Gaztekeriak
Hasiera » Sailkatugabeak » Alutik! guk nahi duguna sartu eta atera
Ots19 0

Alutik! guk nahi duguna sartu eta atera

Atalak: Sailkatugabeak

aaaaa

Gure belaunaldiak ez du polimilirik ezagutu, ez genuen lehenengo ikastola zapaldu, munduratu gabe geunden AEK-ko lehen klasea eman zutenean, euskararen alde korrika kilometro mordoa egin zuten gu hizketan hasi aurretik. Ez genuen Gernikako lehen arbola landatu, ez dugu osaba karlistarik izan, ez ditugu panpinak trapuekin jantzi, ez dugu egunkariaren jaiotza oroitzen, ez genuen ETA armak hartzen ikusi, ez dugu euskaraz mintzatzeko debekurik izan. Ez ditugu Garaikoetxearen garaiak gogoratzen, oinez ikasteko geunden Goenkaleko lehen atala bota zutenean; ez genuen abortu eskubidea aldarrikatu 85ean.

Beranduegi iritsi gara une askotarako, baina bizi ere hainbat egin ditugu. ETAren armagabetzea ikusi dugu albistegietan, Gernikako arbola agurtu dugu, Egunkariaren itxierako manifestaziora joan gara, Ibarretxeren garaiak gogoratzen ditugu, askeguneetan egon gara, urtarriletako manifestazioetan Bilboko kaleak kolapsatzen ikasi dugu (ezinbestean), erabakitzeko eskubidea aldarrikatu dugu giza kateetan eta laster ikusiko dugu Goenkaleren azken atala.

Zoritxarrez, aurreko belaunaldiek egindako aldarri bat baino gehiago errepikatu behar izan dugu. 85ean bezala emakumeak kalera irten gara abortatzeko dugun eskubidea aldarrikatzeko.

PPk bazuen asmorik garai zaharretara bueltatzeko. Alberto Ruiz Gallardon Justizia ministro ohiaren egitasmo zentzugabeak (hitz gogorragoak ekidin nahian), 1985ekoa baino lege murritzaileagoa aurkeztu zuen duela bi urte.

Irten ginen kalera, eta egin genuen oihu, aldarri. Bularrak, aluak eta hortzak erakutsi genizkien. Hala ere, eman dute lehen urratsa emakumeoi abortatzeko eskubidea murrizteko (kentzeko).

16 eta 17 urteko emakumeak aski nagusi dira ama izateko, ez ordea izan nahi ez dutela erabakitzeko.

Emakume nerabeek aluan zer sartu erabaki dezakete, baina ez zer atera, hori gurasoen eta politikarien kontua da.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Malen Aldalur

Gaztekeriak gaiztakeriak izan daitezke sarri, baina ez beti. Gaztea ez da gaiztoa, bihurria baizik. Gazteak badu mundua aldatzeko nahi bat, mundua hobetzeko motibazio bat. Gazteez mintzatuko naiz blogean baina ez gazteentzat bakarrik, baita behin gazte izan zirenentzat eta gazte izango direnentzat ere. Ongi etorri denok gaztetasunerantz!

Azken bidalketak

  • Resaka afektibo-sozialak
  • Feminismoa(k): nortasun anitzak, borroka bakarra
  • Formakuntza politikoa, ezinbestekoa herri mugimenduetan
  • Herri mugimenduen menua osatu nahian
  • Women In Black: Indarkeria matxista ikusarazteko performancea

Iruzkin berriak

  • Beatriz Casado, Brasilgo Florestan Fernandes Eskola Nazionala | Gaitzerdi(e)k Formakuntza politikoa, ezinbestekoa herri mugimenduetan bidalketan
  • Paula del Cid, Guatemalako Alianza Feminista: “Arrazismo estrukturala ikusarazteko arazoak ditugu” | Gaitzerdi(e)k Formakuntza politikoa, ezinbestekoa herri mugimenduetan bidalketan
  • Paula del Cid, Guatemalako Alianza Feminista: “Arrazismo estrukturala ikusarazteko arazoak ditugu” | Gaitzerdi(e)k Herri mugimenduen menua osatu nahian bidalketan
  • Beatriz Casado, Brasilgo Florestan Fernandes Eskola Nazionala | Gaitzerdi(e)k Herri mugimenduen menua osatu nahian bidalketan
  • Zwordz(e)k Kaiolan, aske edo preso? bidalketan

Artxiboak

  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina

Kategoriak

  • Berdintasuna
  • Euskara
  • Gaztekeriak
  • Hezkuntza
  • Munduko gazteak
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA