Hasiera »
Iñaki Bastarrikaren bloga - Lazzaretto vecchio
Iñaki Bastarrikaren bloga
Liburuak maite ditut, eta irakurri ahala azpimarratzen ditut eta haiei buruzko iruzkinak egiten. Batzuetan nobedadeak dira, baina beste askotan, liburu lehenagokoak edo erdi ahaztuak. Beste alde batetik kontu zaharrak egunetik egunera gehiago zaizkit atsegin.
Azken bidalketak
- Paradisuaren kanpoko aldeak, Lanbroa, Behinola 2024-04-26
- Umeekin egiteko ibilbideak 2024-04-20
- Artem Ivantsov: bi Iberiak elkartu nahirik 2024-04-14
- Tracce della lingua basca in Sardegna 2024-03-24
- Yehuda Ha-levi tuterar idazlea 2024-03-19
- Arteterapia (I) 2024-03-13
- Jorge Gimenez Bech itzultzailea [1956-2023] 2024-03-06
- Bichta éder 2024-02-27
- Kouroumaren eguzkiak 2024-02-20
- Babilonia 2024-02-09
Iruzkin berriak
- Ane Maiora(e)k Lola Viteri margolaria eta gaurko umeak bidalketan
- Izena *isabel(e)k Isabel Azkarateren kamera magikoa bidalketan
- ROBERTO(e)k Wyoming Handia: “Rupturista nintzen eta hala jarraitzen dut” bidalketan
- Roberto Moso(e)k Ihardukimenduaren teoria chit hordigarria bidalketan
- Juan(e)k Berriz Irigoien bidalketan
Artxiboak
- 2024(e)ko apirila (3)
- 2024(e)ko martxoa (4)
- 2024(e)ko otsaila (4)
- 2024(e)ko urtarrila (4)
- 2023(e)ko abendua (2)
- 2023(e)ko azaroa (2)
- 2023(e)ko urria (5)
- 2023(e)ko iraila (2)
- 2023(e)ko abuztua (1)
- 2023(e)ko uztaila (2)
- 2023(e)ko ekaina (1)
- 2023(e)ko maiatza (1)
- 2023(e)ko otsaila (2)
- 2023(e)ko urtarrila (4)
- 2022(e)ko abendua (4)
- 2022(e)ko azaroa (4)
- 2022(e)ko urria (5)
- 2022(e)ko iraila (5)
- 2022(e)ko abuztua (4)
- 2022(e)ko uztaila (3)
- 2022(e)ko ekaina (4)
- 2022(e)ko maiatza (5)
- 2022(e)ko apirila (4)
- 2022(e)ko martxoa (4)
- 2022(e)ko otsaila (4)
- 2022(e)ko urtarrila (5)
- 2021(e)ko abendua (4)
- 2021(e)ko azaroa (4)
- 2021(e)ko urria (5)
- 2021(e)ko iraila (4)
- 2021(e)ko abuztua (4)
- 2021(e)ko uztaila (4)
- 2021(e)ko ekaina (4)
- 2021(e)ko maiatza (5)
- 2021(e)ko apirila (5)
- 2021(e)ko martxoa (4)
- 2021(e)ko otsaila (5)
- 2021(e)ko urtarrila (5)
- 2020(e)ko abendua (6)
- 2020(e)ko azaroa (7)
- 2020(e)ko urria (7)
- 2020(e)ko iraila (8)
- 2020(e)ko abuztua (6)
- 2020(e)ko uztaila (15)
- 2020(e)ko ekaina (9)
- 2020(e)ko maiatza (9)
- 2020(e)ko apirila (11)
- 2020(e)ko martxoa (14)
Joan Mari Gizagoien
2023-05-19 // Sailkatu gabea // Iruzkinik ez
Dakarren atunetan & Ternuan bakailaotan
2023-02-24 // bAst // Iruzkinik ez
[Donibane Lohitzune eta Ziburuko bi hirien bihotzak taupaka ari dira arrantza-portuko ontzien kulunkaren erritmoan. Mendeak joan mendeak etorri, gertaera nabarmenak izan zituen, balearen arrantzatik kortsarioen feudora, lehen portua izan arte Frantzian, sardinetan eta gero atunetan.
1956-1970 aldian, Dakarreko atun-arrantzara joandako euskal arrantzaleen epopeia ausarta da portuaren historia markatzen duten gertaera horietako bat] (Jacques Ospital).
Harreman ona arrantzale euskaldun eta senegaldarren artean, dakartar abentura ederrean.
Le Pharaon. Xan Alzate bularra agerian lehen planoan.
[Gertaerak: Ternuan eta Groenlandian ibilitako kapitain baten oroitzapenak]
Monte Jaizkibel-Monte San Marcos pareja kapan Banku Handietan.
Iceberg bat, Monte Jaizkibel ontzitik ateratako argazkian, Saint Pierre, 1961/5/2 (JMB bilduma)
Juan Mari Benito eta Xan Alzateren liburuak
Juan Mari Benito Eizaguirre Ternuako Banku Handietako kapitain gazteenetako bat izan zen XX. mendearen erdialdean. 23 urte besterik ez zituen, euskal eta galiziar itsasgizon zailduz osaturiko eskifaien buru zela, Ipar Atlantikoko uretan singladurak lotzen hasi zenean, munduko itsasorik arriskutsuenetako eta gogorrenetako batean.
Bere nabigazio egunkariak testigantza baliotsua dira bikote bakailaozaleen epopeia ezagutzeko Pasaiako portuaren urrezko garaian. Beti egoera eskasetan, eta askotan muturrekoetan, berogailurik gabeko itsasontzi zaharrekin, radarrik gabekoekin, tresna elektronikorik gabe, bizitza duina bermatzeko gutxieneko trebetasunik gabe, bikoteek hilabete batzuetako mareei aurre egiten zieten Ternua eta Groenlandiako ur izoztuak zeharkatuz, armadoreek eskatutako harrapaketak osatzeko betebeharrarekin.
Itsas Memoria aldizkaria (3. Zenbakia) : Euskal Herriko arrantza.
Itsas Memoria aldizkaria (3. Zenbakia) : Euskal Herriko arrantza.
Bizkaiko Arrantzaleen Hiztegia (Eneko Barrutia)
Arrantza historiaurretik gaur egun arte (Jose Maria Merino)
JM Merino-ren La pesca
JM Merino-ren La pesca
JM Merino-ren La pesca
Itxasoko ibillera
da negargarriya,
or íkusitzen degu
istillu gorriya;
sikiera atera naí
jateko ogiya
mantendu biar geok
eta familiya.
Mielka ta putanua
eta kolayua
Oiek ematen dute
ernegaziyua;
Klase bastua eta
merke preziyua,
beitak pagatutzeko
zer alebiyua.
(jose manterolaren bilduma)
Arrantzaleen bizitza –Antonio Zavala-
Orioko udalak moila eraberritzeko lanekin hasi nahi duela eta Mirenen familiak moila gainean duen sotoa langileen lanerako lanabesak gordetzeko erabili nahi du.
Familiarentzat aitzakia ezin hobea izango da aurrekoek gordetako gauzetan ordena ipintzeko eta balio ez duen guztia zakarretara ateratzeko. Sotoa txukuntzen hasi direnean, traste zaharren artean egurrezko aintzinako kutxa eder bat topatu du Mirenek. Kontu handiz zabaldu ondoren paperez beteta dagoela ikusi du. Dirudienez amatxi Jonek bere irakasle garaian egin eta jasotakoak dira. Bere familiaren historia ezagutzeko aukera izango duela otu zaio Mireni.
Itsasoko zereginak ondo bereiztuta egon dira: gizonezkoak joan izan dira arrantzan, eta andrazkoek lehorrean egin izan dute lan. Emakumezkoen egitekoak ez dira hain ikusgarriak izan, eta bigarren mailakotzat jo diren horiek azalduko diraliburu honetan. Bide batez emakume hauei ondo merezita duten aitortza egin gura diegu.
Irun, iraultza eta azken karlistaldia (1868-1876)
2023-02-04 // Sailkatu gabea // Iruzkinik ez
Irudi mota: Grabatua aldizkarian.
Izenburua: “The Civil war in Spain: republicans burning the village of Beobia”
Egilea: H. Harrald.
Testuingurua: 1874ko urriak 13, karlisten erasoaren ondoren Behobia sutan.
Argitalpen data: 1874
Non agettua: The Graphic, an illustrated newspaper. 1874ko urriak 31, 433 or.
Bilduma: Zumalakarregi Museoa.
Urriaren amabian,
gurdi burnizko aundian,
karlistak sartu nairik ibili
ziran Beobian;
bañan ziranean iyan,
oso estura larrian
arkitu ziran, mikeleteak
arturik erdian.
Irun, iraultza eta azken karlistaldia (1868-1876) Egilea: Mikel Alberdi Sagardia
Liburuaren atzeko azaletik hartu dugu honako testua:
Lan honetan Irungo historiaren hamarkada eskas bat aztertzen da. Baina 1868.go iraultzatik hasi eta azken Karlistaldiaren bukaeraraino sekulako krisialdia jasan zuen hiriak. Abiapuntua oso egoera baikorra zen. Irunen 1868.ean nekazaritzak indarra zuen oraindik, merkataritza eta industria gorantza zetozen, komunikabideak garatuak zeuden eta hiribilduaren kokapen estrategikoak etorkizun bikaina itxaroteko aukera eskaintzen zuen. Baina iraultza loriatsuak ekarri zituen aldaketa politikoak eta azkenean eztanda gin zuen gerra zibilak hankaz gora jarri zuen Irungo egoera baikorra.
Irunen iraultzaren eragin nagusia botere politikoa liberalen eskura pasatzea izan zen. Joaquin Olazabal alkate tradiziozaleak Leandro de Souza liberalari utzi zion lekua eta hemendik aurrera, udal gobernu guztiak joera politiko honetakoak izango dira. Baina Karlisten presentzia garrantzitsua izango da mugako hirian. Honela bakarrik uler daiteke Biriatuko Martingo baserrian, Bidasoa ibaiaren bestaldean karlistek ehundaka lagun armatu eta prestatzea altxamenduetarako, Irungo agintari liberalen begibistan. Gainera altxamendu karlista desberdinetan irundarrek protagonismo haundia izan zuten, Tirso de Olazabalen kasua eredu.
Gerrak eztanda egin ondoren ikusiko dugu karlistek poliki poliki hiriaren nekazal gunea erabat kontrolatuko dutela, blokeoaren ondorioz liberalak hirigunetik irten ezinik geratuz. Eraso nagusiak, 1873ean Santa Kruz apaizak Endarlatsako gotorlekuaren aurka egindakoa eta 1874.ean Behobiako auzoaren aurkakoa lehenik eta hirigunearen aurkako setioa gero, azaroan, Don Carlosek berak zuzendutako bonbardaketa gogor eta guzti. Baina setio karlista gogorra izan bazen, armada liberalaren berau hausteko erasoa are gogorragoa irundar baserritarrentzat.
Gehigarri modura garaiko hainbat dokumentuen transkripzioa eta hainbat bertso sailena ere eskaintzen da. Lanaren beste aldea, ikonografiari dagokiona da. Material honen bilaketan, grabatu, mapa zein argazki, ahalik eta zehatzen izaten saiatu gara. Iruni buruz 1868-1876 urteei lotutako edota epe horretan argitaratutako irudi guztien katalogoa egiten saiatu gara. Izan ahal dugunean, iturriez gain, testuingurua azaltzen ere ahalegindu gara.
Irudi mota: Grabatua.
Izenburua: “Vista de Irun: puente del ferro-carril sobre el Bidasoa”.
Egilea: Fidel Mugica
Testuingurua: Norteko trenbidea zabaldu ondoren.
Argitalpen Data: 1870
Non Agertua: Album de Guipuscoa
Bilduma: Koldo Mitxelena Kulturunea
Irudi mota: Grabatua aldizkarian.
Izenburua: “The Civil war in Spain: Don Carlos in a battery on mount St. Marcial watching the effect of a shell”.
Testuingurua: Carlos VII Irungo bonbardaketa zuzentzen 1874ko azaroan.
Argitalpen data: 1874
Non agertua: The Graphic, an illustrated newspaper. 1874ko abenduak 26.
Bilduma: Zumalakarregi Museoa
Irudi mota: Grabatua aldizkarian.
Izenburua: “The civil war in Spain: carlist besieging republicans in the fortified customs house of Beobia”
Egilea: H. Harrald.
Testuingurua: 1874ko urriak 13, karlistak Behobiako gotorlekua erasotzen.
Argitalpen data: 1874
Non agertua: The Graphic, an illustrated newspaper. 1874ko urriak 13, 433 or.
Bilduma: Zumalakarregi Museoa.
Muñagorri: eskribau, pakegille ta fuerozale Egilea: Antonio Maria Labayen
Aurreitz (Manuel Lekuona)
Euskalerriko gizon interesgarri, bañan ez-ezagun baten biografi-bizitza da, irakurtzalle, eskuetan dezun idaztia, Labayen’dar Antonio Maria’k idatzia.
Askotan, gizon baten bizitza Erri baten Histori-Monografi gertatzen dala esan oi da, gizon biografiatua naiko nortasunduna baldin bada, beintzat, eta biografoa bera, ortarako naiko malladuna.
Gure bizitza onen biografoa –Antonio Maria labayen- Muñagorri’ren gaian “especialista” dala guk ondo dakigu. Aspaldidanik, eiza zail eta arrixkutsu orren ondoren buru-belarri dabillena, eta, guk dakigunez, gaur arte Muñagorri’ri buruz, naiz alde, naiz aurka esan dan guzia ederkitxo aztertu eta eskuratu duana: idatziz eta itzez esan dan guzia. Alderdi ortatik, beraz, gure biografoa ondo jantzita dago.
Muñagorri’ri berari gagozkiola, berriz, zer esan? Zer-nolako nortasuna arkitzen zaio gizonari?
Ez dezaiogun begira, bere egunetako izen onari. Gizon, oso ezta-baidatua izan zan Muñagorri, iñor izan bada-ta. Burruka izugarri batean, burrukalarien erdian sartu zan. Eta batzuek eta ebsteak, biok arbuya ta gorrotatu zuten. Eta ondoren gelditu zitzaion “prensa”, oso prensa txarra izan zan. Batzuek eta besteak, danok izan zuten arentzat zer-esanik… eta iñork ere ez, alde egiteko korajerik.
Bañan, nortasunari baño “noizkotasunari” areago begiratzen badiogu, ezin uka daiteke, Muñagorri’ren Biografiak garrantzi aundikoa izan behar duanik, Euskalerriaren XIX gizaldiko Monografia on bat osotzeko.
Muñagorri, Euskalerrian Foruak galdu ziraneko egunetan bizi izan zan, eta iñork baño biziago bizi izan zituan bere bizkarrean egun garratz aiek. Euskalerria gerra bortitz batean odol-usten ari zalarik, pakeak egiteko “Pakea eta Fueroak” zion bandera dantzatu zuan Berastegi’ko Ixkribauak euskal-mendietan, gerran zebiltzan bi alderdi burrukalarien erdian. Historia garratz orren gora-beerak edesten dituan Biografiak, Euskalerriaren gizaldi garratz baten Monografia interesgarri-interesgarria izan bear nai-ta-ez.
Orixe da, irakurtzalle, eskuetan dezun liburua. Aztutzen –gero ta aztuiagotzen- ari zaizkigun gertakariarik jakingarrinak, gizon baten bizitzan, iraizean bezela eta ustekabe gogorazten dizkigun liburu interesgarria. Iñoiz gutxitan –oso gutxitan- bear bezela bildurik eskeintzen zaizkigun historiak edesten dizkigun Biografi-Bizitza, astiro ta maitekiro idatzitakoa.
Zuk ikusi, irakurtzalle.
Balio erantzia
2023-01-29 // bAst, Juan Luis Aizpuru Beristain // Iruzkinik ez
Itzal-jokoa I Argazkilaria: Juan Luis Aizpuru Beristain
[Felipe Juaristiren hitzaurretik]
Ekaitz Goikoetxea bertsolaritza mundu entzutetsutik datorkigun artista da, idazle baino gehiago baita, bertsolari baino gehiago ere bai, nire iritzian. Idazleak idatzi egiten du, txukun edo zakar hori beste kontu bat da, baina zurian beltz pintatzen du bere barne-gogoak kaleratzeko agintzen diona. Idaztea maitasunezko kontua da, inork gutxik idazten du beretzat eta bere baitarako. Besteari begiak zuzenduak ditu, hark izan dezan non hartu plazer edo atseden, non aurkitu min edo pozareniturria, nora eraman alaitasunaren edo tristuraren pausoak. Bertsolariak agerikoa hizketan jartzen du, baina ez munduko sorrerakoa, paradisukoa balitz bezala, dagoenean dagoenari eusteko baizik, eror ez dadin. Artistak mundu bat erakusten du, ez hitz ederrez, ez hitzen arrimu eta ordenamendu onaz soilik. Artista bera da hitzek edo bestelako adierazi-nahiek hartzen duten bidea. Gorputza jartzen du, esan nahi eta esan nahi ez dena ibil daitezen aisa eta aske, nola zaldiak larrean.
Irudimenaren artea da Ekaitz Goikoetxeak bizitzan aurkitzen duena, bizitzari lapurtu eta etxera dakarrena. Berak ezkutatzen dio gizakiari benetan zer edo zertan den. Hitza jartzen du jokoan, baina ez da hitz-joko hutsa gehienetan, bestelako baliabideen gainetik.
“Denbora galtzen duenak espazioarekin konformatu behar”.
Esaldi horrek ez du metafisiko izan nahi. Ez bilatu halakorik azpi-azpian edo horren baitan, horko sakoneran, ez duzue aurkituko eta. Denbora, metafisiko batentzat, ez da neur daitekeen ezer, neurriz kanpo dagoelako. Poeta batentzat, beste kontu bat da, iraganaren soina oroimenaren habeari lotuta daukan katea. Bertsolari batentzat, ordea, denborarena irudi bat baino ez da: espazioa ez dena, espazioan kabitzerik ez duena. Irudimenaren artea bizitzaren artea da. Bizitzak ez du zentzurik bera bizitzen ez bada. Eta bizitzen den bizitzak, edo bestela esanda, bizitzen dela sentitzen den bizitzak ez du zentzurik arrastorik uzten ez badu.
“Bizitzan arrastoa uztea baino
zailagoa da arrastorik ez uztea”.
Nola adierazi bestela bizi izan dela, bizi izan garela, bizi izan dugula?
“Bizitzari bertsoaren gero eta itxura handiagoa hartzen diot. Badakigu nora iritsiko garen, nola…”.
Dena da den bezalako, baina ez behar bezalako, edo nahi den bezalako, desira dugun bezalako…Bizitza bizi dugu, sentimendua sentitzen dugu, argiak argitzen gaitu, ilunak iluntzen, eguzkiak berotzen eta euriak bustitzen. Galdera gehiegi egin gabe. Zergatik? Zertarako? Galdu egiten dira bizitzaren uholdeak itsasora eramanak. Besterik gabe egiten diren gauzak dira, egin egiten direlako. Bizi denak badaki, geldi dagoena galdu egiten da.
“Denbora ez da pasatzen.
Denbora geldi dago gu noiz pasako”.
Bizitzaren artea hitzaren artea da. Hitzak liluratzen gaitu eta bizitzaren zati handi bat hizketan pasatzen dugu. Edo burura datorkiguna idatziz, idazteko gogoa baldin badugu, gero eta jarrera ezohikoagoa, dena dela eta dena san behar bada.
Bizitza kontraesanez josita dago, bizitza bera kontraesana delako. Hizkuntza guztiak, nik dakidala, samurtzen, malgutzen eta bihurritzen dira, adierazi nahi dena zuzen esateko ahaleginean. Hitzen mugak gure mugak dira. Ekaitz Goikoetxeak hizkuntzaren lauak eta koskak ezagutzen ditu.
“Plazer hutsa, zorion betea”,
Arlo asko landu dituen sortzailea da Ekaitz Goikoetxea. Bertso mundutik hasi zen, eta, azken urteotan, bertso-paperak eta aforismoak lantzen aritu da, bai eta sari mordoa irabazi ere. Horrez gain, “Trans-formatzen” dokumentalaren egile izan da Garazi Zabaleta eta Aitor Lanasekin batera, Huntza taldearentzat hainbat abestitz idatzi ditu. Gaur egun, Popatik bandako kide da, Kimua Dantza Kolektiboko dantzariekin “GenEroa” emanaldia eta Josu Maroto marrazkilariarekin “Balio erantzia” erakusketa aurkezten ari da herriz herri. Aforismo liburu batekin datorkigu oraingoan, berezkoa duen zorroztasun eta sentikortasuna lagun.
puntutan.eus Balio erantzia (Ekaitz Goikoetxea)
A
Aforismoa, ezer ez eta festa.
Aforismoaren maxima minimoetara jotzea da.
Aforismoa, gabeziaren balio erantzia.
Aforismoa, hitzetik ixolatua.
Ahazteak hazten laguntzen du.
Aho zabalik uzten naute ahoa itxi nahi digutenek.
Aitonari hilerrira bidean:
Alzheimerrak iraganik gabe uzten gaitu.
Ametsei ere ez diegu lotara geratzen uzten.
Anatomiak bizkarrari burua leporatzen dio.
Ariketa beti da harik eta.
Arrazoia ez duenari eman behar zaio, izan dezan.
Arrosak arantzak,
margaritak zalantzak…
Arriskutsua da loreei maitasunaz galdetzea.
Aske diren guztiak ez dira libre egoten.
Atzera egiten duena ere
etorkizunera itzultzen da.
Aurpegia emateko bizkar zabala izatea komeni.
Azalekoa ez denak azala zeharkatzen du.
Azken arnasa emateko,
aurreko guztiak hartu egin behar.
Azken finean, heriotza.
puntutan.eus Balio erantzia (Ekaitz Goikoetxea)
puntutan.eus Balio erantzia (Ekaitz Goikoetxea)
Itzal-jokoa II Argazkilaria: Juan Luis Aizpuru Beristain
Itzal-jokoa III Argazkilaria: Juan Luis Aizpuru Beristain
puntutan.eus Balio erantzia (Ekaitz Goikoetxea)
puntutan.eus Balio erantzia (Ekaitz Goikoetxea)
[Felipe Juaristiren hitzaurretik]
Aforismoa da hitz egoki eta neurtuekin egia esateko ahalegina. Antzinako greziarren artean sortua, artearen edo zientziaren maisutza eta jakituria adierazteko laburpentzat jotzen zen orduko garai hartan. “Luzea da artea, laburra bizitza”, idatzi zuen Senekak.
Bizitza laburra bada, zertarako luzakerietan galdu? Ez al da hobe artearekin kontsolatu; artea, izan ere, kontsolagarri izan daiteke, bestelako kontsolamendurik gabekoentzat.
Ekaitz Goikoetxea Argazkilaria: Andoni Canellada (Foku)
Gontzal Mendibil-en Hazia
2023-01-22 // bAst // Iruzkinik ez
Hazia musikalaren une bi.
HAZIA musikala, Jose Maria Arizmendiarrietaren bizitza eta obraren eta orainaldirako eta etorkizunerako baliozko irakaspenen laburpena da. Ikuskizun musikala, gizakiari izena eman dion kimu berri eta protagonistaren esanahi gisa hasten da.
Musikala, Arrasateko kooperatiben eredua sortu eta bultzatu zuen pertsonaren aurkezpen artistikoa da. 1936ko gerraren giza malkotik eta bere etorkizun larritik, 1941.ean enpresaren susperraldira eta Arrasatera iritsi zeneko proiekzio unibertsala. Bere historiako gertakari eta egoera errealetan oinarrituta, koreografiekin birsortutako musika eszenaratze artistikoarekin eta bere bizitzarekin harreman zuzena izan zuten irudien eta gure herriaren garapena markatu zuten ekintzen ilustrazioak lagundurik.
HAZIA, gure zuhaitz sinboliko ugaltzailearen haziak protagonistaren izpiritua definitzen du. Fruitua lurretik jaiotzen da, kontzientziak altxatzen ditu eta inguratzen gaitu. Ametsen eraikitzaile eta gure etorkizunaren bultzatzaile izan zen gizon ekintzailearen bizitza eta egintza dugu ikusgai. Sustrai batetik, ahots batetik, bizitza batetik eta leku zehatz batetik sortzen diren istorioak kontatuak, abestuak, eszenaratuak. Garai zail baina oso anekdotikoan. Hazia musikalak erantzun zuzenak eskaintzen dizkio ikusle publikoari hunkimena sortaraziz
Arizmendiarrietaren historia, ekintzak hunkituta, gure herriari sostengua eta lana eman dion eta bere elkarlan-sentimendua “Ametsak eraikitzen” leloarekin eta bere aldarrikapenarekin HAZIA musikalean gorpuztuko duen gizon baten historia lokala, bizia eta unibertsala da. Bere aldarria zuzena baitda: Beti Aurrera!.
Biok
San Joan Gurutzekoaren poesía musikatuak
Itzultzailea: Luis Baraiazarra
Luis Baraiazarra “San Joan Gurutzekoaren idazlan guztiak” lana eskuan duela. Argazkia: lea-artibai eta mutrikuko hitza (2021)
Nire bihotzak zure begiak ditu
Hazia musikaleko une bat.
Manex Pagola: hitz eta aire elkar lotuak
2023-01-13 // bAst // Iruzkinik ez
https://www.badok.eus/euskal-musika/manex-pagola/urtxintxa
Manex Pagola kantuan gitarrarekin Wikipedia
Manex Pagola
1941 – 2018
Landibarre (Behe Nafarroa)
Herri kanta
badok- —-urtxintxa
Landibarre- nafarroa beherea eke
MANEX PAGOLA – BERE KANTAGINTZA ETA ARGIBIDE ZONBAIT (1958-2015) (+CD)
Liburu huntan kausitzen dira sail asko, denak Manex Pagolak euskal kantuaren inguruan eman duen biziari eta lanari… lotuak. Lehenik nola eta zendako hasi zen aski goiz eta kementsu euskal kantu berri egiten. Gero nola egiten duen euskal kantu berri bat hitz eta aire elkar lotuak bere molde berezian. Izan eta dituen hainbeste interpreteri ainitz zor diotela, zer dion hauen lan bikainaz. Zail bainan interesgarria bere ehun bat kantu berrien lerrokatzea beren urtearekin, bakotxaren sorrera eta zergatia azalduz laburzki. Kantuaren inguruko bizi soziala eta beste nolakoak ziren ere urte haietan. Altxatzekoak direla urte batzuez kantu pozaren artetik ezagutu dituen momentu kirets bitxiak, arriskuak, orroitzekoak! Hala nola, adibidez, Durangon, Ugao aldean, Irunen bertan. Orduko giro txarra zentzuraren eta beste zenbait trabagatik! Liburuaren bukaeran aurkituko da bereziki Xipri Arbelbidek egin duen ikerketa argigarri bat: Manexen kantuak nork, artista, argitaletxe… argiratatu dituen. Azkenik hor dela berexi dugun argazki andana. Askorentzat hainbeste orroitzapen beroen kokagune oraino. Dena euskara errex, herrikoi batean eskainia zaigu.
Manex Pagola, ehun kantu liburua
Liburu honetan aurkitzen dira Manex Pagolaren ehun bat kantu, hitz eta aire, urtez urte eginak
Baionako Euskal Museoan 31 urtez ogibide lanetik landa! Beren notekin ere Jo Maris jaunari
esker. Horietan ahantzi gabe herriak jadanik aski laster beretu dituenak: Urtxintxa, Lanik gabe,
Irrintzina, Jaun mera, Azken dantza eta beste… Bestalde, Jo Maris jeinutsuarekin lankidetza pollit bat seinalatzeko, hor dira ere bururatzean honen zenbait obra eder, beste ainitz ere baititu oraino…
Doatzila orain kantu hauek guziak herritarren atseginetan eta hauen denen berotzeko ahal den toki guzietan. Bai eta oraino ezagunak ez diren horiek ere liburutik plazaratzeko airez aire, kantari bakar, korala, otxote eta bestek!
antologia
Antologia – Manex Pagola: Badu orain 50 urte Manex Pagola kantuz hasi zela. Ibilbide luze horri begirada emanez, kantuz kantu obra horiek noiz, nola eta zer testuingurutan idatzi zituen kondatzen du udaberrian argitaratu genuen liburu-cda: Manex Pagola: bere kantagintza eta argibide zonbait (1958-2015) Orain aurkezten duguna, liburuan txertatu genuen audioa da.
“Manex Pagola: Antologia”. 20 kantako CD bat da.
Manex Pagola (ohorezko euskaltzain)
Josef Abeberriren patu tragikoa
2023-01-07 // bAst // Iruzkinik ez
XX. mendeko lehen erdialdean, European zehar bi gerra ikaragarriek gure kontinente zaharra txikitu zuten. 1895an Arrangoitzen sortuz geroz bi gerletan partaide, Josef Abeberri Lapurtarra dugu kontakizunaren protagonista nagusia. Lehenik 1914etik 1918 arte Frantzia iparraldeko frontean soldadu gisa ibiliz eta Verdunaurrean larriki zauriturik, bigarrenean erresistentzia sare inportante bateko ofizier graduarekin ari izanez.
1918tik aurrera bizitza zibilera itzulirik, Ziburun eta kostaldeko eskualdean ekintza sozial zein politiketan murgildu ondotik, herriko auzapeza izango da erresistentzian sartu aitzin. Salaketa baten ondorioz, atxilotua izan zen eta bere patu tragikoa kontzentrazio eremu nazi batean bukatu zen.
Euskal Herriko eta Frantziako iparraldean gertatu jazoera lazgarrietan barrena garatzen da kontakizuna. Paregabeko persona horren inguruan itzulikatu ziren gertakari nagusien deskribapena dugu testuingurua. Tarteka kontakizunaren koherentzia indartzeko Iparralde honetako politikari garaikideak ere agertzen dira. Beraiei esker, ispilu joko batean islaturik baleude bezala, narrazio historiko-nobelistikoa garatzen ahal da.
Josef gazte fina da. Ez da sobera luzea, pilotari baten itxurakoa. Bere lagun laborarien aldean, Josef arinagoa da, lerdenagoa. Baionakoa! Begi beltzak, irribarretsua, ernea, laster hemeretzi urte beteko dituen gaztea. Lehen eta bigarren mailetako irakaskuntzako agiriak sakelan ditu; haatik, goi mailakoak eskas ditu, eta horiek lortu nahiko lituzke administrazio edo bulego lanetan sartu ahal izateko. Gero, ikusiko. Josefen aita, Bertrand Abeberri, irakaslea da, eta etxekoak, emaztea barne, eskolako ikasleak balira bezala kudeatu izan ditu beti. Halako fama du herrian, behintzat. Josef 17 urtetara iritsiz gero, aitaren burupe astunean izatea jasanezina zitzaiola eta, abiatu zen baionara lan egitera.
Josef etxeko premua da, eta aski heldua bere adineko beste gazteekin alderatuz gero. Amaren heriotza goiztiarrak sakon bideratu du mutilaren izaera. Mayi amaordeak ez du inoiz amak utzitako hutsunea betetzen jakin. Halere esan daiteke edozein gaztek bezala abentura ametsez betea zuela burua. Garaian armadara abiatzea zen modurike gokiena. Hala hartu zuen erabakia.
Hori dela eta, Josefi aise egin zaio Aturriko Izpiritu Sainduko zubia zeharkatzea eta errekrutamendu bulegora jotzea. Azken finean, armadan sartzea ez da horren zaila, adina eduki behar, arma bat jaso eta aitzina!
Josef gazteak armadara joateko deia jaso du. Lehendabizi Arroxelako 123. Infanteria erregimentura, eta geroxeago Baionako 49. Erregimentuan sartuko dute.
Zoritxarrez, egiazko gerra baten ateetan gara. Ez da abentura baten bezalako moduan izango!
1917ko urtarrilaren 3an, Abeberriren adorea aintzat hartuz, bere erregimentuaren aitzinean honako hitzez ohoratu zuten:
Josef Abeberry soldadu adoretsu eta kementsua dugu, beti gainerakoen aitzinean kurai handia erakutsi duena, eredugarria beraz, 1916ko maiatzaren 4ko gauean, fronteko lehen lerroan zela, zauritu zuten arte.
Zilarrezko izarra duen gerra gurutzea eman zioten. Ez da gutxi!
Orain gure buruari egiten diogun galdera zera da: Zer zauri mota eragin zioten maiatzeko erasoaldian? Jakin badakigu larritasun handiz kolpatu zutela, baina nola? Zerk eragin zion larritasun hori? Gerran, norbait zauritzen edo hiltzen dutelarik, non eta nola aipatzen da beti agiri militarretan, Abeberri crapouillot dalakoarekin kolpatu zutenean egin zuten bezala. Oraingo honetaz ez dugu deus aurkitu. Gauza da larri samarra izan zela eta ondorioz, elbarritasun pentsioa eman ziotela, hortik hainbat urtera. Horretarako sendagileek egin zuten agirian, bai, gasak birikak hondatu zizkiola aipatzen da. Pentsioa bideratzen zuen Erreforma batzordeak horrela onartu zion, baina urte asko pasatu ondoren.
Orain ere duda-mudatan dago, erdi ametsetan. Baina gaur goizean Madeleinek harekin ateratzeko gomita onartu dio, eta honek itxaropen handiaz betetzen dio bihotza. Heldu den igandean, arratsaldeko 4etan, baionako oorategiko musika kioskora elkarrekin joateko proposamena ontzat eman dio. Josefen asmoa zera da, musika kioskoan orfeoiak ematen duen kontzertua entzutea eta gero Port Neuf karrikara, txokolate bat edatera joatea. Proposatzeko momentuan beldur zen neskaren erantzunaz, baina baiezko ihardespena entzutean, bihotza poztasunez lehertzen zitzaiola sumatu du. Elkarrekin txokolate bat edatera joateko eskatzea eta ezkontzeko eskatzea antzekoak iruditzen zaizkio. Josef arras hunkituta dago.
Joseph Abeberry-ren hautagaitza kantonamendu-hauteskundeetan 1937an
Herriko Etxea da Josefen lantokia, baina hortik hurbil, portuko jarduera izanen du egunero ikusgai. Batzuetan, lanera joan aitzin, egunsentiko lehen orenetan, portuko arrain saltokira joaten da eta kontu handiz mugitzen da itsasontzi eta arrain izoztu kaxen artean. Langileen oihuen artean, lurrean diren era guztietako oztopoak gaindituz, kaia zeharkatzen du, itsasotik datorren aire hozkirriaz birikak betez. Haize boladek portura sartzeko den ubidearen gainetik ufatuz, itsasontzietako galdaretatik, ikatza erretzean, sortutako lurrunezko hodei ttipiak alboratzen dituzte.
1942ko abuztuaren lehenean, ofizialki, erresistentzian sartu zen Castille sarean, teniente orde gisa, P2 1 kategorian, Beriberi izengoiti kodetuarekin. Baiona eta Bidasoaren arteko eskualdeko informazioa bilatu eta zuzenean Londresera igorri behar zuen. Horixe zen bere eginbeharra. Lan hori garrantzi handikoa zen, arrunt estrategikoa. Konpromiso berri horretan, Leon Stern izan zuen konfiantzako laguntzaile handia, azken horrek sareko elementu guztien arteko harremana elkartzen baitzuen. (…)
mauthausen
Mikel Dalbret margolari eta idazlea eke
Esteka: Mikel Dalbret-en margolanak
Txomin Peillen gogoan
2022-12-26 // Sailkatu gabea // Iruzkinik ez
Julen Belamuno
2022-12-15 // bAst, Juan Luis Aizpuru Beristain // Iruzkinik ez
Julen Belamuno
Ekonomiako eta Filosofiako ikasketak egin zituen Euskal Herriko Unibertsitatean. Irakasle eta itzultzaile lanetan ibilia da, eta egun herri administrazioko langilea da.
GAUEKO zaintzailea iluntzeko bederatziak aldera geratzen da bera bakarrik, azken langileek makina guztiak itzali eta etxerako bidea hartu dutenean, lantegian isiltasuna nagusitzen denean. Orduan, gauak ilunarekin batera bakea dakarren ordu horretan, bere erreinuaren jabe sentitzen da. Zorioneko ordu horretan hasita, gau guztia izaten du aurretik lantegiaren loa zelatatzeko, lantegiaren atsedena kanpoko ezerk ez duela asaldatuko ziurtatzeko. Urte asko egin ditu aitagandik oinordetzan jasotako lanbide horretan, urte asko aluminiozko perfilak egiten espezializatu zen enpresan, baina oraindik ere barrena pozten zaio gaua iristen denean eta bera bakarrik geratzen denean isiltasunaren erdian.
