Gaztekeriak
Hasiera » Munduko gazteak » Harriek zutik dirauten bitartean gogoratuko du herriak
Mar09 0

Harriek zutik dirauten bitartean gogoratuko du herriak

Atalak: Munduko gazteak

 

Angeles Flores, asturiarra.

Angeles Flores, asturiarra.

Zerbait ahazten dugunean, alboratzen dugunean, gertaera bati bizkarra ematen diogunean, gurekin zer ikusirik ez duela sentitzen dugunean; orduan ahazten dugu historia.

Gaur eguerdian Saturraranen Ahaztuak elkarteak antolatutako omenaldian, begiak lausotuta begiratu diote askok 95 urteko emakume bati. Gerra Zibilaren zikinkeririk gordinetako bat bizi zuen Angeles Flores asturiarrak. Saturraraneko emakumeen kartzelan igaro zituen bere bizitzako zenbait urte. Beste emakume errepublikar eta antifaxista askoren antzera tinko eutsi zien garai ilunei. 17 urterekin borrokan hasi eta 95ekin oraindik indartsu jarraitzen du. Ahotsean urduritasun aztarnarik gabe mintzatua da geroaren inguruan, gogoratzearen garrantziaren gainean. Bera da Saturrarango emakumeen kartzelan egon eta gaur oraindik bizirik jarraitzen duen emakume bakarra. Oroimena gordetzen duen azkena ez izatea du amets, du esperantza.

Eskari bat egin digu gazteoi. Ez ahazteko. Gogoratzeko. Oroitzeko. Zin egin nahi nioke emakume iraultzaile horri, ez garela ahaztuko, kontatuko diegula gure seme alabei, gure bilobei. Zin egin nahi nioke, ez garela ahaztuko, jarraituko dugula beraien memoria omentzen, goraipatzen.

Emakume haien ametsak, ilusioak eta ideiak gordeak daude oraindik Satur eta Aranen memorian. Harriak zutik dirauten bitartean gogoratuko du herriak. Emakume haietako bakoitzaren historiak baditu bere protagonistak, bere bizitzak, bere atsekabe eta pozak. Gu, gazteok gara haien omenez gogoratzeko arduradunak, berriro gerta ez dedin, berriro zapal ez gaitzaten, berriro barroterik jar ez dezaten Mutrikuko kostaldean. Oraindik,  Saturraranen emakume haien kantua daramalako haizeak, oraindik, olatuak jo eta jo dabiltzalako garaiko kartzela atarian. Zuentzat doa gure oroimena, zuentzat gure miresmena.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Malen Aldalur

Gaztekeriak gaiztakeriak izan daitezke sarri, baina ez beti. Gaztea ez da gaiztoa, bihurria baizik. Gazteak badu mundua aldatzeko nahi bat, mundua hobetzeko motibazio bat. Gazteez mintzatuko naiz blogean baina ez gazteentzat bakarrik, baita behin gazte izan zirenentzat eta gazte izango direnentzat ere. Ongi etorri denok gaztetasunerantz!

Azken bidalketak

  • Resaka afektibo-sozialak
  • Feminismoa(k): nortasun anitzak, borroka bakarra
  • Formakuntza politikoa, ezinbestekoa herri mugimenduetan
  • Herri mugimenduen menua osatu nahian
  • Women In Black: Indarkeria matxista ikusarazteko performancea

Iruzkin berriak

  • Beatriz Casado, Brasilgo Florestan Fernandes Eskola Nazionala | Gaitzerdi(e)k Formakuntza politikoa, ezinbestekoa herri mugimenduetan bidalketan
  • Paula del Cid, Guatemalako Alianza Feminista: “Arrazismo estrukturala ikusarazteko arazoak ditugu” | Gaitzerdi(e)k Formakuntza politikoa, ezinbestekoa herri mugimenduetan bidalketan
  • Paula del Cid, Guatemalako Alianza Feminista: “Arrazismo estrukturala ikusarazteko arazoak ditugu” | Gaitzerdi(e)k Herri mugimenduen menua osatu nahian bidalketan
  • Beatriz Casado, Brasilgo Florestan Fernandes Eskola Nazionala | Gaitzerdi(e)k Herri mugimenduen menua osatu nahian bidalketan
  • Zwordz(e)k Kaiolan, aske edo preso? bidalketan

Artxiboak

  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina

Kategoriak

  • Berdintasuna
  • Euskara
  • Gaztekeriak
  • Hezkuntza
  • Munduko gazteak
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA