Gaztekeriak
Hasiera » Berdintasuna » Zenbakia ez bagara, ez gara
Uzt29 0

Zenbakia ez bagara, ez gara

Atalak: Berdintasuna

Estatistikek beti uzten dute jendea berauen errealitatetik at. Zenbakiek munduaren proportzioak ateratzen dituzte eta gero hauek goraka edo beheraka doazen lerro amaigabeetan irudikatu. Zalantzarik gabe gu beheraka goaz. Orain dela egun batzuk ateratako albisteetan irakurri dugunez genero indarkeriaren estatistiketatik baztertuak izango dira ingresatuta gutxienez 24 ordu pasatzen ez dituzten emakumeak.

Ana Mato andereñoa zenbaki handiegietan galtzeko beldurrez, neurri lotsagarri, baztergarri eta atzerakoi baten jabe egin da. Bere aipuetako batean irakurri dudanez arrazoietako bat datu horiek lortzeko   erraztasuna da. Zailtasun minimoak saihestu eta estatistika erraz eta superfizialetara salto egin nahi du, hau arraina edo haragia nahiago duen gizartearen zenbatekoa irudikatzeko izango balitz bezala. Kontua ez da estatistika baten datu batzuk edo besteak agertzea. Hau da, arazoa ez dago zifretan, estatistikaren izenburuan baino, edo estatistikaren deskripzioan agian. Enuntziatutik zuzenean baztertuak geratzen baitira genero indarkeriaren biktimetako batzuk eta aldi beran baita mundutik ere.

Gure gizartea zenbaki eta grafikoz irudikatua dago. Zenbaki kopura bat dira emakumeak eta beste bat gizonezkoak. Zenbaki bat dira osasun arazoa dituztenak, eta zenbaki bat urteko lehenengo egunean jaiotzen diren haurrak. Zenbakiak islatzen dute errealitatea. Zenbakia izan ezean, ez gara. Beraz Espainiako osasun ministroari esker, genero indarkeria sufritu duten emakumeetako asko ez dira komunikabideetan agertuko  eta ez dira biktima kontsideratuko. Seguru asko hurrengo urtetik aurrera irakurriko dugu genero indarkeriak nabarmen egin duela behera azken estatistiken arabera. Aipatzekoa da lehenago ere ez zirela biktima hauek kontuan hartzen, izan ere, indarkeriaren ondorioz hildakoak bakarrik kontabilizatzen ziren, baina lehen aipatu bezala enuntziatuan dago arazoa, INDARKERIAren barruan englobatu baditugu GUZTIAK izan behar ditugu kontuan, zenbaki errealak, infernuko zenbakiak izan arren.

Matematika gizarte batean bizi bagara ere, zaila gaitezen etika epizentro bilakatzen. Genero indarkeria estatistiketatik ez, gizartetik desagerrarazi behar dugu. Ume, gazte edo heldu kontzientziatu, zenbakiak desagertu arren mina hor dago. Salatu, aldatu eta bikoteaz gozatu!

 

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Malen Aldalur

Gaztekeriak gaiztakeriak izan daitezke sarri, baina ez beti. Gaztea ez da gaiztoa, bihurria baizik. Gazteak badu mundua aldatzeko nahi bat, mundua hobetzeko motibazio bat. Gazteez mintzatuko naiz blogean baina ez gazteentzat bakarrik, baita behin gazte izan zirenentzat eta gazte izango direnentzat ere. Ongi etorri denok gaztetasunerantz!

Azken bidalketak

  • Resaka afektibo-sozialak
  • Feminismoa(k): nortasun anitzak, borroka bakarra
  • Formakuntza politikoa, ezinbestekoa herri mugimenduetan
  • Herri mugimenduen menua osatu nahian
  • Women In Black: Indarkeria matxista ikusarazteko performancea

Iruzkin berriak

  • Beatriz Casado, Brasilgo Florestan Fernandes Eskola Nazionala | Gaitzerdi(e)k Formakuntza politikoa, ezinbestekoa herri mugimenduetan bidalketan
  • Paula del Cid, Guatemalako Alianza Feminista: “Arrazismo estrukturala ikusarazteko arazoak ditugu” | Gaitzerdi(e)k Formakuntza politikoa, ezinbestekoa herri mugimenduetan bidalketan
  • Paula del Cid, Guatemalako Alianza Feminista: “Arrazismo estrukturala ikusarazteko arazoak ditugu” | Gaitzerdi(e)k Herri mugimenduen menua osatu nahian bidalketan
  • Beatriz Casado, Brasilgo Florestan Fernandes Eskola Nazionala | Gaitzerdi(e)k Herri mugimenduen menua osatu nahian bidalketan
  • Zwordz(e)k Kaiolan, aske edo preso? bidalketan

Artxiboak

  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina

Kategoriak

  • Berdintasuna
  • Euskara
  • Gaztekeriak
  • Hezkuntza
  • Munduko gazteak
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA