren ondarea gaur-gaurko irakurleari eskainia.
Faeton
Faeton, Eguzkiaren semea, Epaforen adinekoa zen. Behin batean, Faeton harro mintzatu zen: Feboren semea izanik, ez zela Epafo baino gutxiago. Epafok, orduan:
-Hik den-dena sinesten diok heure amari, Faeton, baina Febo ez duk hire benetako aita.
Faeton, gorri-gorri, amarengana joan zen, eta egia esateko eskatu zion, ea zein zuen benetako aita. Amak zin egin zion Eguzkia zuela aita, eta itsu gera zedila gezurra bazioen. Eta erantsi zuen:
-Galde egiok, bestela, berari.
Pozez beterik, aitaren bila abiatu da Faeton. Etiopia eta india zeharkatu, eta Eguzkiaren irteeraren zain geratu zen.
(Febo greziarren Apolo da, baina Eguzkiari ere deitzen zioten Febo, kasu honetan Ovidiok egin duen bezala).
Argazkilaria: Juan Luis Aizpuru Beristain
Ozirroe
Kiron erdi piztia pozik zebilen jainko baten semearen zaindari. Halako batean, haren alaba agertu zen, Ozirroe, adats gorriak sorbaldetan behera zituela. Etorkizuna igartzeko ahalmena zuen.
Ikusi zuen, bada, haur jaioberria, eta esan zuen:
-Hementxe hazten ari haizen haur hori: mundu guztia sendatuko duk; hiri zor izango dik bizia hilkor batek baino gehiagok, hildakoak pizteko ere esku izango duk, baina jainkoek ez ditek onartuko egingo duan piztuera bat, eta heure aitona Zeusek kenduko dik ahalmen hori. Odolik gabeko gorputza bihurtuko haiz, eta lehen gorputza zena jainko izango duk gero. Bi bider berrituko duk heure patua. Zuk, berriz, aita Kiron, betiko bizitzeko jaioa, hilkor izatea nahi izango duzu orduan, suge gaiztoaren odola zaurietatik barrena sartzen zaizunean.
Iragarpena amaitzeko, bular barru-barrutik hasperen egin, eta, malkoa zeriola, honela mintzo zen:
-Ezin dut hitz egiten jarraitu. Nahiago nuke etorkizuna asmatzeko gauza ez banintz. Giza itxura galtzera noala iruditzen zait, belarra jatea gustuko dut, zelaietan lasterka egiteko gogoa datorkit; behor bihurtzen ari naiz, oso-osorik, ez aita bezalakoa, itxura bikoitzekoa. Zergatik?
Azken hitzak ez ziren ia entzun; laster hasi zen irrintzika. Besoak lurreraino hazi, azazkalak batu eta apatx bihurtu, burua eta lepoa luzatu, soinekoa isats bilakatu, eta adatsak lepoan behera erori zitzaizkion, zurda gisa.
Argazkilaria: Juan Luis Aizpuru Beristain
Jupiter eta Semele
Kadmoren alaba Semele ere Jupiterren haziaz haurdun zegoen. Juno haserre zebilen, eta errieta egin nahi zion senarrari, baina hainbeste bider egin zion errieta alfer-alferrik! Hala, bada, Semele zigortzea erabaki zuen. Urrezko hodeian ezkutaturik, Semeleren etxe-atarira iritsi zen. Atso zahar baten itxutan, ile-zuri, azal-zimur, makurturik eta pauso zalantzakorrez, ahots etenez mintzo zen, eta semeleren inude zaharraren lekua hartu zuen. Hantxe ari ziren biak berriketan. Jupiterrez ere mintzatu ziren; inudeak ongi zekizkien Jupiterren eta Semeleren artekoak. Juno mozorrotuak galdetu zion ea ziur zegoen Jupiter zela maitalea.
-Ez ote da engainuren bat izango, Semele? Hurrena datorrenean, maitasun proba bat eskatu behar dion; eskaion jainko-ezaugarriak jantzi eta besarkada bat emateko.
Agertu zen Jupiter. Eskatu zion Semelek maitasun proba.
–Jupiter maitea: emadak hire maitasunaren proba bat.
Jupiterrek baiezkoa eman zion, zin eginez.
-Eska ezan nahi dunana, Semele.
–Venusena egiten didaanean [larrua jotzean, alegia], Juno besarkatzen duan bezala besarka nazak neu ere.
Jainkoak eskuaz estali nahi izan zion ahoa, baina berandu. Hasperen egin zuen Jupiterrek, orain inork ezin zuen atzera bota eskaera hura, jainko baten zina ez baitezake jainkorik handienak ere hauts. Igo zen Jupiter zeruetara, eta bota zituen tximista, trumoi eta euriak, bere burua ahultzeko; gero, tximistarik ahulena hartu zuen eskuan, beste jainko-ezaugarriekin batera. Hala ere, Semele estali zuenean, neskak ezin izan zuen jasan berotasun hura, eta su hartu zuen.
Haurdun geratu zen Semele. Haurra sutatik libratzeko, Jupiterrek amaren sabeletik erauzi, eta bere izterrean josirik utzi zuen. Jaiotzean, Ino izebak haziko zuen hasieran ezkutuan, eta gero ninfa batzuek gordeko zuten leizezulo batean. Bako zen haur hori, bi bider jaioa.
Kadmo eta Harmonia
Junoren haserreak zoritxarra besterik ez zuen eragin Kadmoren familian, alaba Ino eta haren semea ere hondatu baitzituen. Aspaldi hildako sugea oroitu zuen Kadmok:
-Sakratua ote zen, bada, suge hura?- egin zien oihu jainkoei-. Hala bazen, bihur nazazue neu ere suge.
Ezkatek estali zuten Kadmoren azala, eta lurrean etzan zen, luzaturik. Besoak bazituen artean, eta emazteari deitu zion:
-Hator, emazte gaixo hori: hartu nire eskua.
Hitzak amaitu zitzaizkion, eta txistu egiten zuen. Emazteak, bular biluziei zartaka, zioen:
-Hago, Kadmo! Non dituk oinak, non aurpegia, non sorbaldak?- eta jainkoei erreguka-: Neuk ere suge bihurtu nahi dut!
Kadmok emaztearen aurpegia miazkatzen zuen, eta lepotik heltzen zion. Haiekin zeuden lagunak zeharo izutu ziren.
Gero, bi suge irten ziren baso itxi baterantz, ezkutatzera.
Neso
Nesok ere maite zuen Deianira.
Herkulesek Deianira bereganatu eta itzuli zenean, Eveno ibaia handiturik topatu zuen, eta beldur zen emazteagatik, ez bere buruagatik. Neso zentauroa hurbildu zitzaion; emaztea beste ertzera eramateko eskaintza egin zion. Herkulesek, baietz.
Herkules beste aldera iritsi zenean, emaztearen garrasiak entzun zituen; bazihoan Neso zentauroa lasterka, urrun, Deianira bortxatzera. Herkulesek arkua atera, gezia bota, bizkarrean jo, eta bularretik atera zitzaion Nesori; odol pozoitua zerion zauriari. Nesok, orduan, tunika bat odolez busti, eta Deianirari eman zion.
-Hau janzten duen gizona fidel izango zain betiko, Deianira. Har ezan.
Eta Deianirak eraman zuen tunika odolez bustia.
Argazkilaria: Juan Luis Aizpuru Beristain
Chan da Polvora: poesia galiziarra
2023-07-31 // bAst // Iruzkinik ez
Azken hilabeteotan, Chan da Pólvora Editora-k gaur egungo galiziar poesiaren aniztasuna erakusten duten hainbat argitalpen egin ditu, eta ustekabeko bi libururen argitalpenean amaitzen du: Fran Alonsoren Poemas inmóbiles de movemento estático eta Quería contarche o que é unha casa, María do Cebreirok testuetan eta Antón Lamazaresek irudietan egindako neska-mutilentzako poesiaren hurbilketa harrigarria. Bi liburuak, beren aparteko izaera eta bokazio objektiboa komunean dituztenak, argitaletxearen proposamena dira 2023rako trantsizioa egiteko eta berriki dituzten izenburuak batzeko: Manuel Darribaren Radiante, Galiziako kritika konkistatzen ari dena; Marta Dacostak Así fala Penélope-n egindako “genero antologia”, Nieves Neiraren Sentulo con Neve de agosto bildumaren berrabiaraztea eta Lupe Gómezen Os teus detos na mêna braga con regla edo N Bildumaren zati berriak: A falta dun Eden, terra Mercedes Martínez Modroñorena, eta O lugaroño, Iago Gonzálezen debut indartsua. Erreferentzia gisa, agortzear dagoen hirugarren edizioa Simún da, Nuria Vil galiziar poesia berriaren estandarretako bat bihurtu zuen izenburua.
Quería contarche o que é unha casa [María do Cebreiro eta Antón Lamazares]
Chan da Pólvorak haurrentzako poesiarekin duen konpromisoa areagotu egiten da Quería contarche o que é unha casa (Etxe bat zer den esan nahi dizuet) lanean, non amatasunaren bi esperientzia paralelo elkartzen diren. María do Cebreiro poeta ama bihurtu zenekoa eta Antón Lamazares margolariarena, ama galdu zuenekoa, ehun urte baino gehiago zituen emakumea galtzean. Emaitza ezohikoa da, bai bi artistek lan kontzeptual eta abstraktu baten bidez haurtzaroarekin konektatzeko saiakeragatik, bai zabaldutako irudimenagatik. Liburu honetan dena izugarria da, fisikoki eta emozionalki. Etxearen eta artearen nozioak kolokan jartzen dira. Haurdunaldia eta amatasuna eguneroko bizitzako eremu sinbolikoetara zabaltzen dira, eta bizitzak berak patuaren mugak gainditzen ditu. Lan paregabe baten aurrean gaude, haurrei zuzendutako artea birdefinitzen duen ariketa distiratsu baten aurrean.
María do Cebreiro [Compostela, 1976] poeta eta saiakeragilea da, galizierazko literatura berriaren erreferenteetako bat bihurtu duten liburu sorta baten egilea. Bere poema-bildumen artean, A lentitude dago, Chan da Polvoran argitaratua eta Os inocentes eta O deserto-rekin partekatzen duen trilogia baten zatia. Etxe bat zer den esan nahi nizuen [Quería contarche o que é unha casa] haurrentzako poesiari egin zion lehen ekarpena. Ama izatea ere ikertu zuen Maternidades virtuosas saiakerarekin.
Antón Lamazares [Lalín, 1954] pintura eta poesiaren arteko elkarrizketan oinarritutako lan baten egilea da. Hasiera-hasieratik, jatorrirako bidaia batean parte hartu du, herriko mundu primitiboaren eta homo faber-aren baieztapenean, baina baita harien esplorazio sakon horretan ere, non arimaren, artearen, arimaren eta hitzaren bat-etortzetzat duen. Bere prozesu artistikoa hasierako espresionismo ludiko batetik arte informalista eta abstrakturantz doa, esentzializazio progresibo batean. Azken urteotan bere agerpenik bereziena lortu zuen Alfabeto Delfin lanarekin, piktorikoa eta poetikoa fusionatzen dituen alfabeto asmatu baten bidez -«Kristau eta baserritarra», dio-, eta bere prozesu piktorikoaren gailurra osatzen du.
Poemas inmóbiles de movemento estático [Fran Alonso]
Poemas inmóbiles de movemento estático (Mugimendu estatikoko poema ibilgeak) Fran Alonsok poesiaren aukera plastikoen inguruan urteetan garatzen ari den ildoan sakontzen du. Baina ez gaitezen engaina. Forma distiratsuen azpian poemen ezinegona ezkutatzen da, agian egileak idatzi duen ilunena. Izaera gorpuzgabea duen izaki baten inguruan dabil liburua, hotzaren atsekabean, gorputzaren atsekabean, frustrazioaren humusean idazten duen norbanakoari atxikia.
Fran Alonso (Vigo, 1963) laurogeita hamarreko hamarkadaren hasieran galiziar narratiba berritu zuen idazleetako bat da, Edicións Xerais etxearen arduradun gisa egindako lanak eta poesiarekiko konpromisoak ere protagonismoa izango duen ibilbide baten hasiera. Argitaratu zuen bere lehen poema liburua Persianas, pedramol e outros nervios (1992) izan zen. Ondoren Tortillas para os obreiros (1996) etorri zen; Subversions (2001); Balada solitaria (2004); Transición (2011), María Ladorekin errezitatzen duen poesia liburua eta CDa; Poétic@ (2015), poesia elektronikoa eta crossmedia (www.poetica.gal); Estado de malestar (2016/17) Twitterren (@Tw140Poemas) eta Terraza (2017).
Radiante [Manuel Darriba]
Radiante Manuel Darribaren azken poema-bilduma da, galiziar literaturako egile miretsienetako bat. Radianteren azken bertsioa, eta bere argitalpena, egilearen bizitzan bereziki gogorra den garai batekin bat datozela kontuan hartuta, minez eta ziurgabetasunez betea, liburuaren izenburuak ironikoa dirudi. Baina «distiratsu»k «argitsua» ere esan nahi du, eta poema horiek argi jakin bat igortzen dutela uste du egileak; nahita iluna bada ere. Hainbat urte iraun zuen obraren konposizio-prozesuan, egileak material gogor batekin, harriarekin edo egurrekin, lan egiten zuela sentitu zuen, forma gabeko masatik hizkera egituratuaren zatiak ateratzen. Idazle baino eskultore sentitzen zen. Kasu askotan, sorkuntza prozesuan forma eta zentzua hartzen zuten idazketa automatikoko (edo ia) pikor gisa hasi ziren poemak. «Bukaturiko artelan bakoitza», dio, «helmuga geltoki bat da, oso bidaia luzea duena. Poesia konplexua izan daiteke, baina inoiz ez da bizitza bezain konplexua».
Así fala Penélope [Marta Dacosta]
Galiziako poetak moldeak apurtzen eta zirrikituak irekitzen ibili izana, lehen ia gizonezkoena bakarrik zen unibertso batean, bistako gauza da. Azken hamarkadetan nazioarteko gertaera ere bihurtu izana errealitate eztabaidaezina da. Fenomenora hurbiltzeko, Chan da Pólvorak Así fala Penélope plazaratzen du, Marta Dacostaren irakurle mota guztiei -baina batez ere neskei- zuzendutako lana, berrogei poeta baino gehiagoren ikuspuntu berezia eta kontestualizatua eskaintzen diguna, Ana Romaní, María Xosé Queizán, Olga Novo, Paula Luís,… Proposamena emakume galiziarren idazkera garaikidean barrena egindako bidaia sutsua da. Proiektu argitaragabea da hau: genero antologia bat, non izenek eta kronologiek errealitate komunitario bat uztartzen duten poemekin, sarritan, beste era batera agertzeko.
Os teus dedos na miña braga con regra [Lupe Gómez]
Así fala Penélope kaleratzearekin batera, Chan da Pólvorak Lupe Gómezen liburu probokatzaile eta eztabaidagarriena, Os teus dedos na miña braga con regra, berrargitaratu du. Argitaratu eta ia 25 urte igaro direnean, indar poetikoa mantentzen ez ezik aparteko edertasuna lortu duen testua eguneratu du egileak. Hemen aurkituko dituzu azken hamarkadetako bertso ahaztezinetako batzuk, konposizio laburrak, minimoak, umorerik gabekoak, emakumezko boxeolari baten kolpeak bezala lehertzen gaituztenak. Inoiz ez duzu eskuan izango hain bortitza eta hain errugabea den beste liburu bat.
A falta dun Edén, a terra [Mercedes Martínez Modroño]
Colección [N] du izena Chan da Pólvorak eta Amastrangallar-ek partekatzen duten proiektuak, eta azken hilabeteetan liburu-dendetan sartu da bi izenburu berrirekin: A falta dun Eden, a terra, Mercedes Martínez Modroño-rena, eta O lugariño, Iago González-ena. Eden bat ezean, lurra nostalgiaren aurkako oihu bat da, paradisuaren inposaketaren aurka. Herriko errealitate bati atxikitako testua da, bere buruari uko egiteari, baina baita irudi pertsonalizatu edo, okerragoa dena, fikzio turistiko bihurtzeari uko egiten diona. Mercedes Martínez Modroñok odolarekin nahasten den eta subjektibotasuna zeharkatzen duen izaera baten aztarnak sortzen ditu. Baina, batez ere, iragan hobe baten ideiaren ametsetan fosilizaziotik ihes egiten du. Eden-ametsa baztertu eta bere burua orainaldian kokatzen du. Liburua egilea aspalditik garatzen ari den asmo handiko proiektu baten parte da. Bertan, testuak Versofonía bikotearekin interpretatzen duen dimentsio musikalean hedatzen dira eta bere ekintza-eremu nagusia Ribeira Sacra da.
O lugariño [Iago González]
[N] Bilduman ageri den beste liburukia Iago Gonzálezen estreinako lana da, 1999an Vilar de Barrioko Arnuíden jaiotako poeta, eta Chan da argitaletxeak argitaratutako Dentes para a mázá antologiarekin ezagun egin zen argitalpen eszenan. O lugariño leku bati buruzko liburua da (Arnuíde), baina baita Galiziako landa-eremuari buruzkoa ere, ahots freskoz abesten duen poeta baten hitzen distirarekin, meategi batetik atera berri den ura bezala. Hala ere, liburu luze eta trinko honetan gehien distiratzen dutenak, pertsonak dira, poetak desagertze baten akta egiten duen notario batek bezala aipatzen baititu. Iago Gonzalezek berak dio zaharren jakituriari eta lazken eta mendien edertasun ulergaitzari lotuta sentitzen dela.
Neve de agosto [Nieves Neira]
Nieves Neiraren ahozko dimentsioan poeta miresgarri gisa agertzearen lekuko urteak izan arren, Neve de agosto da bere lehen liburua. Denbora-lerro ezberdinetako idatziak eta munduaren ezkutuko ahotsak zizelkatzen dituzten adarren sorta bat egiten dute bertan. Izenburuak garaiz kanpoko elurteen tradizio kristauari egiten dio erreferentzia, santutegi bat eraiki behar zen lekua adierazten zuen fenomeno miragarria. Hemen erlijio-dimentsioa kenduta, poeman bizi den arraroaz mintzo da Neve de agosto, baina baita apartekoaren sedukzio arriskutsuaz ere. Ezustekoa itxaroteko eta munduaren ukazioan ez erortzeko, zerumugako desilusioa bere gain hartzeko eta emozioa eta mugimendua ez ukatzeko galdera jorratzen du. Bigarren edizioa den izenburu honekin, Chan da Pólvora Editorak Sentulo bilduma berreskuratu du, Ana Romaníren A desvértebra, Constantino Bértoloren O gran poema eta Nuria Vil-en Simún ere biltzen dituena, besteak beste.
Simún [Nuria Vil]
Azken urteotan ahozkotasunaren esparru zailean ibilbidea eraikitzen ari diren emakumeen artean, Nuria Vilán Prado da, zalantzarik gabe, pertsonaia miretsienetako bat. Baina ezustekoenetakoa ere bai, bere presentziaren indarrez eszenatokia gainditzen duen nortasuna, hauskorra eta aldi berean magnetikoa. Nuria Vil ezizenaz estalita (benetako izen bat), Vilán Pradok ehunka errezitaldi, ekintza, emanaldi eta slam txapelketa egin ditu. Haren proposamenak ez du inoiz inor axolagabe utzi eta bere poesiak, orain paperean agertzen dena baita, ezta ere. «Leku honetan / nolabaiteko biolentzia dago egia / hitza artikulatzeko moduan», idatzi du egileak debut literario harrigarri honetan. Simúnek poesia ertz ezberdinetatik ikertzeko balio ez ezik, bere jatorriko ahozkotasunaren eta idazteko aukeren arteko koherentzia gauzatzeko aukera ere ematen dio. Gutxitan egiten da halako debut paregabea. Bere bertsoak, liburuari izenburua ematen dion haize kiskal berarekin eraikiak, ezustekoaren eta kataklismoaren artean mugitzen dira. Ederra, bizia eta liluragarria.
Nere izena zan Plorentxi
2023-07-29 // bAst // Iruzkinik ez
10 or. Zumayan
“Gipuzkoako Zumayan jaio nintzan, 1873-ko Otsaillaren 22-an. Eta hurrengo egunean bataiatu ninduten San Pedro Apostoluaren elizan, erriko parrokian, alegia. Geroago, antxe bertan artu nuan Konfirmazioko Sakramentua ere. Etxe pobre bateko alaba naiz. Nire aideetatik geienak arrantzaleak ziran.”
Aitak, Mariano Sorazu zuen izena. Amak, berriz, Antonia Aizpurua.
Bataioan Florencia, Plorentxi izena jarri zioten. Eta izen onekin izan zan ezagutua gure artean, arik eta moja sartu zan arte. Moja sartzerakoan izen berria artu zuan: “María de los Angeles” (edo motxago, Angeles), habitua San Migel aingeruaren egunean artu zuelako-edo. Geroztik izen onekintxe gelditu da.
Plorentxi jaio zanean, karlisten gerrateak sutan zuezkan bazterrak. Zumayako erriak ere arrisku gorriak izan zituan eta Plorentxiren familiak Zestuako Bañu-etxera joan bearra izan zuan. An bi urte egin zituzten. Baiña bere irugarren urterako Plorentxi berriz Zumayan ikusten degu.
Emen, Zumayan, neska txiki zalarik, Karidadeko Karmeliten eskolara ibilli zan.
Plorentxiren aitak arraia salduaz ateratzen zuan ogibidea. Itxasotik ekarritako arraia bizkarrean artu eta ibillaldi luzeak egin bear izaten zituan, geienetan oiñez, saltzera eramateko, naiz Tolosara naiz beste erri askotara. Garai artan etzan oraingo erreztasunik. Zumayan etzegoen orain bezela trenik, eta bizimodu gogor ori egin bear izaten zuan bere etxekoen mantenua irabazteko.
“Zazpi anai-arreba izan giñan”. Bost neska eta bi mutil. Oetatik bi (nexkak) oso gazte il ziran; gaiñerakoak hogei urteetara eldu ziran. Gure Plorentxi irugarrena zan Mariano ta Antoniaren seme-alaben artean. Eta familia ugari eta beartsuetan sarritxo ikusi oi dana: “anai-arreba guztiak naitasun bizia genion elkarri”.
“Nire guraso ta arbasoak kristau onak ziran oso. Beti itzegiten ziguten Jaungoikoaz, Ama Birjiñaz eta Santuezaz. Nire bizitzako leen-urteak lenengo kristauen usaieko giroan igaro nituen. Jesus zan gure etxeko buru. Eta nire ustetan Santuak, nire guraso eta aitonak ziran. Etxekoen artean ikusten nituen nik Aita San Jose, San Joakin, Santa Ana, Apostoluak eta baita Loyolako San Iñazio ere, zeiñi aparteko debozioa zion gure familiak. Aurtzaroko urte aietan nabaritu nuen zer-nolako indarra duen kristau fedeak eta zenbateraiñoko balioa duen Jaungoikoari eta Eliza Amari sendo elduta bizitzeak, baita ere somatu nituen Bataioan artutako beste zenbait birtuteen aztarnak”.
“Anai-arreba guztiak asko nai genion elkarri eta bata bestearekin jolastutzen giñan, bai etxe-barnean eta bai kanpoan. Aita ta amak uzten ziguten albo-errietako erromerietara joaten, erri oietan Santu edo Patroiaren pesta-eguna ospatzen zanean. Anai-arreba danak joaten giñan, baiña ez beti elkarrekin. An bertan biltzen giñan merienda jateko, dantzan egiteko eta batez ere etxerakoan elkarri laguntzeko. Anjeluserako etxean egon bearra genuen, gure guraso maiteak ala agintzen ziguten”.
Plorentxik hamasei urte ditu. San Pedro Apostoluaren jaia zan, 1889-ko Garagarrillaren 29. Leaburu-n erromeria. Leaburura dijoa Plorentxi bere lagun batzuekin. Uste du Leaburun bertan ikusiko dituela Kontxesi, bere ahizpa zaarra, eta Joakin Luis, bere anaia. Baiña ez. Ez bata eta ez bestea etziran egun artan erromerian azaldu. Tolosako plazan jolastu ziran eta gero garaiz etxeratu. Plorentxi bakarrik arkitzen zala oartu zanean, saiatu zan bere anai-arrebak bezin goiz etxeratzen, baiña alperrik. Eldu zaneko, Anjelusa aspalditxo zan pasatua eta bere anai-arrebak barrutik ziran danak.
“Anai-arrebak ni gabe etxean sartu ziranean, nire ama laztana larritu zan oso. Nik ezer gaitzik pentsatu gabe, luzatu nizkiot beretzat eta aitarentzat Leaburun erositako erroskillak, baiña amak, itzik esan gabe, ukatu egin zizkidan. Nik, berriz, artzeko, eta ark berriz ezetz, eta oraingoan itz auek jaulki zitzaizkion: Ez nuen sekula uste zu mundutar izango ziñanik. Begira zazu nola bizi dan zure ahizpa, len beti jolasetan zebillena. Ala zan. Lenago nire ahizpa beti zebillen etxetik atera-naiez, dantza ta jolasen atzetik (jolas onak, jakiña), eta ni orduan ba-zirudian bakartaderako jaioa nintzala. Gero, berriz, ni dantza-zale amorratua biurtu nintzanean, ark elizkizunetan zeukan bere biotz guztia. Ori zan amak gogoratu zidana. Amaren itzok arri egiñik utzi ninduten. Argi-argi irakurri baitnuen itz oetan nire amaren etsipena ta naigabea, ni mundu-zale biurtu nintzalako”.
“Nire kuartoan sartu nintzan. Lendabiziko aldiz ikusten nuan ama gaisoa nire kulpaz naigabeturik. Txiki-txikitatik santu izateko izan nuen gogo ura berriz gogoratu nuen. Gogoratu eta berritu. Berriz erabaki nuen Jainkoarena izan bear nuela oso-osorik, beti-betiko. Lenago ere olako asmoak izanda nituen, baiño nire aultasunaz ez nintzan bat-ere fidatzen, eta ala uste nuen Jainkoaganako biurtze ori laga egin bear zala, arik eta ogeita bost urte izan arte. Pentsatzen nuen urteak ekarriko zidatela indarra ta kemena Jainkoari leial irauteko; eta bitartean etzegoela ezer egiterik.
Eta orain ez ote zan garaia? Nire barnean bultza bizia sentitzen nuan. Baiña urteak, or zegoan oztopo bakarra, ene ustez. Bederatzi falta, ogeitabosteko mugara eltzeko. Nire bizitzako urteak ain luzeak izatea, ain geldiro joatea, zoritxarrik aundiena iruditu zitzaidan. Azkenean ara zer erabaki nuen: erdiko bidetik ibiltzea: santutasun-bidea eta munduko jolasak elkartzea (sekula ikasi eztedan jokabidea bada ere). Beraz, jaiegun arratsaldetan elizkizunetara joango nintzan, gero erriko jolasetara, eta illuntzean garaiz etxean sartu. Auxe izan zan nire erabakia, eta biaramonetik alaxe egiten asi nintzan. Jainkoak, ordea, besterik zeukan gogoan. Ba-zekian nunbait nire etorkizuna arriskutan arkitzen zala munduan eta nik oso-osorik bear nuela izan edo Jainkoaren edo Munduaren, osoa, ez zatitua, osoa Osoarentzat, eta neretzat etzegoela erdiko kaletik ibiltzerik”.
1908-ko Maiatzean gorputzeko eritasun batean erori zan berriz ere. Eritasun ontan oiñaze ta min aundiak ikusi bear izan zituen. Baiña min guztiok Irutasun Santuari eskeintzen zizkion asmo onetarako: Berak Ama Birjiñari emandako doai eta bikaintasun guztiak nolabait ordaintzeagatik, alegia. Alde batetik egundoko miñak, baiña bestetik pozaldi ta konsolaziorik garbienak ere dastatu omen zituen gaitzaldi ontan; batez ere, Jesus eta Mariaren bisitak maiz izan zituen. Gazte-gaztetatik biotz osoz Jaunaren zerbitzura jarri zala-ta, Jauna ere berari laguntzera beartuta balego bezela azaltzen omen zitzaion, guztiz ezti ta arrai.
Ama Birjiñak jakiñarazi zion bein Sor Angelesi bere arimaren santutasunerako ta salbaziorako bear zituen grazia denak Aita Espiritualaren bitartez emango zitzaizkiola. Lehenago zuzenean eta bitarteko gabe artzen bazituen ere, geroztik direzioaren bidetik elduko zaizkiola. Eta fede orretan bizi zan bera, naiz ta direzioagatik istillu gorriak pasatzen egon.
Izan ere, bere zalantzak eta kezkak geroago ta aundiagoak ziran. Jainkoarekin guztiz lagun eta Arengandik mesede arrigarriak etengabe artzen, eta ala ere betiko kezka ura ezin burutik kendu: pekatu mortalean ote zegoan, alegia. Zalantza utsa izatera iritsi
Miriam Luki-ren argialdiak
2023-06-06 // bAst // Iruzkinik ez
Nora
Iheslaria nonbaitetik egotzia izan den pertsona bat da,
baina inora ez doana ez duelako nora joanik.
Slavenka Drakulic
Komunean sartu da. Sartzeko denborarik izango ez balute bezala borrokatu dira bi eskumuturrak heldulekuarekin, barruan zoruraino irristatu eta belaunak bildu ditu besoetan; orduan atera zaio aienea saihetsetatik. Ezagun zaio. Dardarizoa eragiten dio gizon horren presentzia hutsak, gorputz osoan. Komuna txikitu egin da, pilatutako kaxak handitu, izerdiak kopeta eta bular artea bete dizkio, sabela nahasi zaio, ez du gainean txizarik egin nahi.
Altxatzeko keinua egin du, galtzak eta kuleroak orkatiletan dituela iritsi da konketaraino. Urez busti du garondoa. Eulien gorputzetako eztandak entzuten ditu lanpara urdinaren kontra amiltzen direnean. Ispiluko bere irudiari begiratu gabe, labearen txirrina entzun duelako irten da komunetik. Baguetteak ateratzeko eskularruak jantzi eta labea ireki du, atera den bafada egunaren sargoriarekin nahasi da. Orrazkera deseginda irten da dendaostetik.
— Joan da —dendako aulki bakarrean eserita dagoen agureak esan dio, bereziki ozen.
— Eskerrik asko, Emilio —erantzun dio berak, bereziki baxu.
Hasi dira bezeroak joan-etorrian eta Nora ez da geratu eguerdiko une berriro jendetsuaren aurretik dagoen tarte laburrera arte. Orduan, baguette egin berri bati koskorra moztu dion bitartean, komunera eraman duen gizona, gizon hori, ez dela hura esan dio bere buruari, jakin badakiela, baina zerbait ikusten duela harena honen begietan. Aiztoaz erdibitu du ogi puska eta urdaiazpikoz bete du agureari emateko. Emiliok makila askatu, eskua luzatu, hamaiketakoa hartu eta lepoa biratu du Norari begiratzeko. Zuhaitzen adarretara igotzen urteak eman dituen animalia dirudi. Zaharraren eskuetako zainak ukitu ditu lipar batez eta on egin dio. Eguerdian itzuliko da mutikoa eskolatik.
Okindegia Norak hartu zuenean bezala dago. Ogiaz gain, esnea, latak, litxarreriak, ardoa, kafea, azukrea, ozpina, olioa eta gozoak —ugari— saltzen ditu. Lehenengoz sartu zenean atzeraka egin zion, harrizko kaxa laukizuzen baten barruan sartzen balego bezala izan zen, zulo batean. Gerora, San Pankrazio bat oparitu zion auzoko andre batek eta, muzin ez egitearren, apal batean jarri zuen, nahiz eta santuetan ez duen batere sinesten. Andre berak ekartzen dio astean behin perrexila santuaren oinetan jar dezan. Ez dio zimeltzeko astirik ematen. Ereinotza ekarri zion beste batek, dendak aurrera egin zezan babestuko zuela. Hura ere okindegiaren sakonean jarri zuen eta hautsa batu da hostoetan. Apalategiek U bat osatzen dute mostradorearen inguruan. Apal batzuk altuegiak dira eta maila bat erosi behar izan zuen goikoraino iritsi ahal izateko; aurreko ugazabak oso altua behar zuen. Mostradorearen ezkerrean hozkailua dago, horizontala, kristalezko erakusleihoduna, neonezko argi zuria barruan. Argi horrek argiztatzen du okindegia. Hantxe daude york urdaiazpiko eta txorizo enpaketatuak, izozkiak eta eulietatik babesteko sartu dituen txokolatezko pastak. Landare bakarra sakoneko apalean dago, lorerik gabeko orkidea maskal bat; aurrekoak utziko zuen ziurrenik, ez zaio izpirik iristen. Ez du ematen bizirik iraungo duenik.
Haren senideek goizetan ekartzen dute Emilio eta baserrira eramaten dute eguerdian. Ez du apenas entzuten eta gutxi hitz egiten du, baina ez du hitz egiten ahaztu nahi, hori esanda eskatu zion dendan egon ahal izatea. Bezeroek diosala egiten diote eta hitzen bat edo beste trukatzen du haietako zenbaitekin. Nora batzuetan beldur da ez ote den halako batean sua piztuko baserrian, Emiliok sugarrak entzun ez, eta ez ote den han bakarrik kiskaliko. Sudurra handia du, belarriak bezala, urteek biderkatu dute; euli bat pausatu zaio, ez du eulia uxatu. Sudur zuloetatik ateratzen zaizkion ileak bibotekoekin txirikordatzen dira. Ile urdina du, luzexka, marra erdian orraztua, sendoa. Betaurrekoak puskatu zitzaizkionean zinta isolatzaile apur batekin konpondu zizkion Norak, eta hala daude, zinta beltza bistan ezkerreko besoan. Begi berdeak urritu zaizkio oihandutako bekainen azpian. Koadrodun alkandoraren mahukak ukondoetan bilduak ditu eta aurreko botoien artetik ile zuriak ageri dira. Norak baietz esan zion, okindegian egon zitekeela. San Pankrazioren hatz erakusleraino joan da eulia eta han geratu da, belatzaren eran. Arratsaldeetan denda itxita dago.
Plazara irten da. Alderik alde begiratu du gizona handik ez dabilela ziurtatzeko, eta tokiz kanpo dagoen limoiondotik erori diren limoiak jaso ditu; azala lodiegia dute baina usaina zabalduko dute dendan. Kanpoan ez dago itzalik. Itxi aurretik andre bat sartu da adaxka batekin, azkeneko ezki-loreak direla esan dio, dendan jartzeko, oso ongi ematen dutela limoiarekin. Etxerako bidea eguzki galdatan egin du semearen eskutik.
Norak marrak egiten dizkie ogiei ahorik gabeko aiztoaz. Mutikoa eserita dago eta oinak ez zaizkio lurrera heltzen, aulkiaren hanka batean bermatuta dago motxila. Liburuaren gainean kakotuta, marrazkiak begiratzen ditu, erakuslearekin letrak azpimarratu eta hotsik atera gabe ahoskatzen ditu hitzak. Panpina aurpegia duelako neskatzat hartzen zuten txikiagoa zenean eta ilea mozteko eskatu zion. Arras moztu zuenetik ez da horren ilehoria —gaztaina kolorekoa bihurtu zaio ilea—; hezur finak ditu eta gorputza egunetik egunera ari zaio luzatzen. Liburua gorde du eskolara joateko ordua iritsi denean, bere kasa abiatu da, oso handia dirudi. Nahiz eta autorik ez etorri, zebra-bidean geratu eta bi aldeetara begiratu ostean gurutzatu du, txikituz doa haren silueta. Mutikoa joan eta Emilio iritsi da, sinkronizatuta daude.
Erlojuari begiratu dio Norak. Hamarrak eta laurden. Gizona dagoeneko ez bada agertu ez da jada agertuko. Ordu bertsuan joaten da ogia erostera, baina ez egunero, hori ona da agertzen ez den egunetan. Gaur, adibidez. Ikuskizun egote horrek ahitu egiten du halere, azken batean beti hor balego bezala delako.
Mehe dagoela esan dio zaharrak, ozen. Gehiago jan behar duela, orain urte batzuk luma baten eran altxatuko lukeela. Bezero guztiek diote haizea gogor dabilela. Haizea ez da gai txarra auzoko hildakoen eta gaixotasunen zerrenden aldean. Batek esan dio lainoak korrika doazela eta irteten denean poltsikoetan harriak sartu beharko lituzkeela. Txirrinak jo du, eta dendaostera sartu da. Halako batean, sarrerako atearen danbatekoa entzun, eta ikara igo zaio oinetatik. Ateratzen ari zen altzairuzko erretiluak ihes egin dio, lurra jo, eta eskuak belarrietara eramanda oihu bat isildu du. Burua dendaostetik atera duenean Emilio ikusi du eserita, gorputza aurrera, bi eskuak makilan bermatuta eta belaunak irekita. Atea baino ez da izan, haizea eta atea izan dira. Sartu da berriro dendaostera eta, belauniko, erretilua jaso du, ogiak banan-banan hartu, eta putz eginez kendu die hautsa. Mantso ibili da, baretzeko, baina eskumuturrari heldu behar izan dio dardarizoa gerarazteko. Ubeldu arte estutu du. Aspaldiko ezagunak ditu azaleko beltzuneak.
— Lasai, hego haizea da —esan dio Emiliok, ozen, ateak beste danbateko bat jo duenean.
— Gorroto dut hego haizea.
Eguerdiko haizea deitzen diote berean. Ezinegona eragiten dio; haize horrek dena okertzen du. Mahukari tira egin dio hatzekin ubeldura estaltzeko, eta erratza hartu du. Limoiondoak ez lituzke hostoak galdu behar, hori uste du, baina hosto piloa sartu da dendan. Bildu ditu obalatuak, horituegiak, gaixotuak. Ezkiaren hosto hezurtsuak, bihotz txiki hori horiek ere agertu dira nahas-mahasean; haizeak ezkiari erauzitako fruitu iletsu biribil bakarren bat ere bai. Atea ixteko ahaleginean haizeak eramango zuen beldur izan da.
Goizean logelako leihoa ireki du eta elurra ari zuen mara-mara. Erortzen entzun du eta ederra iruditu zaio; ez zekien elurra erortzen entzun zitekeenik. Baina neguko botak erosi behar izan ditu, butano gehiago gastatzen du eta elurra hasi zenetik Emilio ez dute eraman.
Okindegiko atea ireki denean hotzaren usaina sartu da. Bezeroa nor zen ikusi duenean zangoak makaldu, eta Emilio egotea desiratu du. Ez da altua, ez da baxua, ez da ederra, ez da zatarra, ez da potoloa, ez da mehea. Gizon normala da. Baina bada hustasun bat haren begietan ezaguna egiten zaiona. Antzik ez dute bestela eta ziur dago hau ez dela hura. Ziurtasun horrek ez dio halere ezertarako balio. Hura izango balitz bezala da.
Kanpotik entzun du bere ahotsa gizonaren egunonari erantzuten. Ogia ordaintzeko eman dizkion txanponak erori egin zaizkio mostradoretik hartu nahi izan dituenean. Belauniko jarri behar izan du jasotzeko eta butano-berogailuaren azpian ezkutatu dena biltzerakoan masailak sutu zaizkio. Gizonaren begiak iltzatuta sentitu ditu atzean, dortoken oskola nahiko luke beretzat. Altxatu denean izerdi hotzak busti du kopetatik behatz arteraino eta kutxa erregistratzailea irekitzen ikusi du bere eskua. Agur esanda atera da gizona okindegitik, normal-normal.
Dendaostera sartu denerako ezin du arnasarik hartu, bihotza atera beharrean dauka, horman bermatu du sorbalda eta arrastaka eraman du behera lurrean esertzeraino, belaunak bildu, eskuak forropolarraren azpian sartu eta harramazka egin die bularrei. Hau ez da hura, baina gauean maletak egiteko promesak baino ez du baretu.
Egunak aurrera egin du, oharkabean. Udaletxetik dendaren atariko elurra kentzeko pala ekarriko diola agindu dio bezero batek, bestela norbait jausiko dela. Norbait aipatu duenean bere burua ikusi du erortzen, eta elurra odolez bete da. Palarekin jaso du eguerdian, kostata osatu ditu bi mendi okindegiaren sarreraren alde banatan. Sekula ez du hainbeste elurrik ikusi, berenean ez du egiten.
Hotzak sartu da dendara elurra noiz kenduko desiratzen, zatarra begitandu zaio behin zapalduta. Denda itxi du. Mutikoa eskutik darama. Ilun dago kanpoan, goizean eguna argitu ez balu bezala. Une batez ez daki ziur hori bere mutikoa den, ezta emakume hori bera den ere. Elurretan bere oinen lorratzak laga nahi dituela esanez askatu, eta korrika irten da semea.
Mutikoa behar baino goizago sartu da dendan. Hamar eta erdiak baino ez dira. Kolpatuta dauka ezkerreko begia, hazita, gorritua. Galtzetako ezkerreko belauneko oihala urratuta dago eta orban gorri bat zabaldu da, zauria bistan. Ez du negarrik egiten. Arroparen barruan txikiagoa ematen du orain.
— Zer gertatu da? —galdetu dio Norak belauniko jarri eta gerritik helduta.
— Nire izena ahaztu zait —erantzun dio lotsagorrituta.
Dendaostera eraman eta galtzak jaisten lagundu dio Norak. Ur epelarekin bete du ontzi bat, ebakia nahiko sakona da; orkatilaraino iritsi zaion odola xukatu eta zauria garbitu dion bitartean Noraren eskuei jarraitu die, hipnotizatuta. Izozkailutik jelak atera, trapu batean bildu hazitako begiaren gainean jar dezan, eta bakarra beharrean bi begiak estali ditu mutikoak.
— Zure izena Pau da, baina hemen Jon zara —esan dio Norak belauna igurtzi bitartean.
Mutikoak trapua erretiratu du bere izen zaharra une batez ikusi nahi balu bezala. Gorde. Norak Emilioren txistua entzun du orduan. Bezeroak daudela adierazi nahi dio, eta txistu horrekin zehazki gizona datorrela. Utzi du mutikoa dendaostean eta mostradorean jarri da. Gaur kukua lehenengoz entzun duela esaten sartu da gizona, pozik, eta Emiliok aspaldi entzun duela erantzun dio, ozen; ez dagoela hor inolako nobedaderik.
Gizonak berrogeita hamar eurokoa eman dio. Ogiak bat eta hogeita hamabost balio du. Ezin da dendaostean ezkutatu, ezin ihes egin. Billeteak dar-dar egin du bere eskuan. Tximak ateratzen zaizkio adatsetik. Sartu du billetea kutxa erregistratzailean eta hasi da txanponak zenbatzen gizonari lepoa emanda. Haren begiak sumatu ditu bizkarrean. Gizon horrek egitura apurtzen dio, beste ni batera itzultzen du. Gorroto du nirik gabeko ni hura. Txanponak eta billeteak eskuan dituela biratu eta, luzatutako haren eskuan uzterakoan, ukitu egin du une batez. Goragale deskarga bat etorri zaio, ezin da tokitik mugitu, oinek ez diote erantzuten, bere haurra kolpatuta dago, masailak piztu zaizkio, ezin da komunean ezkutatu, gizona badoa, atea itxi da, arnasa hartu du.
— Hurrengoan berriro ez etortzeko esango diot —Emiliori hitz egin bitartean mototsa berregin du.
Dendaostean, mutikoaren aurretik pasatu denean, laztan bat egin dio ilean. Komunean sartu da eta eskua igurtzi du konketan indarrez. Lehortu, komuneko tapa ireki, belauniko jarri eta oka egin du. Altxatu, atondu eta urarekin garbitu du ahoa. Mostradorearen parean jarri denean Emiliori begiratu dio eta irribarrea ikusi dio bibotean.
Hurrengo bezeroak atea ireki duenean, haize leunari esker, ezkiaren usaina sartu da limoiarekin nahasita. Udaberria suabe datorrela esan dio, hala ebatzi dutela tenporek.