Gaztekeriak
Hasiera » Gaztekeriak » Zuretzat parranda zale
Uzt16 0

Zuretzat parranda zale

Atalak: Gaztekeriak

Neguko entrenamendu gogorraren ostean iritsi zaigu kirol honetaz gozatzeko aukera. Dedikazio handia behar duen kirola da nolanahi ere eta ez da edozein izaten partida irabazteko gai. Parranda zale profesionalez ari natzaizue. Euskal Herrian baditugu horietako makinatxo bat eta gaurkoan omenaldi txiki bat egin nahi nieke. Euskal Herriko festa gehienetara iritsi, hauen ekonomia sustatu eta herriko jaiak alaiagoak egite dituztelako. Biba zuek!

Seguru asko guztiek duzue halakorik kuadrillan, familian, lanean edo klasean, eta suerte pixka batekin agian identifikatuta ere sentituko zarete. Badude ezaugarri komun batzuk parranda zale orok betetzen dituztenak:

 

  •   Beti dago festarako prest (nekatuta egotea edo lanera joan behar izatea ez dira balizko aitzakiak)

 

  •   Euskal Herriko Santa eta Santu guztiak ezagutzen ditu eta bakoitza dagokion herriko jaietan kokatzeko gai da

 

  •     Ez du preferentzia berezirik  zerbeza edo kalimotxoaren artean, biak hala biak maite ditu

 

  •   Txosnetako basoen bildumak, Txillidaren obrek baino gehiago balio dutela uste du

 

  •   Dantzan ideiarik izan ez arren fandago batekin hasi, reggetonetik pasa era breakdance egiten bukatzeko gai da

 

  •    Ez da inoiz egunsentia aurretik etxeratuko, ordurik onena bazkaltzeko ordurako iristea dela uste du

 

Ezaugarri horiek betetzen badituzu, zorionak, gaurko posta zuretzako da. Beraz aurtengo udaran ospatuko diren partidetan parte hartzeko prestu zaude. Hona hemen errespetatu beharreko araudia:

 

  •    Ahal den neurrian komun publikoak sahiestu

 

  •   Aukeran gaztetxean eta txosnetan hartutako tragoak merkeagoak izaten dira beraz, aukera aprobetxatu

 

  •    Diru gutxi atera eta txartela etxean utzi, dena gastatzen denean erretiratzeko ordua iritsi den seinale

 

  •  Arrantzale zapia eramatea inoiz ez dago sobera, gehien bat kostaldeko herrietara, integratzen lagun dezake

 

  •   Entzierro, enbolatu edo zezenekin zer ikusia duten beste nolabaiteko ekitaldiren bat badago, hobe bailaren atzetik ikustea

 

  •    Inoiz ez erretiratu egunak argitu aurretik eta BETI gosaldu

 

  •  Dopin gabe, askoz hobe!

 

Besterik gabe eutsi gogor parranda zale, seguru aurtengoa ere denboraldi bikaina izango dela eta. Gaiztoa izan eta primeran pasa EUSKAL HERRIKO JAIAK!

 

Hemen jaien egitarauak, topatu.inforen biedez

 

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Malen Aldalur

Gaztekeriak gaiztakeriak izan daitezke sarri, baina ez beti. Gaztea ez da gaiztoa, bihurria baizik. Gazteak badu mundua aldatzeko nahi bat, mundua hobetzeko motibazio bat. Gazteez mintzatuko naiz blogean baina ez gazteentzat bakarrik, baita behin gazte izan zirenentzat eta gazte izango direnentzat ere. Ongi etorri denok gaztetasunerantz!

Azken bidalketak

  • Resaka afektibo-sozialak
  • Feminismoa(k): nortasun anitzak, borroka bakarra
  • Formakuntza politikoa, ezinbestekoa herri mugimenduetan
  • Herri mugimenduen menua osatu nahian
  • Women In Black: Indarkeria matxista ikusarazteko performancea

Iruzkin berriak

  • Beatriz Casado, Brasilgo Florestan Fernandes Eskola Nazionala | Gaitzerdi(e)k Formakuntza politikoa, ezinbestekoa herri mugimenduetan bidalketan
  • Paula del Cid, Guatemalako Alianza Feminista: “Arrazismo estrukturala ikusarazteko arazoak ditugu” | Gaitzerdi(e)k Formakuntza politikoa, ezinbestekoa herri mugimenduetan bidalketan
  • Paula del Cid, Guatemalako Alianza Feminista: “Arrazismo estrukturala ikusarazteko arazoak ditugu” | Gaitzerdi(e)k Herri mugimenduen menua osatu nahian bidalketan
  • Beatriz Casado, Brasilgo Florestan Fernandes Eskola Nazionala | Gaitzerdi(e)k Herri mugimenduen menua osatu nahian bidalketan
  • Zwordz(e)k Kaiolan, aske edo preso? bidalketan

Artxiboak

  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina

Kategoriak

  • Berdintasuna
  • Euskara
  • Gaztekeriak
  • Hezkuntza
  • Munduko gazteak
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA