Izaterik gabe gaude, eskubiderik gabe baldin bagaude
Gorputzaren isla ispiluaren aurrean. Ezkerra eskuinean eta eskuina ezkerrean baina funtsean berbera. Esku bat pasa han eta hemen, geure dena geure sentitzen. Gorputz biluziaren txikitasunean, irri eginez. Handia, txikia, zuria, beltza, ileekin edo ilerik gabe baina geurea dena geure onartzen. Abortuaren inguruan habiarazitako erreformakĀ berehala piztu du alarma. Ispiluak nahi ez duzun hori erakusten dizun unean sortzen den frustrazioa, dezepzioa, zeurea zena jada zeure ez denaren sentsazio...
Read MoreTxapelaren altzoan bastoia daramaten horientzat
Gure aisian denbora gutxi pasatzen dugu zahar eta gazteok elkarren konpainian. Elkarrengandik ikasi dezakeguna ahantzita, urteak horma gero eta lodiago bat bailira handituz doaz bi belaunaldiren artean. Baina igandean batu ziren goia eta behea, batu ziren zaharra eta gaztea. Batu zituen Ametsen txapelaren altzoak, BECeko olatuaren kresalak, eskuak gorritu arteko txalo zaparradak eta nola ez, belarriak goxatzen zituzten euskal hiztun andanak. Errima eta doinuen epeltasuna oholtzaren bi aldetan...
Read MoreHizkuntza bat opari
Kaixo Olentzero, Gutxi falta zaizu lanera bueltatzeko. Suertekoa zu, pentsatuko du agian langabezian dagoen norbaitek. Baina ziur naiz zure zakuko pixuak ere behera egin duela aspaldion. Jada ez gaude sobratutako langostinoak zakarretara botatzeko edo hileko soldata turroietan gastatzeko. Garaiak gogorrak dira, baina beti daude materialtasunari ihes egiten dioten altxor txikiak. Badut halako ezin egon bat neure barnena. Astelehen goizetan autobusean sartu eta ohikoa den zurrunbilo etengabean...
Read More
Iruzkin berriak