Made in Galiza: ia sei hilabete
Irailean argitaratu zen Made in Galizako euskarazko bertsioa. Bere bidea egiten ari da. Liburua irakurri dute hainbatek (eta beste batzuek irakurgai daukate oraindik ere).
Komunikabideetan oihartzun apala izan zuen aurkezpenak. Baina, hala ere, bi kronika egin zituzten:
– Sechu Senderen galizierazko liburu arrakastatsua, euskerara ekarri dau Txerra Rodriguezek
– Soziolinguistikari fikziotik heltzeak egiten du berezi “Made in Galiza” liburua
Eta horren ostean beste lau elkarrizketa egin ere:
– Pompas de papel irratsaioan Sechuri egin zioten elkarrizketa.
– Uberan.org webgunekoek (niri eta Sechuri). Gainera, webgunean bertan Sechuren poema eta ipuin euskaratu bana ere argitara eman dute: hitzak su, ahoa bete sexu
– Bizkaia irratian Gotzon Barandiaran eta Edorta Jimenezek egin zidaten ordubeteko elkarrizketa.
– Aikor aldizkarian ere elkarrizketa egin zioten Sechuri.
Horren ostean sei kritika ere etorri dira (nik dakidala):
– Eremu urriko hizkuntzen ispilua (Goizalde Landabaso)
– Berton aldizkarian ere Iraitz Urkulok kritika egin dio liburuari
– Eta Radio Euskadin Txani Rodriguezek ere egin dio kritika.
– Bertsotan Xabi Payak ere kritika egin zuen.
– Santi Leonek zuzeu.com-en: Urte berrirako asmo zintzoa (saltsa dezente eragin zuen, bide batez).
– Metaforak, hizkuntza gatazkak bistaratzeko (Onintza Irureta).
Eta bestelako kontu batzuk ere egin dira liburuarekin:
– Ametsetan ere ez du mihia galduko: Eiderrek bere ahotsarekin grabatu zuen liburuko ipuin zoragarri hau.
– Leioako liburutegikoek liburu usikada egin zuten.
– Ekogunekoek urtero egiten dute euskararen ginkana. Ba, aurtengoan ginkanaren proba bat Made in Galizako ipuin batekin egin dute. Eta ipuin hori berori webgunean jarri.
– Txalapartako lagunek ere liburuaren zenbait pasarte igo dituzte sarera.
Eta, jakina, orain arte egin diren aurkezpenak: Deustua, Derio, Durango. Nire lagun batek esan zuen moduan: gu ta gutarrak ez garelakon inoz nosotr@s izango!
Euskararen Egunean, Made in Galiza-ko ipuin bat egokitu zuten alabaren Ikastolako DBH 3ko gelan. Arrakasta itzela!
Ba, horrek, Martin, ia beste guztia baino gehiago pozten nau. Eskerrik asko informazioa emateagatik.
Ilusioa berezia egin zidan ere Txorierriko trenean pasa den astean ikusi nuen 17 bat urteko neskatxa hura Made in Galiza irakurtzen.
Jo, Txerra, ba ni nahiko hotz utzi nau liburuak. Beharbada, Galizian izandako arrakastaren ondotik, handiegiak ziren nire espektatibak. Ipuin gutxi batzuk onak iruditu zaizkit, baina orokorrean, ez diot balio literario berezirik ikusi, hain saritua izateko eta abar. SEgurutik ez zen egilearen asmoa ere galiziar literaturaren historiara pasatzeko moduko lan bat ontzea… Edozein kasutan, tresna baliagarria izan daiteke, Martin Rezolak kontatutakoaren ildotik, eskoletan edo beste edonon hizkuntza gutxituen egoeraz gogoeta egiteko eta eragiteko. Eta ez da gutxi, guztiaren beharrean gaude eta… Alde horretatik, bejondeizula zuri, liburua gurera ekartzen egin duzun lan onagatik, ez da koipea ematearren, baina itzulpen txukuna geratu zaizula iruditu zait…
biquiños
Eskerrik asko “koipeagatik”, Itxaro. Hotz utzi zaituen horrek neu biziki “bero” utzi ninduen bere garaian. Eta gurean ere funtzionatzeko aukerak izan zitzakeelakoan erabaki nuen itzultzea. Asmatu dudan ez dago jakiterik, baina bidetxoa egin du liburuak (edo bidea aintzat hartuta itzulpenek gure artean duten “arrakasta”) eta horrek pozten nau (baita itzulpenari buruz kritika txarrik oraindik jaso ez izana).
biquiños e apertas!
made in galiza Karrikiri aldizkarian ere gomendatzen ditek, bat gehiago lorezko zerrenda horretan! biba zuek!
Mila esker Basurde … Karrikiri aldizkariko lotura hemen: http://karrikiri.org/sites/default/files/karrika%20167.pdf