Gaztekeriak
Hasiera » Hezkuntza » Ene, euli bat!
Urt15 1

Ene, euli bat!

Atalak: Hezkuntza

Liburutegiko lau paretak gainera jauzten zaizkizula sentitzen duzun unean ageri da beti. Ez dakizu zergatik baina normalen hain nazkante iruditzen zaizun intsektu hori inoiz baino atseginago zaizu. Bizitzari kolorea eman nahian apunteak urdinez, berdez eta horiz azpimarratu dituzun horretan zeure burua harrapatu duzu begirada noraezean galduta. Ohartu gabe bista altxatu duzu hain aspergarri zaizun ikasgaitik eta puntu batera begira geratu zara, edo bistarekin zure ingurura etorri berri den euliari begira. Baina ez zara ohartu.

Normala baino kafe dosi handiagoarekin ekiten diozu goizeko saioari, goizekoari edo, ordu horretan oraindik oilarrak ere ez dira kukurrukuka hasi. Azken momenturako dena usteak egunsenti asko oparitzen dizkizu. Bai, badakit zu ere horietakoa zarela. Urteko beste garaietan ez bezala, goizeko zazpiretan Facebooka topera egoten da. Baina eutsi gazte, agian gaurko deribatuak biharko asmakizun bilakatuko dira.

Bitxia da gero liburutegiko habitata. Aurrean, ura lagun bakar duela,  apunteetan jo eta ke bost orduz bere aulkitik jaiki ez den neskatoa. Motots bat ipurdiraino eta betaurreko handiekin. Ezkerrean, hiru lagun, elkarrekin ikastera etorri direnak. Ordu erdiro atsedenaldia eta bost minuturo hizketaldi txikiak elkarri egindako aurrerapenak kontatzeko. Eta eskuinean, liburutegian inoiz falta ezin den bikotetxoa. Muxu bat handik, beste xirri bat hemendik, barretxoak minuturo.

Apunteetan argazkiak ageri bazaizkizu (suertekoa zu), dagoeneko bibotez eta betaurrekoz josi dituzu, seguru. Politikan zein ekonomian hain famatu egin den emakume edo gizon horri ezapainak pintatu dizkiozun unean ohartu zara usteko ordua dela. Zeure buruari esan zenion demokrazia zer den apunteetan ikasi beharrean hobe zenuela larunbateko manifara joan. Já! manifara joan ez bazina larunbat arratsean ikasiko bazenu bezala.

Eutsi gazte, Eutsi! Euliak lagun ditugu. Jarri bibotea Margaret Tatcherri eta pintatu ezpainak Stalini.

Iruzkin bat

  1. alaitz | 2014-01-30 at 11:49

    aupa malen!!

    Reply

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Malen Aldalur

Gaztekeriak gaiztakeriak izan daitezke sarri, baina ez beti. Gaztea ez da gaiztoa, bihurria baizik. Gazteak badu mundua aldatzeko nahi bat, mundua hobetzeko motibazio bat. Gazteez mintzatuko naiz blogean baina ez gazteentzat bakarrik, baita behin gazte izan zirenentzat eta gazte izango direnentzat ere. Ongi etorri denok gaztetasunerantz!

Azken bidalketak

  • Resaka afektibo-sozialak
  • Feminismoa(k): nortasun anitzak, borroka bakarra
  • Formakuntza politikoa, ezinbestekoa herri mugimenduetan
  • Herri mugimenduen menua osatu nahian
  • Women In Black: Indarkeria matxista ikusarazteko performancea

Iruzkin berriak

  • Beatriz Casado, Brasilgo Florestan Fernandes Eskola Nazionala | Gaitzerdi(e)k Formakuntza politikoa, ezinbestekoa herri mugimenduetan bidalketan
  • Paula del Cid, Guatemalako Alianza Feminista: “Arrazismo estrukturala ikusarazteko arazoak ditugu” | Gaitzerdi(e)k Formakuntza politikoa, ezinbestekoa herri mugimenduetan bidalketan
  • Paula del Cid, Guatemalako Alianza Feminista: “Arrazismo estrukturala ikusarazteko arazoak ditugu” | Gaitzerdi(e)k Herri mugimenduen menua osatu nahian bidalketan
  • Beatriz Casado, Brasilgo Florestan Fernandes Eskola Nazionala | Gaitzerdi(e)k Herri mugimenduen menua osatu nahian bidalketan
  • Zwordz(e)k Kaiolan, aske edo preso? bidalketan

Artxiboak

  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina

Kategoriak

  • Berdintasuna
  • Euskara
  • Gaztekeriak
  • Hezkuntza
  • Munduko gazteak
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA