HEMEN LAN, BIZI ETA IKASI!
Prekarietate basatienera kondenatu nahi gaituzte. Edozein lan edonolako baldintzetan, langabezia edota atzerrira alde egin beharra da eskaintzen digutena. Hezkuntza eta etxebizitza eskubideak, aldiz, negozio bide bilakatu dituzte, gutxi batzuen pribilegio bilakatuz. Era duin batean lan, ikasi eta bizitzea amets bilakatu da eredu ustel honen baitan. Hau ez da halabeharrezko egoera bat, partida galtzen ari garen seinale baizik. Noren aurka? Bada, morroi politiko zein hedabideen laguntzaz geroz...
Read MoreAgian…
Idatzi egin nahi dut eta ez dakit nondik hasi. Agian mordaza legearekin atxilotuko naute, edo ez. Agian ez dut ezer esango gaur egun planteatzen diren hezkuntza erreforma berriekin isiltzea erakutsiko bainaute eta gainera merkatura bideratu, hau da, gizarte kapitalista honetan murgilduko naiz, ohartu gabe gainera. Agian ezingo dut enpresa txikirik ireki TTIP hitzarmena dela eta, hondoratu egingo delakoan. Agian ezingo dut burua altxatu, klase sozialak geroz eta nabarmenagoak baitira. Agian...
Read MoreSexuaren atzamarretan ezkutatuak.
Hitzen munduan murgilduta aurkitzen naizen horretan, oharkabean sexu hitza datorkit, tabutzat hartzen dugun hitz hori hain zuzen ere. Solasaldi batean sakonean barneratzen garenean ez gara hitz honen inguruan mintzatzen eta hala eginez gero zerbait txarra egiten ari garela uste izan ohi dugu, edo zenbaitetan lotsa geure gorputzaren jabe egiten da, larrua jotzea astakeri gisa hartzen dugulakoan. Misterio ipuin batean murgilduta aurkitzen gara sexuaren inguruan, non ondoren ipuinaren atal...
Read MoreKolore bat, pauso bat.
Etorkizuna irakurtzen dugunean kolore biziz janzten dugu, Euskal Herria herri aske gisa irudikatuz. Garbi dagoena da, gaur egun kolore grisarekin amaitzeko herritarrok ematen dugun pauso bakoitza erabakigarria bilakatzen dela, baina ez da nahikoa banako gisa borrokatzea, elkartasun zein elkarlanak ezinbesteko papera jokatzen dute. Neure buruarekin solasten jarraituz, galdera hau luzatzen diot: nola eman elkarlan eta elkartasuna zenbaitetan...
Read MoreJende asko, pertsona gutxi.
Jarri al gara inoiz pentsatzen zeinen ohitura txarra dugun besteen bizitzetan sartzeko garaian? Tristea badirudi ere betidanik izan dugu ohitura hau. Nik neuk, egia esan ez dut ohitura honen beharra ikusten, azken finean ezagutzen ez dugun pertsona baten bizitzan sartzeak ez baitit halako satisfaziorik ematen, guztiz kontrakoa, tristura besterik ez zait azaleratzen besteei zenbaiten bizitzetan sartzen entzuten dudan bakoitzean. Denok bizi izan ditugu zenbait egoera non entzun izan dugun beste...
Read More“Mundua aldatzeko oinarrietatik hasi behar da”
“Haziak lorea ereiten du, jolasak haurra garatzen duen moduan” Haurren jolasen inguruan pentsatzen jartzen naizen unean jostailuak etortzen zaizkit burura, nahiz eta zenbait jolasetan hauek behar ez izan. Ohartzen ez bagara ere helduok izugarrizko paper garrantzitsua jokatzen dugu bitartekari lana eginez eta hauek eskainiz. Jolasaren bitartez haurrek gozatzeaz gain, bere barnean dituen kezka, desira, nahiak, gaitasunak,etab. azaleratzen dituzte, bakoitzaren izatea, nortasuna alegia, aldi...
Read MoreBIZI
Bizitzaren norabidea zehaztua dugun horretan… Eroriz altxatzen gara eta altxatuz erori, irakatsiz ikasten dugu eta ikasiz irakatsi, beldurrez babesten gara eta babestuz beldurtu, isiltasunez oihukatzen dugu eta oihuez isildu, Bizitzaren norabidea zehaztua dugun horretan… Oztopoak aurkituko ditugu salto batez gainditzen diren horietakoak, “atzera goaz aurrera ez bagoaz” oroitu eta betiere pausuak ematen hasi. Gelditu, hausnartu, jarraitu. Zu, zure burua maitatu, eta so ez egin....
Read MoreMUGA
Pentsamenduekin solasaldi sakonean erori naiz, aniztasuna izan dut neure buruan murgilduta. Gizartea oroitu dut ondoren, aldi berean “muga” hitza etorri delarik nire burura. Zergatik lotu muga aniztasunarekin? “Galdera polita baina gogorra” eta solasaldian jarraitu dut. Gaur egungo gizartea alderatuz gero, pentsatzen dugu modernoak garela eta aniztasuna guztiz onartzen dugula, baina ez, onarpena ez da soilik “onartzen dut” esan eta barre egin edota “nik ez dut horrelako...
Read MoreNIRE PREZIOA EZ DA DOAKOA
“Ezkutatzen naiz, nire etxeko lau pareten artean. Ezin dut, ezin dut gehiago. Gaur ere jipoitu nau, gaur ere nire burua saldua dut. Jada ez dut nire aurpegia ezagutzen, damu naiz, baina ezin dut ezer egin, hilko nau. Tristura dut arnas, baita bizitzeko nahia ere. Zulo honetatik atera nahi dut, nahiz eta argi ttipi bat urrunean ikusi, oztopoen gainetik iritsiko naiz, argi ttipia erraldoi bihurtu arte” Ameslaria dirudi, lau pareta horiek sutan ikusi eta bera aske sentitzen denean, irudimena...
Read MoreGOZAMENAREN AZKEN GELTOKIRAINO
Bat- batean badator, “tok, tok” ate hotsa, maitasunak zeure etxeko atea kolpatu du, “orain ez dut irekiko” pentsatu baina konturatzerako barnean duzu. Ez zara ohartzen baina denbora pasatuz joan den heinean hau zeure barnean handitzen joan dela sentitzen duzu, beldurrak indarrez estaltzen zaitu, maitasunak berriz, menpeko hartu zaitu. Zenbaitetan sentitu izan dugu dena duzunaren sentsazio hura haizeak eramango duenaren beldurrean, zenbaitetan hitz goxoen beharra putz egin eta hitz...
Read More

Iruzkin berriak