Garaigoikoa
Hasiera » Txerraren bloga - Garaigoikoa

Fishman (I?

2006-12-19  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Aste honetan berrirakurtzen izan naiz Mari Jose Azurmendiren Psicosociolinguistica liburua eta bertan topatu dut Fishman-ek etnizitateari buruz egiten duen definizioa. Eta horrek hizkuntzaren biziberritzean duen garrantzia.

Burura derrepentean etorri zait herri honetako fishmanzaleek oso gutxitan (edo inoiz ez) aipatzen dutela etnizitateak hizkuntzaren biziberritzean duen garrantzia. Zergatik ote? Zein da arrazoia?

Ohartxu bet: etnizidadeak gitxi gorabehera esan gura deu euskaltzaletasuna. Irakasle batek diñoen moduen, jeneralizaziño guztiek guzurra direz, baie sarri askotan ezinbestekoak direz ulertako.

Irakurgaiak: Bat 60

2006-12-14  //  Irakurgaiak  //  Iruzkinik ez

Zubi honetan Otsagin egon naiz, mendian bueltak ematen. Arrasti-gauak irakurtzeko aprobetxatu eta aldizkari bat (liburu modukoa ia-ia) eta liburu bat irakurri dut. Gaur, behingoz, aldizkariari baino ez diogu oratuko.

BAT 60: Unibertsitate aurreko hizkuntza ereduen balorazioa eta proposamenak.

Bat aldizkaria etxean jasotzen dut lantzean behin. Harpideduna naiz orain dela hiruzpalau urtetik eta soziolinguistikaren inguruan Euskal Herrian dagoen aldizkari ia bakarra da. Hala ere, esan behar da oro har bertako artikuluak oso txukunak izaten direla. Xaboia amaitzen ari zait, beraz, harira.

Aldizkari osoa interesgarria bada ere, bi artikulu komentatu nahi ditut, bi baino ez.

Ibon Olaziregi “Irakastereduak aldatzeko ordua ote?”
Artikulu mamitsua eta interesgarria egin du Ibon Olaziregik. Benetan, pentsarazi egin dit artikuluak. Gauza batzuetan ez nago ados berarekin, baina arrazoia du hein handi batean. Bere ustez, eskolak bide polita egin du euskalduntzean, baina bide horretan aurrerago egin ez badu, ez da bere erruagatik. Gizarteak lagundu ez diolako baizik. Horrek gogora ekarri dit Topaguneak orain gutxi plazaratutako liburu batean Iñaki Martinez de Lunaren aipu bat. Labur-labur honela dio aipuak: Gasteizen bidegorriak egin dituzte baina bat-batean amaitu egiten dira, ez doaz inora. Berak ere horrela uste du gertatu dela eskolarekin. Eskolan tematu gara, ondo tematu ere, eta gero haur eta gazte horiek kalera doazenean ez daukate nondik ibili, bidegorririk ez dago. Eta, gainera, kexu gara.

Ni ere horrekin nago. Itsutu gara eskolarekin, kriston zama bota dugu bere gainera, baina gizartearen mekanismoak ez ditugu euskaldundu eta gainera ardura haur eta gazteei egotzi. Ibonek dio esfortzuak eta ahaleginak horretan xahutu behar ditugula eta ez horrenbeste eskolan. Arrazoi du: eskolan pare egongo balitz gizartea, beste kuku batek joko liguke.

Agurtzane Elordui “Eskolaren hizkuntza eredua harreman sareen trinkotzearen ikuspegitik”
Fishman
-en ereduari jarraituz ondu du bere ekarpena Agurtzane Elorduik. Fishman-en iritziz, euskara normaltzeko esparrurik funtsezkoena auzoko bizitza, gertuko komunitatea da. Hori horrela, Agurtzane Elorduik galdera bat egiten du: mendebaldeko euskalkia bizirik dagoen herrietan zer ekarpen egiten dion batuaz irakasteak normaltzeari? Bere ustez, eskoletan bertako euskalkia irakatsi beharko litzateke, gertuko harreman sareak trinkotze aldera, beti ere.

Artikuluak puntuak eta komak jartzen ditu, mendebaldean (Bizkaian eta Deba arroan) dagoen arazoa plazaratzen du. Inor gutxik egin bezala, gainera. Zalbide-eta behin eta berriro Fishman gora eta Fishman behera dabiltza, baina euskalkiaren auziari ez diote oratu, inondik ere. Artikulu zinez interesgarria. Agian teoriatik praktikara salto egiteko momentua da.

Irakurgaiak: Euskara jendea

2006-12-01  //  Irakurgaiak  //  Iruzkin bat

Oraintxe bertan bukatu dut liburua irakurtzen eta horra hor komentarioa.

Euskara jendea, Xamar (Pamiela).
Dibulgazio liburua da, euskararen historia sozialari buruzkoa. Ezinbesteko ekarpena egiten du liburu honek. Datu gehienak ezagunak egin zaizkit baina horrek ez dio kentzen liburu honi ekarpena.

Alde batetik, han-hemenka sakabanaturik zeuden hainbat eta hainbat datu biltzen ditu eta osotasuna eman. Eskertzekoa da. Gainera, euskararen soziolinguistikan horren premiazkoa dugun dibulgazioa egiten du. Liburua irakurterraza da eta eskoletan eta euskaltegietan oso erabilgarria.

Beste alde batetik, originala da egiten duen irakurketa. Euskal Herriaren historia da berez, baina ikuspuntu berri batetik. Hemen subjektua ez da balizko lurraldea, subjektua ez da herria. Horren azpitik (edo gainetik batek daki) dagoen hizkuntza komunitatea baizik. Euskaldunen historia da, euskaldun batek egina gainera.

Beraz, gomendatzeko moduko liburua da hau. Dena den, agian zaharkitua geratu da egin eta berehala, Iruña-Veleian egindako aurkikuntzengatik batez ere.


Bernardo Atxagak ere eman du liburuaren gaineko iritzia. (10.orrian).

Irakurgaiak: Euskalduntzearen atakan

2006-11-24  //  Irakurgaiak  //  Iruzkinik ez

Komentario honekin atal berria aurkeztu nahi dut. Atal honetan hizkuntza soziologiaren inguruan irakurtzen ditudan liburuak (edo artikuluak) iruzkinduko ditut, ikuspuntu pertsonaletik beti ere.

“Euskalduntzearen atakan”: Kepa Larrea (Erein). Liburu hau Kepa Larrearen doktore-tesiaren laburpena da. Tesi horretan aztertu zuen euskalduntzea eta alfabetatzea 1956tik 1986ra. Historia tesia da beraz, baina soziolinguistika ekarpenez betea.

Liburua erraz irakurri dut, azkar samar (astebetean edo). Gustatu izan zait, baina, hala ere, kritika batzuk egingo nizkioke. Alde batetik, liburu bat baino artikulu bilduma ematen du. Kapituluen arteko loturak ez dira oso argiak nire ustez. Horrez gain, kapituluetan lantzen diren gaien arteko loturak ez dira argi ikusten.

Gainera, zita batzuk behin baino gehiagotan errepikatzen dira eta horrek zaildu egiten du irakurketa. Doktore tesiaren dibulgazio lana izan nahi du honek. Nire ustez, ez du asmatu. Izan ere, historia liburu konbentzional bat egin beharrean, bestelako kontu batzuetan nahastu da eta ez du lortu behar zuen potentzialitaterik.

Edukiari dagokionez, ekarpena badu: euskalduntze-alfabetatzearen historia jaso du 30 urte horietan (56-86). Inork ez zeukan horren gaineko historia sakonik eginda eta eskertzekoak dira honen moduko lanak gure hizkuntzaren historia soziala eraikitzen joateko. 

Merkataritza euskalduntzeko plangintza

2006-11-15  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Orain dela 3 urte, hiznet ikasi nuen. Bukaerarako lan bat egin behar izan nuen. Nik Txorierriko merkataritza plangintza aztertzea erabaki nuen (egia esan, nire bigarren aukera zen).

Nire tutorea Iñaki Marko Juanikorena izan zen. Emaitza interneten dago eskuragai (hemen, pdfa da). Ondoren, lanaren laburpen bat egin nuen eta Bat Soziolinguistika aldizkarian argitaratu (hemen).

Artez-ekoak ez ziren oso pozik egon nire lanarekin eta erantzuna ere argitaratu zuten. Hemen, pdfa da.

Nire bildu.net-eko lastermarkak

2006-11-15  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Bildu.net martxan jarri eta berehala zabaldu nuen nire kontua. Kontu horretan hizkuntza soziologiaren (edo soziolinguistikaren) inguruko lastermarkak baino ez ditut jarriko. Nire beste lastermarkak beste nonbaiten gorde beharko.

Beraz, badakizue begiratu noizbehinka eta sl etiketapean sartu gai honen inguruan interneten topatutakoa.

Euskarazko soziolinguistika materialak sarean

2006-11-09  //  Sailkatu gabea  //  2 iruzkin

Eta interneten non topatu ahal ditugu soziolinguistikaren (edo hizkuntza soziologiaren) gaineko materialak euskaraz?

Has gaitezen errepasoa. Ez da xehea izango, inondik inora, ezta itxia ere. Lekurik garrantzitsuenak aipatu nahi ditut besterik ez.

Maiztasuna eta kalitateari dagokionez, erabili.com da erreferentziazko lekua. Egunero pare bat artikulu argitaratzen dituzte  azpeitiarrek, euskarari buruz. Horietatik asko eta asko hizkuntza soziologiari zuzenean edo zeharka lotuta.

Beste bi webgune ere aipatzea merezi du: Soziolinguistika Klusterrarena eta Eusko Jaurlaritzaren Hizkunea. Lehenengoan bi dira tokirik aipagarrienak:  material interesgarria eta Bat aldizkariko hemeroteka. Hizkunea ere soziolinguistika agerkaria da, internet bidezkoa. Jakin aldizkarian ere soziolinguistika atala ere badago zenbaki guztietan. Hik hasin ere soziolinguistika edukiak egon badaude.

Aipagarria den beste webgune bat hiznet-ekoa da. Formazio mailan Euskal Herrian gai honen inguruan dagoen modulurik osatuena da. Gainera, ikasleen lanak zintzilikatzen dituzte (tartean nirea ere, kontuz pdf-a da).

Beste batzuk:
– Topagunea.
– Karrajua.
– Erramun Osaren bloga.
– Tiraka.

Eta zuen ekarpenak.

Hizkuntza soziologia vs. soziolinguistika

2006-11-07  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkin bat

Agindu legez, bi termino horiek definitzen saiatuko naiz.

Hizkuntza soziologia: terminoa Joshua Fishman-ek asmatu zuen. Izenak dioen bezala, hizkuntza soziologia soziologiaren adarra da, besterik ez. Hizkuntzaz arduratzen den soziologiaren adarra, hain zuzen ere.

Soziolinguistika: termino honek bi adiera ditu nagusiki. Adiera hertsiaren arabera, soziolinguistika hizkuntzalaritzaren adarra da, hizkuntzak jendartean dituen arazoez arduratzen dena: adibidez, argotak, haur hizkera, soziolektoak,  klaseen artean dauden hizkuntza aldaerak, …
Adiera zabalaren arabera, soziolinguistika anabasa bat da, bertan sartzen baita hizkuntza eta gizartea  harremanetan jartzen duen oro. Eta horren barruan egongo lirateke: ikuspegi soziologikoa, gizarte psikologiarena, etnografikoa, antropologiarena, …

Espainia mailan soziolinguistika unibertsitate giroan hizkuntzalaritzaren adar gisa hartzen da, baita wikipedian ere. Euskal Herrian, berriz, bigarren adiera hartzen da nagusiki. Adibidez, Soziolinguistika Klusterra, UEUren Soziolinguistika saila, Eusko Jaurlaritza … Katalunia aldean ere adiera honekin ulertzen da terminoa.

