Gaztekeriak
Hasiera » Munduko gazteak » Nigeriako arkatzak zorrozten
Eka25 0

Nigeriako arkatzak zorrozten

Atalak: Munduko gazteak

Bahituen gueasoak manifestazioan. EFE

Bahituen gurasoak manifestazioan. EFE

60 lagun gehiago bahiturik Nigerian, horietatik gehienak umeak eta emakumeak. Eskolako mahaietan 200 ahulki huts geratu ziren apirilean, puntarik ez arkatzek gertatua kontatzeko. Bortxatuak, torturatuak, bahituak. Urrun gertatutakoak erantzun diplomatikoak soilik jasotzen ditu. Gaitzespen hitzak bakoitzak bere tronutik.

Badirudi Boko Haram izan dela bahiketaren burua. Lehenengo eskola batean egin zuten erasoa eta orain berriz herri batean. Munduko zenbat txokotan gertatzen ote dira halakoak egunero, uneoro. Dena den guri gertukoa interesatzen zaigu; min gehiago ematen digu bizilagun baten bahiketak, itsasoaren bestaldera dauden laurehun lagunenen hilketak baino. Gosaltzen ari garen bitartean egunkariko orriak lasai pasatzen ditugu arreta erregearen abdikazioari, Espainiako selekzioari edo Sagueseko kontzertuei eskainiz.

Gure mandatariek oso era diplomatikoan beraien gaitzespena adieraziko dute, beste herrietako giza trafikoa salatu eta maila horretako bahiketak arbuiatuz. Bitartean, armadak Iraken jarraituko du, tiroen partez loreak banatuz (ironia).

Nola kontatuko ote dute Nigeriako arkatzek gertatuaren berri; nola idatziko ote dute eskolako mahaietan jarriko diren neskato eta mutikoak bortxatuak izan direla, torturatuak, erabiliak eta jaurtiak. Nola azaldu arkatzez borragomarekin ezabatzerik ez dagoen historia. Gertutasunetik urrutira begiratu behar dugu, urrutitik gertura ere begira gaitzaten. Giza eskubideak urratuak dira hemen eta han, han eta hemen. Diplomaziaren tronutik jaurtitako hitz jarioak ez ditu emakumeen arkatzak zorrozten. Zapalduak han eta zapalduak hemen. Zorrozkiloak ditugun bitartean geure historia idazten jarraitu dezakegu, Nigeriako aulkiak bete arte.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Malen Aldalur

Gaztekeriak gaiztakeriak izan daitezke sarri, baina ez beti. Gaztea ez da gaiztoa, bihurria baizik. Gazteak badu mundua aldatzeko nahi bat, mundua hobetzeko motibazio bat. Gazteez mintzatuko naiz blogean baina ez gazteentzat bakarrik, baita behin gazte izan zirenentzat eta gazte izango direnentzat ere. Ongi etorri denok gaztetasunerantz!

Azken bidalketak

  • Resaka afektibo-sozialak
  • Feminismoa(k): nortasun anitzak, borroka bakarra
  • Formakuntza politikoa, ezinbestekoa herri mugimenduetan
  • Herri mugimenduen menua osatu nahian
  • Women In Black: Indarkeria matxista ikusarazteko performancea

Iruzkin berriak

  • Beatriz Casado, Brasilgo Florestan Fernandes Eskola Nazionala | Gaitzerdi(e)k Formakuntza politikoa, ezinbestekoa herri mugimenduetan bidalketan
  • Paula del Cid, Guatemalako Alianza Feminista: “Arrazismo estrukturala ikusarazteko arazoak ditugu” | Gaitzerdi(e)k Formakuntza politikoa, ezinbestekoa herri mugimenduetan bidalketan
  • Paula del Cid, Guatemalako Alianza Feminista: “Arrazismo estrukturala ikusarazteko arazoak ditugu” | Gaitzerdi(e)k Herri mugimenduen menua osatu nahian bidalketan
  • Beatriz Casado, Brasilgo Florestan Fernandes Eskola Nazionala | Gaitzerdi(e)k Herri mugimenduen menua osatu nahian bidalketan
  • Zwordz(e)k Kaiolan, aske edo preso? bidalketan

Artxiboak

  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina

Kategoriak

  • Berdintasuna
  • Euskara
  • Gaztekeriak
  • Hezkuntza
  • Munduko gazteak
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA