Malen Aldalur
Gaztekeriak gaiztakeriak izan daitezke sarri, baina ez beti. Gaztea ez da gaiztoa, bihurria baizik. Gazteak badu mundua aldatzeko nahi bat, mundua hobetzeko motibazio bat. Gazteez mintzatuko naiz blogean baina ez gazteentzat bakarrik, baita behin gazte izan zirenentzat eta gazte izango direnentzat ere. Ongi etorri denok gaztetasunerantz!
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Beatriz Casado, Brasilgo Florestan Fernandes Eskola Nazionala | Gaitzerdi(e)k Formakuntza politikoa, ezinbestekoa herri mugimenduetan bidalketan
- Paula del Cid, Guatemalako Alianza Feminista: “Arrazismo estrukturala ikusarazteko arazoak ditugu” | Gaitzerdi(e)k Formakuntza politikoa, ezinbestekoa herri mugimenduetan bidalketan
- Paula del Cid, Guatemalako Alianza Feminista: “Arrazismo estrukturala ikusarazteko arazoak ditugu” | Gaitzerdi(e)k Herri mugimenduen menua osatu nahian bidalketan
- Beatriz Casado, Brasilgo Florestan Fernandes Eskola Nazionala | Gaitzerdi(e)k Herri mugimenduen menua osatu nahian bidalketan
- Zwordz(e)k Kaiolan, aske edo preso? bidalketan
Artxiboak
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
Amona teknologiko bat naiz
Atalak: Gaztekeriak
Nire esperientziatik eta ezjakintasunetik idaztera noa. Orain dela egun batzuk teknologiaren munduan harrapatuta sentitu nintzen Media Marketeko super zentro komertzialera sartu nintzenean. Nire ezjakintasunean txikitu nintzen tankerarik hartzen ez nien tramankulu elektronikoei begira. Banekien zertara joan nintzen, argazki kamera bat erosio nahi nuen. Baina, ez da zaila arreta desbideratzea hizketan egitea bakarrik falta zaien etxetresana elektriko edo zineman baino pantaila handiago duten telebistekin.
Korridore luzeak igaro nituen begirada noraezean galduta, ez dakit nolako ordenagailu eta badakit nolako mugikorretan geldialdirik egin gabe. Hura zoramena. Esan beharra dago teknologia eta ni ez gaudela bata bestearentzat eginak, baina elkarrekin bizitzen ikasi dugu.
Ordu erdi bat pasa nuen langile zintzo eta jator horietako bat nigana etorri zen arte. Umeak amaren eskua bilatzen duen legez bilatzen nuen nik gorriz jantzita zegoen langilearen begirada gupidatsua. Nola demontre jakingo dut nik zer nahi dudan, argazki kameraren etiketan agertzen diren lau hitzetik hiru ulertzen ez baditut? Lasai, ez zaitzala panikoak bereganatu, pentsatu nuen, noski nire baitarako.
Kaka! oraingoak ere ez daki euskaraz. Nire edukazio guztiarekin eta maiz gordeta izaten dudan gaztelerazko hiztegi ezin hobearekin esan diot zeren bila nenbilen: “kamara reflex bat nahi du”. Tonto aurpegiarekin begiratu dit, hori kamera reflexen korridorean esatea lekuz kanpo balego bezala, eta etengabeko hitz jario bat bota dit. Nik hasierako eta bukaerako hitzak soilik ulertu dizkiot. Hala ere, bera hitz egiten ari zen bitartean buruarekin baietz eta baietz etengabe egin diot teknologian adituenetan adituena banintz bezala.
Zentzurik ez duten gauzak gertatu izan zaizkit maiz Media Marketen. Kamera erostea joan eta badirudi memoria txartela aparte erosi behar dela. Noski, hau gabe ezin argazkirik atera. Joño! eskerrak tartean hitzen bat ulertu nion bestela argazkirik ateratzen ez duen kamera batekin joango nintzen etxera. Nahiz eta ez den horrelako zerbait gertatzen zaidan lehenengo aldia. Ordenagailu eramangarria erostera joan nintzen azken aldian, ez Word, ez Excell, ez Power Pointik ere ez zeukan. Gaizki esaka hasi nintzen ordenagailua piztu eta ordu erdiren buruan. Painten egin behar hal ditut unibertsitateko lanak? eskerrak oraingoan lehenago ohartu naizen.
Ez dakit zuei baina niri ez zaizkit horrelako lekuak gustatzen. Kamera erostera joan eta kamera, asegurua, memoria txartela, motxila eta aitaren mugikorrerako poltsatxo bat erosita bueltatu naiz. Ordaindu dudan erdiak ez dakit zertarako balio duen, hainbeste laburdura eta ingeles menperatzen ez ditudan beste horrenbeste hitzen artean galdu naiz. Eskerrak gorriz jantzitako langilearen hitzetan, kamerarik onena erosi dudan, preziorik onenean, benetan pena merezi duen aseguruarekin eta Media Market guztian zeuden bi poltsatxo politenekin. Ez bazen izan nire aurreski denak bertan utzi nituelako, langilea nitaz maitemindu zela pentsatuko nuen.
Funtsean, teknologiarekin etengabeko harremanean harrapatuta nagoen natibo teknologiko bat banaiz ere, ez zaizkit horrelako lekuak gustatzen.