Ximur ximur
Aurpegiko ximurrak, lan orduen arabera neurtzen zirela uste nuen garai batean. Zenbat eta lan gehiago orduan eta ximur kopuru handiagoa. Maitasun zapuztuen kontaketa zela ere pentsatu izan dut maiz, galdutako maite bakoitzeko bi ximur gehiago. Azkenik, konturatu nintzen ximurrak irteteko arrazoi bakarra denboraren joana zela. Aitonaren aurpegian lan orduak eta bihotz apurtuak kontatzea, urteak kontatzea baino dibertigarriagoa bazen ere. Zahartzaroaren prespektiba antinaturalak itsututa,...
Read MoreEne, euli bat!
Liburutegiko lau paretak gainera jauzten zaizkizula sentitzen duzun unean ageri da beti. Ez dakizu zergatik baina normalen hain nazkante iruditzen zaizun intsektu hori inoiz baino atseginago zaizu. Bizitzari kolorea eman nahian apunteak urdinez, berdez eta horiz azpimarratu dituzun horretan zeure burua harrapatu duzu begirada noraezean galduta. Ohartu gabe bista altxatu duzu hain aspergarri zaizun ikasgaitik eta puntu batera begira geratu zara, edo bistarekin zure ingurura etorri berri den...
Read MoreKendu gorbatak eta jaitsi takoietatik
Bi masailetan dirau oraindik urte zaharretako muxuen arrastoak eta begi bietan gaueko konbinatu eta kalimotxoek sortutako begi zuloak. Marka da gero 12 mahatsen ondoren jaurtitzen dituzten suziri eta pin-pun hotsarekin Euskal Herriko txokoren baten urteari hasiera iluna ematea. Beste lekuetan aldiz urte zaharrari ahalik eta aurpegi onenarekin ongi etorria ematen ahalegintzen gara. Gure ezpainetatik irten diren hitz zatar eta gaizki esanak ezpainetako pintura gorriarekin disimulatzen, denen...
Read More
Iruzkin berriak