Honen aurrean zer? Nik hizkuntza soziologiaren aldeko hautua egiten dut. Nire ustez, soziolinguistikan gailentzen den ikuspegia soziologikoa da. Horrek ez du esan gura bestelako diziplinak ez direnik kontuan hartzen: psikologia, etnografia, antropologia, ingeniaritza, politika, zuzenbidea, … Baina tresna gehienak soziologikoak dira.

Aurkezpena

2006-11-06  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Hau blogaren aurkezpena da. Nire burua aurkezten hasiko naiz. Nire izena Txerra Rodriguez da eta Topagunean egiten dut lan. Hauxe nire lehen bloga da, nahiz eta aurretik (eta jarraituko dut) blog kolektibo bat kudeatu, beste kide batzuekin batera. Nire herriko euskara elkartearena, tximintxena hain zuzen ere.

Zertarako ireki dut blog hau? Ba, hizkuntzaren soziologiari (edo soziolinguistikari) buruz handik eta hemendik jasotzen dudan informazioa zabaltzeko, iruzkinak egiteko eta abar.

Bloga egiteko blogak.com plataforma hautatu dut. Blogari.net ezagutzen dut eta oso gustura nago, baina plataforma hau ezagutzeko irrikitan nago. Ez dut uste denbora asko iraungon duenik blog hau plataforma honetan, baina lehen saiakerak egiteko erabili nahi dut.

Hurrengo postean hizkuntzaren soziologia eta soziolinguistika terminoak azaltzen saiatuko naiz.

140 / 140«Aurrekoa102030137138139140

Txerra Rodriguez

Soziolinguistikari buruz dihardu blog honek, euskararen hizkuntza komunitatearen ikuspegitik beti ere.

Azken bidalketak

  • Sabela
  • Kontzientzia kritikoa
  • Algoritmoa asaldatu
  • Irakurgaiak: No hablaras
  • Fora da aula

Iruzkin berriak

  • Fora da aula - Garaigoikoa(e)k Idatzi nahiko nituzkeen aipu batzuk bidalketan
  • Ketxus(e)k Deskodetzea bidalketan
  • Txerra Rodriguez(e)k Algoritmoa(k) bidalketan
  • allartean(e)k Algoritmoa(k) bidalketan
  • Barbarizazioa(e)k A casa do amo bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko abendua
  • 2025(e)ko azaroa
  • 2025(e)ko urria
  • 2025(e)ko iraila
  • 2025(e)ko uztaila
  • 2025(e)ko ekaina
  • 2025(e)ko maiatza
  • 2025(e)ko apirila
  • 2025(e)ko martxoa
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko abendua
  • 2024(e)ko azaroa
  • 2024(e)ko urria
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko uztaila
  • 2024(e)ko ekaina
  • 2024(e)ko maiatza
  • 2024(e)ko apirila
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2024(e)ko otsaila
  • 2024(e)ko urtarrila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko iraila
  • 2023(e)ko uztaila
  • 2023(e)ko ekaina
  • 2023(e)ko maiatza
  • 2023(e)ko apirila
  • 2023(e)ko martxoa
  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko abendua
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko iraila
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2022(e)ko uztaila
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko martxoa
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko azaroa
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko uztaila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko abuztua
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko abendua
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko urria
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko uztaila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko apirila
  • 2007(e)ko martxoa
  • 2007(e)ko otsaila
  • 2007(e)ko urtarrila
  • 2006(e)ko abendua
  • 2006(e)ko azaroa

Kategoriak

  • 30 urte
  • Aipuak
  • Atik Zra
  • Azatzak
  • Etxealdia
  • Info 7
  • Irakurgaiak
  • Jakin
  • Poema soziolinguistikoak
  • Sailkatu gabea
  • SL domestikoa
  • Sutondoko kontuak
  • Tosepan

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA