Gaztekeriak
Hasiera » Hezkuntza » Esan diezaiegun ezetz, zeri baietz esan pentsatzen dugun bitartean
Api13 0

Esan diezaiegun ezetz, zeri baietz esan pentsatzen dugun bitartean

Atalak: Hezkuntza

Martxoak 27an ikasleek Bilbon egindako manifestazioa. Malen Aldalur.

Martxoaren 27an ikasleek Bilbon egindako manifestazioa. Malen Aldalur.

Ikasturte berriarekin batera mamu beltzak urreratzen ari dira. Lege inposatuak euskal eskoletako margoak ilundu ditu. Hezkuntza arma politiko gisara erabilia izan da urteetan barrena eta garaiko politikariek ere ez dute hau erabiltzeko betarik galdu. Hezkuntza elitista eta baztertzaile baten markoan koka dezakegu ministerioko irakaslea. Protesten armadaren gainetik martxan jarri nahi du bere legea. Honen aurrean Euskal Herrian desobedientziarako irrintziak nonahi sortuz.

Desobedientzia arma bezala erabiltzeko hautua eginda azken aldiotan, domino horretako beste pieza bat litzateke hau ere. Eskola bakoitzean, ikasgela bakoitzean, zein jolas toki bakoitzean ikasle, guraso zein irakasleek beraien hautu propioa egin behar lukete. Txikitik handira sortu hezkuntzaren piramidea. Elkar hezi eta elkarrekin hazi inork zer eta nola egin behar dugun agintzera etorri gabe.

Bizkarra eman behar genioke gureak ez diren baloreak erakutsi nahi dizkiguten horiei. Lepoa elkarren arteko lehia etengabean murgildu nahi gaituztenei. Ipurdia batzuk besteak baino hobeak direla sinestarazi nahi diguten horiei. Hezkuntza ez da lege bat. Hezkuntza ez da galdu edo irabazi egiten den guda bat.

Beraz, esan diezaiegun ezetz. Gure eskoletan guk agintzen dugula. Gure seme alabak guk hezten ditugula. Gure irakasleek zer irakatsi hautatu dezaketela. Esan diezaiegun ezetz, zeri baietz esan aukeratzen dugun bitartean. Auzoetan hasten diren borrokak dira garaipenik handienak lortzen dituztenak.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Malen Aldalur

Gaztekeriak gaiztakeriak izan daitezke sarri, baina ez beti. Gaztea ez da gaiztoa, bihurria baizik. Gazteak badu mundua aldatzeko nahi bat, mundua hobetzeko motibazio bat. Gazteez mintzatuko naiz blogean baina ez gazteentzat bakarrik, baita behin gazte izan zirenentzat eta gazte izango direnentzat ere. Ongi etorri denok gaztetasunerantz!

Azken bidalketak

  • Resaka afektibo-sozialak
  • Feminismoa(k): nortasun anitzak, borroka bakarra
  • Formakuntza politikoa, ezinbestekoa herri mugimenduetan
  • Herri mugimenduen menua osatu nahian
  • Women In Black: Indarkeria matxista ikusarazteko performancea

Iruzkin berriak

  • Beatriz Casado, Brasilgo Florestan Fernandes Eskola Nazionala | Gaitzerdi(e)k Formakuntza politikoa, ezinbestekoa herri mugimenduetan bidalketan
  • Paula del Cid, Guatemalako Alianza Feminista: “Arrazismo estrukturala ikusarazteko arazoak ditugu” | Gaitzerdi(e)k Formakuntza politikoa, ezinbestekoa herri mugimenduetan bidalketan
  • Paula del Cid, Guatemalako Alianza Feminista: “Arrazismo estrukturala ikusarazteko arazoak ditugu” | Gaitzerdi(e)k Herri mugimenduen menua osatu nahian bidalketan
  • Beatriz Casado, Brasilgo Florestan Fernandes Eskola Nazionala | Gaitzerdi(e)k Herri mugimenduen menua osatu nahian bidalketan
  • Zwordz(e)k Kaiolan, aske edo preso? bidalketan

Artxiboak

  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina

Kategoriak

  • Berdintasuna
  • Euskara
  • Gaztekeriak
  • Hezkuntza
  • Munduko gazteak
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA