Axala
Hasiera » Nora Barrosoren bloga - Axala

Edertasunen formak

2014-07-09  //  Erlazioak, Gizartea, Gorputzak, Prismaren koloreak, Sentipenak  //  Iruzkinik ez

Lore-hostoen euria - La habitacion verde blog

Irudia: La habitacion verde blog-ekoa

Nire ustez edertasunak ez du forma zehatzik. Hala sentitzen dut nik behintzat. Zer da edertasuna eta non aurkitzen da bere arima?

Ederra ongi sentiarazten digun hori izan daiteke ikusmolde estetiko, intelektual, edota afektibo batean oinarrituta, adibidez. Alabaren kaka usaindun osasuntsua ederra iruditzen zait. Ilea larru-arras moztua duten emakumeen buruetan edertasuna ikusten dut. Nire mukiek zapore ederra dute. Ederrak dira bilakaeraren isla diren maiteñoaren irria eta negarra. Ilerik gabeko barrabilak ederki jolasten ditut. Eta gorputzak, gorputzak ederrak diren zirrikituz beterik daude.
 
Nik sentitzen dudana ez du zertan beste batek sentitzen duen horrekin zerikusirik eduki behar. Edertasunaren oinarrian sentimenduak daudela onartzen badugu sentimenduei forma hertsi bat ematearen irudia gogorra egiten zait. (gehiago…)

Barne-oskolen urtzea

2014-07-07  //  Prismaren koloreak  //  Iruzkinik ez

ARGI margoak seriea - Mendi Urruzuno Bermudez

ARGI margoak seriea – Mendi Urruzuno Bermudez

Hautsiak zituen arimak, urratuak zituen ahotsak, irekiak zituen orbainak.
 
Konturatu gabe oinutsik gerturatu zitzaion
ordura arte bere barruan isilik zegoen aspaldiko haurra.
 
Eta lasai egoteko esan zion,
bera eta ez beste inor zela orbainen sendabelarrik onena,
bere barruan bozgorailurik indartsuena zuela,
berean sortutako zati ñimiñoekin zerbait sortzeko gai zen bakarra bihotzean zeukala.
 
Orduan urtu zitzaizkion urteen poderioz eraikitako barne-oskolak
eta beldurrek ibilgeturiko arnasak
mugimendu sakon bilakatu ziren.

Auzolanaren mapa – Elkar ezagutu, elkarrekin ikasi eta hazi

2014-06-16  //  Auzolana, Komunikazioa  //  Iruzkinik ez

Bizitzaren zuhaitza – Mendi Urruzunoren irudia

Behar bat sentitu eta hura asetzeko inguruarekin elkarlanean eraikitzen den erantzunaren atzean dagoen jarrera auzolanaren oinarrietako bat izan daiteke. Egoera bat ikuspuntu indibidualetik ikusmolde kolektibo batetara jauzia ematen duelarik haren lanketa begirunez modu komunitario batean ematen denean sortzen diren emaitzek norbanakoa eta ingurua aberastu egiten dutela iruditzen zait.

 

Auzolana edozein arlotan eman daiteke, nekazaritzan, arlo zientifikoan, komunikazioan, ikaskuntzan eta irakaskuntzan… Auzolanean garatutako esperientzia desberdinetan hartu dut parte eta guztiek izan dute zerbait komunean: ikasketa eta sorkuntza prozesuan inguruarekiko eraikuntza paraleloa eta saretzea.
(gehiago…)

Azalan margotutako ipuina

2014-05-21  //  Haurdunaldia, Prismaren koloreak, Sentipenak  //  Iruzkinik ez

 
Haurdunaldi batek hamaika sentsazio dauzka bera baitan. Batzuk norberaren intimitatean sortzen dira eta beste batzuk aldiz ingurukoekin batera hazi egiten dira.

Duela bi urte tripa borobilaren barruan zegoenari ipuin bat oparitu nahi nion, bere etorrera islatzen eta ospatzen zuen ipuina. Haurdunaldiaren aurretik bizitakoak eta gertuko ingurua kontutan hartzen zuen barne-lanketaren emaitza islatu zen bertan. Oparian etxekoek eta lagunek hartu zuten parte, ekintza bera guztiontzako bizipen oparia bilakatuz…
 


 
(gehiago…)

Herria bizitzen… gaur bihar izan dadin

2014-05-06  //  Auzolana, Euskara, Herrigintza, OarsoIrriak, Parte-hartzea, Proiektuak  //  2 iruzkin

OarsoIrriak egitasmoan helduak eta haurrak erabakitze-gune berean kokatzen gara. Bakoitza bere ahots, berezitasun, baliabide eta askatasunarekin errespetuz entzuna eta kontutan hartua da. Eta giro honetan maitasunez beterik herria bizitzen dihardugu…
 

 

(gehiago…)

Irudi hertsiak apurtu eta barne eraikuntza ahaldundu

2014-04-28  //  Gizartea, Osasuna, Prismaren koloreak, Sexualitatea  //  Iruzkinik ez

Bill Brandt

Bill Brandt

Berotasuna, zirrara, taupaden azkartzea, tentsioa eta lasaitasuna, fereka, xuxurloa, zaplada, erritmo azkarra, erritmo lasaia, begiradak, hezetasuna, irudimena… beste gauzaren bat izan zitekeen baina sexuaz ari naiz, desio sexualaz, lotura sexualaz eta sexuaren ekintzaz bere forma desberdinetan.
 

Intimitate psikologiko baten baitan gauzatzen da jarduera sexuala, zentzumen guztinen arteko kontaktu zuzenean. Berdin dio banakako, binakakoa edo taldekako jarduera bat den edota toki itxi edo ireki batean ematen den, baina gertutasuna hor dago. (gehiago…)

Heriotzarekin bizi gara baina ez dakigu heriotza bizitzen

2014-04-15  //  Gizartea, Heriotza, Prismaren koloreak  //  Iruzkinik ez

Abuztuan amona Nikolasa Oreretako bere etxean hil zen, bizitza guztia konpartitu zuen maiteñoa ondoan zuela. Gure begietara ez zuen gaitz larririk, hori bai nekatuta zegoen. Azken urteetan nekatuta zegoen amona. Tokatu zitzaion bizitza dela eta bere azken urteetan gorputza minduta zuen. Horri aitonaren gaixotasuna gehitu zitzaion bat batean, alzheimerra.
  
Aitona Alfredoren gaitza zein zen jakin arteko hilabeteak gogorrak izan ziren, amonarentzat bereziki. Inpotentzia handia sentitzen da, ezin egona. Ondoren gaixotasunaren izena eta beldurra. Horrek guztiak arazoari irtenbide egokia bilatu nahi horretan familiaren arteko kudeaketan eta norberaren sentimenduetan eragina eduki zuen. Ondo egin nahi duzu baina ez dakizu nola, ondokoa egiten duena ez da sarri zure gustukoa eta barne-kanpo gestio hori zaila suertatzen da.
(gehiago…)

Transmisio bizia

2014-03-10  //  Euskara, Hezkuntza, Proiektuak  //  Iruzkinik ez

 Emozioez hizkuntzaren jostorratza - Fontso Cantera

Emozioez hizkuntzaren jostorratza – Fontso Cantera

Hizkuntza kultura baten oinarrietako bat da. Adierazi nahi dugunaren oinarria markatzen duen hitzen jokoa, esamoldeak eratzeko modua, lokuzioa, prosodia, zolitasuna…
 

Familia bidezko hizkuntza transmisioa naturalena izan ohi da; maitasunezko inguru batean eraikitakoa, jolasez eta algaraz apaindua, minez eta negarrez besarkatua. Lagunen bidezko hizkuntza transmisioak ere badu gertutasun eta xarma berezia, izan ere, maitasuna eta jolasa bezalako sentimenduek eta jarduerek toki garrantzitsua dute bertan.  Eskola, euskaltegiak, bertso-eskolak, musika-eskolak, unibertsitatea, kirol jarduerak, kalea… hizkuntza bat ikasteko eremuek ez dute mugarik, komunean dutena hizkuntza batekiko interesa da.
 
Nola jarraitu eta nola jorratu euskararen transmisioa? Bide honetan Euskal Herrian adibide ugari daude, baina gaur guztien artean bat ekarri nahi dut txoko honetara.
(gehiago…)

Herria kolorez, jolasez, irriz eta burrunbaz

2014-03-03  //  Auzolana, Gizartea, Herrigintza, Parte-hartzea, Proiektuak  //  Iruzkinik ez

OarsoIrriko Batukada Herrikoai - Mendi Urruzuno

OarsoIrriko Batukada Herrikoai – Mendi Urruzuno

 

2011. urtean auzolanean haurren parte-hartzea, aisialdi hezitzailea, euskara eta etxe giroko jolasa plazara ateratzeko xedea zuen egitasmoa jarri zen abian Oarsoaldean: OarsoIrriak.

https://www.youtube.com/watch?v=IedR9kWOJ2E

Barrutik bizi izan dut proiektu xume hau bere hastapenetatik. Niretzat haurrak eta helduak eskutik helduta hauen desioak, ametsak eta beharrak modu kolektiboan erantzuteko grina eta bestelako gizarte eredu bat bizitzearen nahia dira egitasmoaren garra. Elkarrekin jolastu, elkar ezagutu, naturarekiko begiruneaz goxatu, partekatzea, kolorea, sorkuntza, irria, herrigintza…
 
(gehiago…)

Gorputzaren mapa esploratzen

2014-02-05  //  Gizartea, Osasuna, Prismaren koloreak, Sexualitatea  //  2 iruzkin

www.ispybaby.com.au

www.ispybaby.com.au

3 urte bete behar zituen alabarekin batera baineran.
 
– Ama, zuk pototarekin jolasten al duzu?
 
Galdera hori egiteko toki aproposa zen. Mikrosengundu batez zer erantzun horren inguruko zalantza sortu zitzaidan.
Ama eta pertsona moduan bere eraikuntza pertsonalerako egokia zen zerbait bota nahi nuen, hartara naturaltasuna eta zintzotasunaren bidea hartu nuen.
 
– Bai maitia, baina ez beti, momentu jakin batzuetan.
 
Segundo batzuetan uraren soinua besterik ez zen entzun. Ni alabaren aurpegiari begira geratu nintzen. Ta barne bakarrizketan…
(gehiago…)

4 / 5«Aurrekoa2345Hurrengoa»

Nora Barroso

Pasioz sortzen ditugu ideiak irudimenaz biluztu eta mimoz gauzatu.

Axala Blogean agertzen diren testuak Creative Commons BY-NC-SA lizentziapean daude eskuragarri.

azalaren.memoria@gmail.com

Azken bidalketak

  • Bi gorpu, indarkeria bera
  • Zuekin eta zuen ingurukoekin
  • Lolitarekin bidea egiten
  • Elkargunetasuna
  • Ilusionista sozialen mintegiko jardunaldiak

Iruzkin berriak

  • Bi gorpu, indarkeria bera | Axala(e)k Ez zen sua izan bidalketan
  • Arimen gaua, iluntasuna etorri eta imajinazioa piztu | Angelu itsua(e)k Garai bateko usadioak zaharberritzen bidalketan
  • Ekintzak bilakatzen diren presentziak | Axala(e)k Ez zen sua izan bidalketan
  • Kotxean alkoholik ez. Euskadi, auzolana • ZUZEU(e)k Kotxean alkoholik ez. Euskadi, auzolana bidalketan
  • Erantzuna guztion esku dago | Axala(e)k Emakumeen gerra bidalketan

Artxiboak

  • 2021(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko abendua
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa

Kategoriak

  • Adierazpenak
  • Auzolana
  • Biolentzia matxista
  • Boterea
  • Elikadura
  • Elkartasuna
  • Erlazioak
  • Erretratuak
  • Euskara
  • euskara
  • Feminismoak
  • Gizartea
  • Gizartea
  • Gorputzak
  • Haurdunaldia
  • Haurtzaroa
  • Haziera
  • Heriotza
  • Herrigintza
  • Hezkuntza
  • Ilusionismo soziala
  • Jabe-gabetzea
  • Jolasean
  • Kimutx
  • Komunikazioa
  • Lan duina munduan barrena
  • OarsoIrriak
  • Osasuna
  • Palestina
  • Parte-hartzea
  • Prismaren koloreak
  • Proiektuak
  • Sailkatugabeak
  • Sentipenak
  • Sexualitatea
  • Soinu Bandak
  • Testigantzak
  • Zeinu hizkuntza
  • Zentzumenak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA