Komunitate bi
Gurean bi komunitate ei daude. Mila aldiz entzun eta irakurri dugu. Azkena Joseba Kamiori #sarekohizkuntzak jardunaldian. Eta bai, egia da, komunitate bi daude gurean, baina ai ai ai zeintzuk dira komunitate horien mugak? Zeren inguruan ardazten dira ba?
Hizkuntzak definitzen ditu komunitate biak? Hizkuntzak ala beste zerbaitek? Nire ustez, hizkuntzak ez ditu definitzen komunitateak gurean: batzuontzako akaso bai, baina gehienentzako ez. Izan ere, zein dago zugandik hurbilen: euskaraz egiten duen UPN ala Sarkozyren botantea ala euskaraz ez dakien Bildu zein EAJ bozkatzen duena?
Hizkuntzak gurean emozio-karga sakona du, identitatea ematen du, nortasuna. Baina ez da erabakigarria nire ustez komunitate bateko zein besteko kideak bereizteko. Ez da erabakigarria: abertzaletasuna da oraindik orain balizko bi komunitate horiek bereizten dituena.
Erlazionatutako artikulua:
Gauzak argitze aldera, nik ez det inoiz esan bi komunitate horiek hizkuntzak definitzen dituenik. Ez da hori nere ikuspegia. Baina bigarren mailako kontua da hori. Izan ere, euskalgintzak esan du hori modu sistematiko batean azken 30 urteetan.
Bestalde, #sarekohizkuntzen gaiaren testuinguruan nik uste dut hizkuntzak bai definitzen dituela komunitateak, zentzu praktiko batean batez ere (ez ideologikoan): batzuek ez dute ezer ulertzen eta besteei putada galanta egiten zaie mezuak bikoiztuta eta hirukoiztuta.
Bukatzeko, ikuspegi soziolinguistiko batetik, kalltegarria ematen du euskarazko kanal elebakarrak ez izatea, baina ni ez naiz soziolinguista eta ezin det ikuspegi hau justifikatu.
Areago, iruditzen zait marka/pertsona batzuek euskarazko harreman normalizatua izan nahi dutela beren erabiltzaileekin, halaxe sentitzen dutelako bere burua. Eta gaztelerazko jarduera ere garatzen dutela, beharrak aginduta. Hori egin daiteke kanal batekin edo birekin. Sare Sozialen hastapenetan gaude eta denok gaude ikasten, ustekabean harrapatu baikatu honek guztiak. Gero eta gehigo dira bi kanaletara jotzen dutenak, eta joera hori nagusitu egingio da azkenerako.
Ba, sentitzen dut Joseba, baina nik hori ulertu nizun #sarekohizkuntzak jardunaldian: hizkuntzaren arabera egituratzen zirela komunitate biak (sare sozialetan zurekin bat nator: hizkuntzak definitzen ditu argi eta garbi komunitateak, gure kasuan behintzat).
Soziolinguistikoki argi dago esparru hegemonikoak behar dituela hizkuntza batek aurrera egin dezan. Aspalditik frogatu du hori euskalgintzak (irakaskuntzan, komunikabide alorrean, aisialdian, …). Eta kasu honetan ere hegemonia beharko luke hizkuntzak. Ikuspegi ideal batetik hala ere. Baina errealitatean akaso (eta zenbait kasutan) merezi du momentuz kanal bakarrarekin aritzea, bisibilitatearen mesedetan.
Ikasten ari gara bai, eta erroretatik ikasten da gehien. Ez ala?
Gogoratzen bazara, nik hizkuntza aipatu nuen beste aspektu batzuekin batera: baloreak, “arku sinbolikoa”, arauak eta abar. Horrek guztiak eragiten du komunitate (digital) baten konfigurazioan, eta hori dena lotu nuen edukien estrategia eta itzulkin-estrategia batekin (gazteleraz “conversión” esaten dena). Edukien estrategia da gakoa, horrek bideratzen baitu komunitatearen elkarrizketa, bizitza eta bizimodua, markarekiko engaiamendua helburu.
Hau da, nik ez diot #sarekohizkuntzak gaiari zentzu handirik ikusten ez badugu gaia bere tesuinguruan agertzen diren beste elementuekin harremanetan jartzen, Quiero hablar de mi libro postan esaten nuen bezala. Horregatik esaten nuen jardunaldiaren bezperan, “hizkuntzak marketing tresnak direla”.
#sarekohizkuntzak bizirik dirau. Pausoz pauso.
Lehenik eta behin, jardunaldi horien izena (eta izana) #sarekohizkuntzak zen: ez zuen inondik ere euskara aldarera igo gura. Sarean erabiltzen diren estrategietan hizkuntzek zer-nolako lekua eduki beharko luketen aztertu gura izan zen. Euskaratik abiatuta, noski.
Bigarrenik, jardunaldietan esan bezala, orokorrean ados nago zurekin (baita zure postarekin ere). Euskarak zer nolako inpaktua izan beharko lukeen da aztergaia. Ados. Hala ere, zalantza bi:
– Sare sozialetan enpresek egiten duten guztia marketina al da?
– Euskararekin lotuta doazen balore horiek guztiek delimitatzen al dute inpaktua?
Hirugarrenik, estrategia. Estrategia. Argi dago dena itzultzearen politikak porrot egin duela (nork demontre irakurtzen ditu buletin ofizialeko testuak? edo beste hainbat eta hainbat?). Eta sare sozialetan estrategia horrek porrot egingo du, porrot ez badu egin. Storytelling digitala ondo egiten ez bada, hizkuntzak bost axola. Eta euskara adorno gisa ikusteko estrategiak ere bost axola.