Gaztekeriak
Hasiera » Gaztekeriak » Txapelaren altzoan bastoia daramaten horientzat
Abe17 0

Txapelaren altzoan bastoia daramaten horientzat

Atalak: Gaztekeriak

Amets Arzallus, Bertso Txapelketa Nagusiko txapelduna.

Amets Arzallus, Bertso Txapelketa Nagusiko txapelduna.

Gure aisian denbora gutxi pasatzen dugu zahar eta gazteok elkarren konpainian. Elkarrengandik ikasi dezakeguna ahantzita, urteak horma gero eta lodiago bat bailira handituz doaz bi belaunaldiren artean. Baina igandean batu ziren goia eta behea, batu ziren zaharra eta gaztea. Batu zituen Ametsen txapelaren altzoak, BECeko olatuaren kresalak, eskuak gorritu arteko txalo zaparradak eta nola ez, belarriak goxatzen zituzten euskal hiztun andanak.

Errima eta doinuen epeltasuna oholtzaren bi aldetan nabaritzen zen. Aiton-ilobek iturri beretik edaten zuten bertso egarria asetzeko, ama-alabek goizean egin berri zuten tortilla bokadiloa dastatzen zuten bitartean. Gazte koadrila handiak, egun pasa joandako andre-gizonekin txantxetan ikusten ziren kafetegiko ilaran apustuak egiten. Adinik gabeko konplizitatea olatuaren habiaduran iritsi zen BECera.

Baliteke batzuek Xalbador ikustea Hendaiarraren azalean berpiztua, txistuaren partez txaloak gogor jotzen zizkieten bitartean. Besteren batek Beñat izango zuen gogoko, adinaren hurbiltasunagatik edo. Agian egongo zen garai batean  Maialen oholtzan inolaz ere imajinatuko ez zuenik. Bertsogintzaren iragana eta etorkizuna zegoen armailetan eta oraina aldiz fokuen azpian.

Txapeldun bat baino gehiago zegoen igandeko finalean. Plastikozko eserlekuetan, komuneko jirarik egin gabe eta bastoia lurrean lagata, bertsoa jasotzeko zain. Alboko gazteekin txaloen erritmoa zuzen jarraituz, olatuaren txanda iristen zenean eskuak gora igoz. Tentsioa lainoetan eta bihotzak segundoko bi taupada egin arren, bihartik aurrera seme-alabei zainduko direla zin egin diete aiton-amon ugari. Eta gero nork esango dit ni beraiek baino gazteago naizela. Gaztetasuna ez da urtetan neurtzen. Barakaldon batu ziren euskal txapelen altzoa da bertsoak eta guk behar duguna. Igandean, zaharrak gaztetu eta gazteak zahartuta denok bihurtu ginen heldu.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Malen Aldalur

Gaztekeriak gaiztakeriak izan daitezke sarri, baina ez beti. Gaztea ez da gaiztoa, bihurria baizik. Gazteak badu mundua aldatzeko nahi bat, mundua hobetzeko motibazio bat. Gazteez mintzatuko naiz blogean baina ez gazteentzat bakarrik, baita behin gazte izan zirenentzat eta gazte izango direnentzat ere. Ongi etorri denok gaztetasunerantz!

Azken bidalketak

  • Resaka afektibo-sozialak
  • Feminismoa(k): nortasun anitzak, borroka bakarra
  • Formakuntza politikoa, ezinbestekoa herri mugimenduetan
  • Herri mugimenduen menua osatu nahian
  • Women In Black: Indarkeria matxista ikusarazteko performancea

Iruzkin berriak

  • Beatriz Casado, Brasilgo Florestan Fernandes Eskola Nazionala | Gaitzerdi(e)k Formakuntza politikoa, ezinbestekoa herri mugimenduetan bidalketan
  • Paula del Cid, Guatemalako Alianza Feminista: “Arrazismo estrukturala ikusarazteko arazoak ditugu” | Gaitzerdi(e)k Formakuntza politikoa, ezinbestekoa herri mugimenduetan bidalketan
  • Paula del Cid, Guatemalako Alianza Feminista: “Arrazismo estrukturala ikusarazteko arazoak ditugu” | Gaitzerdi(e)k Herri mugimenduen menua osatu nahian bidalketan
  • Beatriz Casado, Brasilgo Florestan Fernandes Eskola Nazionala | Gaitzerdi(e)k Herri mugimenduen menua osatu nahian bidalketan
  • Zwordz(e)k Kaiolan, aske edo preso? bidalketan

Artxiboak

  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina

Kategoriak

  • Berdintasuna
  • Euskara
  • Gaztekeriak
  • Hezkuntza
  • Munduko gazteak
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA