Gaztekeriak
Hasiera » Hezkuntza » Hizkuntza bat opari
Abe03 0

Hizkuntza bat opari

Atalak: Hezkuntza

Olentzero zakua euskaraz beteta.

Olentzero zakua euskaraz beteta.

Kaixo Olentzero,

Gutxi falta zaizu lanera bueltatzeko. Suertekoa zu, pentsatuko du agian langabezian dagoen norbaitek. Baina ziur naiz zure zakuko pixuak ere behera egin duela aspaldion. Jada ez gaude sobratutako langostinoak zakarretara botatzeko edo hileko soldata turroietan gastatzeko. Garaiak gogorrak dira, baina beti daude materialtasunari ihes egiten dioten altxor txikiak.

Badut halako ezin egon bat neure barnena. Astelehen goizetan autobusean sartu eta ohikoa den zurrunbilo etengabean hitz batzuk gailentzen dira beste batzuk azpian gordez: ¿A qué hora entras?. ¡Qué duros se hacen los lunes!. Salgo a las tres, luego te llamo. Asteazkenetan hiriburuko dendetan barna asteko erosketak egitera joaten naizenean,  halako erantzunak jasotzen ditu: Tres con noventa por favor. Hasta luego. ¿Eres la siguiente? . Ostiraletan, unibertsitateko korridoreetan bi irakasle berriketaldian:  Me vienen fatal las fechas de las evaluaciones. ¿Tomamos un café?. He quedado con Eduardo para repasar el temario que damos la semana que viene. Astelehenetan buelta berriro hastera.

Horregatik, aurten nire eskutitza euskaraz ez dakitenen izenean idazten dizut. Beraiek ere merezi dutelako  euskaraz maitatzea, euskaraz ikastea, euskaraz jolastea, euskaraz haserretzea edo euskaraz mintzatzea. Horregatik, aurten nire eskutitza euskaraz ez dakitenen izenean idazten dizut. Beraiek ere merezi dutelako munduarekiko desberdin sentitzea, ulertua ez izatearen abantailez disfrutatzea, komunitate baten zati garrantzitsu izatea edo euskal kulturaz disfrutatzea.

Aurten nire oparia euskaraz hitz egiten ez duten euskaldun ororentzat izatea nahi dut. Horrela, hurrengo urtean oparituko dizkiet Sarrionandiaren eta Atxagaren liburuak, 2009ko Euskal Herriko Bertso Txapelketako DVDa edo Pirritx, Porrotx eta Marimotots ikusteko sarrerak. Aurtengo Gabonetan zoaz etxez etxe, txokoz txoko euskara banatzen. Orain arte mundua zuri beltzean ikusi duten horiei erakutsiko diegu koloretakoa izan daitekeela euskaraz begiratuz gero.

Eskerrik asko eta  beste bat arte.

Iruzkinik ez

Trackbacks/Pingbacks

  1. Parasmametxia | Hizkuntza bat opari - […] http://www.argia.eus/blogak/malen-aldalur/2013/12/03/hizkuntza-bat-opari/ […]

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Malen Aldalur

Gaztekeriak gaiztakeriak izan daitezke sarri, baina ez beti. Gaztea ez da gaiztoa, bihurria baizik. Gazteak badu mundua aldatzeko nahi bat, mundua hobetzeko motibazio bat. Gazteez mintzatuko naiz blogean baina ez gazteentzat bakarrik, baita behin gazte izan zirenentzat eta gazte izango direnentzat ere. Ongi etorri denok gaztetasunerantz!

Azken bidalketak

  • Resaka afektibo-sozialak
  • Feminismoa(k): nortasun anitzak, borroka bakarra
  • Formakuntza politikoa, ezinbestekoa herri mugimenduetan
  • Herri mugimenduen menua osatu nahian
  • Women In Black: Indarkeria matxista ikusarazteko performancea

Iruzkin berriak

  • Beatriz Casado, Brasilgo Florestan Fernandes Eskola Nazionala | Gaitzerdi(e)k Formakuntza politikoa, ezinbestekoa herri mugimenduetan bidalketan
  • Paula del Cid, Guatemalako Alianza Feminista: “Arrazismo estrukturala ikusarazteko arazoak ditugu” | Gaitzerdi(e)k Formakuntza politikoa, ezinbestekoa herri mugimenduetan bidalketan
  • Paula del Cid, Guatemalako Alianza Feminista: “Arrazismo estrukturala ikusarazteko arazoak ditugu” | Gaitzerdi(e)k Herri mugimenduen menua osatu nahian bidalketan
  • Beatriz Casado, Brasilgo Florestan Fernandes Eskola Nazionala | Gaitzerdi(e)k Herri mugimenduen menua osatu nahian bidalketan
  • Zwordz(e)k Kaiolan, aske edo preso? bidalketan

Artxiboak

  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina

Kategoriak

  • Berdintasuna
  • Euskara
  • Gaztekeriak
  • Hezkuntza
  • Munduko gazteak
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA