4-8-20-47
Eta 11 kilometro (edo 14 kilometro, Sondika ere hartzen badugu kontuan). 4koa ei da Derioko kale erabilera (baita Sondikakoa ere), 8koa Zamudiokoa, 20koa Lezamakoa eta 47koa, azkenik, Larrabetzukoa. 11 edo 14 kilometrotan 4tik 47ra. Eta Loiu gehituta, 2tik 47ra 18 kilometrotan. Ezagutzak (metafora arriskutsua dela irakurri dut azken Bat aldizkarian eta, gainera, gogoan ditut hau idazterakoan Iñaki Iurrebasoren ekarpenak) ez du esplikatzen erabilera. Loiuk eta Zamudiok ia ezagutza bera izanda...
Read MoreIntersekzioetan
Edo elkarguneetan, Idurre Eskisabel eta Lorea Agirrek aipatzen duten moduan. Jarri dezadan testuingurua: Amillena jatetxea, Arrazola, Anboto ikusmiran. Ari ginen bazkari gozoa hartzen eta bat-batean intersekzionalitate berba (gaitza da esaten!) ahora etorri zitzaigun. Eta esan nizun: hau da benetako intersekzionalitatea. Azal dezadan apur bat. Amillena da jatetxe kooperatiboa, bertako produktu eta produktu ekologikoekin lan egiten duena. Horrez gain, emakumeak* dira bertako langileak eta...
Read MoreEuskara atala Hala Bedi irratian (2022-2023)
Podcastak asko maite ditut, asko entzuten ditut. Bere sasoian bloga podcast bihurtzeko asmoa izan nuen, baina teknikak gainditu ninduen (asmoa hor dago, baina …). Eta podcast-etan soziolinguistika (adiera zabalean, beti ere) lantzen bada, ba gusturago entzun izan ohi ditut. Urtero ekarri ditut MUko ikasleek egindako podcast-ak (Putzutik plazara 1 eta Putzutik plazara 2) eta iaz ere ekarri nuen blogera Irati Iciarrek Halabedi irratian egin zituenak. Eta oraingo honetan Ainhoa Pardinak Halabedi...
Read MoreTeknifikazioa
Hasi aurretik, ohar bat: ni euskara teknikari aritzen naiz (hizkuntza aholkulari esamoldea erabiltzen du Emunek). Eta, hortaz, euskararen teknifikazioaren barrunbe eta alor asko lehen eskutik ezagutzen ditut, baina … Kezka bat dut. Kezka bat edo ezinegon bat edo … Izan ere, nire ustez, azken urteotan euskararen garabidea gero eta teknifikatuta dago. Eta horrek zertan laguntzen digu? Gero eta teknikoagoa da euskararen garapena (eta hala behar du, hein handi batean), gero eta estatistika...
Read More
Iruzkin berriak