Malen Aldalur
Gaztekeriak gaiztakeriak izan daitezke sarri, baina ez beti. Gaztea ez da gaiztoa, bihurria baizik. Gazteak badu mundua aldatzeko nahi bat, mundua hobetzeko motibazio bat. Gazteez mintzatuko naiz blogean baina ez gazteentzat bakarrik, baita behin gazte izan zirenentzat eta gazte izango direnentzat ere. Ongi etorri denok gaztetasunerantz!
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Beatriz Casado, Brasilgo Florestan Fernandes Eskola Nazionala | Gaitzerdi(e)k Formakuntza politikoa, ezinbestekoa herri mugimenduetan bidalketan
- Paula del Cid, Guatemalako Alianza Feminista: “Arrazismo estrukturala ikusarazteko arazoak ditugu” | Gaitzerdi(e)k Formakuntza politikoa, ezinbestekoa herri mugimenduetan bidalketan
- Paula del Cid, Guatemalako Alianza Feminista: “Arrazismo estrukturala ikusarazteko arazoak ditugu” | Gaitzerdi(e)k Herri mugimenduen menua osatu nahian bidalketan
- Beatriz Casado, Brasilgo Florestan Fernandes Eskola Nazionala | Gaitzerdi(e)k Herri mugimenduen menua osatu nahian bidalketan
- Zwordz(e)k Kaiolan, aske edo preso? bidalketan
Artxiboak
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
Resaka afektibo-sozialak
Atalak: Gaztekeriak
Ariketa bat proposatzen dizuet. Erreparatu sortu dituzuen harremanei; sozialei, afektiboei, sexualei. Ikusi nola eraiki dituzuen eta nola eraikitzen dituzten zuen inguruan. Guztietatik, zenbat dira nahita eraikitakoak eta zenbat inertziaz sortuak? eta inertziaz mantenduak?
Harremanak ez dira inoiz eskala horizontaletan neurtzen. Batzuk bestearen gainetik gailentzen dira. Historikoki odolezkoei eman zaie lehentasuna, zilegitasuna. Maiz, maitasun harremanak gailentzen dira, kasu batzuetan esklusiboki. Ados, agian ezinezko da harreman guztiak maila berean jartzea, baina geuk aukeratu behar genuke zein harreman mota lehenetsi.
Nik egin dut ariketa, eta nagusiki hiru mota aurkitu ditut: odolezkoak, ordu txikitakoak eta (in)definituak.
Odolezkoak. Gure gizarteak “biologikotzat” dituenak dira. Ez naiz familiaz bakarrik ari; pixoihalak kendu zizkidatenetik ondoan izan ditudanez ari naiz (modu ia automatikoan).
Ordu txikitakoak. Sexuz eta alkoholez zipriztindutakoak. Lotsagabeki eraikiak; kuleroak belaunetan, bozgorailuak topera eta zerbeza zaporezko muxuak tartean direla.
(In)definituak. Kontzienteki sortuak; osasuntsuak, gozagarriak, plazerezkoak. Etiketak jartzearen beldurrez, sailkatu ez ditudanak. Harremanen eskemetatik kanpora sortu ditudanak: familia bihurtu ditudan lagunak, lagun bihurtu ditudan familiakoak, mundua erakutsi eta ezkutatu dizkidaten ezagunak, sexu-lagun-afektibo-inoizerromantikoak…
Noski, ez dira euren artean independenteak, posible baita pertsona berarekin harreman mota bat baino gehiago sortzea. Dena den, harremanak eraikitzea bezain garrantzitsua da deseraikitzen jakitea. Kuriosoa baita ikustea nola irauten duten harremanek etengabeko resaka afektibo-sozialarekin.
Paradoxikoa suerta daiteke nire harremanak nire ajearekin konparatzea, baina finean oso antzekoak dira: momentu gozagarriek sortuak dira, buruko minak ematen dizkidate, eta maiz, etorri bezala joaten dira.