Gaztekeriak
Hasiera » Berdintasuna » Izaterik gabe gaude, eskubiderik gabe baldin bagaude
Abe23 0

Izaterik gabe gaude, eskubiderik gabe baldin bagaude

Atalak: Berdintasuna

Gorputzaren isla ispiluaren aurrean. Ezkerra eskuinean eta eskuina ezkerrean baina funtsean berbera. Esku bat pasa han eta hemen, geure dena geure sentitzen. Gorputz biluziaren txikitasunean, irri eginez. Handia, txikia, zuria, beltza, ileekin edo ilerik gabe baina geurea dena geure onartzen.

Abortuaren inguruan habiarazitako erreformakĀ  berehala piztu du alarma. Ispiluak nahi ez duzun hori erakusten dizun unean sortzen den frustrazioa, dezepzioa, zeurea zena jada zeure ez denaren sentsazio mingotsa. Abortua. Eskubide baten deuseztatzeak, nire gorputzaren askatasuna mugatzean datza. Erabakitzeko gai izan behar lukeen gizartea isilarazteko erremintak eta tramankuluak erabiltzea da eskuin mutur “demokrata” honen asmoa. Beraien zilborretik nire zilborrera begiratzeko gai ez diren begiz jositako politikoak. Geure gorputza eta geure bizia beraienak bailitzan lez tolesten, apurtzen, jolasten.

Emakumearen eguneko lazo morea paparrean, emakumeon eskubideak behin eta berriz mugatzen. Batzuek, Europatik lupaz begiratzen diete erreformari eta ez da harritzekoa. 1985era eraman nahi gaituzte, aurrera eginak ezabatuz, begietan berriro kordel bat lotuz, gure gorputza beraiena ere badela aldarrikatu nahi balute bezala.

Ispiluaren aurrean jarri eta neure den zerbait ikusi nahi dut, sentitu nahi dut. Begiak irekita begiratu eta ez kordelaren atzetik argia nabaritu. Nire erabakiak nik hartu nahi ditut, neure diren eskubideez neuk baliatuz. Izaterik gabe gaude, eskubiderik gabe baldin bagaude.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Malen Aldalur

Gaztekeriak gaiztakeriak izan daitezke sarri, baina ez beti. Gaztea ez da gaiztoa, bihurria baizik. Gazteak badu mundua aldatzeko nahi bat, mundua hobetzeko motibazio bat. Gazteez mintzatuko naiz blogean baina ez gazteentzat bakarrik, baita behin gazte izan zirenentzat eta gazte izango direnentzat ere. Ongi etorri denok gaztetasunerantz!

Azken bidalketak

  • Resaka afektibo-sozialak
  • Feminismoa(k): nortasun anitzak, borroka bakarra
  • Formakuntza politikoa, ezinbestekoa herri mugimenduetan
  • Herri mugimenduen menua osatu nahian
  • Women In Black: Indarkeria matxista ikusarazteko performancea

Iruzkin berriak

  • Beatriz Casado, Brasilgo Florestan Fernandes Eskola Nazionala | Gaitzerdi(e)k Formakuntza politikoa, ezinbestekoa herri mugimenduetan bidalketan
  • Paula del Cid, Guatemalako Alianza Feminista: “Arrazismo estrukturala ikusarazteko arazoak ditugu” | Gaitzerdi(e)k Formakuntza politikoa, ezinbestekoa herri mugimenduetan bidalketan
  • Paula del Cid, Guatemalako Alianza Feminista: “Arrazismo estrukturala ikusarazteko arazoak ditugu” | Gaitzerdi(e)k Herri mugimenduen menua osatu nahian bidalketan
  • Beatriz Casado, Brasilgo Florestan Fernandes Eskola Nazionala | Gaitzerdi(e)k Herri mugimenduen menua osatu nahian bidalketan
  • Zwordz(e)k Kaiolan, aske edo preso? bidalketan

Artxiboak

  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina

Kategoriak

  • Berdintasuna
  • Euskara
  • Gaztekeriak
  • Hezkuntza
  • Munduko gazteak
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA