Malen Aldalur
Gaztekeriak gaiztakeriak izan daitezke sarri, baina ez beti. Gaztea ez da gaiztoa, bihurria baizik. Gazteak badu mundua aldatzeko nahi bat, mundua hobetzeko motibazio bat. Gazteez mintzatuko naiz blogean baina ez gazteentzat bakarrik, baita behin gazte izan zirenentzat eta gazte izango direnentzat ere. Ongi etorri denok gaztetasunerantz!
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Beatriz Casado, Brasilgo Florestan Fernandes Eskola Nazionala | Gaitzerdi(e)k Formakuntza politikoa, ezinbestekoa herri mugimenduetan bidalketan
- Paula del Cid, Guatemalako Alianza Feminista: “Arrazismo estrukturala ikusarazteko arazoak ditugu” | Gaitzerdi(e)k Formakuntza politikoa, ezinbestekoa herri mugimenduetan bidalketan
- Paula del Cid, Guatemalako Alianza Feminista: “Arrazismo estrukturala ikusarazteko arazoak ditugu” | Gaitzerdi(e)k Herri mugimenduen menua osatu nahian bidalketan
- Beatriz Casado, Brasilgo Florestan Fernandes Eskola Nazionala | Gaitzerdi(e)k Herri mugimenduen menua osatu nahian bidalketan
- Zwordz(e)k Kaiolan, aske edo preso? bidalketan
Artxiboak
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
Eta ama izan nahi ez badut?
Atalak: Berdintasuna
Orain gutxi lagun batekin solasean nenbilela axolagabe esan nion ez dudala ama izaterik aurreikusten. Etorkizun hurbilean esperatzekoa zen, baina luzera begira ere antzeko asmoak nituela gaineratu nionean, bekozkoa nola zimurtzen eta txikitzen zitzaion nabaritu nuen, nire kaltetan.
Jakinekoa zen atoan zer zetorren. Kolpea handik eta kolpea hemendik. Fokuen argitan polizia-etxean egin ohi diren itaunketa gogorren tankeran hasi zitzaidan laguna elkar lotutako hitz jario etengabean. Berriro ere hantxe nengoen, sokaren aurka aurkitzen den boxeolariaren gisara ama ez izateko “ustez” dudan eskubidea aldarrikatzen.
Batek daki etorkizunean ama izatea desioko dudan hala ez. Ez da bereziki gaurdaino gehiegi hausnartu dudan kontua. Baina inguruko batzuen superamatasunetik aldendu nahian, azken aldian sartu zait antiamatasun (Beatriz Gimeno aktibista feministari entzundakoa kontzeptua) tankerako sentimendu bat.
Ez gaizki hartu, ez daukat ezer ama izatearen aurka. Eta nire lagunaren defentsan esango dut miresten dudala bere ziurtasuna: “Ni ama izango naiz”. Ausartzen da pausua hemendik zenbat denborara emango duen zehaztera ere: segurtasuna duenean. Batek daki ekonomikoaz, emozionalaz, sexualaz edo zein motatakoaz ari den.
Ni ez naiz gai sentitzen segurtasun horitako bakarren bat inoiz lortuko dudan baieztatzera, unean denetan egiten dut kale. Dena den, inoiz ama izatea erabakitzen badut galdetuko diot lagunari nola egin duen aurreikusitako segurtasunak hain denbora gutxian lortzeko (beno, eta agian ama izan nahi ez badut ere bai).
Dena den, segurtasun ekonomikoa gaur egunean eta nire prespektibatik begitanduta nahiko zaila dela deritzot, emozionalari dagokionean ez nago ziur halakorik baden, eta beraz, sexuala lortzea litzake momentuan lagunari gomendatuko niokeen bakarra. Noski, azken hau erreproduzitzeko helburik gabe, oraino behintzat.
Funtsean esan nahi nuena zen (ea lortzen dudan ahalik manera onenekin esatea) nazkatu naizela ama izan nahi ez dudala (edo beharrik ez dudala) esaten dudan bakoitzeko ringera igo beharraz.
Barkamenak lagun(ei)ari.