Feminismoa(k): nortasun anitzak, borroka bakarra
“Nortasun anitzak vs borroka feministak” izeneko topaketa egin zuten ostiral arratsaldean Bilboko Hika Ateneoan. Feminismoa singularretik pluralera pasa eta feminismoez hitz egiteko batu zen nortasun, jatorri, genero eta adin ezberdineko jendea. Mundu bat Gobernuz Kanpoko Erakundeak antolatu zuen. Helburu nagusia: Emakumeen giza eskubideen aldeko borrokak batu eta maila globaleko feminismoen arteko jarrerak hurbiltzea. Konbentzituta daude beharrezkoa dela patriarkatuaren aurka ari diren...
Read MoreFormakuntza politikoa, ezinbestekoa herri mugimenduetan
“Jakintza a(u)nitz: Herri borrokak, ezagutza emantzipatzaileak eta formazio politikoa” izeneko jardunaldiak bigarren ekinaldia egin zuen ostiralean Donostian, osegunean baino oraindik jende gehiagorekin. Ibaetako Campusean batu ziren goizeko saioari ekiteko. “Formazioa politiko eta feminista arlokoa”, hitzaldiak eman zion hasiera egunari. Paula del Cidek Formazio Politiko Feminista izan zuen hizpide eta Guatemalako La Cuerda eskolaren berri eman zuen. “Guatemalan gutxi dira...
Read MoreHerri mugimenduen menua osatu nahian
“Jakintza a(u)nitz: Herri borrokak, ezagutza emantzipatzaileak eta formazio politikoa” izeneko jardunaldiak egin dituzte ostegunean Donostian Joxemi Zumalabe Fundazioak antolatuta. Bikain uztartu dituzte gerri mugimendua eta herri mugimendua. Goizeko 10:00etan zen hitzordua Ibaetako Irakasleen UE Fakultatean, nahiz eta ia 11:00 ziren hasterako. Zapalduen antzerkiak gidatu du goizeko saioa. Burua, gerriak eta hankak mugituz elkar ezagutu dute bertaratutakoek. Salto, dantza eta antzerki...
Read MoreWomen In Black: Indarkeria matxista ikusarazteko performancea
Beltzez jantzitako emakumeek hartu zuten maiatzaren 26an Bilboko Gran Via, gorputz hilak irudikatuz. El Corte Ingleseko kutsu modernoa apurtu eta metrotik atera berri zirenen arreta deitzeko balio izan zuen behinik behin. Helburua: Indarkeria matxista ikusaraztea eta salatzea. Atzean, Women In Black mugimendua. 2013. urtean abiarazi zuten ekimena Bilbon Maria Secok eta May Serranok. Ordutik, hazten doa pixkanaka Euskal Herrian eta Espainiako Estatuan: Besteak beste, Bilbon, Madrilen,...
Read More
Iruzkin berriak