Made in Galiza
Blog honen aspaldiko laguna da Sechu Sende galiziarra. Asteburu honetan interneten ostera batzuk eman ditut eta bere blogarekin topo egin dut. Made in Galiza du izena eta oso emankorra da, egunean bi post –edo argitaratzen ditu. Umoretsua da bloga eta hizkuntza kontuak aipatzeaz gain, bestelakoak ere aipatzen ditu Sechuk. Ikusi eta berehala, harpidetu naiz bere blogera. Hona zenbait artikulu ekarri nahiko nituzke: – Conflito lingüistico e literatura (1) – Conflito...
Read MoreSoziolinguistikaz 16. zenbakia
Soziolinguistikaz berripapera word formatoan jaitsi nahi baduzu, sakatu hemen AGENDA Interneten hizkuntza gutxituek betetzen duten lekua aztertuko du NBEk Azaroaren 12tik 15era bitartean, Interneteko Gobernagarritasun Foroa egingo da Rio de Janeiron (Brasil). Nazio Batuen Erakundeak (NBE) sustatutako foroan hainbat gai izango dituzte hizpide: sarearen segurtasuna, irisgarritasuna, … Hizkuntzen atalari dagokionez, iaz Atenasko Foroan aurkeztutako hainbat...
Read MoreNire liburutegia
Benitok eta Ricardo Gomezek egin bezala, ni ere ibili naiz google-ek eskaintzen duen liburutegiarekin olgetan. Horren ondorioz, liburutegitxo bat osatu dut, 48 libururekin oraingoz. Liburu horiek hizkuntzaren soziologiari buruzkoak dira gehien bat. Batzuk zatika daude, beste batzuk ez, baina haiek erosteko edo kontsultatzeko modua eskaintzen dizu zerbitzuak berak. Irakurri, bada. Hizkuntzaren soziologiari buruzko nire...
Read MoreLehentasun kontua
Oporrak. Troia hondartza zoragarrian etzanda. Eider eta biok. Mundua konpondu guran. Elkarrizketa mamitsua. Blogeratzeko gomendioa eman dit eta badoa. Hasiko gara, ba. Nire ibilbide akademikoa aztertzen ari ginen Fishmanen eredu soziolinguistikoaren arabera. Nik zuzenbidea ikasi dut Deustuko Unibertsitatean. Klaseak euskaraz jaso nituen zati baten (izan ere, karrera osoko ikasgai guztiak euskaraz jasotzeko modurik ez zegoen). Deustuan hainbat irakaslek kriston lana egiten dute zuzenbidearen...
Read MoreIrakurgaiak: Lingüística y colonialismo
“Lingüística y colonialismo” liburua irakurri berri dut. Egilea Louis Jean Calvet frantziarra da. Aspalditik ezagutzen nuen liburua eta irakurtzeko gogoa nuen, baina ezin topatu. Orain dela gutxi, edizio berria atera dutela jakin eta erosi egin nuen. Liburua zaharra da, 70. hamarkadan idatzia. Mundua eta hizkuntzalaritza asko aldatu egin da urte hauetan, baina Calveten teoriak oraindik sasoiko daude. Azaltzen diren egoerak-eta ezagunak egiten zaizkigu, gertukoak, gaur-gaurkoak. Ekarpena...
Read MoreEskolan, ikasgelaren barruan zer gertatzen den ikertu behar dugu
Aspaldi aipatu nuen Hik hasi antolatutako ikastaroena. Ba, prentsan ageri da ikastaro baten inguruko elkarrizketa. Elkarrizketa Uri Ruiz Bikandiri, gure periodikuan.
Read MorePortfolioa ostekoa
Portfolioaren entregak amaitu egin dira, bederatzi izan dira guztira. Portfolio originalean zegoen guztia ez da hona ekarri. Gainera, entrega bakoitzean gauza batzuk aldatu egin dira, baina eduki originala mantentzen saiatu naiz. Aldaketak gehiago izan dira estilo aldekoak, eduki aldekoak baino. Dena den, ondorioetan bai izan dira aldaketak, garrantzitsuak gainera. Egia esan, lana egiterakoan azkar egin nuen ondorioena eta ez nintzen oso gustura geratu. Ez nuen jakin azken unera arte ondorioak...
Read MorePortfolioa ondorioak
Euskaldunon hizkuntza komunitatea ahula da, konplexuz beteta, herabea, uzkurra, bere buruarengan konfiantza gutxi duena. Hori behin eta berriz agertu da portfolioan, baita Txepetx-en teorietan ere. Gainera, edozein euskaldunak milaka adibide jarri ahal ditu honen inguruan. Ahulezia hauek hezkuntza elebidunean eragina dute eta ez nolanahikoa. Nik esango nuke ahulezia hauek baldintzatzen dutela goitik behera hezkuntza elebiduna. Gure hizkuntza komunitateak ere bere burua...
Read MorePortfolioa (VIII)
“Amona zabuan”, Anjel Lertxundi (Hitz beste saila) Berria 2005eko ekainaren 8a Artikulu zoragarria, itzela. Eta bertsoak bezala antolatuta. Azken esaldian errematea. Hona ekarri beharrekoa: «hizkuntzaren irakaskuntzak, ororen gainetik, hitzaren poza eta lilura transmititu behar ditu». Esaldi horrek portfolio honetan zeharka baino ukitu ez dudan eremu batera narama. Gizartea eta irakaskuntza behin eta berriro aipatuak izan dira, baita euren arteko harreman...
Read MoreBat 62
Benitok bere Karrajuan zertzelada batzuk bota ditu jadanik Bat 62 aldizkariaren gainean. Nik bere gonbitea hartzen dut eta artikulu batzuk iruzkindu ditut, Bat aldizkari guztiekin egiten dudan bezala. Joxe Manuel Odriozola: “Euskalduntze-alfabetatzearen zentzua”. Artikulua mamitsua iruditu zait, ikuspuntu berria plazaratzen duelako. Bueno, berri-berria ez da, baina azken aldian gutxi landutakoa bai. Benitok tonu agonikoa darabilela aipatu du bere blogean. Niri ez zait horrenbesterako...
Read More

Iruzkin berriak