Gaztekeriak
Hasiera » Gaztekeriak » Nik ere beldurra diot biharrari
Api19 0

Nik ere beldurra diot biharrari

Atalak: Gaztekeriak

índice

Garai bateko bizi osoko lanekin erreza zen hurrengo urtean non eta nola egongo zinen jakitea. Betirako kontratuen esklabo, hipotekaren itzalean. Orain aldiz, egunerokoan bizitzen ikasi dugu. Biharrean pentsatu ezinean, hilero berritzen diren kontratuekin burrukan.

Prekarietatearen zulo beltzak, 1000 euroko soldatak mitifikatu ditu, 10 orduko lan aldiak miseria baten truke egiten ditugun bitartean. 56 urteko gizon eta emakumeak langabezian geratzen dira 24 urtekoei lan munduko ateak parez pare ixten zaizkieten bitartean. Jada ez gara gai ” eta hurrengo urtean zer? ” galderari erantzuteko.

Egonkortasuna lanarekin lotzeari utzi beharko diogu, gorbatak gure lepoetatik nasaitu nahi baditugu. Egonkortasuna diruarekin lotzeari muzin egin behar diogu, biharrari beldurrik eduki nahi ez badiogu. Zoritxarrez ez naiz ni zulo beltzetik ateratzeko zer egin behar den dakien zorte duna, baina bai “hurrengo urtean zer?” galderari errezeloz begiratzen dion hainbestetako bat.  Behean urik dagoen jakin gabe salto egin behar zulo beltzera. Beste hainbat lagunekin batera mundu laboralaren zurrunbiloan korkodiloetatik ihes egitea amets. Amua kateatzeko lehian dabiltzan arrainak bagina bezala gabiltza, eta handi-mandiak beraien kondiziotan arrantzatu nahi gaituzte, baina itsasoa gurea da.

22 urtez lan mundura salto egiteko prestatu nau hezkuntza sistemak; Matematikak, historia, politika, ingelesa. Eta orain  amaren sabeletik irten nahi ez duen umea bezalaxe mantendu nahi dut eskolaren itzalean. Zuetako askok bezala, beldur diot biharrari, langabeziari eta hilero berritzen diren kontratuei. Beldurra diet, korkodiloei, tiburoiei eta edozein kondiziotan harrapatu nahi nauten arrantzaleei.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Malen Aldalur

Gaztekeriak gaiztakeriak izan daitezke sarri, baina ez beti. Gaztea ez da gaiztoa, bihurria baizik. Gazteak badu mundua aldatzeko nahi bat, mundua hobetzeko motibazio bat. Gazteez mintzatuko naiz blogean baina ez gazteentzat bakarrik, baita behin gazte izan zirenentzat eta gazte izango direnentzat ere. Ongi etorri denok gaztetasunerantz!

Azken bidalketak

  • Resaka afektibo-sozialak
  • Feminismoa(k): nortasun anitzak, borroka bakarra
  • Formakuntza politikoa, ezinbestekoa herri mugimenduetan
  • Herri mugimenduen menua osatu nahian
  • Women In Black: Indarkeria matxista ikusarazteko performancea

Iruzkin berriak

  • Beatriz Casado, Brasilgo Florestan Fernandes Eskola Nazionala | Gaitzerdi(e)k Formakuntza politikoa, ezinbestekoa herri mugimenduetan bidalketan
  • Paula del Cid, Guatemalako Alianza Feminista: “Arrazismo estrukturala ikusarazteko arazoak ditugu” | Gaitzerdi(e)k Formakuntza politikoa, ezinbestekoa herri mugimenduetan bidalketan
  • Paula del Cid, Guatemalako Alianza Feminista: “Arrazismo estrukturala ikusarazteko arazoak ditugu” | Gaitzerdi(e)k Herri mugimenduen menua osatu nahian bidalketan
  • Beatriz Casado, Brasilgo Florestan Fernandes Eskola Nazionala | Gaitzerdi(e)k Herri mugimenduen menua osatu nahian bidalketan
  • Zwordz(e)k Kaiolan, aske edo preso? bidalketan

Artxiboak

  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina

Kategoriak

  • Berdintasuna
  • Euskara
  • Gaztekeriak
  • Hezkuntza
  • Munduko gazteak
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA