Resaka afektibo-sozialak
Ariketa bat proposatzen dizuet. Erreparatu sortu dituzuen harremanei; sozialei, afektiboei, sexualei. Ikusi nola eraiki dituzuen eta nola eraikitzen dituzten zuen inguruan. Guztietatik, zenbat dira nahita eraikitakoak eta zenbat inertziaz sortuak? eta inertziaz mantenduak? Harremanak ez dira inoiz eskala horizontaletan neurtzen. Batzuk bestearen gainetik gailentzen dira. Historikoki odolezkoei eman zaie lehentasuna, zilegitasuna. Maiz, maitasun harremanak gailentzen dira, kasu batzuetan...
Read MoreAurpegiak biluzten
Angel Errok Berria egunkarian idatzitako iritzi artikulu bati tiraka iritsi naiz hemen biluztera. Aspaldion konturatu naiz ez dakidala nor naizen, edo agian ez dudala jakin nahi. Filosofikoegi jartzeko inongo asmorik gabe, aitortuko dut ez naizela pieza bakarreko pertsona, nire sustraiak arantzen eta loreen helduleku direla. Faltsukeriatzat hartzen da maiz aurpegi ezberdinak erakustea; konfesatzen dut nik bat baino gehiago ditudala, eta espero dut zuek ere baietz. Ez naiz oraino jabetu zerk...
Read MoreEtxetik alde, etxerik gabe
Etxetik ospa egitea izan liteke gutizia, nahi, irrika edo gura bat. Izan liteke beharrizan, obligazio edo betebehar bat. Izan liteke, aldarri, errebindikazio edo iraultza pertsonal bat. Izan liteke amets bat. Izan liteke amets gaizto bat. Gurasoen etxean bizi den 38 urteko langabearen arketipoa guztiz errotua dago gaurko gizartean. Hainbat urtetan gutxiengo soldatarekin bizirauten edo jornal duin baten peskizan lan bila dabilenaren bizi eredua estandarizatu dugu. Lehen ohitura zen hura, orain...
Read MoreAmona teknologiko bat naiz
Nire esperientziatik eta ezjakintasunetik idaztera noa. Orain dela egun batzuk teknologiaren munduan harrapatuta sentitu nintzen Media Marketeko super zentro komertzialera sartu nintzenean. Nire ezjakintasunean txikitu nintzen tankerarik hartzen ez nien tramankulu elektronikoei begira. Banekien zertara joan nintzen, argazki kamera bat erosio nahi nuen. Baina, ez da zaila arreta desbideratzea hizketan egitea bakarrik falta zaien etxetresana elektriko edo zineman baino pantaila handiago duten...
Read MoreNik ere beldurra diot biharrari
Garai bateko bizi osoko lanekin erreza zen hurrengo urtean non eta nola egongo zinen jakitea. Betirako kontratuen esklabo, hipotekaren itzalean. Orain aldiz, egunerokoan bizitzen ikasi dugu. Biharrean pentsatu ezinean, hilero berritzen diren kontratuekin burrukan. Prekarietatearen zulo beltzak, 1000 euroko soldatak mitifikatu ditu, 10 orduko lan aldiak miseria baten truke egiten ditugun bitartean. 56 urteko gizon eta emakumeak langabezian geratzen dira 24 urtekoei lan munduko ateak parez pare...
Read MoreTroika inauteri erara
Mozorrotutako egunak dira nagusi azken aldiotan. Festa giroan murgilduta dabil Euskal Herria eta hala jarraituko du bihar arte behinik behin. Mutilak neska eta neskak mutil mozorrotzeko topikotik haratago, badira imaginazioari libre utzi eta denei irribarrea ateratzeko gai diren mozorroak. Tolosan Astelehenita zelebratuz ibiliko dira txarangarekin alde batetik bestera, baina ez dira gaur maskara atzean ezkutatuta dabiltzan bakarrak. Bizkaiko hiriburuan ere bada mozorrotzeko sudur gorririk behar...
Read MoreOkupazioa delitu, etxebizitza amets
Gaurko gazteok kasik baztertua daukagu etxebizitza bat erosteko posibilitatea. Gure egoera ekonomikoak eta lan baldintzek ez digute halako luxurik ahalbidetzen. Mailegu bat eskatzeak bankuen gatibu bihurtzen gaitu, sistemaren esklabo izatetik inoiz libratu gabe, interesen zurrunbiloak kateatuta eta beharbada gurasoak ere kate berberera lotuz. Gauzak horrela, batzuetan aldaezin dirudien sistema makabro honen gainetik badaude errealitateari beste begi batzuekin begiratu eta gauzak...
Read MoreLagun testiguak
Erreza da lagunak egitea lau urte dituzunean, ezkutaketan bakarrik jolastea tristeegia da. Hogeirekin ere ez dago zailtasun handirik, bi kalimotxo tarteko lagunen lagunak ere lagun bilakatzen dira. Lagunak behar ditugu, kafe bat hartzera joateko, bidaiatzeko edo funtsean gure bizitzaren testigu izateko. Hori da lagunen eginbehar nagusia, testigu izatea. Gure sentipen, ekintza zein pentsamenduen berri eman nahi diegu. Geure biografia lagunengan idatzi, bakoitza kapitulu bat bailitzan. Lagun...
Read MoreXimur ximur
Aurpegiko ximurrak, lan orduen arabera neurtzen zirela uste nuen garai batean. Zenbat eta lan gehiago orduan eta ximur kopuru handiagoa. Maitasun zapuztuen kontaketa zela ere pentsatu izan dut maiz, galdutako maite bakoitzeko bi ximur gehiago. Azkenik, konturatu nintzen ximurrak irteteko arrazoi bakarra denboraren joana zela. Aitonaren aurpegian lan orduak eta bihotz apurtuak kontatzea, urteak kontatzea baino dibertigarriagoa bazen ere. Zahartzaroaren prespektiba antinaturalak itsututa,...
Read MoreKendu gorbatak eta jaitsi takoietatik
Bi masailetan dirau oraindik urte zaharretako muxuen arrastoak eta begi bietan gaueko konbinatu eta kalimotxoek sortutako begi zuloak. Marka da gero 12 mahatsen ondoren jaurtitzen dituzten suziri eta pin-pun hotsarekin Euskal Herriko txokoren baten urteari hasiera iluna ematea. Beste lekuetan aldiz urte zaharrari ahalik eta aurpegi onenarekin ongi etorria ematen ahalegintzen gara. Gure ezpainetatik irten diren hitz zatar eta gaizki esanak ezpainetako pintura gorriarekin disimulatzen, denen...
Read More
Iruzkin berriak