Eta ama izan nahi ez badut?
Orain gutxi lagun batekin solasean nenbilela axolagabe esan nion ez dudala ama izaterik aurreikusten. Etorkizun hurbilean esperatzekoa zen, baina luzera begira ere antzeko asmoak nituela gaineratu nionean, bekozkoa nola zimurtzen eta txikitzen zitzaion nabaritu nuen, nire kaltetan. Jakinekoa zen atoan zer zetorren. Kolpea handik eta kolpea hemendik. Fokuen argitan polizia-etxean egin ohi diren itaunketa gogorren tankeran hasi zitzaidan laguna elkar lotutako hitz jario etengabean. Berriro ere...
Read More
Iruzkin berriak