Malen Aldalur
Gaztekeriak gaiztakeriak izan daitezke sarri, baina ez beti. Gaztea ez da gaiztoa, bihurria baizik. Gazteak badu mundua aldatzeko nahi bat, mundua hobetzeko motibazio bat. Gazteez mintzatuko naiz blogean baina ez gazteentzat bakarrik, baita behin gazte izan zirenentzat eta gazte izango direnentzat ere. Ongi etorri denok gaztetasunerantz!
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Beatriz Casado, Brasilgo Florestan Fernandes Eskola Nazionala | Gaitzerdi(e)k Formakuntza politikoa, ezinbestekoa herri mugimenduetan bidalketan
- Paula del Cid, Guatemalako Alianza Feminista: “Arrazismo estrukturala ikusarazteko arazoak ditugu” | Gaitzerdi(e)k Formakuntza politikoa, ezinbestekoa herri mugimenduetan bidalketan
- Paula del Cid, Guatemalako Alianza Feminista: “Arrazismo estrukturala ikusarazteko arazoak ditugu” | Gaitzerdi(e)k Herri mugimenduen menua osatu nahian bidalketan
- Beatriz Casado, Brasilgo Florestan Fernandes Eskola Nazionala | Gaitzerdi(e)k Herri mugimenduen menua osatu nahian bidalketan
- Zwordz(e)k Kaiolan, aske edo preso? bidalketan
Artxiboak
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
Harresiaren bi aldeak
Atalak: Sailkatugabeak
Eseri eta heldu albokoari. Egin oihu, kurrixka. Eman eskua, muxua, besarkada. Etorriko dira, etorri dira.
Etorriko dira pausu koordinatuz (bat, bi, bat, bi); etorriko dira uniformez (beltz eta gorriz); etorriko dira armez (borraz ta kaskoz); etorriko dira indarrez (jo eta bultza). Etorriko dira, etorri dira.
Hasi dira sirena hotsak, badatoz eta bagoaz diotenak. Bagoaz, esertzera, kateatzera, elkartzea; badatoz, apurtzera, kolpatzera, eramatera. Eta badatoz eta bagoaz berriro hastera.
Jo, bultza, heldu, tira, saka, bota, jaurti.
Eta hor daude kamerak, atzean mila begi; eta hor daude mugikorrak, atzean mila begi. Bi harresi batera eraikiak (Herri Harresia eta Sare Harresia), Gasteizen eta munduan. Modu koordinatuan: bat kolpatu, beste zentsuratu.
Jo, bultza, heldu, tira, saka, bota, jaurti.
Bat gutxiago Herri Harresian, bat gehiago Sare Harresian.
Bagoaz eta badoaz burdin hodietan kateatuta. Eraman dituzte, baina oraindik Gasteiz mozorrotuta, ezkutatuta, kateatuta, amarratuta, amorratuta, enredatuta, elkartuta eta juntatuta dago. Ileordeak, maskarak, zapiak⦠Zuriak laranja jarraitzen du.
Jo, bultza, heldu, tira, saka, bota, jaurti.
Bagoaz eta badoaz, baina bueltatuko dira eta bueltatuko gara. Kontua, harresiaren alde egokian egotea da. Amorratu, amarratu, mozorratu.