Malen Aldalur
Gaztekeriak gaiztakeriak izan daitezke sarri, baina ez beti. Gaztea ez da gaiztoa, bihurria baizik. Gazteak badu mundua aldatzeko nahi bat, mundua hobetzeko motibazio bat. Gazteez mintzatuko naiz blogean baina ez gazteentzat bakarrik, baita behin gazte izan zirenentzat eta gazte izango direnentzat ere. Ongi etorri denok gaztetasunerantz!
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Beatriz Casado, Brasilgo Florestan Fernandes Eskola Nazionala | Gaitzerdi(e)k Formakuntza politikoa, ezinbestekoa herri mugimenduetan bidalketan
- Paula del Cid, Guatemalako Alianza Feminista: “Arrazismo estrukturala ikusarazteko arazoak ditugu” | Gaitzerdi(e)k Formakuntza politikoa, ezinbestekoa herri mugimenduetan bidalketan
- Paula del Cid, Guatemalako Alianza Feminista: “Arrazismo estrukturala ikusarazteko arazoak ditugu” | Gaitzerdi(e)k Herri mugimenduen menua osatu nahian bidalketan
- Beatriz Casado, Brasilgo Florestan Fernandes Eskola Nazionala | Gaitzerdi(e)k Herri mugimenduen menua osatu nahian bidalketan
- Zwordz(e)k Kaiolan, aske edo preso? bidalketan
Artxiboak
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
Ximur ximur
Atalak: Gaztekeriak
Aurpegiko ximurrak, lan orduen arabera neurtzen zirela uste nuen garai batean. Zenbat eta lan gehiago orduan eta ximur kopuru handiagoa. Maitasun zapuztuen kontaketa zela ere pentsatu izan dut maiz, galdutako maite bakoitzeko bi ximur gehiago. Azkenik, konturatu nintzen ximurrak irteteko arrazoi bakarra denboraren joana zela. Aitonaren aurpegian lan orduak eta bihotz apurtuak kontatzea, urteak kontatzea baino dibertigarriagoa bazen ere. Zahartzaroaren prespektiba antinaturalak itsututa, ximurrak gero baten itzal bilakatu dira orain baten aterpe izan beharrean.
Bizitza eskema estruktural zurrun baten pean grabatua dago. Ume, gazte, heldu eta zahar. Mailaketa sistema bat jaiotzatik hil arte. Ezin batetik bestera salto egin erditik pasa gabe. Bizitzaren mapa gisa ximurrak gidatu behar gintuzkete bizitzako etapa desberdinetara, behin guztiak bizi ondoren gehien gustatu zaigun zati horretara. 80 urterekin ume izatea eskubide bat behar luke izan. Tira egiten dizun sokari planto egin zeuk nahi duzun une eta lekuan. Biologiaren erritmoa geratzerik ez badago ere, gainontzekoan, bizkarra eman berez naturala behar luken horri.
Nire aurpegiko ximur bakoitzak bizipen bat izatea nahi dut. Lan orduak nominan islatuak geratuko dira eta maitasunean gaizki joanak bihotzean zein oroimenean han nonbait. Baina aurpegiak gehian gustatu zaidan bizitzako garaira gidatuko duen mapa bat osatzea nahi dut. 70 urterekin gaztetan izan ez nuen indar eta kemena eduki edo 50ekin arratsak jolasean pasa bost urterekin ezin izan nuen moduan. Nire aiton amonek zureek bezalaxe merezi dutelako oraindik ume, gazte eta heldu izatea. Behin bizi izanagatik beti dagoelako bigarren aukera bat. Nire aiton amonek, zureek bezalaxe merezi dutelako jolastea, mundua aldatzea edo funtsean munduarekin jolastea. Nire aiton amonek eta zureek merezi dutelako beraien ximurrak gure gidalerro bilakatzea.