Feminismoa(k): nortasun anitzak, borroka bakarra
“Nortasun anitzak vs borroka feministak” izeneko topaketa egin zuten ostiral arratsaldean Bilboko Hika Ateneoan. Feminismoa singularretik pluralera pasa eta feminismoez hitz egiteko batu zen nortasun, jatorri, genero eta adin ezberdineko jendea. Mundu bat Gobernuz Kanpoko Erakundeak antolatu zuen. Helburu nagusia: Emakumeen giza eskubideen aldeko borrokak batu eta maila globaleko feminismoen arteko jarrerak hurbiltzea. Konbentzituta daude beharrezkoa dela patriarkatuaren aurka ari diren...
Read MoreFormakuntza politikoa, ezinbestekoa herri mugimenduetan
“Jakintza a(u)nitz: Herri borrokak, ezagutza emantzipatzaileak eta formazio politikoa” izeneko jardunaldiak bigarren ekinaldia egin zuen ostiralean Donostian, osegunean baino oraindik jende gehiagorekin. Ibaetako Campusean batu ziren goizeko saioari ekiteko. “Formazioa politiko eta feminista arlokoa”, hitzaldiak eman zion hasiera egunari. Paula del Cidek Formazio Politiko Feminista izan zuen hizpide eta Guatemalako La Cuerda eskolaren berri eman zuen. “Guatemalan gutxi dira...
Read MoreHerri mugimenduen menua osatu nahian
“Jakintza a(u)nitz: Herri borrokak, ezagutza emantzipatzaileak eta formazio politikoa” izeneko jardunaldiak egin dituzte ostegunean Donostian Joxemi Zumalabe Fundazioak antolatuta. Bikain uztartu dituzte gerri mugimendua eta herri mugimendua. Goizeko 10:00etan zen hitzordua Ibaetako Irakasleen UE Fakultatean, nahiz eta ia 11:00 ziren hasterako. Zapalduen antzerkiak gidatu du goizeko saioa. Burua, gerriak eta hankak mugituz elkar ezagutu dute bertaratutakoek. Salto, dantza eta antzerki...
Read MoreWomen In Black: Indarkeria matxista ikusarazteko performancea
Beltzez jantzitako emakumeek hartu zuten maiatzaren 26an Bilboko Gran Via, gorputz hilak irudikatuz. El Corte Ingleseko kutsu modernoa apurtu eta metrotik atera berri zirenen arreta deitzeko balio izan zuen behinik behin. Helburua: Indarkeria matxista ikusaraztea eta salatzea. Atzean, Women In Black mugimendua. 2013. urtean abiarazi zuten ekimena Bilbon Maria Secok eta May Serranok. Ordutik, hazten doa pixkanaka Euskal Herrian eta Espainiako Estatuan: Besteak beste, Bilbon, Madrilen,...
Read MoreHarresiaren bi aldeak
Eseri eta heldu albokoari. Egin oihu, kurrixka. Eman eskua, muxua, besarkada. Etorriko dira, etorri dira. Etorriko dira pausu koordinatuz (bat, bi, bat, bi); etorriko dira uniformez (beltz eta gorriz); etorriko dira armez (borraz ta kaskoz); etorriko dira indarrez (jo eta bultza). Etorriko dira, etorri dira. Hasi dira sirena hotsak, badatoz eta bagoaz diotenak. Bagoaz, esertzera, kateatzera, elkartzea; badatoz, apurtzera, kolpatzera, eramatera. Eta badatoz eta bagoaz berriro hastera. Jo,...
Read MoreErtzetik erdira
Eme eta ume jaio nintzen. Jolastokiko ertzetan igaro nituen nire ikas egunetako jolastorduak. Ertzetan ibili nintzen aita eta ametan jolasten, kartetan jokatzen, elkarri kontuak kontatzen. Jolastokia giza onenena zen, gizonena. Beno gizonena edo hanka artean etorkizunean zakil itxura izango zuen zerbait zeramaten mutikoena, behinik behin. Bitartean ni ertzean geratzen nintzen, futbolak eta mutilek baztertuta utzi zituzten gainerakoekin. Bazen futbolera animatzen zen neskarik, noski, baina ni ez...
Read MoreAlutik! guk nahi duguna sartu eta atera
Gure belaunaldiak ez du polimilirik ezagutu, ez genuen lehenengo ikastola zapaldu, munduratu gabe geunden AEK-ko lehen klasea eman zutenean, euskararen alde korrika kilometro mordoa egin zuten gu hizketan hasi aurretik. Ez genuen Gernikako lehen arbola landatu, ez dugu osaba karlistarik izan, ez ditugu panpinak trapuekin jantzi, ez dugu egunkariaren jaiotza oroitzen, ez genuen ETA armak hartzen ikusi, ez dugu euskaraz mintzatzeko debekurik izan. Ez ditugu Garaikoetxearen garaiak gogoratzen,...
Read MoreGaltzerdiak ere, gure gisara, bikotea osatzera behartuak ote daude?
X eta Y. Bikote harremanen binomioa eraiki dugu. Zapata pareak bezala sailkatzen ditugu pertsonak. Esekilekutik atera berri ditugun galtzerdi nahaspilatuen gisan pilatzen ditugu zuriak zuriekin eta beltzak beltzekin. Mugak hautsi nahi dituen aurrerakoia agian ausartuko da galtzerdi pare tradizionala apurtu eta desberdinak janztera. Horra hor XXI. mendeko transgresorea. Hala ere, bi hanken artean hirugarren batentzat lekurik ez. Galtzerdiak ere bikotea osatzera behartuak ote daude gure...
Read More
Iruzkin berriak