Malen Aldalur
Gaztekeriak gaiztakeriak izan daitezke sarri, baina ez beti. Gaztea ez da gaiztoa, bihurria baizik. Gazteak badu mundua aldatzeko nahi bat, mundua hobetzeko motibazio bat. Gazteez mintzatuko naiz blogean baina ez gazteentzat bakarrik, baita behin gazte izan zirenentzat eta gazte izango direnentzat ere. Ongi etorri denok gaztetasunerantz!
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Beatriz Casado, Brasilgo Florestan Fernandes Eskola Nazionala | Gaitzerdi(e)k Formakuntza politikoa, ezinbestekoa herri mugimenduetan bidalketan
- Paula del Cid, Guatemalako Alianza Feminista: “Arrazismo estrukturala ikusarazteko arazoak ditugu” | Gaitzerdi(e)k Formakuntza politikoa, ezinbestekoa herri mugimenduetan bidalketan
- Paula del Cid, Guatemalako Alianza Feminista: “Arrazismo estrukturala ikusarazteko arazoak ditugu” | Gaitzerdi(e)k Herri mugimenduen menua osatu nahian bidalketan
- Beatriz Casado, Brasilgo Florestan Fernandes Eskola Nazionala | Gaitzerdi(e)k Herri mugimenduen menua osatu nahian bidalketan
- Zwordz(e)k Kaiolan, aske edo preso? bidalketan
Artxiboak
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
Espainiako militarrari
Atalak: Hezkuntza
Kaixo,
Euskal Herritar bat nauzu. Espainiako Defentsa Ministerioak antolatuta gutun lehiaketa bat martxan jarri duzuela eta zuzentzen naiz zuregana. Nafarroako eta Gipuzkoa ikastetxeetan egin duzuen deialdia dela eta, ohartu naiz nik neuk ere baditudala pare bat gauza zuri esateko. Nazioaren harrotasun gisara aurkeztuko zaituzte gehienetan, baina ez dut uste errespeturik zor dizudanik. Nire defentsan lan egiten duzulakoan egongo zara akaso, baina badakit defentsa behar dudanetan ez zaitudala lagun izango.
Espainiako gobernuak armen erabileraren kontra duen moral lausogarriak barregura ematen dit. Diskurtso loratu eta ponposoetan gaitzetsiko dituzte indarkeria mota guztiak, beraiena salbu noski. Zuk armak erabiliko dituzu espainiar nazioa gaiztoengatik babesteko, geopolitikari begira komeni den herrialdeetara bidaliko zaituzte, zure etxetik urruti gu salbu egon gaitezen. Nazio izaera indartzen duzulakoan egongo zara, heroitzat edukiko zaituzte batzuek, baina funtsean armak eskuan patriota gisa indarkeria erabiltzen dabilen txotxongilo bat besterik ez zara.
Nafarroako agintariek badute interes berezirik zuengan. Beraien gazte eta umeei dituzuen baloreak transmititu nahi dizkiete eta zuei autoestima igotze aldera umetxoek maitasunez betetako gutunak idatziko dizkizuete. Bakearen izenean dena da legitimoa. Herritar guztien zerbitzura, bakearen, segurtasunaren eta giza eskubideen alde lan egiten duzuela esango diete beraien irakasle kuttunek eta hauek idatzi. Besteei berriz, indarkeria zuzenbide estatu baten bitarteko tresna gisa erabiltzen duzuela sinestaraziko diete. Lastima.
Jakin, nire gaitzespen osoaz gozatzen duzula. Heroi baten paperetik urruti zaude. Bakearen izenean bueltatu etxera. Laga kokapen geopolitikoak eta nazioaren izenean eman bakea. Aurrekontuetako dirua itzuli behar den lekura, hezkuntzara eta osasunera esaterako, eta laga zuen super nazio izaera, benetako nazio izan nahi dutenentzat.