Gehienetan askoz lehenago iristen da gaueko zaintzailea lantegira, oraindik ere bi edo hiru lagun geratzen direnean, ia beti berak, inolako premia berezirik gabe ere ordu estrak sartzen geratzen diren langile leialak, nagusiaren edo arduradunaren begietara esaneko eta konfiantzazko agertu nahi izaten dutenak. Batzuetan, lantegira ekartzen duen trenetik jaitsitakoan, bulegoetako argia pizturik ikusten du zaintzaileak, eta orduan badaki, betiko langile saiatuez gain, kontularitza edo finantzetako arduradunen bat ere kontuak orekatu nahian dabilela, edo, bestela, zuzendaritzakoak bileraren batean daudela. Haiek ere etxerako bidea hartzen dutenean, adeitsu agurtzen ditu zaintzaileak; gustatu egiten zaio batekin ez bada bestearekin hitz batzuk egitea, baina benetako alaitasuna bakarrik geratzen denean sentitzen du, lantegi lokartuan jaun eta jabe geratzen denean.
Gaur ere, lantegira iritsi denean, ateratzen ari ziren azken langileekin gurutzatu da, baina apenas izan duen haiekin hitz batzuk egiteko aukerarik. Egun guztia lantegian pasatzen duten langileek nekea eta ernegazioa aurpegian dutela alde egiten dute, zaintzailearen presentziari ia erreparatu ere egin gabe, beren burutazioetan murgilduta. Batzuek enpresak eskatzen diena baino gehiago eman izanaren harrotasunaren talaiatik begiratzen diote, eta begirada horietan erraz sumatzen du izaki ezdeustzat hartzen dutela, ezer ekoizten ez duen bizkarroi bat dela haientzat, gaua egonean edo lo-kuluxkak eginez pasatzen duen alfer bat. Gauzak asko aldatu dira. Lehen, batez ere bere aitaren garaian, gaueko zaintzailea instituzio bat zen, denek miresmenez eta errespetuz tratatzen zuten kargu bat, nagusiaren konfiantza osoko pertsona bat. Beste garai batzuk ziren haiek.
Gauean lantegira iristen den ordu horretan eta goizean alde egiten duenean bakarrik izaten du lantegia martxan ikusteko aukera. Gainontzean, gelditasuna eta isiltasuna izaten dira nagusi gauak babestutako bakardadezko erreinuan. Goizetan, gaua zelatan pasa ondoren, ibai aldera ematen duten leihoetatik begira jarri eta mendien gainetik egunaren lehen argiaren zantzuak sumatzen hasten denean, satisfazio handia sentitzen du, bere begi eta belarri erneek lantegiaren atsedena behar bezala zaindu dutelako, eta gauza guztiak bere tokian daudelako, berriz ere eguneroko jardunari ekiteko pronto. Goizeko lehen langileak lantegira sartutakoan ateratzen da lanetik. Horrela gustatzen zaio berari, langileak berriz ere beharrean hasi direnean alde egitea, makina guztiak beren egitekoa betetzeko martxan jarrita daudenean, eguneroko jarduna ohiko abiada segurua hartzen ari denean. Orduan poztu egiten da, gau guztian begi eta belarri ernez zaindutako erraldoi esnatu berria, gaua atseden gozo batean bezala igaro duen lantegia indarberrituta iratzartzen dela ikustean.
Baina inor ere ez da ohartzen zaintzailearen lanaz, are gutxiago goizean sartzen diren langile horiek. Esnatu berritan trena edo autoa hartu eta lanera joaten diren langileentzat oharkabean pasatzen da zaintzailearen lana. Gazteenek zaintzailearen berririk ere ez dute; zaharrenetako batzuek besterik ez dute ezagutzen, eta sarreran edo irteeran topo eginez gero, begien mugimendu ia automatiko batez agurtzen dute, eguneroko errutinaren parte bat balitz bezala. Bere lanarekin osasunarekin bezala gertatzen dela pentsatzea gustatzen zaio, huts egiten digunean besterik ez garela hasten behar bezala estimatzen, galdu dugunean baizik ez garela ohartzen zer altxor genuen. Bera eta bere lana ikusezin bihurtu badira, harro egoteko modukoa dela iruditzen zaio, horrek bere eginkizunak ezin hobeto betetzen dituela erakusten duelako. Gehienek ahaztuta baldin badaukate, lanean eraginkorra delako dela pentsatzea gustatzen zaio, edo eraginkorra zelako esan beharko luke orain, gauzek hartu duten traza ikusita. Zenbat eta eraginkorrago, orduan eta ikusezinago eta ahaztuago. Horrela erakutsi zion aitak, eta irakaspen horri lotu izan zaio bizi guztian. Beste edozeinentzat esker txarrekoa zena, umiliagarri izatera ere irits zitekeen indiferentzia hura, ohoragarria zen zaintzailearentzat, lana perfekzio osoz egin zezakeela pentsarazten baitzion, eta harro egoteko moduko motiboa ematen.
Hotz industriala
Egurrezko banku batean eserita dago Lezeta, auzoko plaza bakarretako batean, inguruan dituen platano erdi biluzietatik eroritako hosto ihartuen zirimolei begira. Goiz-goizetik atera du gaur haizea, eta plazaren alde batetik dator indarrez, lurrean bildutako orbelak eta paper puskak astinduz eta orain alde batera eta gero bestera eramanez. Begirada altxatu du, eta argia piztu berria den leihora joan zaio; zerua argitzen hasi badu ere, oraindik ez du eguna zeharo zabaldu, eta gero eta gehiago dira bistako adreilu gorriko fatxadetan ikusten diren argi zuri eta horixkak.
Ondoko kaleko tabernan gosaldu du, eta, oraindik lanerako goiz denez, plazako eserleku batean jarri da denbora pasa. Orain dela hilabete batzuk hasi zen tabernan gosaltzen, inolako erabaki garbirik hartu gabe, egun batean gogoak emanda hasi, hurrengoan errepikatu, eta horrela konturatu ere egin gabe etxeko jogurtak eta muesliak baztertu eta tabernako kafesne-croissantetara pasatu zen. Horrela hasi zen, baina orain croissantak ere utzi, eta tortilla pintxo bat edo urdaiazpiko mokadu bat jaten du garagardo batekin. Gozotik gazira aldatzea ez da izan azkenaldian izan duen aldaketa bakarra; sakonagoko aldaketa baten sintoma dela pentsatu du orain, plazako orbel zirimolei begira dagoela.
[…]
Desagertuaren oroi-grina
Inork ez daki hemen zein den nire benetako izena. Hemen ezagutu ditudanek ez dute hona iritsi aurreko nire bizitzaren arrastorik ere, neuk asmatu eta itxuratutako zertzelada xume batzuk besterik ez, eta horiekin nork bere erara osatutako irudi nolabaiteko bat, seguru asko nik esandakotik baino bakoitzak bere irudimenetik jarritakotik gehiago duena. Zorionez, alde honetan ez dira oso zorrotzak besteren bizitzako gorabeherak eta xehetasunak jakin nahi horretan; ez dira inoren kontuetan muturra sartu zaleak, eta gertuenetik ezagutu nautenek ere ez dute apur horixe baino gehiago arakatu nahi izan, ez behintzat nire erantzunetan inoiz irristatu izan zaizkidan inkoherentzia txikiengatik ni estualdi batean jartzeko adina.
Orain dela hogeita hamar urte pasa sorterritik alde egin nuenean, eten bat gertatu zen nire bizitzan. Aizkora kolpe batez erdi bi egindako soka batean bezala, ebaki zorrotz batek garbi bereizita utzi zituen alde batera eta bestera geratu ziren puskak, inolako lotunerik gabe: erabaki hura hartu nuenetik ezagutu nautenek ezer gutxi dakite lehen zatiaz eta ordura arte ezagun nindutenek ez dute harrezkerokoen berririk, zulo beltz batek irentsi banindu bezala. Egun batetik bestera desagertu nintzen haien mundutik, arrastorik txikiena ere utzi gabe; ordura arte izan nintzena izateari utzi nion, eta Martin Steinbrück izaten hasi nintzen.
[…]
Argazkilaria : Juan Luis Aizpuru Beristain
Belarriko gaitza
Botika noiz zabalduko duten zain nago, erakusleihoaren alde batean kristaletik fatxadara dagoen tartean sorbalda bermatuta, belarriko minez lehertu beharrean, tarteka-tarteka mugikorreko erlojuari begiratu eta botika zabaltzeko falta diren minutuak banaka kontatzen. Egunak daramatzat horrela; anbulatorioko medikuak minak alde egingo zidala esan zidan, baina hainbeste antibiotiko eta analgesiko hartu ondoren areagotu egin zaidala esango nuke. Gainera, hogei bat egun horrenbeste botika gogor hartzen pasatu ondoren, burua ere ez daukat bere onenean.
Aspaldi utzi nion prospektuetako balizko albo-ondorioak irakurtzeari, kalterako beste ezertarako ez baita izaten nire kasuan; zerrenda luze horiek irakurtzen hasten naizen bakoitzean, beti hiru edo lau kasutan islatuta ikusten dut neure burua, eta segituan hasten naiz txarrenak pentsatzen halako espiral hipokondriako batean. Baina azken egunetan hartzen ibili naizen pilula eta kapsula mordoaren ondorio posibleak irakurri gabe ere, badakit horien berri, neure larruan ondo sentitzen baititut: logura etortzen zait edozein ordutan, halako durduza deseroso batean pasatzen ditut ordurik gehienak, eta gauzek eta egoerek beren benetako kontsistentzia galtzen dute, errealitateak berez duen trinkotasuna arindu eta mehetzen joango balitz bezala. Munduak orain arte erakusten zuen sendotasuna orain zalantzazkoa iruditzen zait, eta ematen du gauza guztien ertzak eta muina bera ere gandu kutsakor batek lausotuta geratu direla.
[…]
Argazkilaria : Juan Luis Aizpuru Beristain
Amaren errautsak
Udako lehen bero-bolada pasea zen arren, hobeto egoten zen gerizpean, etxearen eta jardinaren arteko terrazan, aihenek eta adar luze bihurrikatuek hartutako pergolaren azpian. Gainean genuen hostotza sarri hartako tarteetatik, argi-gezi batzuk besterik ez ziren iristen itzala urratzera, zorua eta mahaigaina tanto urrekaraz zipriztinduz. Haize leunak indarra hartzen zuen batzuetan, eta hostoen mugimenduak dardara eragiten zion infusioaren ondoan neukan argi-tantoari. Aurrean tarteka kafe kikarari zurrutadatxoak eginez neukan mutilak ez zien erreparatzen horrelako detaileei; ezezagun baten aurrean zegoenez, beste zantzu batzuk sumatu nahi izango zituen.
— Kiwi horiek gure amak landatu zituen —esan zuen, mahaitik gertu zegoen landare-potoko zuhaixkari begira—. Ez zait “gure ama zenak” ateratzen, berak bere amagatik esaten zuen bezala.
Beste landare askoren artean, bi kiwi zeuden terrazan, bata adarrak pergolako oholen artean luzatzen zituena, eta bestea, txikiagoa, landare-poto handi batean hazitakoa.
— Fruitua noiz emango zain egoten zen —esan zuen, begirada buruen gainean genuen sabai hostotsura jasota—, baina, egia esanda, ez genuen inoiz jakin zergatik ez zuten ematen. Agian biak arrak izango dira, edo biak emeak.
— Ideiarik ere ez daukat —esan nion—. Senarra arduratzen da horrelako kontuez. Lanak ondo banatuta dauzkagu. Orain ere brikolaje denda batera joan da. Han ibiliko da bazter guztiak miatzen, eta hor etorriko zait gero inausteko guraize berriekin edo palaren batekin, edo auskalo zerekin.
[…]
Ahaztutako pintoreak
Vicenzo Vicenzi margolariak kutsu fantastiko nabarmeneko kontakizun batekin taxutu zuen bere bizian idatzi zuen ipuin bakarra. Hildakoaren irudia hiltzailearen loa galaraztera itzultzen den istorioaren aldaera bat dirudi ipuinak, baina Vicenzik ez zuen ohiko espiritu edo fantasmaren baliabide errazetik jo, eta pintore bati hobeto egokitzen zaion modu bat aukeratu zuen.
Arrakastarik gabeko pintore ilun bat izan da oraintsura arte Vicenzi, bere garaian ere zeharo ezezaguna, arestian izandako aurkikuntza batek izengabeen tropeletik atera duen arte. Ez du orain ere ahobatezkotasunik lortu, baina Italiako egunkari handienetan izan zuen oihartzunak haren obraren aldeko iritziak hauspotu zituen, bolada batean behintzat. Asko idatzi izan da artista baten lanaren estimazioak izan ohi dituen gorabeherez, bizitan arrakastarik izan ez eta posteritateak izen handien aldarera jaso izan dituenez batez ere. Denborak bakoitza bere tokian jartzen duelako superstizioak elikatutako iritziak izaten dira gehienak, baina, hil ondoan arrakasta izan dutenen kasuan ere, oso badaezpadakoa izaten da aitortza hori, askotan nahikoa izaten baita belaunaldi batek artista bat ezerezetik salbatzea hurrengo belaunaldiak berriz ere ahanzturaren errautsetara bihurtzeko. Kasu askotan, belaunaldien eta joera kritikoen txandakatze horretan, uhinen goraldi eta jaitsaldietan bezala ibiltzen dira artista batzuen izenak; gutxi izaten dira behin artearen kanonetan tokia irabazi eta ohore horri betiko eusten diotenak. Giza kontu guztietan bezala, dena da ausazkoa, dena iragankorra honetan ere.
[…]
Lezetak hozkailu industrialak konpontzen egiten du lan, nahiko nekatuta dago eguneroko martxarekin, eta lankide antojagarri baten adarjotzeak aguantatu behar ditu gainera, emakume gazteago batekin duen harremanagatik. Euskal Herritik Berlinera egin zuen ihes Martinek 80ko hamarkadan, desagertzeko bulkada bati jarraituz, eta, denek ahaztu dutela uste duenean, euskaraz idatzitako gutun bat jasoko du. Belarriko minez farmazia irekitzeko zain dago artista bat, eta bere antz handia duen gizon dotoreago batekin egingo du topo, Isabelekin izan zuen harremana zelan hondatu zen gogoratzen duen bitartean. Bikote batek Errioxan erositako etxera hurbilduko da jabe ohien semea, zuhaitz bat ez botatzeko eskatzera. Italian koadro berezi batzuk agertu ostean, aspaldi ahaztutako pintore baten gaineko ikerketan murgilduko da Ander.
Bost ipuinez osatuta dago Julen Belamunoren Hotz industriala. Izoztutako txori baten begirada, paseo bat ontzi turistikoan laku hutsean, igelak koadro desitxuratuetan. Egunerokotasunaren zama astunegia bihurtzen denean, lanegunaren amaieran hartutako tragoa ere izan daiteke itxaropena.
Senarraz aspertuta, abentura zirraragarri batean katramilatu den emakumea; arrakastaren gazi-gozoetan, aspaldi galdutako aitaren oroitzapenari aurre egin behar dion zinemagilea; errebantxa-konbatearen aurrean, bizitzaren borrokan ere zirt-zart egin behar duen boxeolaria…
Izaki bakartiak gehienetan, bizitzak edo inguruak gaizki tratatuak sarri, bere burua gobernatzen ere asmatzen ez dutenak… Gizajoen katalogo bat, sakon-sakonean gutako edozein ere izan daitekeen bezalakoak.
Argazkilaria : Juan Luis Aizpuru Beristain
Reclams aldizkari okzitaniarra
2022-12-09 // bAst // Iruzkinik ez
Tot saber sus l’elision orau o escriuta, qu’ei çò que perpausa Eric Gonzalès. Peu dusau còp, Maurici Romieu qu’analisa un tèxte dens la rubrica Léger un tèxte literari: La nòvia, un poèma de Jausèp Joantauzy.
Non manquetz pas lo darrèr episòdi d’Esglachadas de Joan-Luc Landi, ni lo de Dino Buzzati o d’Arturo Pérez-Reverte. Que vos divertiratz dab lo poèma suus corredors de Xavièr Gutiérrez Riu. Fin finala, la rentrada literària qu’ei cinc libes editats per las Edicions Reclams e un omenatge de Domenja Lekuona a Plumas, la navèra revista electronica dedicada a la literatura occitana contemporanèa.
Eric Gonzalesek proposatzen dizuna da ahozko edo idatzizko ez-esateaz guztia jakitea. Bigarren aldiz, Maurice Romieu-k Léger un tèxte literari izenburuko testu bat aztertzen du. Joseph Joantauzyren poema bat da.
Ez galdu Jean-Luc Landiren Esglachadas azken atala, ezta Dino Buzzati edo Arturo Pérez-Reverterena ere. Xavi Gutiérrez Riu-ren korrikalariei buruzko poemarekin entretenituko zarete. Azkenik, Reclams argitaletxeak, sartze literarioen karietara, bost liburu argitaratu ditu, eta Domenja Lekuonak omen egiten dio Plumas-i, Okzitaniako literatura garaikideari eskainitako aldizkari digital berriari.
Aqueste numèro que presenta ua passejada dens la literatura actuau en país d’òc. Joan-Luc Landi que perpausa lo prumèr episòdi d’ua novèla en gascon, Esglaishadas, Joan Frederic Brun un extrèit deu son navèth roman en lengadocian, L’Amor de las Encantadas e Laurenç Revest que nos bremba en vivaro-alpin « 1860-1861-1871, ans terribles per lo Drech dals pòbles ».
Per eras, las edicions Reclams que presentan, dab lo calam de Joan Frederic Brun, lo navèth libe de Maëlle Dupon (lengadocian-francés) : Vènus a l’Escorpion.
Zenbaki honek oc lurraldeko gaur egungo literaturara egindako txango bat aurkezten du. Jean-Luc Landik gaskoierazko bere eleberriaren lehen atala proposatzen du, Esglaishadas, Jean-Frederic Brun-ek, bere languedocierazko eleberri berriaren pasarte bat, L ‘Amor de las Encantadas eta Laurent Revest-ek gogorarazten digu bibaro-alpinoz, “1860-1861-1871, as terribles per lo Drech dals pòbles”.
Bestalde, Reclams argitaletxeak, Jean-Frederic Brunen lumapean, Maëlle Duponen (languedocia-frantsesa) liburu berria aurkezten du: Venus en Scorpion.
Quò’s par per res (Hau ez da deusengatik )
Recuelh de poèmas d’Adelina Yzac.
I a aquel lanç de la lenga e aquí lo poèma que pareis: mocandier, migrós, sansier, lengut, cavilhós… òc, la lenga e la paraula racan bric e rebecan. Assajar de lor far far chos? Tant val voler far cantar un calhau!
Adeline Yzac-en poesia bilduma.
Mihiaren oldar hori dago eta horra non poemak dirudien: isekari, atsekabe, kementsu, berritsu, puntazorrotz, bai, mihiak eta mintzoak ez dute amore ematen eta ihardesten dute. Haiek isilaraztea? Ezinezkoa!
La murena atendrà (Itsas sugea beha egonen da)
Darrèr roman de Danièla Estèbe-Hoursiangou qui presenta un coble amorós separat per la malautia d’Alzheimer. Enter ficcion e realitat, un relate hòrt d’amor e de pudor.
Lo monstre ven d’intrar. Es aquí. Se pren lo temps. E nosautres, sèm venguts bèls, fòrça, fòrça bèls per l’impressionar e li ficar barralhas. Sèm tornats a l’estat primièr del Nosautres, l’arma absoluda per l’anientar, la cortina d’arbres per lo pèrdre pel camin, la còrda de subrevida per t’estraire de sos arpions. La lutz, la doçor, la memòria essenciala contra tas terrors, e pasmens…
Danièle Estèbe-Hoursiangouren azken eleberria, Alzheimerrak banandutako bikote maitemindu bat aurkezten duena. Fikzioaren eta errealitatearen artean dago, amodiozko eta ahalkezko kontakizun indartsua.
Munstroa sartu berria da. Hemen dago. Denbora behar du. Eta gu, asko hazi gara, asko hazi gara bera txunditzeko eta urrun edukitzeko. Gurearen lehen egoerara itzuli gara, arma absolutua deuseztatzeko, zuhaitz-oihala bidean galtzeko, biziraupen-soka zure atzaparretatik ateratzeko. Argia, eztitasuna, oroimen esentziala zure izuen kontra, eta hala ere, …
País D’Exilis (Erbesteen lurraldea)
Andreu Serrat qu’ei hòrabandit deu son trabalh shens nat explic. Alavetz que torna pensar a la soa vita, au sons exilis. Qui poderà har rampèu a l’abaishada? Retrobarà hidança en la vita? De questions en pensadas, lo protagonista que trobarà pòc a pòc las responsas. Atau l’autor, Sèrgi Javaloyès, que’ns perpausa ua reflexion sus la fòrça de vita.
Andrei Serrat bere lanetik baztertu dute, zergatik gehiegi jakin gabe. Eta bere bizitza birpentsatzen du, bere erbesteak. Hondoratuko al da? Bizitzarekiko konfiantza berreskuratuko du? Galderetatik gogoetetara, protagonistak pixkanaka aurkituko ditu erantzunak. Hala, egileak, Serge Javaloyesek, bizi-indarrari buruzko gogoeta batean murgiltzen gaitu.
Venus a l’escorpion (Artizarra Eskorpion )
Venus en Scorpion (Venus Scorpionen)
Vènus a l’Escorpion qu’ei un raconte poetic originau suus tèmas deu desir e de la Lenga, on la votz de la lenga occitana amenaçada s’encarna dens la d’un personatge femenin oniric e intemporau, tot en pintrar un tablèu viu e realista de la vila de Montreal, au Quebèc.
Venus en Scorpion desiraren eta hizkuntzaren inguruko jatorrizko kontakizun poetikoa da, non mehatxupean dagoen okzitanieraren ahotsa pertsonaia femenino oniriko eta denboragabe batean gorpuzten den, Quebeceko Montreal hiriko koadro bizi eta errealista bat agertoki dela.
Maelle Duponen bigarren liburua da.
[[[[[Milesker laguntzagatik : Franck Dolosor & Beronika Zamora]]]]]]]]
Okzitandar gurutzedun belarritakoak (zilarra) nakar naturalean