Aipagarriak
“Berrikuntza sozialaren arlotik berrikuntza tradizionalaren arloak egindako akats berberak egiten ari gara. Izan ere, uste dugu badakigula zein den komunitate zehatz batek edo arazo zehatz batek behar duen konponbidea. Hau da, guk, berritzaile sozialok, txapela janzten dugu, arazoa ikusten dugu eta esaten dugu: arazoaren konponbidea hauxe da. Eta hortik abiatuta hasten gara jarduten. Izan ere, komunitateari entzutea gaur eta hemen oso pobrea da”. Gorka Espiau “Herri indigenak bizirik...
Read MoreTosepan 2.10
Azken orduak dastatzen ari gara Cuetzalanen. Gutxi barru abiatuko gara Euskal Herri aldera eta aurretik bidaia luzea daukagu. Baina, tira, azken egunekoak ere aletu beharko ditut, txiri-txiri. Atzo balantze eguna izan zen, bisitaren balantzea, egonaldiaren balantzea, planaren balantzea, eta, jakina, aurrera begira zelan sendotu, indartu, sustatu eta abar plana bera. Dena ideia eta amets baten bueltan. Ea. Agurren eguna ere izan zen. Hemen egindako lagun, ezagun eta abarren agurra. Alde, Liz,...
Read MoreTosepan 2.9
Azken-aurreko egunean eguzkiarekin egin zigun diosala Cuetzalanek eta behe-lainoarekin esan zigun gabon. Larregi ez ohitzeko eguzkiari, seguruenera. Goizean gauzak prestatzen eta prestatzen aritu ostean, produktore organikoen kooperatiban tailerra eman behar zuen Lizbethek eta hara joan nintzen. Idazten eta irakurtzen trebatzeko ikastaro baten lehen oinarriak jartzeko saioa zen (alfabetatzearen inguruko metodologiarik ezagutzen du inork?). Ordubete eta laurden ibili ziren denak nawateraz...
Read MoreTosepan 2.8
Atzo goizean berriro ere tailerrekin hasi nintzen. Horretarako, Tosepaneko irratira joan nintzen eta han beharrean dauden gazteekin hizkuntza aktibismoa eta hizkuntza ekologiaren hastapentxoak konpartitu genituen. Transmisioaren garrantziaz berba egin dute, nawat gaztea izateak dakarrenaz eta abarrez. Neuk transmititu gura izan nien ideia argi bat: gaur eta hemen, 2019an eta Cuetzalanen, originala, berritzailea eta aitzindaria izateko modu bakarra irratia nawateraz egitea da. Ze espainolez mila...
Read MoreTosepan 2.7
Goiza komunikazioarekin hasi dugu, hango eta hemengo irratiko kideentzako grabazioak egiten. Hurrengo egunetan entzungo gaituzue han eta hemen. Momentuz, irratiratu den lehena Radio Euskadin egindakoa izan da (biba zu Maialen!). Horren ostean sartu gara Tosepan taldeko zuzendaritzan. Hizkuntza irizpideen inguruko dokumentua aurkeztu dugu, baina, jopuntan geneukan zerbait zabalagoa: erakundetzea. Eta hainbat aurrerapauso egin ditugula iruditzen zait (zaigu). Metodologia eta pedagogia erabiltzen...
Read MoreTosepan 2.6
Beste egun luze bat bizi izan dugu gaurkoan ere Cuetzalanen. Hasteko eta behin, aldaketa. Unibertsitateko irakasleekin nuen saioa bertan behera geratu da eta, horren ordez, Lizekin izan dut koordinazio batzarra. Eta, bitartean, Euskal Herriko komunikabideen hainbat eskaerei erantzuteko bideak aurkitu. Unibertsitateko irakasleekin barik, hango ikasleen aurrean saio gogoangarria izan dut. 140 ikasle izan dira, dena beteta, eta interbentzio zeharo esanguratsuekin (nire interbentzioak baino...
Read MoreTosepan 2.5
Zapatuan egun librea eduki genuen, baina, hala ere, goizean goiz Tosepanek kudeatzen duen irratian elkarrizketa egin ziguten Gatxiri eta bioi. Eguna nawat eta tutunakuen kulturan murgiltzen eman genuen, euren lorratz arkeologikoak ikusten, euren lore eta landare eta arbolak ezagutzen lorategi botanikoan, eta Cuetzalango marabilla naturalak gozatzen (ur-jauziak eta abar). Domeka, berriz, Tosepaneko aholkulari nagusiarekin hasi genuen, batzarrean. Harekin planaren nondik norakoak, Euskal Herrian...
Read MoreTosepan 2.4
Gosariak Tosepanen batzuetan interesgarriak ere izaten dira. Gaur Jairo Restrepo kolonbiarrarekin gosaldu dugu eta ikaragarri ikasi dugu Kolonbiako nekazaritzaz, lurrikarez eta abarrez. Horren ostean, Blancarekin nuen nik batzarra. Blanca da Redeseko kidea (Redes por la Diversidad, Equidad y Sustentabilidad) eta Tosepaneko lagunak trebatzen ari da komunikazio kontuetan. Era berean, kooperatiba taldeko komunikazio estrategia osoa lantzen ari da. Batzarra geneukan biok apur bat komunikazioan...
Read MoreTosepan 2.3
Hirugarren eguna dagoeneko Cuetzalanen eta oraindik erritmo motelari egokitu ezinik. 12etan bilera batera deitu eta 13etan hastea, adibidez. Bestela, ba ondo, lanik lan eta gelditu barik. Eta egindako lanak lurreratzeko ahaleginetan, hor eta han. Goizean jarraipen batzarra egin dugu Gatxi, Liz eta hirurok. Eta gero Tosepaneko sustatzaileekin (kooperatibak zabaltzearen eta zaintzearen arduradunak) hizkuntza jarrerak lantzeko tailerra egiten aritu naiz (aupa Ainhoa, bat zor dizut!). Gure...
Read MoreTosepan 2.2
Bigarren eguna unibertsitatean hasi dugu. 2019ko martxotik aurrera nekazaritzaren inguruko unibertsitatea eratu dute eta hango irakasleekin saio bat egin izan dugu. Bi ordukoa zena hiru ordukoa bihurtu da eta, beste behin ere, emankorra izan da. Saioa hizkuntza ekologiari buruzkoa izan da. Hasieran ez gehiegi, baina apurka-apurka hizkuntza genealogietan murgildu ostean, hizkuntza ekologia ekarri dut hizpidera, hasieran apur bat uzkur (eurak dira ekologian adituagoak ni baino). Baina gero sartu...
Read More
Iruzkin berriak