Gaizka Garitanoren zortzi aipu euskarari buruz
Hauteskunde biharamunez Eibarren izan nintzen Euskararen transmisioa izeneko jardunaldietan –hurrengo ARGIAko alean aurkituko duzue han esandakoen berri– eta bertan, Gaizka Garitano Eibar Kirol Elkarteko entrenatzaile ohia ezagutzeko tenorea izan nuen. Beno, ezagutzekoa baino gehiago entzutekoa. Bezperan, hauteskunde kiniela baten eta bestearen artean suertatu zitzaidan zeharka aditzea Eibar bigarren mailara jaitsi zela, eta beraz, imajinatu nuen Garitano ez zela txantxetarako egongo,...
Read MoreKorrika: Urepeletik EHUra
Hunkigarria izan zen Urepelen lehenengo kilometroa korritu eta hatsa galtzear zeuden beste ehunka lagunekin batera ttipi-ttapa korrika, edo gu ere euskararen alde ohikutzea. Edo 92 urteko emakumea lekukoa helduta eta Korrikako txalekoa soinean irribarretsu ikustea. Bai, benetan hunkigarria da izerdi tanta euskaldunak isurtzea; zirrara eta ohiu artean orain bi urteko Korrikatik hankak astindu ez dituzula disimulatzea. Ai, zeinen hunkigarri bi urtean behingo korrikaldia. Denok korrikara: aldapak...
Read More
Iruzkin berriak